Bernardo Ibarra: "Euskararen aldeko postura eginez gero programazio osoak euskara hutsean behar du"


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Arrate Irratiko zuzendaria den Bernardo Ibarrari elkarrizketa.

Bernardo Ibarra: "Euskararen aldeko postura eginez gero programazio osoak euskara hutsean behar du"
Arrate irratia FM 87.7an entzuten da Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako leku askotatik. Bertako kulturaren eta hizkuntzaren alde jokatzen du gainerako komunikabideek eskaintzen duten ereduaren aldean, zuzendariak esan digunez: "Nik uste dut hutsune bat betetzen dugula".
ARGIA.– Kontaiguzu Arrate Irratiaren historia...
Bernardo Ibarra.–Irratia bertako abadeak sortu zuen 1959an, abenduan. Lau urtez aritu zen, eta 1964an, Frankoren garaian, itxi egin zuten abade baten bidez, eta jarri bere izena: Félix Monedero. Hori zen noizbait garai hartan irratien arduraduna eta Madrilen denuntzia egin zuen.
A.–Non entzuten da gehienbat?
B.I.–Begira, guk dena euskaraz egiten dugu, publizitatea ere bai, nahiz hori askotan zoritxarrez oztopoa izan. Baina guk postura egin dugu euskararen alde, ideal bat bat, eta horretarako bide bakarra da programazio guztia euskaraz egitea. Askotan hutsak egingo ditugu, edo gure euskara ez da beti oso ona izango, nigandik hasita, baina ahalegina hor dago. Eibarren entzuten da, baina proportzioan gehiago entzuten da Azkoitin, Azpeitin... Eibar baino euskaldunagoak direlako.
A.– Argiako urtekarian idatzi zenuen hizkuntza eta herri baten egoera eta nortasun adierazgarri nagusietako bat komunikabideak izanik, irrati arloan gertatzen dena lotsagarria dela. Euskal Herria zeharo erdalduna dela. Baina hori ez al da errealitate zabalagoaren ispilu?
B.I.–Euskal Herrian kanpoko ohiturak sartu dira, kanpoko musika eta ohiturak, eta neurri handi batean komunikabideen bidez. Horrek giro bat sortu du, eta gaur hemengo irratietan ere giro hori nagusitu da. Ni horren kontra nago, zeharo. Horregatik goaz contra corriente.
A.–Hori al da A.I.ren eredua?
B.I.–Kanpoko gauzen edo ohituren aurka goaz. Kanpoko kultura sartu da, eta geurea baztertu. Esaterako, gaurko gazteek, rocka onartzen dute, baina trikitixa ez, baztertu ez ezik barre ere egiten diote. Gazteek, medioek bota duten hazi erdaldun hori jaso dute. Eta guk argi daukagu gure kultura, gure hizkuntza eta gure musika gorde behar ditugula. Egunero euskal musika jartzen dugu egunean sei orduz edo, eta ostantzeko musika gehienbat akordeoia, rantxerak, klasikoa... bertso saioak, trikitixa, oso gutxi edo batere ez rock musika eta. Normala da, beste irrati guztiak ari bait dira musika horrekin.
A.–Orduan zein da zuen entzulegoa, eredu horrek markatzen du?
B.I.–Batetik euskalduna da, esan beharrik ez. Badakigu oso ondo hartu gaituztela adin aldetik pertsona nagusiek. Izan ere, gazteek ez dakite trikitixa zer den, eta hor dituzte irrati musikalak. Kasu bat: lehengoan Bilbotik talde bat etorri zen Arratera, 15-16 urtekoak, eta ez zekiten: batek esaten zuen trikitixa disko handi bat zela, eta beste batek informatibo bat... Gure helburua euskaldun jendearen bihotzak alaitzea da, eta geurea zabaltzea.
A.–Zuen irratia pribatua da. Nola moldatzen zarete era horretan aurrera egiteko?
B.I.– Bai, zorionez. Gaur egun norbere buruaren jabe izatea da munduan dagoen gauzarik handiena. Finantziazioa publizitate bidez egiten da, eta bestalde, abonatuak ditugu: 3000 familia. Honekin, eta gero, anuntzioak, diskoak eta errosarioak... aurrera goaz. Hori bai, gure aldetik sakrifizio handia eginaz. Lau lagun bakarrik gara plantilan, eta goizeko zortziretatik gaueko hamaikak arte emititzen dugu. Eta orain gabaz ere musika sartzen hasiko gara. Geuretzat irratia ez da inolaz ere iturria.
A.– Euskadi Irratia sortzeak izan al du zuengan eraginik?
B.I.–Irrati ezberdinak dira. Euskadi Irratiak izan beharko luke irrati nazionala. Gure helburua ez da hori; gurea irrati familiarra da, kobertura zabala izan arren. Programazio altetik, entzuleekin harremana. Hizkuntza ere bertakoa erabiltzen dugu. Izan ere, euskararen egoera neurri handi batetan dagoen moduan horregatik dago, hizkuntza mota batzuk zapaldu ditugulako.
AMAIA ETXEZARRETA
61

GaiezKomunikabidIrratiaXorroxin Ir
PertsonaiazIBARRA3
EgileezETXEZARRET5Komunikabid

Azkenak
Erretiroa hartuko du Benito Lertxundik

82 urteko abeslari oriotarrak azken disko bikoitza kaleratu du, Gernikan 2023ko azaroaren 11n eskainitako kontzertuaren zuzenekoa. Eta horrekin bere ibilbideari amaiera eman diola iragarri du.


“Konplexutasuna agertzeko lekua da literatura, ez lezioak ematekoa”

Helduentzako zazpigarren lana argitaratu berri du Uxue Alberdik, hirugarrena ipuingintzan: Hetero (Susa, 2024). Zortzi narrazio bildu ditu liburuan, eta denen abiapuntua izan da memorian geratu eta “noizbait ere honi buruz idatzi behar dut” pentsarazi dion paisaia,... [+]


Materialismo histerikoa
Zuekin nahi dut

Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]


Teknologia
Hartzea ematea delako

Azken 15 urteetan dugun Internetak hartu duen bilakaera ikusita, duen eredu teknologiko eta negozio ereduari lotuta, gizatasunaren alde txarrenak areagotzeko tresna dela pentsatu dezakegu. Ideia horrekin konforme ez dauden eragileak sortu dira mundu osoan zehar. Honako... [+]


2024-11-27 | Mati Iturralde
Gogoan ditut

2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]


2024-11-27 | Castillo Suárez
Pertseberantziaz

Bihotzean ditudan oroitzapenik politenetakoak dira. Euskal Filologia egiten ari nintzen garai hartan, eta Arbizuko elkarte batera joan ginen Ruper Ordorikaren kontzertu batera. Han zeuden Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Juanjo Olasagarre. Ez nintzen Arregiri esatera ausartu... [+]


Valentziako ilargia

Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]


2024-11-27 | Mikel Zurbano
Trumpkonomia

AEBetako agintaldi berriak ekonomiaren esparruan ekarriko duena zehaztea ez da lan erraza. Estrategia ekonomiko berriaren ardatza liberalismoaren eta kanpo sektorerako protekzionismoaren arteko uztarketa bitxia izango da. AEBetan aldian-aldian halakorik gertatu den arren,... [+]


Francis Williamsen bikaintasunaren froga

Londres, 1928. Victoria and Albert Museum-era koadro berezi bat iritsi zen dohaintzan: margolanean gizon beltz bat ageri da, ileordea eta lebita jantzita, liburuz eta tresna zientifikoz inguratua. Museoan horrela katalogatu zuten: “Erretratu satiriko bitxia, beltzen... [+]


2024-11-27 | Onintza Enbeita
Aran Calleja. Filmetako musika egilea
“Musikan, emakumeok lan handia egiten ari gara ikus gaitzaten”

Inguruan dituen emakume sortzaileek halakorik izateak harritu egiten du, baina berak urte askotan izan du iruzurtiaren sindromea. Irauteak erakutsi dio, ordea, gauza asko ondo ere egin dituela. 2021ean Espainiako Estatuko Goya saria irabazi zuen
Maite Arroitajauregirekin... [+]


Kolono europarrek Afrikan lapurturiko 500.000 artelanak itzultzeko ariketa nekeza

Azaroaren 4an itzuli die Frantziak benindarrei Katakle errege-aulkia, duela 132 urteko triskantzan frantses kolonoek lapurtu zietena. Memoriaren, aitortzaren eta ondare kulturalaren izenean, Europan zehar dituzten lapurtutako 500.000 objektuak berreskuratu nahi dituzte Afrikako... [+]


Luis González Reyes
“Desazkunderako kapitalismoa gainditzea ezinbestekoa da”

Sustrai Erakuntza fundazioak desazkundeari buruzko jardunaldiak egin zituen Iruñean urriaren amaieran. Han eman zuen hitzaldia Luis González Reyesek (Madril, 1974). Adrián Almazánekin batera 2023an argitaratutako liburua izan zuen oinarri:... [+]


Eguneraketa berriak daude