Eneko Olasagasti eta Carlos Zabala, "Bi eta Bat" programaren zuzendariei elkarrizketa
Eneko Olasagasti eta Carlos Zabala, «Bi eta Bat» programaren zuzendariak:
«Komedia espainoletik urruntzen jarri ditugu ahalegin guztiak»
ETB eta Igeldo Films-en artean ekoiztu dute "Bi eta Bat". Aurki kusi ahal izango dugun umorezko zazpi kapitulotako serieaz mintzo zaizkigu Eneko Olasagasti eta Carlos Zabala, programaren zuzendaritzaz arduratu diren bi aktoreak.
ARGIA. Zer da "Bi eta Bat"?
E. OLASAGASTI. Telebista munduan oso arrunta den formatoa erabiliz sortu dugun komedia da. Eredua, "Seat top" izenez ezagun dena, bi edo hiru dekoratutan kokatutako istorio laburra da. Gurea, zentzu horretan, gertakizunak leku bakar batean biltzen dituen "seat top" edo "egoera komedia" litzateke.
CARLOS ZABALA. Zazpi kapitulotan banatu dugu, umorea dute nagusi. Etxe batetako sukaldea eta egongela bat bera izanik, bertan elkartzen dira beti gure pertsonaiak.
ARGIA. Zer dela eta mugatu duzue eszenario bakarrera zuen lana?Arazo ekonomikoak?
E. OLASAGASTI. Diru arazorik ez dugu guk, ETB-k ditu halakoak. Dena den, betidanik izan dugu onetsi litekeena egiteko asmoa. Lau dekoratu behar dituen komedia aurkeztu ahala baztertuko ligukete. Xinplera jo dugu, beraz.
ARGIA. Zenbateko presupuestoa izan duzue?
CARLOS ZABALA. Hogeitamar milioi, gutxi gora behera. Akaso asko irudituko zaizu, baino zazpi emanalditarako ikaragarri gutxi da.
ARGIA. Zenbat aktorek partehartzen du?
E. OLASAGASTI. Protagonistak hiru dira: Elena Irureta, Ane Gabarain eta Jose Ramon Soroiz. Beste hiru sekundario ere baditugu, eta sei horiez gain, programa bakoitzeko kolaboratzaileak... Hogeitasei denera. Antzerki mundukoak denak.
ARGIA. Zer nolako esfortzua eskatu dizue mota honetako seriea burutzeak?
CARLOS ZABALA. Umorea generorik zailena da niretzat.
E. OLASAGASTI. Umorea plazaratzeaz lehendik bagenekien apur bat. Antzerkian izan dugu barrea nola eragin ikasteko aukerarik. Telebista, medioa bera, ordea, nahiko arrotz zitzaigun bai neri eta bai Carlos-i. Generoak dituen berezitasunak beste hizkuntza honetan errespetatzean dago gakoa. Montajean hasten garenean ikusiko dugu grabatutakoa nola geratu den. Tira! moldatu garela uste dut.
CARLOS ZABALA. Komedia inglesaren tankerako zerbait egin nahi izan dugu. Txiste errazik, behintzat, ez dugu botatzeko asmo izpirik izan. Komedia espainoletik urruntzen jarri ditugu ahalegin guztiak.
ARGIA. Orain arte ez da halako esperientziarik egon hemen. Zeri erreparatu diozue, zein progama izan da zuen sormena piztu duena?
CARLOS ZABALA. Ikusi, serie asko ikusi ditugu.
E. OLASAGASTI. Idazteko garaian ez gara ezertan oinarritu. Berez nahiko "teleadiktoak" gara. Telebistek eskeintzen duten edozeri jartzen gatzaizkio begira. Grabatze lanetan ari ginela, berriz, propio jarri ginen nabardurak harrapatu nahian Umorearen erritmoa hautsiko ez duen denboraren tratamendua izan da, batez ere, gure kezkarik nagusienetarikoa
CARLOS ZABALA. Estiloa aurkitzea egin zaigu zailena
ARGIA. Umore euskaldunaren bila, akaso?
E. OLASAGASTI. Ez konkretuki
CARLOS ZABALA. Umore unibertsala kaleratzen saiatu gara
E.OLASAGASTI. Ez dira "Ama begira zazu"n erabiltzen diren hitz-jokoak ardatza, ez da umore bera Hemengo egoerak taularatu ditugu, bertako hainbat elementu erabili dugu horretarako Pertsonaia batzuk inguru hauetakoak izan litezke, eta umorea hauek duten ikuspegitik 1 1 sortzen da Gero ikusten duenak nahi duena ikusten du, ez?
ARGIA. Hemengo errealitatean oinarritzen da orduan...
E.OLASAGASTI. Bizikeraren elementuen bidez sortzen da umorea Baina ez pentsa soziologiarik egin nahi izan dugunik Barrea eragiten duten neurrian zaizkigu onuragarri, eta horretarako balio lezakeena ongi etorria da gure artean
ARGIA. Zer izan da zuentzat telebistarako zuzendarigisa aritzea?
Aktorsekin lan egiten jakin behar dela frogatu dugu.
E.OLASAGASTI. Telebistan ofizio berria da zuzendariarena Beharrezkoa dela, aktoreak ezagutu behar direla, beraiekin lan egiten jakin behar dela frogatu dugula uste dut
ARGIA. Eszenografia aldetik izan al duzue zailtasanik, edo?
CARLOS ZABALA. Nahiko dekoratu txukuna egin digute detaile batzuk ez zaizkigu gehiegi gustatu, baina ba...
E. OLASAGASTI.Guretzat zuzendari artistiko baten beharra nabaria zen, jazkiak, atrezzoa, minimoak kontrolatzeko Ez genuen lortu
ARGIA. Zuek arduratu zarete, beraz, nabardura horietaz?
E. OLASAGASTl.Bai, gure eritzia zen azken finean definitiboa Dena den, oinarrizko ekipoa osatu duenak ulertu du zertan ari ginen eta asko lagundu du. Entsaiotan hilabete lehenago hasi ginenez, denbora hori aprobetxatu genuen, telebistako jendearekin batera, estilo hori argitzeko
CARLOS ZABALA. Giro lasaian lan egin dugu abuztuan Ez da grabaketa handiegirik egon «Bi eta Bat»ez gain Gurekin zegoen jendea oso ilusionatuta zegoen, ez bait zuen sekula horrelakorik egin orain arte Kamarak, bestetan ez bezala, ez dute aspertzeko betarik izan Berrogei gradutako tenperatura izan da eragozpen bakarra. Bestela, benetan atsegina lana
Garbiñe Ubeda
Eneko Olasagasti eta Carlos Zabala eszena prestazen. Elena Irureta, Ane Gabarain eta Jose Ramon Soroiz aktoreak, seriearen protagonistak, mahaiaren inguruan errodatzeko zain.
46-47