Jose Maria Gorordo: "Guztiok gure helburua bete nahi ditugu eta batzutan biolentziaz baliatzen gara"


2007ko otsailaren 21ean
Jose Maria Gorordo, Bilboko alkateari elkarrizketa

Urrikoen ostean, uda hauteskundeei begira Bilboko alkatearekin solasaldia
Jose Maria Gorordo: "Guztiok gure helburua bete nahi ditugu eta batzutan biolentziaz baliatzen gara"
Jose Maria Gorordok hiru urte daramatza Bilboko alkatetzan eta zeresan handiak sortu ditu bere lanak. EITBko zuzendari izan zen plentziar honek aurkako jarrera ugari erakarri ditu, Bilboren gestioa antolatzeko orduan. Intelektual, herritar, beste politiko, baita alderdikideei ere, Bizkaiko Diputazioari eta Gasteizko Jaurlaritzari ondoezak piztu dizkion jelkidea dugu
ARGIA. Zeure proiektuek (kuboa, erakustazoka...) Eusko Jaurlaritza edo Diputazioaren oposaketa aurkitu duten arren zuk indar handiz defendatu dituzu. Zergatik gertatu da apoio eza?
J.M. GORORDO. Ez da apoio eza, nik interesak ezberdinak direla uste dut. Baina ez dut begi onez ikusten. Erakundeek Bilbori boterea ken diezaioten. Dena dela, sortutako gatazka publikoki zabaltzea ondo deritzot, jendeak bere inguruan, hurbil daukana jakin behar du. Ni Bilboko alkatea naiz eta auzokide guztiek ez ba naute aukeratu ere; ni bere ordezkaria naiz eta Bilbo osoko kezkak igortu behar ditut. Horrek gai tekniko batzuetan tira:birak sortzen ditu, baina ez botereen borrokarik, Udala, Eusko Jaurlaritza eta Diputazioaren artean. Izan ere, ados ez gauden eginbeharren banaketa bat esistitzen da. Gure aberria behetik gora egin behar dugu eta ez aldrebes. Erakundeak hiritarrarengandik ahalik eta hurbilen egon beharko lirateke eta guk Udala lan horretarako aproposena dela defendatzen dugu: Horretarako Auzo Kontseiluen bidez banaketaren eredua aplikatzen saiatzen ari gara. Bilbo nagusi da eta bere kriterioak ditu komeni zaiona erabakitzeko. Ni ez naiz matiko zintzoa izango Bilbon inbertsioak lortzeko.
A. Gatazka guzti hauek suertatu ondoren, EAJ-PNVk zure gestioa mugatu du? Alderdi disziplina esistitzen da?
J.M.G. Diziplinarena aldierdi guztietan gertatzen da. Hemen bulegoan txontxongilo bat daukat, panpin hau nire askatasunaren sinbolo bihurtu da; egunen batean kentzen badut, nik ere joan beharko dut. Hala ere, pentsatzen dudana esatea nahiago dut. Hobe da eta jarrera honengatik pozik nago. Koherentzia garrantzitsua da. Honek makurraldiak ekartzen ditu baina hauek egotea ez dela gauza txarra pentsatzen dut. Gainera, azken denboraldi honetan soluzio orokorrak ez dira egokienak. Gaurko arazoak langabezi, insumisioa, IHES-a dira. Orain problemak konkretuagoak dira eta alderdiak honetaz konturatzen ari dira.
A. Zeure burna antimilitaristatzat jotzen al duzu?
J.M.G. Bilbo antimilitarista ageri da. Konfliktoei soluzio paketsuak aurkitzea hoberena izango litzateke. Gertatzen dena da gero kontraesanak agertzen direla. Bake-zaletasun hutsa ez da existitzen.
A. Baina Golkora joan behar bazina zer egingo zenuke?
J.M.G. Ba, egia esan, ez dakit zer egingo nukeen. Nire garaian ez zegoen aukeratzeko posibilitaterik. Eta gaur egun... ez dakit. Erantzun indibiduala ematen ez naiz ausartzen. Nor ez da biolento gaur egun? Aspektu batetan edo bestean guztiok gure helburuak eta nahiak bete nahi ditugu eta hoiek betetzerakoan batzutan biolentziaz baliatzen gara, ezta? Txarra dena errefusatzea ondo legoke; baina esan bezala nahiago dut nire burua gai honetan ez sartzerik.
A. Udaletxean alderdi guztiekin eta baita HBrekin ere egiten duzuen lana amankomuna ondo doala dirudi.
J.M.G. Bai, alderdi guztiekin. Bakoitzak bere presentzia eta bere boterea dauka gizartean. Harremana ikusgarrigoa gerta daiteke Bilboko Udaletxeak daukan antolaketa era bereziagatik. Hemen, alkatetzatik alderdi ezberdinetara erantzunkizunak ordezkatzen dira, honekin udal egituran parte hartze aktiboagoa dago. Nik ez dut esaten eredu honek edonon funtziona dezakeela, baina Bilbon ona izan da.
A. Euskadi aipatzerakoan Euskal Herria aipatzen duzu?
J.M.G. Bai, berdina da, nik ez ditut kontrajartzen. Oso huts haundia da. Nafarroa Euskadi da baina bertan badago jendea horrela pentsatzen ez duena eta kontutan izan behar dugu nafarrotarrek horrela pentsatzeko eskubidea dutela.
Gaur egungo projektu politikoak hiru probintzia besterik ez ditu hartzen. Hau errelitate objetibo bat da, Nafarroa projektu horren barne izan arren eta nik Euskal Herri barruan ikusten dut.
Jakina, Euskal Herri euskalduna defendatzen dut eta prozesu honetan une bakoitzeko errealitateak barneratuz eta hiritar guztien borondateraren espresioa onartuz. Eta hau jakiteko bidea botua ematea da. Arazoen konponbidea alderdi politikoen akordioetan oinarritu behar da eta ez bakarrik Madriletik baizik eta nazioarteko komunitatetik ere.
A. Datozen Udal Hateskundeei buruz, zure ustez EAJ-PNVk badauka konfidantzarik zugan, alkategai bezala aurkezteto?
J.M.G. Eta, nor da EAJ-PNV?
A. Zu alkategai izendatu behar zaituena.
J.M.G. Oso urruti daude. Alderdi bakoitzak bere aukera sistima du, hiritarrei azaltzen zaie eta jendearen eritziaren arabera hautagaia aukeratzen dute. EAJ-PNVk prozedura demokratiko bat dauka. Neu orain dela 14 urte alderdikidea naiz. ..
A. Berriro ere alkatetza onartuko zenuke?
J.M.G. Kontua oraindik ere ez da aztertu, beraz ni neuk ere ez dut pentsatu. Nire ustez garrantzitsuagoa da egin nahi duguna irten dadila lortzea. Baina hauteskundeak oso urrun daude. Dena den, alkate lana egitea oso polita izan da, kaleko eta jendearen arazoetatik hurbil bait zaude.
A Zer deritzozu EAJ-PNV eta PSk-PSOE koalizioari?
J.M.G. Politikagintza hitzarmenen artea da. Kontutan izan behar dugu politika zatikatuta dagoela, alderdi bat besterik ez balego eta bere egitura hondatzen bada, norengandik jaso dezake laguntza?. Bigarren kuestioa arazoen irtenbideak emaitzetatik etorri behar direla da. Aurreko hateskundeetan nire alderdia banaketa batetik ateratzen ari zen eta hau oso gogorra da, gehienbat gehiengoa ordezkatzen duenean. Alderdiaren baitan bazeuden gutxiengora joan nahi zuen jendeak. Ni neuk gobernatzeko aldeko jarrera nuen. Gainera, nire ustez EAJ-PNV gobernu alderdi bat da. Gobernatzen saiatu beharko ginateke, hori alderdi guztien asmoa delako, nolabait alderdi politiko baten helburua gizartea bere projektu politikoaren bidez aldatzea da.
Gaur egun, egoera hobetu da guretzat. Bestalde, PSE-PSOEk dagokion poterea baino gehiago eskuratzen du. Alde batetik, botoen bidez Euskal Herriko gobernu autonomikoan lortzen duena eta bestealde, deszentralizaturik ez dagoenarengan zuzenean agintzen du. Adibidez: Labe Garaietan Espainako Gobernu ordezkaria aukeratzen du, lehendakaria hautatzen dute, Petro nor-en haiek agintzen dute eta Bilboko Portuan baita ere. Guzti hauek guk itzulerazten ditugun potere partzelak dira. Gure asmoa aberri bat eraikitzea eta aldi berean arazo konkretuei une konkretuetan irtenbide zehatzak ematea da. Abertzaletasunak ezin du ideietaz soilik bizi.
A. Gaur egun PSE-PSOE eta EAJ-PNVk aurrera daramatzaten negoziaketak zertan dira, konpetentzien borroka al da?
J. M.G. Aberri honen eraiketa era negoziazio mahai-inguru batetatik dator, non Euskadin gehiengoa eskuratu duten alderdi guztiek bertan egon behar duten.
A. Zein dira alderdi politiko guztiak.
J.M.G. Administrazio Autonomoaren helburuak pragmatikoak dira, hau da, erdi edo labur epeko projektuak. Baina askotan esaten digute premiazkoari lehentasuna ematen diogula eta benetan inportantea dena ahazten dugula. Nire ustez konpetentzien banaketa oso garrantzitsua da. Azken finean ere konpetentzien banaketa hau helburu bihurtu delako.
A. Herritar bezala, nola ikusten duzu biolentzia egoeraren aterabidea?
J.M.G. Irtenbidea nire eskutan balego patentatuko nuke eta martxan jartzeko ahaleginak egingo nuke. Nik biolentzia aizkoratzen dut. Esaten omen da Euskal HerriLo %70-80 biolentziaren kontra dagoela baina aldi berean ez dute esaten Euskal Herriak autodeterminazioaren aldeko jarrera bat duela. Alde batekoa esaten baduzu eta bigarren aldea ez baduzu aipatzen ez dago ondo. Gehiengoaren eritziari adeitasuna norabide bietan azaldu behar zaio. Ikuspuntu utopiko batetik hau da erantzuna. Beharbada, alderdi politikoek ezin izan dugu edo ez dugu jakin, baina egia da ez dugula antolatu amankomuneko azpiko berdintasunik. Badago biolentziaren kontra dagoen jarrera bat eta baita autodeterminazioaren aldekoa ere. Nik jarrera bi hauek defenditzen duten alderdi politikoetan sinesten dut eta jarrera hauek Estatu Espainolaren aurrean defenditu behar dira. Guk ez dugu nahi Madrilen gobernatu, horrela balitz PSOE edo PPkoak izango ginateke.
Honek sistematikoki esan nahi bat du. Hiritarren borondatea da botu diferentziatzailea. Nazioarteko egoera berriak aukera berriak ere eskeintzen ditu. Amankomuneko etxeak Euskadiri esparru berezi bat eskeintzen dio, nik ulertzen dudan bezala sukalde eta bainu eskubideak barneratzen dituen logela propio bat. Gure logela Euskadi izango zen Estatu Espainoletik at, besteen proposamenak eta ikuspuntuak onartuz.
A. Koalizio hipotetiko guztien artean zein hartuko zenuke?
J.M.G. Bat ere ez. Guztiek abantailak eta desabantailak dituzte. Alderdi abertzalekook banandurik gauden heinean, beste boterea gero eta indartsuagoa da. Eta honen froga da aurreko legealdian soluzio guztiak PSOE-ren eskutik pasatzen zirela. Gaur egun hau ez da horrela gertatzen, EAJ-PNVk botoak berreskuratu dituelako eta hau, nahiz eta guztien gustukoa ez izan, aurrerapen bat da. Abertzaletasun arloan lau alderdi egoteak, PSE-PSOEri boterea ematea suposatzen du. Nor ausartzen da zintzotasunez esaten zeintzuk diren nazioarekin ados agertzen diren alderdien interesak? Bi alderdi abertzale egotea ona al da? HB-k hiru alderdien alternatiba ikusten du: EAJ-PNV, PSE-PSOE eta HB. Honek esan nahi du badaudela bi alderdi jarrera ertaina daukatelarik kokapen zaila dutenak gaurko esparru politikoan. Hau ona ala txarra suertatzen da herriarentzako? Oso erantzun zaila da. Oraingoz gure herrian galdera ugari daude: zein da EE-ren etorkizuna? zein EA-rena? Nolako jarrera izango du HB-k hurrengo legealdian?. Oraindik ere hauteskunde prozesu gehiago behar ditugu galdera hauen irtenbidea jakin dezagun. Gaur egun lau alderdiek botoak lortzeak, dibertsitatea dagoenaren islada da.
A. Gorordok lehendakaria izan nahi al du?
J.M.G. Bilborako alkate on bat izan nahi dut, horretan saiatzen naiz bederen. Beti orainean pentsatzen dut. Ez ditut etorkizunerako planik egiten.
Amaia Nabaskues
Myriam Gartzia
Gorordoren eritziz boterea arlo txikietatik nagusietara sortu behar da eta ez aldrebes.
"Alderdi abertzalearen akatsa zatikaturik egotea da", dio Bilboko alkateak.
Udaletxean alderdi politiko guztiek lan egin behar dutela aipatzen du Jose Maria Gorordok.
8-11


Gaiez\Politika\Euskal Herr\Erakundeak\Udalak
Gaiez\Politika\Euskal Herr\Taldeak\Alderdiak\EAJ
Pertsonaiaz\GORORDO1
Egileez\GARTZIA3\Politika
Egileez\NABASKUES1\Politika

Azkenak
2025-01-21 | Hala Bedi
Ekaitz Samaniego (All In Da Haus): “Hemen irabazle bakarrak preso politikoak dira”

Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, "Euskal Herriko txoko hauetan,... [+]


Moriartitarrek ere badute Urrezko Danborra

Aitor Arregik, Jon Garañok, Jose Mari Goenagak, Asier Achak eta Xabier Berzosak osatzen dute ekoiztetxe donostiarra, eta euren lana aitortu nahi izan du Donostiako Udalak.


Umeek debekatuta dute Debako liburutegian egotea, denboraren zati handienean

6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]


Depresioarekin lotutako hainbat gene identifikatu dira lehenengoz, mundu osoko populazioetan

Dibertsitate genetikoaren ikuspegitik inoizko metaanalisi zabalena egin dute, depresioaren arriskuarekin lotutako geneak identifikatzeko. Horri esker, aurrez ezagutzen ez zituzten 700 aldaera eta 300 gene inguru aurkitu dituzte.


Migratzaileen aurkako ehiza abiatuko duela hitzeman du Trumpek, larrialdi egoera ezarrita Mexikorekin mugan

"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela hitzeman du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]


2025-01-20 | ARGIA
Otegi buru, “belaunaldi berri batek” hartuko du EH Bilduren gidaritza

EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatu dute

Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Ortuzar prest agertu da EAJren buru izaten segitzeko

Abian da EAJren barne prozesua. Lehen fasea urtarrilaren 20tik otsailaren 2ra bitartean egingo da. Gaurtik aurrera, Ortuzarrek alderdiaren buru izaten jarraituko duen erabakitzeko aukera izango dute EAJko afiliatuek.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Sunsundegiren aldeko manifestazioa: “Sakanan bizi eta lan egin nahi dugu”

Sunsundegik “produktua eta merkatua” dituela azpimarratu dute Altsasun eginiko manifestazioan. “Nafarroarentzat enpresa estrategikoa” izan daitekeela defendatu dute langileek, eta itxiera “aukera gisa ulertzen ez dutela” ziurtatu.


2025-01-20 | ARGIA
Nazioarteko eskuin muturrak inguratuta hartuko du presidente kargua Trumpek

Donald Trumpek asteleheneko 18:00etan (12:00ak Washingtonen) egingo dio zin AEBetako presidente izateari. Europako eta beste hainbat herrialdetako eskuin muturreko estatu buruak gonbidatu ditu inbestidura ekitaldira. Egun bakar bat lehenago emandako mitinean aurreratu duenez,... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Su-etena indarrean, Israel eta Hamas hasi dira bahituak trukatzen

Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.


Eguneraketa berriak daude