Marguerite Duras: "Literatur orrialdeek jada ez dute ezertarako balio"


2021eko uztailaren 23an
Marguerite Duras idazleari elkarrizketa.

IDAZLE FRANTSESAK EDARIARI UTZI EGIN DIOLA AITORTU DU PUBLIKOKI, "BAINA ALKOHOLEZ ETA GABE IDATZITAKOEN ARTEAN EZ DA DESBERDINTASUNIK"
Marguerite Duras: "Literatur orrialdeek jada ez dute ezertarako balio"
Ez da erraza Duras idazlearekin hitz egitea. Gogor erantzuten du. Erreparorik gabe. Ez da erraza Duras-ekin elkar hizketarik lotu ahal izatea. Ez ditu kazetariak sobera maite. "Le Nouvel Observateur" astekari frantsesak argitaratutakoa laburbildu dugu.
GALDERA.–Alkohola, zigarretak: larrutik ordaindu duzu. Eta hemen zara berriro lanean, aurpegi alaiaz....granadinazko sirope baso bat aurrean duzula. Aldatzen al du horrek bizitzarekiko gustoa?
ERANTZUNA.–Ez dut jada edaten, txanpain kopa bat noizean behin, besterik ez. Heroikoa naiz ni. Edan ezin duten alkoholiko guztiak, edaten ez duten alkoholiko izaten segitzen dute. Aldatzen dena, batez ere, mozkorraldirik eza da. Horrek ez zidala idazten utziko uste nuen. Baina ez. Une jakin batetan idatzitako liburuen sailkapena egin nuen, alhoholaz idatzitakoak eta gabe idatzitakoak. Ez dago desberdintasunik. Soiltasunak mozkorra gainditzen du edo horrelako zerbait. Tranparen bat bazegoen horretan.... Kuriosoa da baina edanda negoenean, oso gertukoak izan ezik, ez zen inor konturatzen. Ederki eusten nion.
G.–Edatea edo ez edatea, aldatzen al du horrek zeure buruaz duzun eritzia?
E.–Alkoholarekin ez duzu batere eritzirik. Nik ez dut horrelakorik, neure buruaz. Beti nago beste aldeari begira, nolabaiteko iluntasunari: idatzizkoaren aldeari.
G–Egun zeure onera itzuli zara. Gauzarik xelebreenetaz ere galdegiten dizute. Azalekoak irentsiko zaituen beldur al zara?
E.–Kontu handiaz ibiltzen naiz. Salbuespenak salbu, ez dut elkar hizketarik egiten. Sarrienetan ez dut erantzuten. Idazleak betidanik zirikatu dituzte. Eritziak eskatzen zaizkie, artikuluak. Batzutan jendeak artikulu horiek bildu eta beraiek sinatzen dituzten liburuak egiten dituzte. Argitaratu nahi izaten dituzten liburuak.
Duela gutxi "Figaro"ko kazetari batek zera esan zidan: "Ez daukazu ez erantzuteko, halako egunkarian ez idazteko eskubiderik!". Azken finean, zergatik ez dituzu bada pertsonaia ezagunak zirikatuko? Beldurgarria da. Ezinezkoa da guzti hori bizitzea. Arrakastak etxean isolatzen zaitu. Jasangaitzak izaten dira maiz eskariak. Azkenean, batzutan, erantzun egiten dut.
Behin, esaterako, gartzeletaz nuen eritzia eskatu zidaten. Mintzatzen hasi eta bapatean seko geratu nintzen. Eta zalantzak hasi zitzaizkidan, harrokeria agian, beldurra, inor ez ote zen ausartuko esan behar nuena esaten. Eta orduan, hitz egin nuen. Eta esan nuen azkenerako moldatu egin beharko ginatekela, onartu egin beharko genukeela preso sozialak gure artean egotea. Baten batek gartzelatik ihes egin duela entzuten dudalarik, jaia da neretzako. Eta ondoren, beldur naiz. Berriro hartuko ote duten beldur.
G.–Utzia zenuen egunkarien irakurketa eta berriro ekin diozu.
E.–Bai. Koma eta guzti horren ondorioz izua nion irakurtzeari eta gero berriro hasi naiz. Ezin dut inoiz guztiz baztertu. Jakin egin behar dut zer gertatzen den, nola doan munduko putetxea. Lastima diet horren interesik ez dutenei, putetxe hau ahanzten dutenei. Apolitikoak... miseria da horiena, handienetakoa.
G–Gertakizunak, eguneko gorabeherak komentatzeko behar hori gorde egin duzu?
E.–Nik ez dut komentatzen, "hitz egiten" dut. Izan ere duela bi urte "Le Monde"n literatur kronikak egitea eskatu nuen, maite ditudan eta inork aipatzen ez dituen liburuetaz hitz egiteko, baldintza bakar batekin "Le Monde littéraire"n ez izatea. Ez dute nahi izan. Hor konpon! Literatur orrialdeek jada ez dute ezertarako balio.
Behin, abokatuarekin kontsultatu ondoren, Duras sinatutako editorial politiko bat onartu zuten. Sartu egin nien... "Eskuina, heriotza" zuen izena. Izugarria zen. Bai eta "eskuineko" lizeotako ikasgeletan ere jarri zuten poster gisa. Eskuina erotu egiten da horrelako gauzekin.
G.–Erantzunkizunik baduzula sentitzen al duzu?
E.–Bai! Afiliatu gabeko ezkerreko militantea naiz ni. Biharko egunean jende guztia halakoa izatea espero dut eta halakoa naiz ni: librea eta ezkerrekoa.
G.–Hilabete luzetan zehar "heriotzak bahiturik" egon ondoren, guztiz bestelako dimentsio izpirituala duen liburu batekin itzuli zara bizion mundura. Sortze-testuek elikatutako liburu hori, "Udako euria" al da zure "Estokolmoko sindromea", edo gogorrago esanda, zure "ebanjelioa"?
E.–Betidanik izan dut nik heriotzarekiko familiartasuna. Baina egin ondoren konturatu naiz liburuaren heleraz. Berez etorri zen. Jakin badakit horrelako zerbait badagoela, gutun askok baieztatzen dute sakratuak liburu horretan duen garrantzia, baina ez da nahita izan. Aldez aurretik, idatzi aurretik ez dut ezer nahi izaten. Inoiz ez dut jakiten nora ailegatuko naizen. Liburu hori bukatzeko, lagatzeko beldur nintzen.
G.–Izan al duzu inoiz besteek esango dutenaren beldur?
E.–"Emily L" eta gero, bai. Ez bait ziren literatur kritikak, abakatzeko saioak ziren haiek. "Le Monde"k hauxe idatzi zuenean: "Duras eta bere kale-zuloak... nahikoa dugu!". Ez zen literatur kritika, irakurketa ekiditeko, oztopatzeko saioa baizik... Zoriontasuna ere deskribatzen nuen liburu hartan.
G.–Ez al da garrantzitsua idazle batentzat, bera hil ondoren ere liburuak luzaroan erosi eta irakurri egingo dituztela jakitea?
E.–Ez da horretan pentsatzen... Bai, nolanahi ere pentsatu egiten da, umeengatik. Duela gutxi deskubritu nuen nik idatzitako liburu guztiak saltzen zirela. Ez da inoiz etenik egon. Maiz, urtebetean, sei hilabetean saldu egiten da liburua eta gero akabo. Ez dut inoiz horretan pentsatu: eternitatea. Baina asko hunkitu ninduen lehengo batean, telebistan, Rumaniari buruzko telesaio batetan, bapatean zera esan zuen andre batek: "Amorantea" antzeztu behar dugu". Hogeitamar urtez ez dute ezer izan eta orain liburuak heldu egin zaizkie. Eta ez bakarrik heldu, irakurri egiten dituzte eta sortzeko gogoa ere sortu egin zaie.
Eta horixe da froga, ez agian hilezkortasunarena, baina bai jarraipen unibertsalarena. Hori ukitu egin daiteke. Mugitu egiten da.
J.M. HERITZ
Marguerite Duras, Marne ibai ertzean, aurtengo martxoan.
"Udako euria"ren idazlea bere lan gelan.
52-53

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakDURAS1
PertsonaiazDURAS1
EgileezHERITZ1Kultura

Azkenak
Donostiako metroko Mirakontxa-Easo zatiaren lanek %164ko gainkostua dutela salatu dute

Satorralaia plataformak eman du gainkostuaren berri, informazioa Jaurlaritzari eskatutako txosten batetik aterata. Donostiako metroaren Mirakontxa-Easo zatiaren lanak 53 milioi eurotan esleitu ziren, eta egungo aurrekontua 139,4 milioi eurokoa da. Donostiako metro-pasantearen... [+]


Haur miopeen gorakada handia, kezka iturri: “Kanpoan jolastea oso inportantea da”

Miopia gero eta gehiago eta gero eta lehenago ari da garatzen, eta horren arriskua da dioptriak gehitzen joatea eta helduaroan begiari lotutako hainbat gaitz izateko aukerak dezente handitzea. “Eguzki-argia jasotzea inportantea da, eta denbora asko ez igarotzea oso gertu... [+]


M8an faxismoaren kontra eta aliantza feministen alde egingo du Euskal Herriko Mugimendu Feministak

Martxoaren 8an kalera ateratzera deitu ditu herritarrak mugimendu feministak, "desberdinkeriek bere horretan" dirautelako. Zapalkuntza mekanismo berriak agertu direla salatu dute, eta feminismoa "ezkerreko borroken erdigunera" eramateko beharra... [+]


M3moria Auzolana ekimena sortu dute, Martxoak 3ko grebekin loturiko objektuak eta testigantzak biltzeko

Martxoaren 3ko Memoriala hornitzeko erabiliko dira bildutako objektuak. Ekimena ahalik eta jende gehienarengana iristeko asmoz, jardunaldiak antolatuko ditu Martxoak 3 elkarteak Gasteizko auzoetan.


12-18 urteko ikasleak zaintzaz gogoetatzen jarri ditu Euskadiko VII. Olinpiada Filosofikoak

Une delikatua igarotzen ari den zure lagun minak Taylor Swiften kontzertura joatea proposatu dizu, baina kide zaren elkarte ekologistak elkarretaratzea deitu du, abeslariak sortuko duen kutsadura salatzeko; nora joango zara? Dilema etiko horri erantzun diote gazteek, baita... [+]


Punto de Vista: mundua pantailan ikusteko beste modu bat

Otsailaren 24tik eta martxoaren 1era bitartean, astebetez 60 lan proiektatuko dituzte Punto de Vista zinema dokumentalaren jaialdian. Hamar film luze eta zazpi labur lehiatuko dira Sail Ofizialean; tartean mundu mailako lau estreinaldi eta Maddi Barber eta Marina Lameiro... [+]


PSNk AHTaren Gasteizko lotunearen alde egin du, Ezkiokoa ez dela “bideragarria” argudiatuta

"Gasteiztik egin ezean, ez da egingo", adierazi du PSNren bozeramaile Ramón Alzorrizek. Kontra azaldu dira Geroa Bai, UPN eta PP.


CAFek Jerusalemgo tranbiaren proiektua utz dezala eskatzeko manifestaziora deitu du BDZk

Larunbatean egindako prentsaurrekoan adierazi dute manifestazioa ekainak 14an Donostian egingo dutela. 130 kolektibo, alderdi politiko eta sindikatu batu zaizkie eta "atxikimendu kanpaina oraindik zabalik dagoela" gogorarazi dute.


Famili'on egonaldi ibiltaria aurkeztu dute lehendabizikoz Baionan

Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete antolakundeak Baionan elkartu dira Famili'on egonaldi ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko. Hizkuntza mailaren arabera eskaintza bat edo beste egongo da eta haur zein gurasoentzat izango da udaberrian.


Hamahiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote Mario López Gernikako saskibaloi entrenatzaileari

Neska adingabeari sexu abusuak era jarraituan egin zizkiola frogatutzat jo du Bizkaiko Lurralde Auzitegiak.


25 urtez 300 haur bortxatu zituela aitortu duen zirujauaren aurkako epaiketa hasi da Frantzian

1989tik 2014ra, Frantzia mendebaldeko hainbat ospitaletan egindako erasoengatik epaituko dute. 74 urte ditu Joel Le Scouarnec zirujau ohiak, eta espetxean dago beste lau sexu eraso kasurengatik.


2025-02-25 | Angula Berria
Iratxe Sorzabal preso politikoaren absoluzioa eskatu dute Irunen

Iratxeren Bidasoaldeko Lagunak ekimenak deituta, dozenaka lagun kalera atera ziren atzo Iratxe Sorzabal preso politiko irundarraren absoluzioa eskatzeko eta behingoz etxera ekartzeko, torturak salatzeaz gain.


Paxkal Indo
“Apaizek jipoitzeko beldurrez, isiltasunak sekulako lekua zuen Betharramen”

Azken asteetan François Bayrou Frantziako lehen ministroaren harira ezaguna egin bada ere, aspalditik dira albiste Betharram eskola katolikoko apaizen gehiegikeriak. Lau urtez barnetegian ikasle izan zen Paxkal Indo lapurtarrarak Euskal Irratiaki adierazi eta ARGIAk... [+]


Hasi da AEBetako Greenpeace desagerrarazi dezakeen epaiketa

Greenpeaceko kideak Dakota Acces oliobidearen aurka protesta egiteagatik auzipetu dituzte eta astelehenean aztertu du salaketa Dakotako auzitegiak. AEBko Greenpeacek gaiaren inguruan jasango duen bigarren epaiketa izango da, lehenengo kasua epaile federal batek bota zuen atzera... [+]


2025-02-25 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Txinako Alderdi Komunista eta enpresa pribatu erraldoiak: tolerantziatik lankidetza goxora?

Otsailaren 17an Txinako Alderdi Komunistaren arduradun gorenak bildu ziren bertako enpresa pribatu handienen zuzendari nagusiekin. Ez da ohikoa aldi eta areto berberean Huawei, BYD, New Hope, Tencent, SWSC, Yushu, Xiaomi edo DeepSeek bezalako konpainien nagusi gorenak bilduta... [+]


Eguneraketa berriak daude