argia.eus
INPRIMATU
"Gobernuan PNVrekin sartu nahi dugu"
2007ko otsailaren 21
EAko Karlos Garaikoetxeari elkarrizketa.
Karlos Garaikoetxea:
"Gobernuan PNVrekin sartu nahi dugu"
Karlos Garaikoetxea Eusko Alkartasuneko muina da. Napar honen esku dago neurri handi batean EAren etorkizuna eta hauteskunde hauek froga garrantzitsu bilakatuko dira alderdiaren norabidean. Komunikabideek etengabe estuka ari zaizkion gizon honek argi adierazi digu Gobernuan egon nahi dutela.
ARGIA. Zein da zuretzat azken lau urte hauen balantzea?
K. GARAIKOETXEA. Arrazoi oso zehatzetan koalizio gobernua kritikatu izan dudala onartzeri badut ere, 1985etik hona gobernu honek buruturiko lan guztiaren aurkako jokaera bat izan dudala gezurra da.
Adibideetan oinarrituz, bertako Gizarte Segurantza izateari uko egin diote. Poliziari dagokionez ez ditugu konpetentzi guztiak bereganatu, kopurua handitzea besterik, eta irakaskuntzan ez da akordiorik lortu. Ondorio gisa, Gobernu honen arrakastarik handienak porrotetan kokatuko nituzke.
A. Nork egiten du Estatutoaren erregenerazioaren alde apostu?
K.G. Borondate politikoa eta estatutoaz baliaturik, aukera handiak ditugu Euskal Herria eraikitzen jarraitu ahal izateko. Estatutoan altxor ederrena aurkitzen da, hau dela eta, aukera honi uko egite diotenen jokaera gogortasunez kritikatu beharra dugu. Lehen esan dudan legez, aukera hauek 1979an onartutako Estatutoan idatzirik daude.
A. Nola dago gaur egun Ajuria-Eneko hitzarmena?
K.G. Kontraesanak daudela begibistan dago. Alde batetik PNVk Gasteizen HBrekin paktu bat egiteko ahalegin handia egin du, EAri eskutik alkatetza kentzeko. Bestetik, zenbait kide hauteskunde garaian HBrekin eztabaidak ez egitearen aldeko dira. Oliveri eta biok Ajuria-Enean sinaturiko "erreserbak" bete ez direla salatu dugu.
HBk gehiengo batek onarturiko erakundeei uko eginaz eta arauak ez onartuz, baztertu egin zaionik ezindu esan. Behin baino gehiagotan, dauden taldeen arteko komunikaezina eta kontziliaezina gainditu beharra dagoela uste dut eta bortxakeriarekiko kontraesanak, beste kontraesan batzuk ezkutatzeko ezin dira erabili.
A. Zein dira EAren ustetan hauteskunde hauen ostean, gero bete beharreko urgentziak?
K.G. Hauteskunde hauetarako gure programa bost puntutan labur genezake. Lehenik burujabetzaz sakontzea. Bigarrenik gure garapen ekonomikoaren indartzea, bertako baliabideak erabiliz. Hirugarrenik, ikerpena eta Herri-Dirubideak bultzatzea. Laugarren puntu bezala, gizartearen arazoei irtenbidea ematea, arlo hauei erantzun bat eskainiz. Azkenik. Herri-Ardularitzan garbitasun eta doaitasunez jokatzea, zarraltaskeriak alde batera utziz.
A. Nork osatuko du hurrengo gobernua, PSE-EE-EA batzea posible al da?
K.G. Nire ustez, hurrengo legealdian PNV eta PSOEk elkarrekin jarraitu nahi izango dute, PNVk asmo hau agertu ez badu ere. Alderdi honen barnean era ezberdinetako eritziak daude, zeren eta PNVren barruko zenbait jende, PSOEk bertako arazoei erantzun bat eman ez diela ohartu bait da. Gurekiko, Aberri honek abertzaleen arteko gobernu baten beharra du.
A. Esnaolak esan duenez, kontaktuak izan dituzue PSOErekin. Hauek konkretuki zertan geratu dira?
K.G. Esnaolak, zintzotasunez jokatzen ez duela badaki eta modu zikinez jokatzeak harritzen nau. Guk gobernuan PNVrekin sartu nahi dugu eta PSOErekiko kritikak egin ditut, eguneroko gertakizunetan oinarrituz.
A. HBk Gipuzkoan gehiengoa balu onartuko al zenukete Diputatu Nagusia alderdi honetakoa izatea?
K.G. Gipuzkoan gehiengoa EAk lortuko du, eta Gipuzkoa mailan lor litezkeen akordioak, Eusko Jaurlaritza osatzeko egingo den akordioak oso baldintzatuko ditu.
A. PNVko baseek EArekin batzea nahi dutela dirudi. Zer gertatuko da hauteskundeen ostean?
K.G. Nirekiko, PNVren bazkideek EA Gobernuaren partaidea izatea nahi dute, beraien buruzagiengan kokatu beharko genuke arazoa.
A. Zein da EAren barne egoera? Barneko zenbait sektoreen (bizkaitarrak kasu) presioek Ajuria-eneako hitzarmenetik EA ateratzea lortuto dute?
K.G. EAri leporatzen zaizkionei buruz, ez dago inolako arazorik, esan behar ezer ez dagoela, batzuri hauek gerta daitezela gustatu arren. Bizkaitarrek egindako lana aipatzekoa da, batez ere beraien arteko koordinaketa eta batasuna txalokatuko nituzke.
A. Txanponjale makinen aferean, EAk orain builarik egiten ez duela dirudi. Osatu den komisioak, orain artekoa ahaztu eta gozokia banatuko denaren itxura dauka.
K.A. EA oposizio gogorra eta zintzoa egin duen alderdi bakarra izan da. Adibidez, telefonoz eginiko entzunaldien errudunek beraien kulpak onartu arren, Epaitegiek erantzuna emateko bost urtetako epea behar dute. Hau bezalako arazoak jasaten ditugun neurrian, gizarte hau erabat usteldu dutela baieztatu hehar da, eta gizarteak gertakizun hauek logikotzat hartu ditu. Guk ahal izango dugun heinean, gure esku dagoen guztia egingo dugu, gure behar nagusienetariko bat dela pentsatzen bait dugu.
A. EAk napar bat aurkezten du Gasteizko Lehendakaritzarako. Nola ikusten duzu bi Komunitateen arteko erlazioa?
K.G. Eusko Jaurlaritzak Euskal Herria eta Elkarte Autonomoa desberdintzen ikasi arte Urralburuk hartzen duen poza ikaragarria da. Nik, ezin dut poztasun hori barneratu, Aberri berekoak bait gara, Urralburuk onartu nahi ez arren. Kultur berbera izateaz gainera, "bi Komunitate" horiek separaezinak dira.
B. Artola
Karlos Garaikoetxea, EAko lehendakari.
EAk nafar bat aurkezten du Gasteizko lehendakaritzarako.
Alderdiak lortuko dituen emaitzei buruz, baikor agertzen da.
Oliverik eta berak sinatutako Ajuria-Eneako hitzarmeneko erreserbak ez omen dira bete.
8-11


Gaiez\Politika\Euskal Herr\Taldeak\Alderdiak\EA
Pertsonaiaz\GARAIKOETX1
Egileez\ARTOLA3\Politika