Egin Irratiko "Kale gorrian" irrasaioko Maribi eta Ixiarrekin elkarrizketa.
Goiz freskoak "kale gorrian"
Bi neska gazte hauek astegunetako goiz latzak prexkotasunez betetzen dizkigute. Orain dela hilabete kale gorrian egotea edo "Kale Gorrian" egitea erabakiaren aurrean bigarrena hartu zuten, eta harrezkero hortxe ditugu bazterrak astintzen bederatzietatik ordubatak arte.
ARGIA. Nola antolatzen duzue zuen programa?
KALE GORRIAN (Maribi eta Ixiar). Programa zenbait zatitan banatzen diagu orduen araberan. Lehenengo orduan asteko egun bakoitzeko pertsona jakin batek (Rafa Castellano eta Patxi Larrainzar adibidez) egora politikoarekin loturiko gai bat jorratzen dik "Tintontzitik Ateratako Keinua"n. Bigarren orduan aldez aurretik aukeraturiko gai bat diagu zeina gonbidatu baten eskutik lantzen dugun, gertuko gaiak direlarik gehienetan. Gero lankide batek Facundo Tajada pertsonaia eta inguruko beste zenbaiten gora-beherak kontatzen zizkiguk. Honetaz aparte, liburuak komentatu ohi dizkiagu, geure saioa sukaldean entzuten ari direnei zenbait errezeten berri eman, lehiaketak ere izaten dira... danetatik izaten da pixka bat.
A. Zuen programa hasi berria da, ez?
K.G. Gu Urriaren hamabosta ezkeroztik ari gaituk saio honekin, hain zuzen ere "Egin Irratia" egun osoz emititzen ari denetik. Aurreko programaren gauza batzuk errespetatu dizkiagu eta berri batzuk sartu programa hobetzearen itxaropenez.
A. Programara deitzen dutenekin jolasa eta broma gogoko duzuela ikusten da.
K.G. Bai batez ere azkenengo orduan. Sari bat jartzen dugu, baina gutxien ajola duena entzuleak erantzuna badakien ala ez da, hori aitzakia baino ez da etxekoandreekin, edo ordu horretan deitu nahi duenarekin hitzegiteko edo xirikan ibiltzeko. Horren lekuko batzuetan saria ondo erantzun ez duenak eramaten duela da.
A. Entzulegoarekin jarraituaz, nolakoa da zuen entzulegoa?
K.G. Gure entzulegoan denetik zegok... erreferentzia telefonoan diagu: etxekoandreak, lanetik deitzen duenik ere badago...bazen bat ia egunero deitzen ziguna inkestak egiten ari zen bitartean kale gorrian. Honekin lotuaz, gure beldurra hori huen, hau da, irratsaioak ez ote zuen entzuleen aldetik behar bezalako erantzuna izango, baina hauek oso ondo portatzen dituk.
A. "Egin Irratia"ren zabaltzearekin batera euskarak bere protagonismoa gordeko al du?
K.G. Goizetan egin den aldaketa nagusienetako bat hori izan duk, euskara gehiago sartzea. Momentu honetan %80 euskaraz da, eta gehiago sartzeko asmoarekin gainera.
Eñaut Apaolaza
Alberto Irazu
69
GaiezKomunikabidIrratiaEgin Irrati
EgileezAPAOLAZA1Komunikabid
EgileezIRAZU1Komunikabid