Andoni Tolosa: "Egin Irratiak emandako askatasuna ez nuke beste inon eskuratuko"


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Andoni Tolosari elkarrizketa.
Andoni Tolosa: "Egin Irratiak emandako askatasuna ez nuke beste inon eskuratuko"
Andoni Tolosa "Egin Irratia"n goizeko saioa irekitzen duen irrati gizonak mikrofonoari errespetu handia zor badio ere, irratigintzatik urrun aritu nahi ez duen gaztea dugu. Gaua atsegin eta goizean goiz entzulego esnatzeak sortzen dion kontraesan eta saio beraz mintzatu zaigu.
ARGIA.– Ez da eskuarra irrati libre batetik irrati komertzial batera salto egitea. Azal iezaguzu zure esperientzia?
Andoni Tolosa.–Ni irrati librean, hau da, Hernaniko "Molotoff Irratia"n trebatu naiz eta "Egin Irratia" sortu berria zela eta, folk musika saio bat eskainiz agertu nintzen irrati horretan. Iazko udan bi hilabetez aritu nintzen eta hura pasa eta gero arratsaldeko 4etatik 6etara magazine bat edota goizeko 7etatik 8etako saioa eskaini zidaten. Inolako zalantzarik gabe goizekoa aukeratu nuen eta hementxe nabil bueltaka.
A.–Zergatik aukeratu zenuen goizeko saioa eta ez arratsaldekoa?
A.T.– Ordutegiak berak aukera handiagoa ematen duelako. Arratsaldeko bazkal osteko orduak motelak dira eta goizean bederen erdilotan dagoen jendearekin gustorago sentitzen naiz. Esnatzeko era asko dago; batzuk informatibo. Efemeride eta egunkarietako lehen orrialdeekin esnatzea nahiago dute, nik beste aukera bat eskaintzen dut, humorea eta berri bitxiak, saioa lo eta esna egon arteko zubi bat da, joku bat.
A.–Eta nola liteke poesia idazterakoan gau beltzaren ikuspegitik idaztea eta irrati saioa egiterakoan goizaren argitasunarekin topo egitea?
A.T.–Hauxe da irrati "Eginon" irrati saioa honek sortu didan kontraesan bakarra. Horretaz gain, bizitza soziala goizago bukatu behar izatera bultzatu nau baina...
A.–Baina zein irrati mundutik zatozen kontuan izanik, irrati komertzial batean gustora funtziona al dezakezu?
A.T.–Nik egiten dudana, nire kasa, nire gustoz egiten dut eta irrati komertzial baten mugak ezagutzen ditugu. Alde honetatik, "Egin Irratia"n askatasun osoa aurkitu dut eta entzulego artean espektru zabala dagoenez, eta entzulego beraren aurpegia ikusten ez dudanez, gustora egiten dut saioa. Are gehiago, "Euskadi Irratia" irrati instituzionalean edo beste batean banintz ez dut uste horrelako askatasunik nukeenik.
Irratia espresabidetzat hartzen dut, horrela ulertzen dut eta oraindik irratia zer den ikasten ari naiz. Mundu bat da, entzungarri egin dadin trikimailu asko dago eta horretan nabil, guzti hauek ikasten.
A.–Saioaren helburua zehaztuko al zeniguke?
A.T.–Hitz batez bitxia izatea. Erabiltzen dudan eskema euskara hutsezko beste saioetan ez da erabili eta "Egin Irratia"k eskainitako aukera probetxatu dut. Irrati hau gazte, berria eta egunez egun egiten ari den irratia da eta esperientzia berriak ezartzeko primerako aukera. Nire saioari sasi informatiboa deituko nioke.
A.–Gauez eskainiz gero saioren bat zein nolakoa egingo zenuke?
A.T.–Hamabietatik aurrera egingo nuke, musika eta idazle munduak nahastuko nituzke, sasi poesia... gauez lirikotasuna adieraztea errazagoa bait zait. Hala ere, ez dago proposamenik, beraz nire honetan darrait.
A. ETXEZAHARRETA.
63

GaiezKomunikabidIrratiaEgin Irrati
PertsonaiazTOLOSA2
EgileezETXEZAHARR2Komunikabid

Azkenak
2024-11-25 | Leire Ibar
Euskal Herriko I. Hikadromoa antolatu dute Durangoko Azokan

Durangoko Azokako berrikuntzetako bat izango da ZirHika taldeak sortu duen hikalarien bilgunea. Hika hitz egitea eta ongi pasatzea izango da helburua, abenduaren 7an Landako ikastetxean.


2024-11-25 | Euskal Irratiak
Alokairuak mugatzeko legea indarrean jada, Lapurdiko 24 herritan

Alokairuen bidezko espekulazioa oztopatzeko neurria azaroaren 25etik goiti izanen da indarrean Ipar Euskal Herrian. Momentuko, tentsiopean diren Lapurdiko 24 herriei eraginen die: Ahetze, Angelu, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Basusarri, Baiona, Biarritz, Bidarte, Biriatu,... [+]


'Superbotereak' liburua
Eskola-proiektuak izango dira mintzagai asteazkenean, Larraulen

Larraulgo eskolan da hitzordua, azaroaren 27an, 17:30ean. 'Superbotereak' liburuaren egile Koldo Rabadan ez ezik, hitzaurrea idatzi duen Nora Salbotx eta hainbat kide izango dira mahaiaren bueltan: Ainhoa Azpirotz (Hik Hasi-ko koordinatzailea), Irati Manzisidor... [+]


Lan istripu hilgarrien gaineko datuak estaltzea leporatu dio LABek Nafarroako Gobernuari

Azken astean sindikatuak 5 heriotzaren berri izan du eta dagoeneko 26 dira Nafarroan lanean hil egin diren edo beste erkidegotan beharrean zendu diren nafarrak. Alarma gorria pizteko moduko datuak LAB sindikatuaren iritziz.


2024-11-25 | ARGIA
Nazio auzia “erdigunean” ipintzeko eskatu du EH Bilduk, “jauzi” bat egin eta estatusaren eztabaida abiatzeko

Jendetza elkartu da Bilboko Casillatik abiatu den manifestazioan, Nazioa gara aldarrikatzeko. Buruan, EH Bilduko Mahai Politikoko kideak joan dira, eta atzeraxeagotik jarraitu diote ERC, BNG, CUP, Compromis eta Mes Per Mallorca alderdietako kideek. Ikurrinak, Nafarroako ikurrak... [+]


Gobernuarekin kritiko den ‘Haaretz’ egunkaria itotzeko neurriak hartu ditu Israelek, hura desagerraraztea helburu

Egunkariaren editoreak egindako adierazpen batzuen harira hartu du neurria Israelgo Gobernuak. "Netanyahuren erregimena krudela da eta apartheid-a ari da egiten", esan zuen Amos Shocken editoreak Londresen emandako hitzaldi batean, duela hilabete.


2024-11-25 | Jon Torner Zabala
EHUko errektoretzarako bozketaren atarian
Bengoetxeak eskatu du Ferreiraren hautagaitzaren “jardunbide irregularrak” ikertzeko

Asteartean, hilak 26, egingo dira EHUko errektoretzarako hauteskundeak. Kanpaina nahasia izaten ari da, eta, horren erakusgarri, Joxerramon Bengoetxearen taldeak eskatu izana "ustez Eva Ferreiraren hautagaitzako pertsonek edo ingurukoek egindako ekintzak eta kanpainako... [+]


2024-11-25 | Leire Ibar
Fronte Zabala itzuliko da boterera Uruguain, bost urteren ostean

95.000 botogatik gailendu da Fronte Zabala azaroaren 24an eginiko hauteskundeetan. Yamandu Orsi izango da Uruguaiko hurrengo presidentea, Álvaro Delgado eskuineko Alderdi Nazionaleko presidentegaiari aurre hartuta.


2024-11-25 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Zarauzko finalaurrekoa
Finalerako pase zuzena eskuratu du Martinek, finalaurrekoa irabaztearekin bat. Azken finalaurrekoa datorren igandean jokatuko da, Arrasaten, eta orduan osatuko da finala.

Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Azken asteetan albiste izan da Gasteizko Errota auzoa, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak egiten baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
Mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Eguneraketa berriak daude