"Errefuxituen borroka eta orain mende batzu gurea bait dira"


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Enrique de León, COSOPAVA elkartearen lehendakariari elkarrizketa
Manuel Salazar, COSOPAVA elkartearen buruzagiari elkarrizketa

Manuel Salazar eta Enrique de León (COSOPAVA):
"Errefuxituen borroka eta orain mende batzu gurea bait dira"
Euskal deportatuekin batera, Errepublika Dominikarreko talde politiko eta erakunde demokratiko eta herrikoi zenbitek COSOPAVA (Euskal Herriarekiko Elkartasun Komitea) eratu zuten orain urte bete. Enrique de León OSTren (Langileen Erakunde Sozialista) lehendakaria eta Manuel Salazar COSOPAVAren zuzendaritza batzorkidea eta PCTren (Langileen Alderdi Komunista) buruzagiak mintzo zatzaizkigute.
ARGIA. Deportatuak hona (Errepublita Dominikarrean egin da elkar hizketa) ekartzeak biztanleen artean tentsio eta egonezina sortu zítuela jakin izan dugu. Nola sortu zen eta zerk bultzatu zintuzten komitea antolatzera?
M. SALAZAR. Esan beharreko lehen gauza Herri Dominikarrak betidanik erakutsi izan duela beste herrirekiko elkartasuna. Beraz, deportatuen egoera aurkeztu zitzaigunean erakunde desberdinetatik euskal lagunei gure elkartasuna adierazteko hainbat ekintza antolatzearen beharra.sentitu genuen. Mementu hartan Felipe González-en gobernua estradizioa eskatzen ari zen eta guk mugimenduen bidez eskakizun hau eragoztea genuen helburu nagusi.
Talde eta erakunde politiko zein herrikoi asko elkartu ginen eta arrakasta handiz COSOPAVA osatzea lortu genuen. Orain beste helburu bat zehaztu dugu, hots, Herri Dominikarrak hain ezezagun zuen subiranotasun eta autodeterminazioagatik ENAMk daraman borroka ezagutarazi eta zabaltzea.
E. DE LEON Egia da errefuxiatuen ailegatzeak egoera nahasia sortu zuela hasiera batean. Estatu Espainoleko komunikabideek zabaldu zuten <> irudia nazioaren egunkarietan ere isladatu bait zen. Baina lagun errefuxiatuok Espainiatik independizatzearrenaskatasunaren borrokalari abertzaleak zirela ulertzen hasi zenean, Herri Dominikarrak oroimen historikora jo eta erraz asko errefuxituen borroka eta duela mende batzu guk egindakoa borroka berbera direla ulertu zuen.
Mementu honetan elkartasun iharduerari ekin genion. Asko dira herri honetara jarraituak izateagatik edo hemendik bertatik beraien herrien askatasuna antolatzera iheska etorri direnak. Deneak ongi etorriak izan dira. Joan den mendearen bukaeran Espainiako monarkiaren kontra borrokatzeagatik puertorikoar abertzale asko jaso dugu. Hauetako batzu aipatzeagatik: Eugenio Maria de Ostos (hezitzaile eta Puerto Rico zein Latinoamerikarren borrokalari abertzale ona), Betances (beste abertzale puertorikoar bat), Máximo Gómez eta José Martí Baita abertzale kubatarrei ere elkartasuna eman genien, Bani-koa bait dugu Máximo Gómez herri kubatarraren aitatzat jo dezakeguna. Izan ere, José Martik Monte Cristi-n Máximo Gómezekin topo egin zuen eta elkartze honek Espainiako menpetik KUbako askatasunerako azkeneko etapari bideak ireki zizkion.
Herri Dominikarrak bada, Euskadiko errefuxiatuak Betances, Ostos, José Martí eta Máximo Gómez zeuden baldintza berdinetyan daudela ongi ulertu du.
ARGIA. COSOPAVA sortu zenetik urte bete pasatu da dagoeneko, zer nolako balorazioa egingo zenukete?
M. SALAZAR. Komitearen lana oso positiboa izan da. Alde batetik guk genuen hasierako helburua komiteak egindako ekintzei esker burutzea lortu genuelakoz, prentsaren bidez lan egin ezezik herri sektore nagusiak eta gure nazioaren pertsonalitate demokratikoak mugiarazi ere egin genituen. Errepublikako lehendakariak sinatutako idazki argi bezain zuzena lortu genuen, zeinean argi gelditzen den lurralde dominikarrean dauden lagun euskaldunak beraiek erabaki arte bertan gelditu ahal izango direla eta Estatu Espainolak lehendakariari estradizioa planteiatuz gero ez diola erantzunik emango.
Izan ere, babes politikoa latinoamerikarrok inork baino adore handiagoz defendatu behar dugun eskubide sakratua bait da. Bestaldetik, erakunde errepresentatiboen barnean zuen prozesuak bultzatzen dituen arrazoiak ezagutzera eman ditugu. Hiriburutik at barnekaldeko herrietara Euskal Herriko arazoak adierazten saiatu gara.
Hitzaldiak burutu ditugu gehien batean, hitzaldi hezitzaileak, hau da, Euskal Herriaren historia, "izkuntzaren arazoa, eskubide politikoen arazoa, Estatu Espainolaren aurrean egiten dituzuen proposamen politikoak e.a.
E. DE LEON Jadanik Euskal Herria ezagutu egin da Jendeak badaki Penintsula Iberikoaren iparraldean Estatu Espainoleko gainerako herriekiko diferente den herri bat esistitzen dela, ezberdintzen ikasi dugu. Bere historiaz jabetu gara eta Euskal Herriko autodeterminazioagatik gu bezala borrokatzen ari den erakunde asko dagoela jakin dugu Gu ere, nahiz eta Estatua izan, Herri Dominikarraren autodeterminazioagatik borrokatzen ari gara eta zuen borroka duela urte bete, guk egin genuen borroka berbera dela ongi ulertu dugu.
ARGIA. Ikurriña aldizkaria Euskadiren errealitateaz informatzeko bide bat bezala sortzen da. Zer nolako harrera izan du informazio honek Herri Dominikarrean?
E. DE LEON. Ikurriña lehenbizi komunikabideei banatzen diegu. Estatu Espainoletik datorkigun desinformazioaren kontrako informazio gerla mantentzen ari bait gara.
EFE bezalako nazioarteko ajentziek batez ere, errealitatea desitxuratzen dute. Kazetagintza arloan kontsultarako bide bihurtu gara, egunkari honi esker badira prentsa taldeak Ikurriñan oinarritu, informatu eta orientatu egiten direnak.
Euskal errealitateari buruz bangoardiatzat har genezakeen sektore progresista eta demokratiko antolatuei informatzen die beste partidu eta sindikaturen organoetara ailegatuz.
M. SALAZAR. Informazio eskakizuna dago. Ikurriña hilen behin argitaratzen dugu. Orain maiztasun handia eskatzen ari zaigu eta mementu honetan hau baloratu beharra dugu ez bait da Euskal Herriak merezi duen bezain azkar argitaratzen.
ARGIA. Errepublika Dominikarretik nola dakusazue Euskal Herriaren egungo prozesua?
E. DE LEON. Esan dizudan bezala, herriek beraien egoeraren analogiaz ikasten dute. Nik Euskal Herriaren autodeterminazioaren borroka gure herri osoak apoiatzen duenik ezin ditut esan baina bai, ordea, antolatuta dagoen herriaren zati handi batek.
Euskal Herriaren autodeterminazioa sinpatia handiz ikusten dugu. Ez bakarrik bere autodeterminazioa, baizik eta Estatu propioa izatera iristea, hots, benetan independientea izatea. Euskal Herria estatu internazionalista izan dadila eta bere askatasunaren alde ezezik herri guztien askatasunaren alde ere borroka dadila, mundu osoan herri guztiek sentitzen duten nahi honekin bat egin eta bultzatu behar bait da.
Koro Azkona Anabel Andueza

Manuel Salazar
Enrique de León
12-13

GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakErbesteaDeportazio
PertsonaiazDE LEON1
PertsonaiazSALAZAR2
EgileezAZKONA3Politika
EgileezANDUEZA3Politika

Azkenak
2024-11-27 | Cira Crespo
Sorginen lurra

Esaten da Simone de Beauvoir-ek idatzi zuela zapaltzailea ez litzatekeela hain indartsua izango zapalduaren lerroetan konplizerik ez balu. Niri oso normala iruditzen zait... zer nahi duzue, ba? Zapalduta zaudenean, ulergarria ere bada zure kondizio hori hobetu nahi izatea, eta... [+]


2024-11-27 | Estitxu Eizagirre
Kosmetikoak Sendabelarrekin
Nola garbitu eta zaindu, gorputza eta Lurra kutsatu gabe?

Azala ez da azaleko gaia, kanpoarekiko muga eta gure buruaren babesa baizik. Ordea, kosmetiko industrialak erabiliz gero, toxiko kimikoak barneratzen ditu gure gorputzak azaletik, eta dutxako zulotik behera joaten direnean, ura eta Lurra ere kutsatzen ditugu egunero. Eredu... [+]


Materialismo histerikoa
Zuekin nahi dut

Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]


Teknologia
Hartzea ematea delako

Azken 15 urteetan dugun Internetak hartu duen bilakaera ikusita, duen eredu teknologiko eta negozio ereduari lotuta, gizatasunaren alde txarrenak areagotzeko tresna dela pentsatu dezakegu. Ideia horrekin konforme ez dauden eragileak sortu dira mundu osoan zehar. Honako... [+]


2024-11-27 | Mati Iturralde
Gogoan ditut

2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]


2024-11-27 | Castillo Suárez
Pertseberantziaz

Bihotzean ditudan oroitzapenik politenetakoak dira. Euskal Filologia egiten ari nintzen garai hartan, eta Arbizuko elkarte batera joan ginen Ruper Ordorikaren kontzertu batera. Han zeuden Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Juanjo Olasagarre. Ez nintzen Arregiri esatera ausartu... [+]


Valentziako ilargia

Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]


2024-11-27 | Mikel Zurbano
Trumpkonomia

AEBetako agintaldi berriak ekonomiaren esparruan ekarriko duena zehaztea ez da lan erraza. Estrategia ekonomiko berriaren ardatza liberalismoaren eta kanpo sektorerako protekzionismoaren arteko uztarketa bitxia izango da. AEBetan aldian-aldian halakorik gertatu den arren,... [+]


Francis Williamsen bikaintasunaren froga

Londres, 1928. Victoria and Albert Museum-era koadro berezi bat iritsi zen dohaintzan: margolanean gizon beltz bat ageri da, ileordea eta lebita jantzita, liburuz eta tresna zientifikoz inguratua. Museoan horrela katalogatu zuten: “Erretratu satiriko bitxia, beltzen... [+]


2024-11-27 | Onintza Enbeita
Aran Calleja. Filmetako musika egilea
“Musikan, emakumeok lan handia egiten ari gara ikus gaitzaten”

Inguruan dituen emakume sortzaileek halakorik izateak harritu egiten du, baina berak urte askotan izan du iruzurtiaren sindromea. Irauteak erakutsi dio, ordea, gauza asko ondo ere egin dituela. 2021ean Espainiako Estatuko Goya saria irabazi zuen
Maite Arroitajauregirekin... [+]


Kolono europarrek Afrikan lapurturiko 500.000 artelanak itzultzeko ariketa nekeza

Azaroaren 4an itzuli die Frantziak benindarrei Katakle errege-aulkia, duela 132 urteko triskantzan frantses kolonoek lapurtu zietena. Memoriaren, aitortzaren eta ondare kulturalaren izenean, Europan zehar dituzten lapurtutako 500.000 objektuak berreskuratu nahi dituzte Afrikako... [+]


Luis González Reyes
“Desazkunderako kapitalismoa gainditzea ezinbestekoa da”

Sustrai Erakuntza fundazioak desazkundeari buruzko jardunaldiak egin zituen Iruñean urriaren amaieran. Han eman zuen hitzaldia Luis González Reyesek (Madril, 1974). Adrián Almazánekin batera 2023an argitaratutako liburua izan zuen oinarri:... [+]


Eguneraketa berriak daude