LABORANTZA BERRIAZ, MERKATU KULTURAZ...


2021eko uztailaren 23an
ELBko Pello Iralurrekin
LABORANTZA BERRIAZ, MERKATU KULTURAZ...
Donibane Zaharrean bizi eta lanbidez laborari den Pello Iralur ELB. Euskal Laborarien Batasunaren kide ezaguna dugu Iparraldean. Batasun horrek : laborantzari buruzko elgarretaratze berezi bat antolatu zuen agorrilaren 25etik 28ra bitarte.
ARGIA. Nola iragan dira laborantzari buruzko egun horiek?
PELLO IRALUR. Etxarrin 200 bat laborari elgarretaratu gara, Estatu frantses osotik etorriak eta baita Europako beste herrialdeetatik ere. Bestaldekoak ere baziren. Lau egunez denak gogoetan ari izan gara beste laborantza mota baten xutik ezartzeko zer egin behar zen. Orain ikusten dugu Europa mailan dugun laborantzak ez duela gisa horretan segitzen ahal. Duela hogeitamar urte xutik ezarritako politikak gero eta gehiago eskatzen zien ematea bai etxaldeei, bai kabalei. Orduko helburu zenbait osorik beteak izan dira, produktibitatea emendatu da. Europako behar orduak beteak izan dira. Baina laborantzatik bizi direnek ez dute behar bezala bizitzekorik, orain bezainbat laborari nekezian ez da sekulan izan, Europa guztian badira anitz laborari porrot eginikakoak. Orain beste diferentzia aspaldian ez da izan laborantzan, alderdi batetik badira osoki aberatsak direnak eta bestetik osoki pobreak direnak.
Beste problema bat momentuan soberakinekin dugu, esne soberakinak, haragi soberakinak. Duela 30 urte denetarik eskas zen, eta orain produktibitatearen bidez denak soberakindu dira. Orain arte Europak merkatuak sostengatzen zituen baina hemendik hara, sobera gastatzen bait da merkatuak sostengatzen, ez da diru publikoaren laguntzarik izanen. Nahi dute produkzioa antolatu diru publikoarentzat sobera karga izan ez dadin eta gisa horretan arrunt laborari gutxi beharko da Europa guztiko beharren betetzeko. Laborari sobera izanen da eta geldituko diren laborariek zer egin beharko dute? Horri buruz ez da arraposturik.
Ingurumenak ditnen arazoak ere aztertzen ditugu. Ura, airea, lurraren kutsadura sekulan baino gehiago aipatzen dira eta horretan laborantzak badu bere ardura.
Guk diogu hola segitzea ez dela posible, arrasta bat izanen da eta gaurdanik ageri dira: merkatuak ematen dituenak, kutsadura. Bihar herrialdeetan nahi badugu jendea laborantzatik bizi dadin beharko da absolutoki politikaz aldatu. Etxarriko gogoetak beste politika horri buruzkoak ziren.
A. Nola definitzen duzue politika hori?
P. I. Beste laborantza mota horri diogu "agriculture paysanne" edo zinezko laborantza. Laborantza berri horri buruz ez dugu denok desmartxa bera. Frantzia guztitik etorriak ziren laborariek guztiz egoera desberdinak bizi dituzte. Departamendu batzutan jendea osoki sisteman sartua da, Bretainian adibidez laborantza industrializatu bat egiten dute. Beste batzutan aldiz, mendian hain xuxen, lurrak basamortu bilakatu dira, herri batzutan ez da jenderik, eta gelditzen diren laborariek ez dute segidarik.
A. "Laborari Lou Païsan" aldizkarian plazaratu duzun artikuluan Iparraldean laborantzari eman nahi zaion norabidea artertzen duzu.
P. I. Laborantza batek fornituko ditu Europak dituen behar guztiak, hori izango da laborantza dinamikoa. Eta beste laborantza mota izanen da "agriculture sociale" doetzen dena. Batzuek diote laborariak beharko direla mendien zaintzeko, baserrien zaintzeko, kanpoak garbitzeko eta horretarako laguntza berezi bat beharko dela. Beraz gure ikuspuntua da alderdi batetik produkzio laborantza bat izanen dela eta bestetik zerbitzu laborantza bat, gizarteari zerbitzuak eskainiko dizkiona. Ez da gehiago lan posturik sortzen produktlbitatean, zerbitzuetan sortzen dira. Laborantza bikoitz horretan, bi abiadurarekiko laborantza horretan, hemengo laborantzak ez du xantza handirik –Fourquet ekonomilariaren arabera, beste gisa batean aritu beharko dugu. Fourquetek dio hemengo laborariak berak egiten duen materiala saldu bai, baina bere bizia ere ezarri beharko duela merkatuan, bere nortasuna, beste molde batean ikusi beharko du laborantza. Horrek turismora eramaten gaitu. Batzuek pentsatzen dute bigarren laborantza hori turismoaren politikan sartu ahalko dela. Hortakoz nik diot onartzen, bada bigarren laborantza mota hori, baina merkatuan ezartzen badira gauza gisa gure bizi soziala, gure kultura, gure arima galduko dugu. Batzuek diote ekonomia horrela dela, ez dela bestela egiten ahal, eta ekonomia horrela delako behar dugula adaptatu. Batzuek Euskal Herriarentzako eta bereziki laborantzarako aterabide bakarra turismoa dela diote.
Hola segituz beharko ote da gure kultura lagundu ekonomian balore bat duelako ala populu baten eskubidea delako. Ni harritua naiz batzuek diotelarik zuberoera atxiki Hegoaldekoek zuberoeraz entzutea maite dutelako, euskal kulturaren inguruan zenbait ekintza antola daitekeela eta turistei saldu. Hor da funtsezko arazoa.
Ekonomilari batzuek hotzki diote errealista izan behar dela eta hemen dena beharko dela baliatu dinamika bat sortzeko. Niri iruditzen zait populu batek bere izatea, bere kultura merkatuan ezartzen baditu ekonomiako gauza bat bezala ondoko egunetan duen kultura osoki folklorizatuko dela. Nire ustez gogoeta bat egin behar da horri buruz.
A. Turismoak ekartzen dituen ondorioak aipatzen dituzu, ba al da erantzun bat horri?
P. I. Turismoari eman behar ote zaio erantzun bat ala egungo behar orduei? Behar dituzu gure behar orduak arlo guztietan ezagutu eta hautuak egin. Edo bestela onartzen dugu ekonomiak lege batzuk dituela eta gu baino azkarragoak direla. Uste dut postura ofentsibo bat hartu behar dugula, guk ditugu behar orduak eta horiei buruz borrokatu behar gara. Horregatik ere Confederation paysanne delakoarekin lan egiten badugu ere hilabetean behin Hegoaldeko laborariekin elkartzen gara gogoeta batzuk egiteko, preseski biharko Euskal Herriko laborantza nola ikusten dugun aztertzeko.
A. Biharko laborantza aipatzen duzu. Jadanik zenbait elkargo sortu dira.
P. I. Orain arte gure eskubideak defenditzeko borrokatu gara baina ohartzen gara ondoko egunetan nahi badugu Euskal Herrian bizi, bizi bat izan dadin kanpainetan, lekuko jendeek beharko dituzte bizitzeko ahal berriak. Gasnaren egiteko edo axurien saltzeko kooperatiba batzuk sortu dira, untsa so egiten bada, hor ari diren laborariek biziki diru gehiago egiten dutela ezin daiteke erran. Baina egun laborari batzuk elgarretaratzea, elkarrekin talde berri bat egitea gasna edo axuria saltzeko, ekonomia mailan ondorio ttipiak baditu ere guretzat inportantea da, dinamika batean sartzea bait da. Dinamika sortzea eta azkartzea bakoitzak bere bizia bere eskuetan hartzen ari bait da.
Ixabel Etxeberria
"Iruditzen zait populu batek bere kultura merkatuan gauza gisa ezartzen badu, kultura hori osoki folklorizatuko dela".
24-26

GaiezEkonomiaLehen sektoNekazaritza
GaiezEkonomiaSindikalginSindikatuaELB
PertsonaiazIRALUR1
EgileezETXEBERRI11Ekonomia

Azkenak
2025-01-07 | Leire Ibar
Baztango Batzar Nagusiak elkartasuna adierazi die Aroztegiko obra gelditzeagatik auzipetutako zazpi herritarrei

Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazi eta absoluzioa eskatzeko mozio bat onartu du Baztango Batzar Nagusiak. Urtarrilaren 2an egindako bileran, mozioaren aldeko bozketan aldeko 25 bozka, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.


Ultraeskuinari proposatu diote gobernua osatzeko Austrian, hesia ezarri ziezaioketen arren

Irailean egin ziren hauteskundeak eta aise nagusitu zen FPÖ alderdia, botoen ia %30 eskuratuta. Bazen aukera ultraeskuinari hesia ipintzeko, baina ez dira ados ipini demokristauak eta sozialdemokratak.


Laborantza bozen usaina

Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]


2025-01-07 | Jon Torner Zabala
Autobus zerbitzua zabaldu dute Ipar Euskal Herrian, mugikortasuna hobetzea helburu

Urtarrilaren 6az geroztik autobus linea berriak daude Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Halaber, zerbitzuen maiztasuna ere hobetu da, Euskal Hirigune Elkargoko Mugikortasun Sindikatuak eta RATP konpainiak elkarlanean bultzatutako egitasmoari esker. Bestetik, 12 urtez... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Barakaldoko hilketa matxista salatzeko asteartean mobilizazioak antolatu dituzte

84 urteko andrea erail zuen bere semeak urtarrilaren 3an euren etxebizitzan. Kolpeka hil zuela azaldu dute zenbait iturrik. Astearte arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak Barakaldon eta Euskal Herriko lau hiriburutan.


2025-01-07 | Gedar
Beste eraso arrazista bat Miarritzen

 Uber gidari batek jasan zuen erasoa: bortizki jo eta irain arrazistak egin zizkion bezero gazte batek. Baionan eta Arrigorriagan ere izan dira eraso arrazistak berriki.


2025-01-07 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Itsasontzigintzaren itzal luzea ageri da Hego Koreako krisian

Hego Koreako krisia autoktonoa ala inportatua ote zen galdetzen nion neure buruari duela hilabete hura sutu zenean. Baretu ez baizik mindu egin denez auzia, batere argi ez dudan erantzunaren bila jarraitu beharko dugu. Geografikoki urrutiko kontua bada ere, oso gertuko ondorioak... [+]


Errege Magoen desfilean zati lasaiak tartekatu dituzte, autisten elkarteek aldarrikatuta

Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura... [+]


Urtarrila, intxaurrondoaren loaldia

Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.


2025-01-06 | Nagore Zaldua
Itsas-bare kantauriarra
Ohartarazpenaren artelanak

Koloretsuak, distiratsuak, forma xelebre bezain ederrekoak diren heinean, nudibrankioek beste planeta batetik iritsitako izakiak dirudite. Itsas hondoko izaki biluzi hauek 1980ko hamarkadako gandorretako kolore biziak eta Parisko joskintzako izen handien moda arkitektonikoa... [+]


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


2025-01-06 | Garazi Zabaleta
Trebatu elkartea
Lehen sektoreko erreleboa bultzatzeko egitasmoa Gipuzkoan

Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]


Eguneraketa berriak daude