argia.eus
INPRIMATU
Jon Ander Bengoetxea: "Argien diseinuak dekorazioak adina garrantzi dauka"
2007ko otsailaren 21a
Jon Ander Bengoetxea argi-teknikariari elkarrizketa.

Jon Ander Bengoetxea: "Argien diseinuak dekorazioak adina garrantzi dauka"
Euskal Telebistan izkutuan, kamararen atzean, lanean ari denetariko bat dugu, argi teknikaria hain zuzen. Andoaingo bideo eskolan ikasten zebilela, ETB-n praktiketan sartu zen eta egun bertan jarraitzen du lanean.
ARGIA. Normalean ikuslegoak arruntak ez dio garrantzirik ematen edo ez da konturatzen argien erabileraz telebista programa bat ikusten duenean. Zein paper jokatzen dute argiek?
J.A. BENGOETXEA. Egia da jendea horretaz konturatzen ez dela, baina programa bat egiterakoan garrantzi handia dute argiek, dekorazioak izan dezakenaren hainakoa. Hain zuzen nahiko loturik doaz dekorazioa eta argiztatzea. Efektu oso desberdinak lortu daitezke argiekin, programa era batetakoa edo bestelakoa izan.
A. Efektu hauek zeintzu izan daitezke. zein desberdintasun egon daitezke programa desberdinen artean?
J.A.B. Informatiboetan adibidez, argi oso difusoak erabiltzen dira. Aldiz beste edozein programetan argiekin kontrasteak lortzen dira. Beti dekoratuarekin loturik doa. Oso desberdina da ere, azpitik edo goitik argiztatzea. Azpitik argiztatu ezkero efektu beldurgarriak lortu daitezke, baina beti dekoratu edo testuinguru bateri lotuta egiten dugu lan. Argien diseinua egiten denean helburuak eta programa mota oso argi eduki behar dira.
A. Argiztatze lana nola banatzen da diseinatu eta eguneroko lana dela eta?
J.A.B. Lehen talde batean argi diseinatzailea egoten da; hemen argiak, fokuak eta beste nola antolatu behar diren erabakitzen da. Gero bigarren pausu batean, eginiko diseinu honen muntaia egiten da eta azkenik programan bertan argien kontrol mahiean argiztatzea kontrolatzen da. Normalean zuzeneko programetan edo behintzat kamara piztuta dagoenean ez dira argi aldaketa handirik egiten.
E Irazoki
61

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Teknikoak
Pertsonaiaz\BENGOETXEA1
Egileez\IRAZOKI1\Komunikabid