"Munoakoa konponduta, lan anitz Iparraldean"


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Andde Sainte Marie, Errepresioaren Kontrako Batzordekideari elkarrizketa

Andde Sainte Marie, Panpiren anaia eta Errepresioaren Kontrako Batzordekide
"Munoakoa konponduta, lan anitz Iparraldean"
Andde Sainte Mariek, gartzelan den bere anaiari Munoa etxaldea kendu ziotenetik gertatutako guztia ondo-ondotik ezagutu du. Honetaz eta beste zenbait kontutaz mintzatzeko, EMA alderdiko eta,Errepresioaren - Kontrako Batzordeko militante honek Landibarreko bere baserrian errezibitzen gaitu.
ARGIA. Badirudi Munoa afera bukatzekotan dagoela. Zeintzu izan dira urrats nagusiak?
ANDDE SAINTE MARIE. Afera aski luze izan da. 1988an hacia. Etxaldea erosteko diru bilketa kanpaina inportnte bat izan da Iparralde osoan. Hasieran Landaburuk saltzea utzi zuela eta afera amaitu zela pentsatu genuen. Irabazi genuela. Zoritxarrez bi urteren buran, aurtengo primaberan. Landaburuk beste urrats batzuk hasi ditu etxaldea berriz inkanteetan sartuz. Baina mobilizazio kanpaina bat abiatu genuen eta bai Iparraldean eta baita Hegoaldean, kazeten bidez, erantzun zabal bat izan zuen.
Hala ere etxaldea inkantean saldu zen, erosle bakarra azalduz, Landaburu. Gero Landibarreko gazteen artean okupazione bat hasi genuen. Hiru egun beranduago estatuari posibilitate bat geratzen zitzaiela etxaldea gure eskuetan uzteko esan zigun Desmet prefetak. Hau da. SAFERaren bidez.,"droit de pretenpsion" delakoaz baliatzea. Legez hamar egun genituen hautatzeko, etxaldea erosi ala okupazionearekin jarraitu. Etsaiek nahiago zuketen alerak segi zezan hilabeteetan eta mugimenduaren lan inportante emana izan zedin. Uste itan dugu arlo asko daudela lan egiteko Iparraldean eta konponbide bat behar genuela aferaren amaitzeko. Eskaintza onartzea erabaki dugu, diru muntaia baten bidez Munoa berriz gureganatzeko.
A. Garaipen bat izan al da?
A.S.M. Bi mailetan ikusi behar. Badakigu eta frogak ditugu gendarmeriaren muntaia zela hor beharbada, militante batzuen erorarazteko. Bestalde helburutzat zuten Panpik sekulan bere lan tresna berreskura ez zezala. Alde horretatik irabazi dugu. Bestalde gainera gure ustez abertzaleen arteko elkartasun igigarri bat sortu da eta alderdi politikoengandik diru kopuru handia lortu dugu. "Solidarite Iparralde" osatu da dirua bideratzeko, 1500 libera ekarri digute. hauetatik 100 mila ezker abertzaletik lortu dira. Gero Munoa sinbolo bilakatu da eta beste diru bilketa bat hasi genuen etxaldea antolatzeko. Horrek min eman dio etsaiari. Landabururi buruz, publikoki erraten dugu galdu dugula.
A. Errepresioaren kontrako batzordekoa izanik, zertan da Iparraldean presoen egoera?
A.S.M. Frantses Gobernuak amnistia bat eman zuen kortsikarrentzat, Guadalupekoentzat eta kanakiarrentzat eta euskaldunok ez genuen deusik izan. Euskal presoen arazoa bertan dago eta gure ustez amnistia batek soilik ezertarako balio ez duela diogu. Aski da Guadulupe eta Kanakian zer gertatzen den ikustea.Momentuko garaile Joxe eta frantses Gobernua dira. Gure borroka egiazko aterabide baten lortzea da.
A. Aterabide politikorik ikusten al duzu?
A.S.M. Ni haikorra naiz. Irekiera bat ikus daiteke, adibidez Mitterranden gutuna Langloiseri. Baina bitxi antzematen dugu honelako gutun bat berri bidaltzea nahiz eta honek lan ona egin Hegoaldeko aterabide politiko bati buruz. Gure ustez proposamen konkretuak dituzten bakarrak abertzaleak direla eta besteak kontserbadoreak. Iparraldeari begira abertzaleekin negoziatu behar da nahiz eta hautetsiak negoziaketa hortan sartuko lirateken. Ez da ahaztu behar azken hamar urtetan ezker abertzaleak sortu dituela kontra-botereak eta guk egiten ditugula proposamen konkretuak. Gertatzen da Parisek ezker abertzalea zatikatua ikusten duela, hortaz baliatzen da. Egia da plataforma bateratu baten proposamena egiten bada ezker abertzaleko jendea dos izango dela. Baina ez da aski.
Zertan daude errepresioaren kontrako egitura ezberdinen artean Hegoaldearekiko harremanak?
A.S.M. Bide berriak urratzen. Lehena iaz eginiko TTipi-TTapa ibilaldia izan zen eta geroztik jarraipen bat egon da. Denok ikusi dugu bi Estatuek daramaten errepresioaren aitzinean arrapostua lortzen ahal genuela. Gainera lehen aldiz elkarrekin lan egintea lortu dugu. Kontzientzia batzuen aldatzea beharrezkoa izango dela diogu. Epe luzeko lan bat da eta beronen abiatzea baizik ez dago. Beste urrats bat, presoen egunean lehen aldikotz gonbitea luzatu geniola Amnistiaren Aldeko Batzordeei da eta Olanok hitzaldi aski inportante bat egin zuen. Nahiz eta haien eta gure aldetik erru batzuk izan diren, gauzok aintzinarazteko gainetik pasa beharra ikusi genuen. Frente ezberdinak izan arren, borroka berdina zela. Orain AABBkoekin beste kanpaina bati buruz hitz egiten ari gara. Gauzak aldatzeko ez dira bakarrik hitzetan aldatu behar, ekintza konkretuetan ere. Honetaz aski baikor naiz, kontzientziak bion aldetik aldatu behar dira.
Ixabel Etxeberria

Mugen bi aldetako errepresioaren aurkako taldeak elkarlanerantz omen doaz.
11-12

Gaiez\Politika\Euskal Herr\Taldeak\Alderdiak\EMA
Gaiez\Politika\Euskal Herr\Taldeak\Besteak\Errepresioa
Pertsonaiaz\SAINTE MAR1
Egileez\ETXEBERRI11\Politika

Azkenak
2024-11-25 | Leire Ibar
Euskal Herriko I. Hikadromoa antolatu dute Durangoko Azokan

Durangoko Azokako berrikuntzetako bat izango da ZirHika taldeak sortu duen hikalarien bilgunea. Hika hitz egitea eta ongi pasatzea izango da helburua, abenduaren 7an Landako ikastetxean.


2024-11-25 | Euskal Irratiak
Alokairuak mugatzeko legea indarrean jada, Lapurdiko 24 herritan

Alokairuen bidezko espekulazioa oztopatzeko neurria azaroaren 25etik goiti izanen da indarrean Ipar Euskal Herrian. Momentuko, tentsiopean diren Lapurdiko 24 herriei eraginen die: Ahetze, Angelu, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Basusarri, Baiona, Biarritz, Bidarte, Biriatu,... [+]


'Superbotereak' liburua
Eskola-proiektuak izango dira mintzagai asteazkenean, Larraulen

Larraulgo eskolan da hitzordua, azaroaren 27an, 17:30ean. 'Superbotereak' liburuaren egile Koldo Rabadan ez ezik, hitzaurrea idatzi duen Nora Salbotx eta hainbat kide izango dira mahaiaren bueltan: Ainhoa Azpirotz (Hik Hasi-ko koordinatzailea), Irati Manzisidor... [+]


Lan istripu hilgarrien gaineko datuak estaltzea leporatu dio LABek Nafarroako Gobernuari

Azken astean sindikatuak 5 heriotzaren berri izan du eta dagoeneko 26 dira Nafarroan lanean hil egin diren edo beste erkidegotan beharrean zendu diren nafarrak. Alarma gorria pizteko moduko datuak LAB sindikatuaren iritziz.


2024-11-25 | ARGIA
Nazio auzia “erdigunean” ipintzeko eskatu du EH Bilduk, “jauzi” bat egin eta estatusaren eztabaida abiatzeko

Jendetza elkartu da Bilboko Casillatik abiatu den manifestazioan, Nazioa gara aldarrikatzeko. Buruan, EH Bilduko Mahai Politikoko kideak joan dira, eta atzeraxeagotik jarraitu diote ERC, BNG, CUP, Compromis eta Mes Per Mallorca alderdietako kideek. Ikurrinak, Nafarroako ikurrak... [+]


Gobernuarekin kritiko den ‘Haaretz’ egunkaria itotzeko neurriak hartu ditu Israelek, hura desagerraraztea helburu

Egunkariaren editoreak egindako adierazpen batzuen harira hartu du neurria Israelgo Gobernuak. "Netanyahuren erregimena krudela da eta apartheid-a ari da egiten", esan zuen Amos Shocken editoreak Londresen emandako hitzaldi batean, duela hilabete.


2024-11-25 | Jon Torner Zabala
EHUko errektoretzarako bozketaren atarian
Bengoetxeak eskatu du Ferreiraren hautagaitzaren “jardunbide irregularrak” ikertzeko

Asteartean, hilak 26, egingo dira EHUko errektoretzarako hauteskundeak. Kanpaina nahasia izaten ari da, eta, horren erakusgarri, Joxerramon Bengoetxearen taldeak eskatu izana "ustez Eva Ferreiraren hautagaitzako pertsonek edo ingurukoek egindako ekintzak eta kanpainako... [+]


2024-11-25 | Leire Ibar
Fronte Zabala itzuliko da boterera Uruguain, bost urteren ostean

95.000 botogatik gailendu da Fronte Zabala azaroaren 24an eginiko hauteskundeetan. Yamandu Orsi izango da Uruguaiko hurrengo presidentea, Álvaro Delgado eskuineko Alderdi Nazionaleko presidentegaiari aurre hartuta.


2024-11-25 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Zarauzko finalaurrekoa
Finalerako pase zuzena eskuratu du Martinek, finalaurrekoa irabaztearekin bat. Azken finalaurrekoa datorren igandean jokatuko da, Arrasaten, eta orduan osatuko da finala.

Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Azken asteetan albiste izan da Gasteizko Errota auzoa, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak egiten baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
Mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Eguneraketa berriak daude