Bidaiarik luzeena


2021eko uztailaren 23an
Martin Ugalde idazleari elkarrizketa.

Martin Ugalderen nobela berria: "Itzulera baten historia"
Bidaiarik luzeena
Martin Ugalde idazle oparoaren estraineko euskal nobela kaleratzeko prest dute jadanik Elkar-ekoek. Okasio honetarako hogeitabost urtetan bizi izan zuen exilioa hartu du gaitzat, gurasoen hitzetatik soilik Euskal Herria ezagutu eta Venezuelatik bueltan datorren hamar urteko neskatxa baten gertaeretan funtsatu duela kontakizuna.
"Zumaian gela bat eman ziguten lo egiteko. Hurrengo egunean dendora izan zen jarraitzeko. Mundakan bi hilabete egon eta zas!"
exilioa, present beti. Gogoetak burrunban datozkio Martin Ugalderi, ahazten ez den arrangura hori, burmuinean korapiloa, eteten ez den irudia...
"Venezuelan erdal liburuak egin nituen asko, oso gordinak, exilioko jendearen kasu gogorrak gehienak. Zergatih ez nituen euskaraz egin atzerriko gauza gogor horiek? Zergatik ez nituen han bizi-bizian ezagutzen nituen kontuak, nere lagunenak, exiliokoak, nola izan ziren kontatu? Horren ordez kanpokoak hartu nituen beti. Euskaraz ez nuen ardurarik izan honelako gauzak, tristeak eta gogorrak, esateko. Nahigabe jo nuen beste hizkuntza batera, landuago eta errezago zena neretzat. Orain konturatzen naiz euskaraz euskal arazoak bakarrik egin behar ditudala. Hona etorri naizenean euskaraz egin ditut euskal arazoak".
Euskadi ezezagunera itzulia
Kanpora begira jartzen ditut begiak. Hondarribiko itsas-adarraren baretasuna oinpean ikusten dudala Martin Ugalderen hitzak itsasoaz bestaldera naramate, Venezuelara. Bere azken nobela, "Itzulera baten historia", oraindik orain Elkar-en labeetan aurkitzen dena, euskaraz idazten duen lehena, hastera doa:
"Orain dela bi urte Iruñeako Ateneo Saria irabazi nuen, exiliatuen ipuin batez, tankera honetan idazten nuen aurrenekoa bera. Halaxe, saria jasotzera joan eta bazkal ostean geundela esan zidan batek: zergatik ez duzu exilioari buruz nobela idazten? Momentu horretan etorri zitzaidan, eta lehengo kapitulua osatzen du liburu honetan ipuin hark, hasiera da".
Rosa Chacón, Venezuelara joandako exiliatuei herriratzen lagundu zien neskame zahar eta andre sakonaren errealitatea isladatzen du liburuaren lehen ipuin-kapitulu honek, garai bateko militarren golpe sasoiak gogoratuz hainbat euskaldunek hezur-mamitan bizitako gertaera garratzen inguruan tajuturik dagoena.
"Batek asmatzen ditu gauza asko batez ere gertatzen direnak. Neskame hori esaterako egitazkoa da, eta nobelan babesten duen familia horretako gizona ere bai. Pertsonaiak kohesio bat izan dezan hau da biderik errazena. Benetako pertsonai asko daude hor sartuak. Beraiek ez dira konturatzen, e! Sortze lanetan sortu baino gehiago gauzak aldatu egiten dira, idazleari komeni zaion modura, eta hor sentitzen naiz askatasunarekin. Beti ere etikaz jokatuz noski ze nik ere gauzak gogortasunez idazten baditut ere etikaz".
Lehen egunak beraz, Euskal Herriko estanpa buruan eta eremu ezezagun bati aurre egin behar horretan kokatzen du Martin Ugaldek Santurtziko euskaldun familia bat, zeinaren baitan gauzatuko duen kontakizun osoa.
"Zer gauza dira exiliatu baten buruan errepikatzen direnak hango bizimoduan? Hara doana ez da sekula konforme, beti pentsatzen du egun batzuk izango direla, eta hain urruti izaki hilabete batzu, eta asko jota bi urte. Hori denak. Ilusio horrekin joaten dira. Horrek esan nahi du bat geratzen dela bere herriaren argazki batekin, lagunak, etxea, eliza, tabernak... hor geratzen da, eta argazki hori horitzen joaten da, eta askotan ez datiru gero zer. Gauza faltsua da batek gordetzen duena. Ez da gauza bera gertatzen seme alabekin. Han jaioak dira, edo oso txikitan joan dira. Ailagatzen da momentu bat ez dutela ulertzen gurasoek erakusten dien Euskal Herria, faltsua hori ere. Ondorioz batzuk hangoak egiten dira. Beste batzuk, nobelan bezala, semeak hona bidaltzen dituzte gurasoak han geratzen direla dirua egin bitartean".
Gurasoen asmoei jarraikiz seme-alaba zaharrenak Euskal Herrira itzuliko dira "Itzulera baten Historia" honetako segidako pasartean, alabak hartzen duela aurrerantzean gertaeren haria Hari tristea, mingarria. Normalean exilioa tratatu izan den heroikotasun horretatik urruntzen bait da gure protagonista gaztea, hamar-hamaika urtetako neskatxa gaztea –Martin Ugaldek bere semea hona ekarri zuen adinekoa–, Venezuelako giroa, kultura, hizkuntza. jendea ezagutzen hasten den momentuan erabat harrotza zaion beste eremu batetara joan etorrian.
"Berriro bidaltzen dituzte ez dakiten toki batetara. Izugarria da! Familiakoen arteto liskarrak ezagutuko dituzte: aitaren aldeko familia batetik, amaren aldekoa bestetik, frankista bata, abertzalea bestea. Familia guztia munduan zehar zatituta dagoela ezagutuko du gure protagonistak izebak erakusten dizkion fotoak medio. Bestaldera pasako da osaba bat ezagutzera, han beste lehengusu batzuk, haiek frantsesez hitzegiten dute..." haurra hor doa, ulertzen ez duen gauza askoren zurrunbiloan, mundu nahaspilduan. "Hau zer da!" batez adierazten du bere ezinegona gure neskatxak halako batean: "Lehen Eusko Etxean Gora eta Gora Euskadi, Venezuelako eskolan Viva el Bravo Pueblo, Frantzian Marsellesa...",
eta hementxe justu egiten du alto gure Martinek. Ez digu gehiago kontatu nahi nobela,
"ez dut gehiago esango familia horren buelta ze bestela dena galduko du eta argitaratzen denean. Mundu izugarria da, tristea. Batzutan gauzak konpontzen dira:, baina bestetan ezin dira konpondu, ezin dira konpondu! Espero ez diren gauzak ere gertatzen dira: gurasoak azkenez bueltatzen dira... baina isil nadin!".
Ipuinez osatutako nobela
Botza altxatzen du:
"Nik pasa ditut ederrak bai!",
nobelako itzuleraren pare-pareko hainbat istorio bere buruan kolpatzen direla. Orrialdetxo hauetan baino bere historia handia idazten denerako gordetzea nahiago dituenak. Jarrai dezagun liburuarekin beraz.
"Kapitulu bakoitza ipuinak direla iruditzen zait. Hobe dela uste dut, kapitulu osoak, beren dinamika dutenak, eta gero lotura onak, nik hori oso ondo begiratzen dut. Hurrengo nobela ez dut honela idatziko hala ere. Hau lehengoa izan bait da. Buruan daukadan bestea ez da kronologikoa izango, nobela bizia egin nahi nuke, ipuinetan egiten dudan bezala, mugimenduaz, euskara biziaz, esaldi laburrez baliatuz, oraingoan ere honelaxe egin dut".
Hara hemen horren esplikazioa:
"Neri gramatika ez zait sekulan gustatu. Hizkuntza jakin behar da, baina puskatzeko! Eta nik puskatu egiten dut. Estiloa ere latinoamerikanoen eragin handikoa dela uste dut. Puntuatzea da klabea: askotan koma batekin ere borrokatu egiten dut, e! Nik dena han ikasi dut, hogeita bost urtez egon naiz eta. Borroka bizian idazten dut, eta eskerrak aingeru guardakoa dudan nere gauzei azken errepasoa emateko. Ez al dakizu zein den? Xalbador Garmendia".
Itsas-adar bare-barea begi aurrean. Luzez agurtu dugu Martin Ugalde. Aszensorean sartu eta "agur" batez bagoazela besoa luzatu digu: "Etor zaitezte, etor zaitezte! Aitaren kuadroa erakutsi behar dizuet". Etxean sartu gara berriro...
J.J. Petrikorena
Martin Ugaldek ez du exilioaren alde heroikoa kontatu nahi izan, alde tristea baino.
"Orain konturatzen naiz euskaraz euskal arazoak bakarrik idatzi behar ditudala".
44-46

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakUGALDE2
PertsonaiazUGALDE2
EgileezPETRIKOREN1Kultura

Azkenak
Ultraeskuinari proposatu diote gobernua osatzeko Austrian, hesia ezarri ziezaioketen arren

Irailean egin ziren hauteskundeak eta aise nagusitu zen FPÖ alderdia, botoen ia %30 eskuratuta. Bazen aukera ultraeskuinari hesia ipintzeko, baina ez dira ados ipini demokristauak eta sozialdemokratak.


Laborantza bozen usaina

Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]


2025-01-07 | Jon Torner Zabala
Autobus zerbitzua zabaldu dute Ipar Euskal Herrian, mugikortasuna hobetzea helburu

Urtarrilaren 6az geroztik autobus linea berriak daude Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Halaber, zerbitzuen maiztasuna ere hobetu da, Euskal Hirigune Elkargoko Mugikortasun Sindikatuak eta RATP konpainiak elkarlanean bultzatutako egitasmoari esker. Bestetik, 12 urtez... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Barakaldoko hilketa matxista salatzeko asteartean mobilizazioak antolatu dituzte

84 urteko andrea erail zuen bere semeak urtarrilaren 3an euren etxebizitzan. Kolpeka hil zuela azaldu dute zenbait iturrik. Astearte arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak Barakaldon eta Euskal Herriko lau hiriburutan.


2025-01-07 | Gedar
Beste eraso arrazista bat Miarritzen

 Uber gidari batek jasan zuen erasoa: bortizki jo eta irain arrazistak egin zizkion bezero gazte batek. Baionan eta Arrigorriagan ere izan dira eraso arrazistak berriki.


2025-01-07 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Itsasontzigintzaren itzal luzea ageri da Hego Koreako krisian

Hego Koreako krisia autoktonoa ala inportatua ote zen galdetzen nion neure buruari duela hilabete hura sutu zenean. Baretu ez baizik mindu egin denez auzia, batere argi ez dudan erantzunaren bila jarraitu beharko dugu. Geografikoki urrutiko kontua bada ere, oso gertuko ondorioak... [+]


Errege Magoen desfilean zati lasaiak tartekatu dituzte, autisten elkarteek aldarrikatuta

Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura... [+]


Urtarrila, intxaurrondoaren loaldia

Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.


2025-01-06 | Nagore Zaldua
Itsas-bare kantauriarra
Ohartarazpenaren artelanak

Koloretsuak, distiratsuak, forma xelebre bezain ederrekoak diren heinean, nudibrankioek beste planeta batetik iritsitako izakiak dirudite. Itsas hondoko izaki biluzi hauek 1980ko hamarkadako gandorretako kolore biziak eta Parisko joskintzako izen handien moda arkitektonikoa... [+]


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


2025-01-06 | Garazi Zabaleta
Trebatu elkartea
Lehen sektoreko erreleboa bultzatzeko egitasmoa Gipuzkoan

Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]


Eguneraketa berriak daude