argia.eus
INPRIMATU
Kike Amonarriz: "artista berriak plazaratu nahi ditugu"
Edorta Arana @EdortaArana 2007ko otsailaren 21
Kike Amonarrizi elkarrizketa.

Kike Amonarriz: "artista berriak plazaratu nahi ditugu"
Dagoeneko ezaguna dugu Kike euskal kultura eta jai girotan. Oraingoan, ETBren programa berri baten aktore izango dugu Ahizpea Goenaga eta Elena Irureta aktoresekin batera.
ARGIA. giroun eta Funtzioa programaren gidoilari gisa aritu ondoren, programa berri baten aurkezle izango zaitugu laster. Konta egiguzu labur nolatan sartu zinen telebistaren mundu honetan.
KIKE AMONARRIZ. Txisteekin hasi ginenetik, beti izan dugu pauso bat aurrera emateko nolabaiteko ilusio edo erronka. Aurten, Ahizpea eta Elenak aurretik esku artean zuten proiektua gauzatzeko aukera izan dut eta pauso berri hori ematera ausartu naiz.
ARGIA. Orain arte jorratu dituzun hildo berberetatik bideratuko duzue programa ala guztiz ezberdina izango al da oraingoa?
K. AMONARRIZ. Programa, berez, guk hirurok lanegiten dugun kontratazio ajentzia baten inguruan gauzatutako da. Humorezko programa bat izango da, fikziozkoa hain zuzen ere, baina, bestetik, edozein gauza egiten dakien edonor ekarri nahi dugu programara: mago, ipnotizatzaile, txiste kontalari nahiz abeslari berri...edonor. Hori litzateke helbururik nagusiena, fikzio eta elkar hizketetik aparte Euskal Herriko bazter izkutuenetatik jende edo artista berriak plazaratu edo ezagutaraztea. Gainera, zenbait froga ezberdin ere tartekatuko ditugu gonbidatu ezezagun horientzat.
ARGIA. Beraz pentsa daiteke programak zenbait atal ezberdin izango dituela.
K. AMONARRIZ. Orokorrean hiru sail ezberdin lituzke programak. Batetik, guk hirurok antzeztutako fikzioa, bestetik gonbidatuen aktuazioa eta azkenik, bulegoan jazoko diren elkar hizketak. Ajentzia bertan girotutako programa izango da alegia. Gure asmoa programa bakoitzean jende mugimendu dexente sortaraztea da, printzipioz, gonbidatuak ere gidoian bertan parte hartu araztea.
ARGIA. Lehen hamairu programen gidoiak zehaztear dituzue dagoeneko: Trebetasunak, elkarrizketak, humorea eta fikzioa. Nolabaiteko berrikuntzarik suposatuko al du "Hau da A.U." programak ETBn?
K. AMONARRIZ. Batik bat, pisurik gehiena gonbidatu ezezagun horiek eramango dutela, izkutuan dirauten euskal altxor horiek plazaratu nahi ditugula. Zalantza ere hortan legoke, jendearen parte hartzean, baina, esperientziadun talde batek babesturik egonik baikor eta ilusioz hasiko gara.
E. ARANA
61

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Aktoreak
Pertsonaiaz\AMONARRIZ1