Dantza eskolek aurrera egin nahi dute


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Ereintza taldeko zuzendaria den Anjel Mari Elkanori elkarrizketa.

Dantza eskolek aurrera egin nahi dute
Euskal Herrian dantza ikasteko bide asko daude: normalki dantza taldeen barruan, zenbait ikastolatan, herri txikietan udalaren bidez antolatutako ikastaroetan, e.a. Alor honetan egin den saioetatik serioenetakoa Errenteriakoa da. Ereintza taldeko zuzendaria, Anjel Mari Elkano, aukeratu dugu gai honetaz hitzegiteko.
ARGIA. Noiz hasi zineten euskal dantzak irakasten?
A.M. ELKANO. Dantza taldea sortu zenetik, 1958an. Baina dantza eskola serioski orain dela bi urte antolatu genuen bi disziplina emanaz: bata balletarekin gehiago elkartua eta bestea euskal dantza tradizionalekin loturikoa. Lehenengoaren arduraduna Maite Egiguren da, Italian ikasia, eta bigarrenean Ereintza taldeko hiru monitore ari dira.
A. Zein helbururekin antolatu duzue dantza eskola hau?
A.M.E. Lehendabiziko helburua euskal dantzen zabalkundea da noski, baina irakaskuntzaren erreforma datorrela eta batxiler artistiko izango den horren barruan dantza, musika, antzerkia, artea eta horrelako gauzetarako ordu libre batzuk izango dira. Gai horiek behar bezala ezin izango dira landu ikastola edo istitutoaren barruan, orduan horretarako ari gara prestatzen gure eskola hau. Zentro homologatua, ofiziala izan beharko luke. Antzerkiarekin ere antzeko zerbait egiten ari dira.
A. Horretarako zein izan dira eman dituzuen pausoak?
A.M.E. Eskola horren mailaketa eta diseinoa agiten ari gara. Joan den urteko ekainean Eusko Jaurlaritzak irakasleak deitu zituen programa prestatu eta Madriden aurkezteko, baina geroztik ez dugu haren berririk izan.
A. Gaurregun nola zaudete?
A.M.E. Errenteriako Udalarekin akordioa dugu hiru urtetarako. Orain hasiko duguna izango da hirugarrena, baina luzatzeko arazorik ez dugula izango iruditzen zait. Ereintza kultur taldearen egoitzean ari gara, baina aurrera begira proiekto bat dago Eresbil, kontserbatorioa eta beste zenbait kultur ekintza Niessen fabrika zaharrean biltzeko. Gure dantza eskola ere hor sartuko litzateke.
A. Zenbat ikasle dituzue?
A.M.E. Guztira 125 ikasle ditugu, baina bi mailatan banatzen ditugu: 7 urtetik 10era denetatik piska bat ikasten dute eta hortik aurrera lehen aipatutako bi alor horietako bat aukeratzen dute. Euskal dantza aukeratzen dutenek Ereintzaren barruan jarraitzeko aukera dute noski. Honetaz aparte Ereintzak dantza konkretoen ikastaroak ere antolatzen ditu.
A. Ea jarritako helburua lortzen duzuen.
A.M.E. Horretan esperientzia dugunok atera behar dugu hori aurrera. Eta lehenbaitlehen.
Joxemi Saizar
57

Gaiez\Kultura\Dantza\Euskal Dant
Gaiez\Kultura\Dantza\Besteak
Pertsonaiaz\ELKANO1
Egileez\SAIZAR2\Kultura

Azkenak
Erretiroa hartuko du Benito Lertxundik

82 urteko abeslari oriotarrak azken disko bikoitza kaleratu du, Gernikan 2023ko azaroaren 11n eskainitako kontzertuaren zuzenekoa. Eta horrekin bere ibilbideari amaiera eman diola iragarri du.


“Konplexutasuna agertzeko lekua da literatura, ez lezioak ematekoa”

Helduentzako zazpigarren lana argitaratu berri du Uxue Alberdik, hirugarrena ipuingintzan: Hetero (Susa, 2024). Zortzi narrazio bildu ditu liburuan, eta denen abiapuntua izan da memorian geratu eta “noizbait ere honi buruz idatzi behar dut” pentsarazi dion paisaia,... [+]


Materialismo histerikoa
Zuekin nahi dut

Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]


Teknologia
Hartzea ematea delako

Azken 15 urteetan dugun Internetak hartu duen bilakaera ikusita, duen eredu teknologiko eta negozio ereduari lotuta, gizatasunaren alde txarrenak areagotzeko tresna dela pentsatu dezakegu. Ideia horrekin konforme ez dauden eragileak sortu dira mundu osoan zehar. Honako... [+]


2024-11-27 | Mati Iturralde
Gogoan ditut

2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]


2024-11-27 | Castillo Suárez
Pertseberantziaz

Bihotzean ditudan oroitzapenik politenetakoak dira. Euskal Filologia egiten ari nintzen garai hartan, eta Arbizuko elkarte batera joan ginen Ruper Ordorikaren kontzertu batera. Han zeuden Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Juanjo Olasagarre. Ez nintzen Arregiri esatera ausartu... [+]


Valentziako ilargia

Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]


2024-11-27 | Mikel Zurbano
Trumpkonomia

AEBetako agintaldi berriak ekonomiaren esparruan ekarriko duena zehaztea ez da lan erraza. Estrategia ekonomiko berriaren ardatza liberalismoaren eta kanpo sektorerako protekzionismoaren arteko uztarketa bitxia izango da. AEBetan aldian-aldian halakorik gertatu den arren,... [+]


Francis Williamsen bikaintasunaren froga

Londres, 1928. Victoria and Albert Museum-era koadro berezi bat iritsi zen dohaintzan: margolanean gizon beltz bat ageri da, ileordea eta lebita jantzita, liburuz eta tresna zientifikoz inguratua. Museoan horrela katalogatu zuten: “Erretratu satiriko bitxia, beltzen... [+]


2024-11-27 | Onintza Enbeita
Aran Calleja. Filmetako musika egilea
“Musikan, emakumeok lan handia egiten ari gara ikus gaitzaten”

Inguruan dituen emakume sortzaileek halakorik izateak harritu egiten du, baina berak urte askotan izan du iruzurtiaren sindromea. Irauteak erakutsi dio, ordea, gauza asko ondo ere egin dituela. 2021ean Espainiako Estatuko Goya saria irabazi zuen
Maite Arroitajauregirekin... [+]


Kolono europarrek Afrikan lapurturiko 500.000 artelanak itzultzeko ariketa nekeza

Azaroaren 4an itzuli die Frantziak benindarrei Katakle errege-aulkia, duela 132 urteko triskantzan frantses kolonoek lapurtu zietena. Memoriaren, aitortzaren eta ondare kulturalaren izenean, Europan zehar dituzten lapurtutako 500.000 objektuak berreskuratu nahi dituzte Afrikako... [+]


Luis González Reyes
“Desazkunderako kapitalismoa gainditzea ezinbestekoa da”

Sustrai Erakuntza fundazioak desazkundeari buruzko jardunaldiak egin zituen Iruñean urriaren amaieran. Han eman zuen hitzaldia Luis González Reyesek (Madril, 1974). Adrián Almazánekin batera 2023an argitaratutako liburua izan zuen oinarri:... [+]


Eguneraketa berriak daude