"Euskaldunentzat ez da beranduegi oraindik"


2021eko uztailaren 23an
Denis Langlois, Frantziako giza eskubideen aldeko gizonari elkarrizketa
Denis Langlois, orain "bere toki"tzat daukan Parisetik:
"Euskaldunentzat ez da beranduegi oraindik"
Denis Langlois, lege-gizon, idazle, eta Frantziako giza eskubideen alde iharduten duen gizona dugu. Hemen, arestian Euskal Herriari buruzko Nazioarteko Bake Konferentzia bat proposatu zuelako aditu dugu haren izena azkeneko aldiz. Utz dezagun horraino iristeko korritu bidea berak konta diezaigun.
DENIS LANGLOIS. Aspaldikoz gero ari naiz Euskal Herrian buruzko Bake Konferentzia horren proposamenta bultzatzen: Gobernu espainola, Gobernu frantsesa, euskal indar politikoak, eta noiz edo noiz beharbada beste Estaturen batzuek, obserbatzaile gisa, parte hartuko luketa elkar hizketa horietan.
Euskal Herrian, Bilboko Autodeterminazioaren gaineko Konferenizia batean aipatu eta gero, azken hilabete hauetan pribatuki goi funtzionari frantses batzurekin mintzatu naiz eta gehienak, borondate onekoak baziren, ados zeuden errepresioa ez dela auzi hori konpontzeko soluzioa, mahaira eseritzea beharrezkoa dela.
Barne ministroari, Atzerri ministroari, idatzi izan diet, bigarren horrek hartu egin nau, baina Joxeren atea ate egokia ez dela konpreniarazi didate. Nik orduan gutun baten bidez Nazioarteko Konferentziaren proposamena aitzinatu nuen, eta erantzuna izan da, ez dela oso proposamen errealista, solasaldien publikotasunak negoziaketak berak galeraz litzakeela –negoziaketa diskretoagoen alde ziren, beraz.
Orain, nik uste, negoziaketak berrar litezke, baldin eta Gobernu espainola eta ETAren aldetik borondate oneko seinaleak ematen badira; esate batera, ETAk odol atentaturik burutzen ez balu, eta Gobernuak euskal presoei tratu hobea ematen badie.
ARGIA. Orohar, zein dira Frantzian giza eskubideen alde zu bezala saiatzen den pertsona baten zer eginik premiatsuenak?
D. L. Kezkatzekoa da aberats eta pobreen artean irekitzen den habi geroz eta sakonagoa. Bi giza talde dira, batzuk iristen direnak eta besteak ezinean dabiltzanak. Egoera honek eskubide ausentzia sortzen du: langabetu batek ezin ditu bere eskubideak baliarazi, eskubide teorikoak gertatzen dira.
Pertsonaren eskubideei dagokienean, atzera egin dugu; nabarmenki, langil inmigratuei begira: egun, ez bait dago haien beharrik ghiago, xenofobia, arrazakeria igotzen dira. Krisialdi batean kanpotik heldu den guztia, frantses askorentzat behintzat, susmagarri bilakatzen bait da.
A. Pertsonaren eskubideak, berrien eskubideak...
D.L. Herrien eskubideak eta eskubide indibidualak batera defendatu behar dira, parez pare zaindu behar dira biak-ala-biak. Bilboko lehen esan dizudan hartan norbanakako eskubideak, herrienak eta Estatuen eskubideak aipatu ziren. Absolutoki, lehenbiziko biak behar dira azpimarkatu, Estatuen eskubideez Estatuak aski eta sobera arduratzen bait dira! Noski euskaldun askok beren Estatu propioa nahi dezakeenez gero, zuenean ere sentsibilitate desberdinak izan daitezke horretaz, baina independentzia ez da nire aburuz beharrezkoena orain: autodeterminazio eskubideaz baliatzea nahi du Euskal Herriak–Estatu espainola da hori independentziarekin nahasten ari dena.
A. Orain Ekialdean ere qutxiagotutako zenbait rri beren nolabaiteko autodeterminazioa lortzeko bidean jarri delarik, guretzat errazago litzateke... ?
D. L. Baina Estatuek situazioa atzera beren esku hartu dute. «Herrien Europa», aldi batez bideragarriagoa zirudiena, gaur berriz ere zailago ikusten dut: sorpresa eta gero mugek berriz ere garrantzia hartu dute.
Eta hala ere, 1993garre" nak, esperantza data bat izaten segitzen du, sentidu batean. Behar ekonomikock agian mugez gaindiko erregioak sorizera eramango dute. Akitania, Bordele aldea adibidez Frantziako beste erregioekin baino Euskal Herriarekin ("Pays Basque"diolarik, beti Hego eta Iparraldeaz ari dela argitzen digu) harreman estuagoak konkretatzen ari da dagoeneko.
A. Golkoko krisia dela eta, manifestaldi baten buruan ikusi zaitugu oker ez bagaude.
D. L. Golkoan, Kuwaiteko inbasioaren aitzakiz, petrolioa dela giltza, Estatu Batuek beren hegemonia irmatu nahi dute, gendarme gisa indartu nahi dute.
Frantzian, hasieran bazirudien jende gehiena Mitterrand sartzen ari zen gerra logikaren aldekoa zela, eta gezurra da:.jendeari alde zela sinistarazi zaio, baina herri frantsesak ez du gerrarik nahi; inongo herrik nahi ez duen bezala. Hala behintzat, lehengo larunbatean, munduan beste hainbat tokitan bezala, "Gerrari ez" lemapean manifestaldia egin zen Parisen, xifra guztiz fidagarrien arabera 20.000 lagun elkartu ginela. Zuek ohituta zaudete, baina honerako asko da hori. Hamabost urtez gero lehenengo aldiz, PSFz ezkerragoko mugimendu guztiak batu dira horretan.
A. Horrek bere eragina izango zuen Gobernu frantsesaren jarrera aldaketa baitan.
D. L. Dudarik gabe, eritzi publikoaren bakearen aldeko jarrerak lagundu egin du Gobernuak bere posizionamenduak malgutu ditzan, eta Irak eta Frantziako gobernuek ixilpeko negoziaketak burutu ditzaten.
Bestea erremarkatu nahi nizun ordea: Frantziako ezkerraren bizkortzea. Alderdi Sozialista boterera heldu zelarik, esperantza anitz deuseztu ziren. Zenbaitetan, patronalarekiko harremanetan kasu, eskuinak egingo lukeena baino politika eskuindarragoa egin izan du. Eta orain, gerraren kontrako manifestaldi hori eta batean, egunero manifestaldiak, ekintzak ari gara ikusten, deskontentu handia dago.
A. Ezkerraz ari garela eta, zer esango zenuke hil berri den Louis Althusserrez?
D. L. Althusser aspaldian hil zen. Dena den, esango nizuke niri marxismoa guztiz pasea iruditzen zaidala. Ez da dena bazter utzi behar, baina bai gertatzen ari denaren argitan berrikusi. Teoria bat da, besteren artean, eta on litzateke jendeak dauden beste posibilitateez erreflesiona dezan. ..
A. Itzul gaitezen hasierakora. Alta bada, badirudi Korsikari buruz Parisek kontzesio batzuk egin dituela.
D. L. Korsikan Gobernu frantsesak egitura administratibo, ekonomiko, kultu-ral berri, berezi batzuk bultzatu ditu.
Euskal Herrian, datozen asteak oso interesgarriak izango dira. Nik, hauteskundeak eta gero, berriz ere Joxerengana joko dut eta Iparraldeari buruz departamenduaren promesari eutsiko al dion, galdetuko diot.
Lehenbiziko fase batear Gobernu frantsesak Iparraldekoa bideratzen bada (Iparretarrek armak utzirik, egitura horien alde), orduan Gobernu frantsesak Gobernu espainolaren gainean eragin handia izan lezake, Hegoaldean ere bidea deblokatuz.
A. Baina Frantziak, zergatik amore eman behar du ezertan orain?
D. L. Datorren bolada honetan Europako mugak berdefinituko dira eta problema, ez Frantziarentzat bakarrik, baina konjuntoarentzat zuzendu behar da. Nik esperaniza badut, Frantziak, barne lasaitasunaren mesedean, minorien arazoak konpondu nahi izango dituela.
A. Zein beste minoria?
D. L. Korsika eta Euskal Herriaz ari naiz. Bretainia ere hor dago, baina beldur naiz beranduegi ote den haientzat. Euskaldunentzat. Iparraldean minoria izan arren, ez da berandu oraindik –baina fite lan egin behar da, bitartean euskara atzera bait doa.
A. Zure ustez, daitekeena da autodeterminazioa Mendebaldeko Europan.
D. L. Hori indarren arabera da. Noski Korsika indarrez ezin inposatuko da, FLNCk ezin garaituko du Gobernu frantsesa, baina kontzesioak irabaz ditzake. Euskal Herrian erabat desberdina da, indar handiagoa dago, euskaldunak Gobernu espainolarekin buruz buru mintza daitezke –ez independentziari buruz, hori Iparraldean utopikoa da egun eta Hegoaldean ez da lortuko segituan...
A. Indarra aipatzen duzularik, armen indarraz ari al zara?
D. L. Ez, euskaldun abertzaleen indarraz ari naiz. ETAk ezin du herri osoa ordezkatzen duenik pretenditu. ETAk eta Gobernu espainolak problema espezifikoez aritu beharko dute, baina oso azkar negoziaketa indar politiko, sindikal, kultural guztien gauza izan beharko da. Euskaldunek badituzte erreibindikapen amankomun batzuk Espainiako Gobernuari buruz. Horregatik ere, ETAren aurkako Ajuria-eneako Ituna absurdoa eta berorri sinatu duten alderdi abertzaleen kontrakoa iruditzen zait, Finean denek bait dituzte interes berdintsuak.
A. Gobernuak eman dizun giza eskubideen defentsagatiko saria dela eta...
D. L. Ni sariari oposatua nintzen, baina sari horrek lan egiteko posibilitate handiagoak eskaintzen bait zizkidan, onartu nuen.
Lantoki ere baduen bere etxe modestoan laga dugu Langlois. Hor burutu ditu, kontsultatu nahi dituenarentzako, besteak beste, «Dossier noir de la justice française» eta «Dossier noir de la police française», umeentzako «La politique expliqué aux enfants», eta beste dozena bat liburu. Liburuen teoriak praktikara eraman nahi duen gizona. «Horregatik nabil Golkoaren arduraz, eta Euskadiren arduraz, eta Frantziako presoen Estatutua landuz...» Eta, hain zuzen ere, Golkoari buruzko bilera batera joan behar duela eta despeditu gaitu.
Pablo Sastre
Kezkatzekoa da aberats eta pobreen artean irekitzen ari den hobi geroz eta sakonagoa.
Jendeari gerra logikaren aldekoa zela sinistarazi zaio, baina herri frantsesak ez du gerarik nahi.
Esperantza badut Frantziak, bere lasaitasunagatik, minorien arazoa konpondu nahi izango duela.
11-14


GaiezGizarteaGiza Eskubi
PertsonaiazLANGLOIS1
EgileezSASTRE2Gizartea

Azkenak
2024-10-03 | Gedar
24 orduko barauak egingo dituzte aste honetan Euskal Herrian, Palestinarekin elkartasunez

Ostegun arratsaldean hasiko dira baraualdiak, eta bost gune antolatu dituzte ekimenari lotuta: Bilbon, Altsasun, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Larunbat eguerdian, berriz, manifestazio handi bat egingo dute Bilbon, palestinar erresistentziarekin elkartasunez eta... [+]


Marixol Iparragirreren kontrako epaia artxibatu du Auzitegi Nazionalak

Miguel Angel Blanco PPko zinegotzia bahitu eta hiltzearen ardura politikoa egotzi nahi zioten, baina auzia preskribatuta dagoela iritzi dute epaileek.


EHUko Zuzenbide fakultateko ikaslea
“Hasieratik neurri zorrotzak hartu beharrean, ikasleen erantzun irmoaren zain egon da EHU”

Azken egun hauetan, "Faxistak kanpora!" lelopean EHUko Zuzenbide fakultatean eramandako borroka antifaxistaz hitz egin dugu anonimotasuna atxiki nahi izan duen ikasle batekin. Sare sozialetan frankismoa goraipatzen eta mezu xenofobo, matxista eta homofoboak zabaltzen... [+]


2024-10-02 | Leire Ibar
Emakumeenganako diskriminazio sexista %18,5 igo da azken bi urteetan

Honakoa dio Arartekoak argitaratu duen ikerlanak. Jarrera matxisten inguruko azterketak Euskadiko nerabe eta gazteetan jarri du fokua. Diskriminazio gehien gertatzen diren espazioak kalea eta sare sozialak dira.

 

 


Montse Borda. Pinturaren artisaua kobazuloan
“25 urtez astebururo fabrikan ari naiz, baina horrek astegunetan tailerrean egotea ahalbidetzen dit”

Iruñeko Arrosadia auzotik pasatzen naizen aldiro sartzen dut burua Santa Marta kaleko tailerrean. Hor da Montse normalean: potetxoan pintzela sartu, trapu batean ia pintura dena kendu eta pintzela mihisean igurzten, begiztan. Bere espazio-denboran sartu naiz gaur eta... [+]


2024-10-02 | Julene Flamarique
Lan-baldintza “miserableak” salatu zituzten langileak kaleratu ditu The Champions Burgerrek

Iruñerriko Laneko Autodefentsa Sareak The Champions Burger jardunaldian langileek pairatzen dituzten lan-baldintza kaxkarrak salatu zituen aurreko astean The Champions Bugerrek langileak esplotatzen ditu lelopean.


2024-10-02 | Inma Errea Cleix
Ez da sexua

Aldarri eta kanpaina, lege, arau, plan eta aurrekontu, babes-mekanismo eta zigor-makinaria oro gorabehera, etenik gabe jarraitzen dute kasu gogorrek eta jokabide zitalek betetzen albistegiak, tantaka zein zaparradan, eta gizon-desmasiak salatzeko protesta-ekintzek,... [+]


2024-10-02 | Itxaro Borda
Tupperware

Ikasi berri dugu Earl Tupper jaunak Floridako Orlandon, 1947an, sortu zuen mila koloretako ontzi enpresa peko errekara doala, desagertzeko zorian dela, preseski. Badirudi plastikoak konkurrente larriak dituela, adibidez, linean egiten diren salerosketena edo erabilpen bakarreko... [+]


2024-10-02 | Hiruki Larroxa
Gizonen anaidia akabatzeko premia

Gisèle Pélicot-en kasuak bortxaketetatik haratago dagoen arazo bat erakusten du: gizonezkoon konplizitatea indarkeria matxistaren aurrean. Kezkagarria ez da soilik erasoa, baizik eta, gertatutakoa jakinda, egoera ez salatzea erabaki zuten gizonen isiltasuna... [+]


2024-10-02 | Cira Crespo
Euskaldunen eraztuna

Gaur egun, gure munduan eraiki diren hierarkia guztiak mundu mailako kolonizazio prozesu baten emaitza dira. Menderatze-hierarkia global horiek elkarren artean txirikordaturiko beste hierarkia zehatzagoek osatzen dituzte, hau da, klasekoek, etnikoek, estetikoek, eta baita... [+]


2024-10-02 | Jesús Rodríguez
Amerika Kopa eta elefantea gela erdian

Directa-ren ikerketa batetik abiatuta ezagutu dugu iruzurra. Bartzelonan egiten ari den belako Amerika Koparen antolatzaileek argitaratutako audientzia eta bisitari kopuruak faltsuak dira. Gaia garrantzi sozial eta politiko nabarmena izaten ari da, faltsututako datu horiek izan... [+]


2024-10-02 | Moon of Alabama
Gerra hurrengo fasera iritsi da

Irailaren 17ko astean, Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk erabaki zuen Hezbollah-rekin Libanon zuen misil trukea beste maila batera eskalatzea, eta erabateko gerra hastea.


Enarak beti itzultzen dira

Maule, 1892. Zaraitzu ibarreko zortzi emakume espartingile Zuberoako hiriburutik etxera abiatu ziren, baina bidean, Larrainen, elurteak harrapatuta, hotzak hil omen zituen denak. Zortzietatik zazpiren izenak iritsi zaizkigu: Felicia Juanko, Felipce Landa, Dolores Arbe, Justa... [+]


Eguneraketa berriak daude