Bederen 1:"Milan Kunderarekin harremanetan egin dugu obra"


2021eko uztailaren 28an
"Bederen 1" antzerki taldeari elkarrizketa "Jakes eta Nagusia" lana aurkeztu dutela eta
Idazle txekiarraren "Jacques eta Nagusia" lana aurkeztu berri dute
Bederen 1:"Milan Kunderarekin harremanetan egin dugu obra"
Donostialdean sortu zen, 1983 aldera, antzerki talde hau. Joan diren urte guzti hauetan hainbat lanen bidez eskenategi jorratzen aritu ondoren–aipagarri dira, besteak beste, "Erreleboa" eta "Gillermo Tellek triste ditu begiak"-, "Jacques eta Nagusia" aurkeztu zuten Gasteizen joan den hemezortzian, zeina Milan Kunderaren izen bereko obran oinarritua dagoen.
ARGIA. .Nola osatu zenuten Bederen Bat?
BEDEREN 1.Antzerki eskolako zenbait ikasleren artean, bertan ikasirikoa ahaz ez genezan taldea egiteko ideia sortu zen. Kalera "Gure Herria"rekin atera ginen, nahiz eta lehenagotik "la Casamentera"rekin saiakera batzuk egin. Ostera «Eclipse», «Bazen Garaia», zazpi edo zortziren bat antzezlan egin ditugu.
A. Gazteizen aurkeztu zenuten lana Milan Kunderaren obra bat da. Zer dela eta aukeratu duzue Milan Kundera eta ez besteren bat?
B.1. Alde batetik bizirik zeuden egileen lanak egin nahi genituen, bestetik azken bolada honetan bertako autoreak kontutan hartzeko joera izan dugu, Celaya eta Alfonso Sastre kasu. Azken obra honetan gaurko autore baten textua antzeztu nahi izatearekin batera, begira hasi ginen bai estatuan bai estatutik kanno, Milan Kunderarena to patuaz. Textua irakurri eta guretzako oso aproposa iruditu zitzaigun. Obra bera alde batetik oso teatrala da, eta bestetik, komedia aldera ere jotzen du.
A. "Jacques Eta Bere Nagusia" Dideroten obra batetan oinarritua egonik, aztertuko zenuten frantzes dramaturgia. . .
B.1. Milan Kunderarekin harremanetan jarri ginen, eta kartaz nahiko harreman polita izan dugu. Bere bidez erdarazko bertsioaren zuzenketa batzuk egin ditugu, frantzesezko bertsioa ere berreditatua izan bait da korrekzio berri batzuez. Itzultzaileek lana antolatzerakoan Dideroten obra kontutan izan dute, zeina estruktura bereziarengaitik nobela-teatro delakoaren barnean sartzen bait da. Honela lana egin dugu ahal izan den material gehienarekin: alde batetik Kundera eta Dideroten obrak hartuta.
A. Textuari dagokionez, obra erdaraz prestatzeak ez al du baldintzatzen euskarazko bertsioa?
B.1. Guk gehienetan kanpoko zuzendariekin lan egin dugu, eta honek beharbada zenbait arazo sortarazi ditu. Erdaraz muntatzen denez problema hizkuntzarekiko erlazioa izaten da. Denbora baten barruan egin behar da. Dena den hizkuntza bakoitzak bere berezitasunak, mugak... ditu. Aldi honetan oso lan polita egin da euskaraz moldatzerakoan. Batzuk esan eta guzti egin digute ea obra euskaraz idatzia dagoen.
A. Kanpoko zuzendarink aitatu dituzu. Zer dela kanpotarrak?
B.1. Aspalditik egiten diguten galdera da. Dena dela hemengo gero eta jende gehiago ari da zuzentzen. Hemen beti izan da jende falta. Gero eta gehiago egon arren oraindik eskasia dago. Gainera Jordi Mesalles, gure azken lan honetako zuzendariak, textua oso ondo ezagutzen zuen eta interes handia zuen obra honetan. Halere, gero eta errazagoa izango da bertako jendearekin aritzea.
A. Diderot autore klasikoa izanik eszenografiak klasito aldera jo ala jasan al du berrikuntzarik?
B.1. Eszenografian orain arteko jende ekipoarekin aritu gara:Jon Berrondo eszenografian eta Txema Noges jazkeretan. Alde hatetik, estrukturalki klasikoa bada ere baditu bere jokoak, eta hauek bisualki polita egiten dute oso antzezlana. Espazio ezberdinekin jokatzen da, gainera obra XVII-XVIII mende inguruan kokatua dago eta sasoi haietako giroa sortzen ahalegindu gara.
A. Subentzio baten jabe ere egin zarete...
B.1. Bai, zazpi milioi bi urtetarako, beste zenbait talde bezala. Urte batzuk badira Jaurlaritzak bere subentzio jokaera aldatu egin zuela. Orduan bost-sei talderi hamar bat milioitako dirulaguntza ematen zitzaien epe berdinerako; orain, berriz, talde gehiagori ematen zaio, baina diru gutxiago. Gu horrekin ados gaude. Halere diru gutxi da, muntaia egiteko ere ez bait digu ematen. Subentzioen arazo honetan infraestrukturetan borrokatu beharra dago edozein taldek bere lanak egin eta aurkezteko aukera izan dezan.
A. Obra hau publikatzekotan zarete, ez al da?
B.1. Bai, gainera Alfonso Sastre eta Celayaren obrak ere publikatuak izan dira. Horretarako "Susa"rekin kontatuan jarri gara.
Proiektu honetarako, noski, Kunderaren baimena beharko dugu. Horretan ari gara, bai Kundera, bai "Susa", bai itzultzaileekin kontaktuan gaude, eta ea...
A. Zenbat emanaldi?
B.1. Gasteizen izan ginen hemezortzi eta hemeretzian eta Donostian izantzi, hamar eta hamaikean. Hortik aurrera hemezortzian Durangon. Azpeitiko topaketetan ere parte harte hartuko dugu.
A.Eta ba al da arrakasta prebisiorik?
B.1. Textua eta autorea, ez dakit zenbateraino, baino nahiko ezagunak direla uste dut, eta horrek lagundu egiten du beti. Arrakasta edukitzea espero dugu noski.
E.Apaolaza
A.Irazu
Muntaia erdaraz egin denez problema hizkuntzarekiko erlazioa izan dela aitatu digute Bederen- 1ekoek.
48-49


GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakBEDEREN 1
EgileezAPAOLAZA1Kultura
EgileezIRAZU1Kultura

Azkenak
2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


2024-12-31 | ARGIA
Gontzal Fontaneda euskaltzale gasteiztarra hil da

Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.


2024-12-31 | ARGIA
Zarautzen terapia kontsulta duen gizon bat atxilotu dute, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.


2024-12-31 | Leire Ibar
Kataluniako emakume kazetarien erdiak baino gehiagok jasaten du sexuagatiko diskriminazioa

Media.cat-ek egindako azken ikerketak agerian utzi du emakume kazetariek Katalunian jasaten duten sexu-diskriminazioa. Inkestatutako emakumeen %54,4k sexu-jazarpena jasan dutela eta %55,1ek sexu-generoaren araberako jazarpena izan dutela adierazi dute.


2024-12-31 | Julene Flamarique
Akusazioak hemezortzi urteko espetxe-zigorra eskatu du Mario Lopez Gernikako entrenatzaile ohiarentzat

Sexu erasoak 1998an hasi ziren, biktimak 13 urte zituenean. 2003an kluba utzi bazuen ere, emakumeak iaz salatu zituen sexu erasoak, Mario Lopezek taldeko entrenatzaile gisa jarraitzen zuela. Orain 18 urteko espetxe-zigorra eskatzen du akusazioak, fiskaltzak baino lau urte... [+]


Israelgo espetxerik ankerrenean atxiloturik dago Gazako azken ospitaleko zuzendaria

Hussam Abu Safiya medikua askatzeko eskatu du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta bere aldeko kanpaina ere abiatu dute sareetan. Abu Safiya medikua ez da edonor; nazioartean erreferente bihurtu da, berak zuzentzen zuen ospitalearen aurka egindako erasoak kontatzen zituelako.


2024-12-31 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Obrak eta obrak, marra horia lausotzeko

Garai aproposa izaten da urteburua iraganeko lorpenak goraipatzeko eta, are gehiago, etorkizuneko asmo-usteak aldarrikatzeko. Eta halatsu da Txinan ere, alafede. Bide batez, ez da harrigarria abenduko azken orduetan, aurreikusitako planari aurrea hartuz, Xinjiangeko Urumqi-Yuli... [+]


Petardo eta bengalak, albo-kalteak dituen tradizioa

Urtezahar gauean petardo, bengala, traka, suziri eta bestelako gailu piroteknikoekin jolasean arituko dira asko eta asko aurten ere, horietako ez gutxi adin txikikoak. Eta errepikatuko dira istripuak, suhiltzaileen esku-hartzeak, eta burrunba gordin sufritzen duten ume, adineko... [+]


2024-12-31 | Usurbilgo Noaua
Beste sute bat izan zen erraustegian

Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.


2024-12-31 | Josu Iraeta
Borroka luzearen ametsak, egiazko nahi ditut

Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]


Bizilagunekin plataforma munduko futbol kopa Donostian jokatzearen aurka: “Ez dugu gure aurkako golik ospatuko!”

Bizilagunekin plataformak gogor kritikatu du Donostia 2030eko munduko futbol txapelketaren egoitzetako bat izatea, Marokok, Portugalek eta Espainiak antolatuko duten edizioan. “Hiria munduko mapan kokatzea” eta “lehen mailako kirol ikuskizuna herritarrei... [+]


2024-12-31 | Sustatu
Max streaming plataforman ere euskarazko edukiak agertzen hasi dira

Nazioarteko ordainpeko streaming plataformetan, Amazon Prime Video eta Netflix izan ziren lehenak euskarazko edukiak eskaintzen, eta orain Max gehitu zaie (2024 arte HBO edo HBO Max izan dena). Pantailak Euskaraz-ek azpidatziak moldatu ditu, eta EITBk bikoizketak eskaini, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude