"PNVk Bilboko beste auzo bat bilakatu nahi du Araba"


2021eko uztailaren 23an
Unidad Alavesako Idazkari nagusia den Pablo Mosquerari elkarrizketa.

Pablo Mosquera, Unidad Alavesako Idazkari nagusi
"PNVk Bilboko beste auzo bat bilakatu nahi du Araba"
Pablo Mosquera, Unidad Alavesa alderdi arabatar berriaren Idazkari Nagusia da. Partidu Popularrean eszisioa eman arte, alderdi honetako lehendakari izan zen Euskal Komunitate Autonomoan. Orain, ezberdintasunen ondoren osatu zen alderdiak bere Kongresu Osatzailea burutu berri du.
A.–PPren eszisiotik sortu ondoren Kongresu Sortzailea egin berri duzue.
P.M.–PPren azken kongresu erregionalean gipuzkoarrekin batera koalizio bat aurkeztu genuenean izan genuen lehen arazoa. Gu garai horretan UPNren tesi posforalisten aldekoak ginen. Bizkaiko APk Nafarroako UPNrekin topo egiten du. Haiek aurretik emandako lema bat ardatz hartuta aurkeztu ginen hauteskundeetan. Horrezaz gain irudia aldatu genuen. Guk jende xeheari, herri txikietako jendeari, fabriketakoari eskeintzen diogu gure aportazioa. Pixkanaka historikoak alde batera geratzen dira. Esan behar da hasiera batean nik Partidu Popularreko %80a eraman nuela nirekin, baina gaur egun PPkoa den gure militantzia %10a da soilik.
A.–Eta nondik atera da jendea?
P.M.–Herritik, nondik ba? Añua gure lehendakeria bezalakoa. Politikaz paso egin du betidanik, ezkerra, eskuina botatu du, baina egun Arabaren aldekoa dena ordezkatzen dugu, PNV botatu duena, PSOE edota HB ere botatu duena. Oso gara pluralak.
A.–Nola ulertzen duzu, PPk PSOE autonomien bitartez gainditu nahi izana?
P.M.–Nik, lehendakari modura, izugarrizko zurikeria ezagutu dut alderdien artean. Madrilen eta hemen esaten zutena erabat zen ezberdin. Han, Madrilen, PSOE gainditzeko botuen gehiketa hutsa zen garrantzia zuena. Alderdi haundi guztienak bapo egin du eta batez ere hauen barne mailako funtzionamenduan.
A.–Krisi istituzionala dela ere aipatu duzu...
P.M.–Nire ustez, Estatu zentralistak bere krisia du. Espanol oro zentralismoarekin kokoteraino dago, batzuk gutxiago edo besteak gehiago, batzuk hurbilagotik bizi dutelako, besteek herri bezala duten sentimendua askoz ere garatuago dutelako. Orain gainera bigarren krisian gaude, autonomi ereduaren krisian. Esaiezu Leongo biztanleei, zer dela eta Castillako parte diren. Edota Leridakoei esaiezu beraien herrialdea txikiago dela eta, Barcelonan diotenaren arabera makurtu behar direla. Hots, zenbait komunitatetan biztanleak, eredu hau arras deszentralizatua ez dela somatzen du eta lehen Madrilera joten ziren bezala, orain komunitateko hiriburura joan behar dutela, besterik ez dutela lortu.
Hori Euskal Komunitatean askoz ere larriagoa da, komunitate historiko bat garelako, herri bezala sentimendu oso hestua dugulako eta beste herri askotan autonomia zer zen ere ez zekitenean, guk ongi asko ezagutu dugulako. Arbatar bati ez dio inork autonomiaz inolako lekziorik emango. Orain zerga gehiago ordaintzen du, eredu zentralizatzaile bat. Hau ez da nik nahi dudan autonomia!
- A.–Araba baztertua dela diozu.
P.M–Nik uste Bilbo Euskadiko hiriburu faktikoa dela. Araba eskubidezko hiriburua da, une batean hemen jarri behar zela uste izan dutelako baina benetan zeresana dutenak, benetako funtzionariak, Bilbon daude. Bilboko Komertzio Kamarak ukabilkada bat ematen badu mahaian, Forondatik hegaldirik egingo ez dela esanaz, ba beno, ez da hegaldirik egiten Forondatik. Edo "Expotecnauto" erakusketa pikotara doala badio, ba halaxe gertatzen da. Nik ikusi izan dut Jaurlaritzan zenbait lege egitean, edonolako presio taldeak informe bat bidaltzen alderdiei eta hauek tiento haundiz irakurtzen. Ezin dugu era berean konpetitu, ez dugu influentzi eta indar bera duten Arabako gizonik. Azkena Emilio Guevara izan zen.
A.–Eta zer proposatzen du Unidad Alavesak?
P.M.–Ba, berriz ilusioa berpiztu behar dugu, Estatu Autonomikoaren ilusioa berpiztu, egoera berdinean. Bestalde ezin dute zenbait jarrerek, horretan jaraitu. Adibidez, autonomia garatzea posible egiten duen garapen ekonomikoa erabakiorra da. Autonomia onartzeak ez dit ezertarako balio, ez badut berau erabiltzeko aukera ekonomikorik. Aportazioen Legea erabat txarra da. Euskal Finantza Kontseiluaren osaketari buruz, enmendakin osoa. Hemen udalek ere ordezkaritza behar dute eta lurraldeen ordezkaritza handiago bat behar da, baterakoiak zaizkigun istituzioen galeran. Aurka bilakatzen diren neurriak erabilizen dira, zeren zenbat eta diru gehiago biltzen duzan, hainbat eta gehiago bidaltzen duzu kanpora. Bide horretatik gauzak gaizki badoaz Araban ezin izango dugu gehiago bidali, edota gauzak ongi badoaz, gure Foru Aldundiari ez zai ezer geratuko. Iaz, 18 mila milioi pezeta izan ziren soilik.
A.–PNV Arabaz profitatzen ari al da?
P.M.–Nik uste PNvk izugarrizko nahaste borrastea duela Arabaz. Azken adibidea kuadrilen arazoa izan da. Felix Ormazabalek kuadrilen zazpi ordezkari bildu eta hauek, beralen hauteskundeeterako gaitasuna berriz jaso nabi dutela aipatzen diote. Gai hau planteatu den lehen lekuan, Gasteizen, nire alderdiak mozioa aurkezten du honen alde eta PNVk aurka botatzen du. Esplika diezadatela! Ezkutuan gauza bat eta agerian bestea. Ni jakitun naiz PSOEri oso gaizki iruditu zitzaiola Ormazabal eta ordezkarien arteko bilera. Herriko biztan leekin egiten dutena, nahasketa politika istituzionala besterik ez da.
Zabortegiarekin ere beste hainbeste gertatu da, foru ezberdin guztietan gauza ezberdin bat azaldu dute. PNVk zabortegiaren aurkako koordinadoran bere jendea dauka. Elkarte autonomo osoan ordezkaritza eta presentzia duen alderdia da, baina Arabako diskurtsoa Bizkaikoarekin batera entzun behar du eta azken finean, denei gertatzen zaiena pasa zaio, boteretsuenari entzuten dioela. Bilbo da nagusi.
A.–Filosofi bezala vasquista izatea edota alavesista izatea defendatzen duzu?
P.M.–Ez, ez. Gauza ezberdinak dira. Euskaldunak gara. Eta nafarrak ere bai. Gertatzen dena, zalantzan dagoena ez dela vasquista izatea, baizik Administrazioa, hots, euskaldunon dirua kudeatzen duen eredu istituzionala. Hemen bai ematen dela gure partehartzea, eta ez dugu inoiz euskaldunak izatea utzi dezakegunik planteatu, gure Foru Komunitatea osatuko bagenu ere. Euskaldun izan eta sentitzen jarraituko genuke, baina administrazio aldetik autogobernu ahalmen handiago edukiko genuke eta herri dirua hobe erabiliz, herriarengana hurbilduko ginateke.
A.–Unidad Alavesaren ustez, Araba nahiko al da? Ekonomikoki ere bai?
P.M.–Bai; Araba nahiko da. Ekonomikoki ere bai. Posible ez dena, autodeterminazioa independentziarekin nahastea da, ezberdinak dira. Herrien egoera ekonomikoak bat besteekin erabat loturik daude eta egin daitekeena dependentziz aldatzea da. Une honetan ikustezina dut herrialde edo lurralde txiki baten independentzia. Baina autonomia bai! Are gehiago ikus dezaket lehendik autonomia, autogobernua izan duenean. Hau lortzeko, egin behar dugun bakarra, konpetentzien azkargailua zapaltzea besterik ez dago. Arabatar askoak galdetzen dio bere buruari ea zergatik behar ote duen berak Eusko Jaurlaritza. Diputazioa da benetan hurbil sentitzen duten bakarra, beraiena.
A.–Nork erabakiko du azken kasuan...
P.M.–Herriak.
A.–Ba al du horretarako gaitasunik?
P.M.–Bilatu egin beharko. Herriak independentzia planteatu ahal izateko gaitasuna baldin badu, eta zenbait alderdik, zilegitasun osoz, baina gaia Parlamentura eraman badute, arrazoi beraz Arabak herri iniziatibaz Komunitate batean egoeraz aldatzea erabaki dezake. Baina Soria edota Ceutaz mintza nintzaizueke era berean.
A.–Baina Espainiako Estatuan ez da eman oraindik halako kasurik...
P.M.–Ez, baina krisi hoiek azal daitezkeen unean gaude. Euskadi izan daiteke lehen lekua, autonomia eskatzean ere, Euskadi izan zen lehena, Catalunya baino lehen.
A.–Eta zer suposa dezake horrek?
P.M.–Esperientzi historiko oso garrantzitsua, noski. Euskal Komunitate Autonomoa osatzean jaso zuten poza sor daiteke lan honetan murgiltzen direnengan. Eusko Parlamentua edo Euskal Kontseilu Nagusia berriz lortu zenean bezain kilikagarria izan daiteke Araba bere istituzioekin nahikoa dela erakusten duen unea ematen denean.
A.–Nora eraman dezake Eusko Jaurlaritzaren zentralismoak?
P.M.–Bilboko beste auzo bat bilakatzera eraman gaitzake. Biztanlegoa bada dirua eta boterea banatzeko erabiliko den neurri bakarra, irain egin zaigu. Ez dugu bidaia guzti hau egin, azkenean tartaren zatirik txikiena eta inork nahi ez duena toka dakigun. Arabako lurraldea Bizkaikoa eta Gipuzkoakoa edota Nafarroako bezain garrantzitsua da, txikia eta biztanle gutxiago dituena, baina eskubide historiko berarekin.
A.–Nola uler daiteke PNVk ordezkaritza sistima aldatzeko keinu egitea?
P.M.–Erreza. Ardantza disziplina gizona da eta Eusko Jaurlaritzan egin zuen hizketaldian, Bizkaieraz pentsatzen zuen soilik, ez Gipuzkeraz edota Arabarreraz. Kriston arazoa sortu zen, baita PNVren baitan. Nire ustez zabortegia, parekotasun sistima eta beste graziaren bat, datorren legealdirako jaso dizkigute. Baina ez dute orain esango, bestela botuak galduko bait dituzte. Araba PNVrengandik urrutiratzen ari da, PSOEk izugarrizko harrera izan du eta PNVri intersatzen zaiona, ordezkaritza Dagusia emango dion sistima da. PNVk arabatarren aldeko keinu bat bera ez dute egin azken lau urteotan.
A.–Zein eta zer da zure ustez Jaime Mayor Oreja?
P.M.–PPko prokontsula, agindu eta betetzen duena, parakaidista bat, kanpotarra, atzo gipuzkoarra, gaur bizkaitarra eta agian laster arabarra. Arrisku gutxien dituen zerrendan aurkezten da.
A.–Eta Xabier Arzallus?
P.M.–Oso argia dela esan behar ni berekin ados ez nagoen arren eta beste dinamika batean mugitzen naizen arren. Baina gauza bat leporatu behar, ez bada azkar lehendakaritzarako aurkezten, beldur dela esango du norbaitek. Botereari aurre egin beharraren beldur, boterarekin ahuldu egingo ote denaren beldur. Askoz errezago bait da Lehendakaria itzalpetik maneiatu, lehendakari izate baino.
A.–Zein erlazio duzue UPNrekin?
P.M.–Beraiek Nafarroan ordezkatzen dutenagatik, parekotsun handia dugu, erlazio berezia. Esan diezazukegu, UPN, Partido Aragones Regionalista eta Valenciako alderdiarekin kontaktuan jarri garela eta ziurrenik egunotan erantzuna jasoko dugu.
A.–Zertarako, zein da helburua?
P.M.–Lan egiteko. Gu erabat eta guztiz independiente gara, bai Euskadin eta baita Euskaditik kanpo. Gure helburua bakarra da, Araba. Oraingoz guk beraiekin egin nahi dugu lan.
A.–Baina UPN ez da vasquista?
P.M.–Ba hortxe duzu, gure artean arazoak sor ditzakeen puntu bat. Noski nik ulertzen dut UPNren ingurua ez dela bera. Baina sozial aldetik ere gerta daitezke arazoak.
A.–UAko kide bat Euskadiren barruan sentitzen al da?
P.M.–Bai, bere nortasuna mantendu eta bere istituzioak errespetatu egiten duten neurrian.
A.–Baina adibidez Nafarroako komunitatea Euskaditik kanpo dago.
P.M.–Lege aldetik, baina nik entzun diet nafar askori euskalduntasuna sentitzen dutela esaten. Beste gauza bat, egun euskaldun izateaz zer ulertzen den da eta gainera Euskal Komunitate Autonomoan gustora egotea edo ez. Euskaditaz mintza garenean, administrazio egitura batetaz mintza gara eta horretan bai nafarrak erabat aurka agertzen direla, hau ondo ez dabilela dakusatelako eta arabarrak nahiko kezkaturik gaudela somatzen dutelako. Dauden bezala askoz hobe daudela ikusiko zuten ziurrenik.
A.–Nola ikusten duzu Estatutearen eta Jaurlaritzaren hamargarren urteurrena?
P.M.–Jendea alderdietatik gero eta urrunago dago eta istituzioetatik zeresanik ez. Urteurrenean, denak bat etorri gara Jaurlaritza gero eta urrunago dela herritarrengandik, errealitate sozialetik. Nik uste herriari eredu istituzional hau nahi duen ala ez galdetu egin behar zaiola. Politikan gainera PNV eta PSOE itunaz ari direnean, tarta nola zatituz mintza dira eta Euskadiko Ezkerrak nahi duen bakarra tartaren zati bat jasotzea da. Jendeak nola botatuko du PNV, gero PSOErekin batuko bada?
XABIER LEKUONA B. ARTOLA
Pablo Mosquerak, Arabak Komunitate Autonomo propioa eratu dezakeela dio.
UAk, PNV, PP eta HBko botuak jasatzen dituztela dio Pablo Mosquerak.
11-13

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakUA
PertsonaiazMOSQUERA1
EgileezLEKUONA6Politika
EgileezARTOLA3Politika

Azkenak
Guggenheim Urdaibai: nork nori entzun eta zertarako?

2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]


Kripto-txanponekin eginiko iruzur batek krisi betean murgildu du Milei

$LIBRA izeneko kripto-txanponean inbertitzeko deia egin zuen Argentinako presidenteak sare sozialetan. Une batean 4.500 milioi euroko balioa izatera iritsi zen arren, ordu gutxiren ostean behea jo zuen kripto-txanponak eta galera asko eragin zizkien bezeroei. 100 salaketa baino... [+]


2025-02-18 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gorabehera ekonomikoak otorduraino heltzen direnean: arrozaren krisia

Estatu Batuen muga-zergak nahiko buruhauste ez balira, pasa den asteko albiste xalo samar batek dardara-uhinak helarazi ditu mundu-parte handi bateko otordu-mahaietaraino: Japoniako gobernuak bere arroz-gordekin estrategikoetako 210 mila tona merkaturatzeko agindua eman du,... [+]


2025-02-18 | Mara Altuna Díaz
Scott Zuñiga, Estatu Batuetako tiktoker euskaltzalea:
“Euskara ikasteko nire superboterea da etengabe hitz egitea, lotsa alde batera utzita”

44 urte ditu, ama mexikarra, eta eskoziarra aita. Mexiko Berrian jaio zen, Utah-n hazi, eta duela hogei urte izan zuen euskararen berri, Cadizen Zinemagintza ikasten ari zela, norbaitek abizen euskalduna zuela esan zionean. Duela bi urtetik Donostian bizi da eta euskara ikasten... [+]


2025-02-18 | Euskal Irratiak
Miarritzeko euskal ihauteriak berpiztu dituzte tokiko elkarteek

Hamarkada batez lokarturik izan ondotik, otsailaren 22an iratzarriko dute hartza Miarritzen. Festilasaik, Arroka elkarteak, Maritzuli dantza konpainiak, Gaztetxeak eta Ikastolak bat egin dute, aurten, programazio berezi bat eskaintzeko.


2025-02-18 | Antxeta Irratia
Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek hamabostaldia antolatu dute euskararen erabilera hauspotzeko

Hizkuntzarako ere gurasoak haurrentzako eredu direla kontuan hartuta, euskararen erabilera eta irakaskuntzari buruz sentsibilizatzeko helburua duen hamabostaldia antolatu dute Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek. Martxoaren 15etik 30era guraso... [+]


Ekainaren 1 era atzeratu dute Iparraldetik zirkulatzeko ingurugiro agiriaren derrigortasuna

Apirilean zen sartzekoa araua baina atzeratzea erabaki dute. Derrigorrezkoa izanen da ibilgailuetan agiria eramatea, ez soilik hiri eta herri nagusienetan sartu ahal izateko, baita kostalde osoko errepideetan mugitu ahal izateko ere.


Sabotaje algoritmikoaren alde

«I will overturn, overturn, overturn, it[…]»
Ezekiel 21:27 – King James Version

«Algoritmo guztien gainetik, algoritmo guztien azpitik»
Xabier Landabidea

Deseroso nago, deseroso gure jendarteak teknologiarekiko hartu duen jarrera kasik... [+]


HezkuntzArtea taldeak manifestua aurkeztu du: “Moda pedagogikoak bata bestearen atzetik ezarri dituzte”

Irakasleek urtetan pilatutako jakintza kontuan hartzea, klaustroek erabakiak hartzeko autonomia bermatzea, IKTen “uneoroko erabilera” sustatzen duten planak geldiaraztea, eta ikasgeletan aldaketa metodologikoak sartu aurretik dituzten ondorioak tentuz aztertzea... [+]


2025-02-17 | ARGIA
Ikasle feministek elkarretaratzea egin dute Gasteizko EHUko campuseko irakaslearen sexu erasoak salatzeko

Gertatutakoak ez direla kasualitatea azpimarratu dute. Unibertsitateko eremuetan indarkeria matxista gertatzen dela azaldu dute, eta arazoa sistematikoa dela. Protokolo bat eskatu dute erasotuak babesteko. Erasotzaileak inpunitate osoarekin jokatu duela salatu dute.


Bi futbol taldek planto egin dute irain arrazisten aurrean Bizkaian eta partiduak bertan behera geratu dira

Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]


Bederatzi pertsonari lau eta hamar hilabete arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie Voxen kontra protesta egiteagatik Bilbon

Atxuri auzoan 2019ko azaroaren 5ean Voxen kontra egin zuten bederatzi pertsonaren kontrako epaia iritsi da. Akusatuek ez dute espetxean sartu beharko.


2025-02-17 | Axier Lopez
Itziarren semea?

Ia mende batez, Euskal Herrian ez da belaunaldirik tortura ezagutu ez duenik. 1960tik 5.379 lagun dira ofizialki, baina askoz gehiago dira, publikoki torturatu gisa agertzeak min egiten duelako oraindik ere. Eta seguruenik, oinarri-oinarrian ez delako ezer aldatu. Polizia... [+]


Eneko Anduezak PSE-EEko idazkari nagusi izaten jarraituko du

PSE-EEren zuzendaritza berriak alderdikideen %95en onespena jaso du. Anduezak proposatutako Batzorde Exekutiboan aurreko 26 kideetatik zortzi aurpegi berri daude soilik.


Eguneraketa berriak daude