Enfrentamendurako heziketa jasotzen dugu,eze elkar hizketarakoa


2007ko otsailaren 21ean
Mario Gaviria Korteseko ekologistari elkarrizketa.

MARIO GAVIRIA
Enfrentamendurako heziketa jasotzen dugu,eze elkar hizketarakoa
Mario Gaviria, Korteseko ekologista nafarra dugu. Estatu espainolean mugimendu ekologikoa sortzen aritu eta Irurtzun-Andoain autobidearen aurka osatu zen Koordinadorako lehenetariko kidea. Gutxik daki gai hauetaz gizon bitxi honek adina. Bere ustez, sentsibilitate ekologikoaren beherakada unean gaude eta autobiak aurrera egingo omen duela dio.
ARGIA. Ikasketa asko burututako gizona zara...
MARIO.GAVIRIA. Beno, Eskubide ikasketetan lizentziatu nintzen Espainian eta soziologian Parisen. Gero soziologi eta ekonomi zientzien ikasketak burutzera joan nintzen Londonera, garaiko onena omen zenera, baina dirurik ez eta, ikasketa bakarrean matrikulatu ahal izan nintzen. Ingelesek ez zidaten bekarik ematen eta denbora pasa hala, irakasleek ezagutu eta bota egiten ninduten gelatik. Nire ikasketetetan liburutegira sartzeko eta azterketak egiteko eskubiderik ez nuen. Ordutik aurrera mirespena eta gorrotoa diet ingelesei. Orain zazpi urte gauza barregarria pasa zitzaidan; eskola ingeles honetako zuzendaritzak gutun bat bidali zidan. Berrogei bat liburu kaleratu ditudala eta, gizon ospetsu eta aberatsa naizelakoan, laguntza bat eskatu zidan, hau da, dirua eta nire zenbait liburu liburutegirako. Noski, haizea hartzera bidali nituen.
ARGIA. Liburuetan garbi adierazten den bezala, bizitza ona zaizu gustoko, festak, sexoa...
MARIO GAVIRIA. Eguneroko bizitzari buruzko soziologiaz Henry Lefebvrekin hezi nintzen. Marxismo-anarkismoaren teoriko haundi bat da eta Iparraldean bizi da, Maule aldamenean. Bera izan zen, SESBeko iraultzaren eredu estalinista eta leninistak Estatuaren aparailuaren gehiegitzea zekarrela ikusi zuen lehena, eguneroko bizitza eta gizarte zibilaren birrinketa suposatzen zuelakoan. Lefebvreren arbasoak Iparraldekoak dira eta bera festagatik txunditua izan da beti. Ondorioz, nik ere gai honi buruz zenbait liburu egin ditut, hauetariko bat, "El Espacio de La Fiesta y La Subersion" deitzen dena. Liburu madarikatua bilakatu zen. 1978an San ferminetan hil zuten German lagunak parte hartu zuen liburu honetan.
Niretzat festa gauza berezia da eta epe neurtu batzutan bakarrik eman daitekeena, ez sarritan. Festa, une gaindiezina da kolketibitateak maitasuna, sexua, energia... maila nagusienean adierazteko. Egungo gizarteak festaren kontzeptua bera aldaerazi du. Egunerokotasunaren balioa zentzurik gabe geratu da. Gure kulturak balio horri garrantzia ematen zion lehen. Lana eta astiaren arteko ezberdintasunak ahalik eta txikiena behar du izan.
ARGIA. Zeu izan zara Estatu espainoleko mugida ekologistaren aintzindarietarikoa, nola zen garai hura?
MARIO GAVIRIA. Ez dakit zergaitik baina hamabost urte aurrera bizi naizela dirudit. 1969an osatu genuen Estatuko lehen erakunde ekologista, AEORMA deitzen zena, Ramon Tamamesekin. Eta baimendua izan zedin, ohorezko bi lehendakari izendatu behar izan genituen, SEATeko lehendakaria eta orduko Printzea, egungo errege dena. Rodriguez de la Fuentek zuzentzen zuen elkarte bat zegoen, baina txoritxoak eta halakoez arduratzen zen eta gurea ekologia eta politikaren arteko erlazioa zen. Gero EEBBetara joan nintzen ikastera eta bertan ohartu nintzen energi nuklearraz zetorkigun arazoa. Sakonki ikertu eta EEBBetan alboratzen ari ziren aukera, inperioaren sateliteetara barneratuko zela ikusi nuen (Europa eta Espainia barne). Madrilek 29 zentral nuklear jartzeko konpromezua hartu zuen. Nire herrira, Kortesera bueltatzean 1972.urtean, Tutera alboan zentral nuklear bat jartzekotan zebiltzala jakin nuen. Tuteran osatu genuen lehen komite antinuklearrean, nik, kafe saltzaile batek eta lurra kenduko zioten gizon batek hartu genuen parte. Lehen geldiera, geuk egin genuen, frankismoak zituen legaltasun administratiboa erabiliz. Geldiera definitiboa, Gladys hil zeneko borroka orokorrari esker izan
ARGIA. Zein ezberdintasun ikusten dituzu lehengo mugimendu ekologistan eta gaurkoan?
MARIO GAVIRIA. Hasiera batean, Txillida, Recalde (hezkuntz kontseilaria) eta halako jendez osatzen zen eta piskanaka jende gaztea bihurtzen joan da. 1973tik 1978 arteko prozesu honetan mugimendua erradikalizatu, gaztetu egin da eta jendearekin harremanak izateko arazoak erakarri ditu. Alde batetik akats bat izan da nire ustez, jendearen laguntza galdu dugulako eta hertsi egin delako. Euskadin jende gazteen eta erradikalenaren ildotik abiatu da mugimendua eta sentsibilitate ekologista haundia egon arren ez dugu jendea geureganatu. Ekintza biolentoek, jendea uxatu dute. Aldaketa ulertzeko Euskal Herriko mugimendu abertzalea eduki behar da kontutan. Lemoiztik hona, mugimendu honekin elkarlotu da ekologia. Baina bestalde lotura hau beharrezkoa dela ikusten dut garbi. Ekologia ez da txoritxoak eta... Munduaren iraunbizipenaren kontzeptzio orokorra da. Jendea, herriak, kulturak ezberdinak izan behar dute, piztiak, espezieak ezberdinak diren neurrian. Ezberdintasunerako eskubidea, kontzeptuaren baitan dago. Estatua, zenbait eta handiago, birrintzaileago eta gobernu lokala, autogestioa, nortasunaren defentsa, hizkuntzaren maitasuna... zentzu honetan bakarrik uler daitezke.
Era berean autosufizientzia, kanpo behar eza, besteen baliabide naturalen ez lapurtzea (petrolioa kasu) eta antzeko beharrek, nazio askapen mugimendua mugimendu ekologistarekin erabat lotua egon dadila dakar. Onuragarria alde batetik eta kaltegarria bestetik.
ARGIA. Zein harreman duzu Espainiako Berdeekin, edota Euskal Herrikoekin?
MARIO GAVIRIA. Ez ditut ezagutu ere egiten. Nahiko nuke izugarrizko alderdi Berde bat egongo balitz, baina ezinezkoa da, Europan agian baliteke. Niretzat garrantzitsua jendeak kontzientzi ekologikoa hartzea da.
ARGIA. Zein ezberdintasun daude, Europako, Estatu espainoleko eta Euskal Herriko ekologisten artean?
MARIO GAVIRIA. Erabat ezberdinak dira. Euskal Herrian mugimendu abertzalea eta ekologista batera doaz. Europan erdi mailako klase sozialetako kideak dira eta hemen aldiz, gazteak batipat eta klase askotakoa den abertzale jendea. Hemen, egoera erabat ezberdina da eta hala uler daiteke Estatuko koordinadora bat bakarrarekin ere ez kolaboratzea. Bi mugimenduak batzea, huts egitea izan da. Eguzki beraren sorrera, hanka sartzea izan da. Sensibilitate ekologikoa nabaria da hemen baina, isolamendua ezarri digute.
Horretaz gain, Golko Pertsikoko arazoan ikusi da, feminista, ekologista, abertzaleak. .. ezik beste denak Mendebaldean bizitza maila gordetzen jarrai dezagun lortzeko, milioika arabiar hiltzeko prest daudela. Boterean dagoen indar politiko kapitalistaren azterketa eginaz, ekologismoaren guztiz aurka dagoen kontzeptzioa dela ikusten da. Lapurretan oinarritzen da sistima hau, energia lapurtzen zaio daukaten herriei.
ARGIA. Baina nola ulertu bi magimenduok (abertzalea eta ekologista) batzea onuragarri eta kaltegarri izatea?
MARIO GAVIRIA. Kontsentsu soziala garatzen ari da, jarreren homogenizazioa gertatu da. Eta erresistentzian gaudenok oso gutxi garela onartu behar. Adibidez Estatuan eman den pasibotasunaren ondorioz, jendeak onartu egiten du arabiarrak akabatzera joan behar dugula. Kapitalismo inperialistaren baloreak dira nagusi. Eta ni horren beldur naiz. Badirudi mugimendu ekologista eta abertzaleak hogei urtetan zehar esandako guztiak ezertarako balio ez duela.
ARGIA. Zure ustez, ekologia energiarekin eta beraz ekonomiarekin lotua al dago?
MARIO GAVIRIA. Noski. Nik egoera honi bira eman ahal izango zitzaionaren itxaropen une haundiena, lehen petrolioaren krisian eta gerora 1979ko krisian izan zen. Gerora ordea, krisia izugarrizko igoera ekonomikoa bilakatu da. Espainiako azken bost urteak eta Euskadiko azken hirurak, inoiz ezagutu ez diren oparoenak izan dira ekonomikoki.
ARGIA. Nafarroari dagokionez, nola ikusten duzu herrialde honetan ematen ari den azpiegituren garapena?
MARIO GAVIRIA. Nafarroak, Frankoren altzamenduan eskaini zuen laguntzaren ordaina jaso du. Hala gorde zuen "Ley Paccionada" delakoa eta Madrili ia sosik ere ez ordaindu behar izatea. Modu honetan dirutza ederra jaso da. San Ferminetako zezenketak ere era berean gorde dira.
Birregituraketa industriala kausitzean, Diputazioak berak ordaindu du, lanpostu oso gutxi galduz eta egoera onuragarrian jasoz. Baina kapital metaketa gertatu da eta dirutza hori inbertitu egin behar izan da. Ez da ordea, ikerketa mailan eta berdintasun sozial eta ekonomikoaren aldeko politikan inbertitu, errezenean baizik. Izugarrizko azpiegituratan inbertitu eta kapital haundiak pilatzeari ekin zaio.
Nafarroan egin den azpiegitura erraldoien inposaketa, antiekologikoaz gain, antisoziala da.
ARGIA. Zein da zure ustez Autobiaren gakoa eta zer gertatuko da hemendik aurrera?
MARIO GAVIRIA. Europak eta OTANek eragindako azpiegitura sarea da autopista eta autobideen plangintza. Mendebaldeko kulturak egin ditu Munduko sarraski haundienak. Hogeitamar mila milioi pezetatako autobia honetan alderdi politikoek izan dezaketen etekina frogaezina da, baina beraiek bakarrik kontrolatzen dute hori. Eta nork daki zenbat diru atera den horretan? Auskalo!
Baina benetako gakoa, sistima honek elkar hizketa eta elkartasuna bultza beharrean, inposaketa erabiltzen duela da. Enfrentamendurako heziketa irakasten da eta hor dago arazoa. Kontuan izan behar da Espainiak duen arazo serio bakarra Euskal Herria dela.
Lanen adjudikazioa egin ostean, nik ez dut inoiz borroka bat irabazi. Dirua jokoan jartzen denean oso zaila da. Horregatik nik uste, autobideak aurrera egingo duela. Agian irabaziko da, baina ez dut uste. Hala ere azken uneraino nik autobide horren aurka ekiten jarraituko dut. Lemoizen bakarrik geratu ahal izan zen, hasieran herri borrokari esker eta azkenik borroka armatua zela eta.
ARGIA. ETA arazoan sartu zenean, zer gertatu da?
MARIO GAVIRIA. Desiatzen daude ea noiz hilko duen ETAk autobideko norbait, ea ingeniariak hiltzen hasten diren. Hor tranpa batean erori gara.
Ni, borroka armatuaren aurka nago. Ez da independentzia bide horretatik lortuko. Bestalde, biolentzi tradizionala bortizki erabili duenari eskaintzen zaio nahi duena. Euskaldunon arazoa, biolento nahiko, behar adina biolento izan ez garela da. Marxek, historia biolentziak erditzen duela zioen. Portugal, Castellanoengandik defendatzeko adina biolento izan zelako esistitzen da, ez ordea Catalunya edo Euskal Herria.
Baina gizakiak, konpon ditzakeen arazoak besterik ez ditu planteatzen. Euskal Herriak bere Estatu independientea lortuko du, baina ez dakit noiz edo nola. Herri hau da, oraindik erresistentzi boterea duen bakarra. Baina onartu beharra dago beherakada une baten aurrean aurkitzen garela.
NORTASUN AGIRIA
1938an Kortesen jaioa. Ezkongabeko amatzat dauka bere burua. Berrogei bat liburu idatzia. San Ferminen estatua bati kondoi bat jartzeagatik epaitua. Gero gotzaiek eskomulgatua. Hamabost urte aurreratuegi bizi dela dio.
B. Artola
Mario Gaviria, sinbologia haundia duen eta asko maite duen eskulturarekin.
"Desiatzen daude ea noiz hilko duen ETAk autobideko norbait, ea ingeniariak hiltzen hasten diren".
Ondo bizitzea gustoko duen nafarra dela aitortzen du.
30-35

Gaiez\Gizartea\Ingurugiroa\Ekologia\Ekologia
Pertsonaiaz\GAVIRIA1
Egileez\ARTOLA3\Gizartea

Azkenak
Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Ertzaintzak Gasteizko Salburuan egindako “sarekada arrazista” salatu dute hainbat eragilek

Salburuako futbol kantxetan polizia-operazio planifikatu bat egin zuen igandean Ertzaintzak, eta Gasteizko GKSk nahiz Gasteiz Antirrazista eragileek salatu dutenez, bertan zeuden pertsona ugari identifikatu, miatu eta kolpatu zituzten. 


Eguneraketa berriak daude