"Sustraietatik moztua geldi ez dadin pastorala herrietan egin behar da"


2021eko uztailaren 27an
Roger Idiart apaizari elkarrizketa bere bizitzaz eta lanaz
ROGER IDIART
"Sustraietatik moztua geldi ez dadin pastorala herrietan egin behar da"
Roger Idiart apaiza Xalbador bertsolariari buruz egingo duen pastorala dela eta notizi bihurtu da. Aitzakia ederra–ez bakarra ordea–Salgizeko erretor etxera joan eta bere bizitzako orrialde batzuk arakatzeko. Euskal kulturaren defendatzaile porrokatua, bihotzaren mintzoa nagusitu zaio argudioetan.
ARGIA. Gerlatik landako garaia ezagutu duzu. Kontaiguzu urte horietako gauza inportanteak zeintzu izan diren.
ROGER IDIART. Garai hartan etsai handia izan ditugu irrati-telebistak. Hankaz gora bota dute euskara. Horiek arma absolutoak izan dira, etxe guzietan sartu bait dira gure kultura itoaz. Bestalde, mundua aldatu da, jendea azaletik bizi da, gauzak ez dira sakontzen.
Hala ere, gazteek ez dute faltsukeria maite, lehen baino guttiago oraindik. Lehen isilean gelditzen ziren, bereziki aferen aintzinean, beraien ikusmoldea ez zuten azaltzen; orain ordea, ez dira beldur eritzi desberdinak agertzeko, erlijioa kritikatzeko. Lehen, batzuen ikusmoldea errespetatzen zen bakarrik. Hori aldatu egin da.
A. Enbataren sortzea ere barru barrutík ezagutu duzu.
R.I. Bai. Tolosan ikasle nintzelarik lehena eskuratu nuen: Izugarri gustatu zitzaidan. Orduan bi anai bezala ginen Lartzabalekin eta aipatu nion nola aldizkari bat atera zen dena gatz eta piper, eta atsegin handiz ikusi nuela. Ez zidan aintzinetik ezer aipatu eta irriz hasi zen. Ez zidan erran lehenagotik berak moldatu zuela. Sorpresa izan zen. Horrela segitu genuen, ez genuen esperientziarik, beti gerlatan frantsesekin ibilia izan zen Iparraldeko jendea, ez genuen ezer ezagutzen, aprendiz ginen abertzalegoan. Gerlako errefuxiatuek floklorean ari ziren, musika, dantza erakusten, gehienak PNV-EAJkoak ziren, ez ziren militanteak. Berantago ETAkoak iristen hasi zirelarik beste su bat ekarri zuten.
Enbata agertu zelarik Europako federalismoaren alde azaldu zen. Bi dimentsiotan: Euskal Herria eta Europa. Gaur egun oraindik postura hau baliagarria da, ikusten bait dugu denen beharra daukagula, herri ttikiak elkartu behar direla.
A. Abertzale izate horrek zenbait arazo sortu dizkizu, ez da bada?
R. I. Elizan gauzak oso goxoan egiten dira. Ez zidaten erran ze apez gaiztoa abertzale arriskutsu horietarik nintzela, ez holakorik, esan zidaten: «Zu oso dinamikoa zara eta Zuberoara bidaliko zaitugu han zure beharra daukatelako". Larizabalengana joan nintzen horretaz zer zion galdetzea eta esan zidan: «joan behar duk, han ere baduk lana egiteko», eta bada hogeitabi urte hemen nagoela.
Joan den urtean apezpikoak proposatu zidan Ipar Ameriketara joatea. Harat joan nintzen. Hiru aste igaro nituen Californian kantuak erakusten eta komedia lantzen. Orduan apezpikoak jakin zuen hori eta proposatu zidan harat joatea. «Niet» erran nion. Eta nere arrazoinak eman nizkion: bat, azkaindarra naizela, eta orain Californiara bidaltzen baninduten arras urrun nintzatekeela. Bestalde, elkartasunak baditut presoekin bereziki, idazten diet asko eta gauza asko bizitzen ditut hemen, ez da momentua neretzat dena utzi eta Ameriketara joateko.
A. Zertan da Zuberoako kultura?
R. I. Hasieratik Zuberoako mintzairaren ikasten hasi nintzen eta hor bada nahiko lan. Kantuak egiten hasi nintzen ere hemengo berbetan eta kantuak zuberotarrez egiten nituen, erakusten zizkidaten. Nik esaten dut hemengo jendeak orain hogeitabi utte soportatzen nautela, uzten naute bizitzera lasai, nahiz eta batzuk abertzaleen aurkako amorratuak izan.
Nik ez dakit zer ekarri duten Zuberoari, aldiz erran dezaket Zuberoak asko ekarri didula, bai kultura aldetik, bai mentalitate aldetik. Ezin dezakegu pentsa zenbut ikasten den zuberotarra ikasiz. Badituzte esan labur asko filosofi handikoak. On da batzutan kultur txoke batzuk bizitzea, lapurtarra izanik, nahiz eta gogorra izan, aberasgarria izan da. Hasteko, lehen, herri gorri ala txuriak ziren hemen, bainan orain herriak ustu egin dira eta elkartzera behartuak izan dira eta tolerantzia asko dago. Orain arte Lapurdin eta Baxenafarroan izan ez duguna.
A. Lartzabal apezaz zer oroitzen duxu?
R. I. Lartzabal neretzat jende ttipiaren aldeko pertsona zen, xumea, kezka hori ba zuen. Enziklikak berriz hartu zituen eta doktrina soziala berria atera zuen eta baita ere beste gazte batzuekin sindikatak sortu. Lartzabal apez gorritzat hartzen zuten bainan defendatzaileak ere bazituen burgesen artean, horien artean Hazparneko Mathieu medikua.
Alemandarrek Frantzia okupatu zutelarik baziren larogeitamar gotzain Estatu osoan. Eta gotzain guzti horietarik lau agertu ziren faszismioaren kontra: Baionako apezpikua, Wastenbeuf flamendarra, Mathieu hazpandarra, Teef bearniarra eta Salieges Tolosako apezkikua. Besteek indarra errespetatu zuten bakarrik. Lartzabal ez zen horrelakoa, kontestatzailea zen.
A. Gaurko elizan bada kontestazio mugimendurik?
R. I. Uste dut Vatikanoko Kontzilioan aurrerapen bat izan zen, aurrera joateko gogo bat, baina integristak eta zirela medio geroztik presioak izan ziren integristen aldetik. Horiek dirudunak dira eta ez dute aldaketarik nahi. Horregatik aldaketa zenbaiten susmoa dutelarik berehala Vaticanora jotzen dute Eliza desegiten ari dela salatzera eta pittakan alderantzizko joera lortzen dute. Elizan ere erreakzioa oso indartsua da. Beti hala izan da nik uste, ez daiteke eliza ofiziala kontestatzailea izan, nahi ta nahiez beti botere bati lotua da, denetan berdin da, eta botere zertxobaitez duena usteldu egiten da.
Iparraldean berrogeitamar bat apez gaude Herrriarekin elkartean bildurik eta gutaz ez dira aldatzen, fedegabekoak garela diote.
A. Arestian presoekin harremanetan egoten zarela kontatzen zenuen.
R. I. Iduritzen zait gure gazte hoberenak edo hoberenetarik ditugula hor.
Ebanjelioan markatua den bezala: «Preso nintzen eta etorri zarete nere ikustera». Horiek preso izanik ez dugu eskubiderik lasai bizitzeko. Preso sartu dituzte beren adin hoberenean, ez dute dena esaten beraien eskutitzetan baina herri mina erakusten digute. Nik ez dut egin dutena jujatzen, neretzat frantses boterea da gu lehertzen gaituena, biolentzia hori ez dut onartzen, besteak horren ondorioak dira. Aski da lehen hori kentzea.
A. Aktualitatera itzuliz, pastoral baten proiektua burutzen ari zara. Emaiguzu berririk.
R. I. Kasik bukatua daukat Zuberoko pastoral berri bat, idazten dudan lehena, Xalbador bertsolariaren bizitzari buruz. Bertsoak egiteko zuen dohain, zaletasun hori izango da gaia. Baina idaztea gauza bat da bostea da ematea, herri oso bat mobilizatzea. Oraikoan Larraiñeko herriak emanen luke–herri hanetan ematen inportantea da bostela pastorala bere sustraietatik moztua geldituko bait da–. Lehen errepikapenak azaroan hasiko dira. Koroak biltzen hasi dira, hamabi koro izango dira artzainekin eta. kantuak lantzeko. Kantu asko izango dira, jendeak erraz hartzen bait ditu kantuak.
Ixabel Etxeberria
Zu oso dinamikoa zara eta Zuberora bidaliko zaitugu han zure beharra daukatelako" esan eta bidali zuten Zuberoara Rogert Idiari. Hogeitabi urte egin ditu lan.
Roger Idiartek dio: "gazteek ez dute faltsukeria maite. Ez dira beldur eritzi desberdinak agertzeko, erlijioa kritikatzeko. Lehen zuen ikusmoldea aldatu egin da".
Gizon handien itzala (Lartzabal...) beti ondoan izan duela, ezin ahaztu ditu hauengandik jasotakoak. Bere lagun zaharrekin egindako hainbat kontu gogoratzen du oraindik...
35-38


GaiezGizarteaErlijioaEliza katolApaizak
GaiezKulturaAntzerkiaPastoralak
PertsonaiazIDIART1
EgileezETXEBERRI11Kultura

Azkenak
Baztango aroztegiko zazpi auzipetuek dei egin dute otsailaren 1eko manifestaziora joateko

“Talde kriminal antolatu bat izatea eta derrigortze eta bortxa delitu larriak egin izana” egozten diete Espainiako fiskaltzak eta obraren enpresa arduradunak. Zehazki, 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatu dituzte zazpi herritar horientzat.


2025-01-21 | Julene Flamarique
2024. urtean biolentziak “areagotu” direla ondorioztatu du Talaia Feministak

Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]


50 urte Potasaseko grebatik

Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]


Industria militarraren konbertsioa, behar etikoa

Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]


Oibarko ikastetxe publikoak D eredua izango du

Hezkuntza Departamentuak Oibarko ikastetxe publikoan D eredua ezarriko dutela iragarri du. Hilabeteetako protesten ondoren, euskarazko lerroa ezartzea lortu dute.


2025-01-21 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Joe Biden eta Marcus Garvey: barkamenak barkatzailea itsusten duenean

Bere agintaldiaren azken egunetan Joe Biden AEBetako presidenteak egikaritu duen barkamen-zaparrada historikoak zeresanik eman behar luke, halakoen onuradun ezagunenetako batzuen kasuan behintzat ezinbestez egin beharko litzatekeen irakurketagatik. Edo ez al da justiziaren... [+]


2025-01-21 | Hala Bedi
Ekaitz Samaniego (All In Da Haus): “Hemen irabazle bakarrak preso politikoak dira”

Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, "Euskal Herriko txoko hauetan,... [+]


Moriartitarrek ere badute Urrezko Danborra

Aitor Arregik, Jon Garañok, Jose Mari Goenagak, Asier Achak eta Xabier Berzosak osatzen dute ekoiztetxe donostiarra, eta euren lana aitortu nahi izan du Donostiako Udalak.


Umeek debekatuta dute Debako liburutegian egotea, denboraren zati handienean

6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]


Depresioarekin lotutako hainbat gene identifikatu dira lehenengoz, mundu osoko populazioetan

Dibertsitate genetikoaren ikuspegitik inoizko metaanalisi zabalena egin dute, depresioaren arriskuarekin lotutako geneak identifikatzeko. Horri esker, aurrez ezagutzen ez zituzten 700 aldaera eta 300 gene inguru aurkitu dituzte.


Larrialdi egoera Mexikorekin mugan: migratzaileen aurkako ehiza abiatu du Trumpek

"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela promestu du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]


2025-01-20 | ARGIA
Otegi buru, “belaunaldi berri batek” hartuko du EH Bilduren gidaritza

EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.


Eguneraketa berriak daude