«HERRI AFEKTATUEK GARRANTZI HANDIA BEHAR DUTE IZAN ELKAR HlZKETA BIDEAN»


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Jonan Fernandezekin elkarrizketan.
JONAN FERNANDEZ
«HERRI AFEKTATUEK GARRANTZI HANDIA BEHAR DUTE IZAN ELKAR HlZKETA BIDEAN»
Jonan Fernandez, Autobiaren Aurkako Koordinakundeko partuideak garbi dauka Irurtzen-Andoain autobiaren aferari «elkar hizketaren bidez eman behar zaiola irtenbidea», horretan, bere ustean, herri afektatuen hitza garrantzi haundikoa delarik. Gogorki salatzen du bastalde, Instituzioek Koordinakundearekiko erakutsi duten jorrera, eta ozenki adierazten du «zenbat eta gehiago beharturik dauden autobia egingo dela azpimarratzera orduan eta nabarmenago uzten dute Leitzarango projektuaren etorkizunarekiko duten sinismen urria».
ARGIA.–Nola karaklerizatuko zenuke Koordinakundearen egundainoko bidea?
JONAN FERNANDEZ.–Nire ustez, Koordinakundearen egundainoko bideak lau ezaugarri nagusi ditu. Lehenik bere lan iraunkorra, lau urte dira dagoeneko. Bigarrenik, bere jarrera positiboa: lehen egunetik Nafarroa eta Gipuzkoa arteko komunikazioen hobekuntzaren beharra eta beste alternatiba bat detendatzen aritu gara, hasieran erizpide moduan eta gero projektua gauzatuz. Hirugarrenik, Instituzioekin elkar hizketatu nahi izatea: jarrera etengabea, originala eta setatsua hau. Azkenik, bere jarrera demokratiko ukaezina, lehen egunetik egin diren erakusketa publikoetan parte hartuz, bide legezkoak, demokratikoak eta baketsuak jorratuz beti–azken finean, herritarren parte hartzea egi biburtuz.
A.–Zu HBkoa zarelarik–edo–, ez al duzu garrantziko kontraesanik ikusten koalizioaren autobiari buruzko jarrera desberdinen artean?
J.F.–Ez dagokit niri galdera horri erantzutea. Dena dela zera esan dezaket: Koordinakundetik batasun handia ikusten dela Herri Batasunaren barruan liskar honi irtenbide elkar hizketatua emateko beharraren inguruan, EA, PNV eta EE bezalako alderdien oinarri sozialean elkar hizketarekiko eta alternatibak demokratikoki konparatzearen beharrarekiko berezko atsekimendua atzematen dugun moduan. Ziur gaude hauxe dela hain zuzen, azken hiru alderdi horien buruzagiek erakusten duten urduritasun nabarmenaren arrazoietako bat.
A.–Donostia, Beterri edo Iruñerrirako, ez ote da zinez positiboa autobiaren trazaketa of iziala?
J.F.–Bai baina, halaz ere, eskualde horiei ere Lurralde alternatibak probetxu gehiago dakarkie. Dena bi hirigune nagusitan polarizatzeari lehentasuna ematen dion bidetzar batek–Irurtzun-Andoain autobia kasu honetan–lurraldearen osotasunari begira eratzen den komunikazio egitura orekatu eta berdinduaren aurrean –Lurralde alternatiba–, desoreka eta galerak dakartza, eskualde baztertuentzat ez ezik bultzatu nahi diren hirigune horientzat ere, lehendik dagoen pilaketa joera areagotuz, trafiko arazoak sortuz, kutsadura, eta azpiegitura eta zerbitzu eskasiari emateke konponbiderik.
A. - ...Baina zuek "afektatu" tzat jotzen dituzuen hainbat herri ere, honengatik edo hargatik, alde dago orain.
J.F.–Gaia oso korapilotsua da. Lehenik, gatazka honi irtenbidea elkar hizketaren bidez eman behar zaiola, eta ez inposaketaz, herri afektatuetatik %9Oak uste duela baiezta dezakegu, euren alkateek aditzera eman dutenagatik. Herri atektatuek izugarrizko garrantzia izan behar dute elkar hizketa bide horretan.
Bestetik, une honetan alternatiba bat edo bestearekin aurrera jo ahal izateko nahitaezkoa da bi alternatiben mamia ezagutzea. Lekunberriko kasuan, esatebaterako, begibistakoa da Koordina kundearen trazaketa ofiziala baino hobea dela Lekunberrirentzat. Beste kontu bat da, zenbait kasutan gertatu den bezala, interes ekonomikoak eta politikoak nahasten direla, eta honetan Lekunberriko alkatea dugu eredu. Hau autobia "bai"edo "ez"eztabaidatik ez da ateratzen, egitazko eztabaida "A" alternatiba edo "B" alternatiba delarik orain.
A.–Ez ote dago ekologiaren aldeko herri sensibilitate gutxiegi oraindik Lurraldea alternatiba garatu dadin?
J.F.–Ez, gertatzen dena da, eta hau bai badela benetan tristea, "politikaren arloan" ingurugiroarekiko oso sentsibilitate gutxi dagoela. Ingurugiroa hauteskunde garairako eskaparatetzat erabiltzen dute; baina azpi azpian politiko horiek ingurugiroaz eta demokraziaz duten kultura eskasa da. Berriro ere, Administraiioaren gestiogileak dira atzetik ari direnak, giza aldaketa aurrerakoien freno eta oztopo gertatuz. Lemoiz su-ta-gar defendatu zutenak dira egun Leitzarango autobia defendatzen dabiltzanak. Energia nuklearraren kasuan bezalaxe, oraingoan ere historia eta denbora Lurralde Alternatibaren alde ari dira: Aurreko larunbat batean, Donostian 20.000 lagun bildu zituena bezalako manifestazinak, herriak inguruarekiko duen sentsibilitatearen adierazgarri onak dira.
A.–Instituzioetatik autobia egingo dela errepikatzen da. Izan ere, egiten ari da. Eta zuek, zer egingo duzue?
J.F.–Zenbat eta gehiago behartutik dauden autobia egingo dela behin eta berriz azpimarratzera, zenbat eta gehiago ahalegintzen diren autobia egintzat ematen, nire ustez, orduan eta nabarmenago uzten dute euren ziurtasun eza eta Leitzarango projektuaren etorkizunerako duten sinismen urria.
A.–Ez al zaizu iruditzen projektu ofiziala burutu ez dadin bermagarri bakarra ETA dela orain?
J.F.– Administrazioa eta gizartearen oinarriaren artean dagoen desadostasun soziala, lau urteren buruan behin batean bakarrik ere elkar hizketaren bidea lantzen ez salatzea, edo teknikoki bideragarriak diren beste alternatiba batzuk aztertu gabe izatea, Administrazioa bera izanik horien ardura duena, hiru elementu horiek beharko lukete izan Irurtzun-Andoain autobiaren ezarpena geldi araziko luketenak.
Lemoizen gertatu zen bezala, ETAk ekiteko posibilitatea, ingurugiroarentzat kaltegarri den projektu bat ez gauzatzearen bermagarri gertatzeak Administrazioak hausnarketa sakon eta serio bat egitera eraman beharko lituzke. Guri dagokigunez, ahalegin guztiak egiten ari gara elkar hizketa eta demokraziaren printzipioak izan daitezen gatazkari irtenbide baketsu eta arrazoizko bat bermatuko diotenak.
J.J.PETRIKORENA
24,25,26

GaiezGizarteaAzpiegituraGarraiobidAutobiakLeizaran
GaiezEkonomiaerbitzuakAzpiegituraAutobideakLeizaran
PertsonaiazFERNANDEZ7
EgileezPETRIKOREN1Ekonomia

Azkenak
Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Biharamunen lantegia
Zer ikertu herritarrek erabakitzen dute

Ikerketa parte-hartzailea eta gogoetatsua bultzatzen du Biharamunen Lantegia kooperatibak, eta zientzia eta ikerketa herriarengana hurbiltzeko lan egiten du. Duela urte eta erditik egoitza Bidarten dauka, eta Institut Curie-rekin elkarlanean Iker Herria ikerketa zentroa sortzeko... [+]


2025-03-27 | ARGIA
Euskal sagardo ekologikoaren bereizgarria, kupeletan jartzeko gertu

Txotx denboraldian eredu ekologikoan ekoiztutako Euskal Sagardoaren eskaintza izango da hainbat sagardotegitan, eta hura bistaratzeko, Jatorri Deiturak eta ENEEK-Ekolurrak kupeletan paratzeko euskarria aurkeztu dute.


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


Etxarri Gaztetxearen aldeko zenbait gaztek Bilboko udaletxeko osoko bilkura eten dute

Amenabar enpresak Bilboko Udalaren eskutik apirilaren 4rako agindu duten desalojoaren kontra azaldu dira bilkuran. Poliziak indarrez kanporatu ditu. Ostiral honetan18.30ean, Errekaldeko Plazatik hasiko den manifestaziora batzeko deia luzatu dute gazteek, baita desalojoaren... [+]


Bruselaren kitak ezkutatzen duena: simulakroak eskolan, “kooperazioa” militarrekin...

Europako Batzordeak aurkeztu duen plana ustezko gerra edo hondamendi baten aurrean “bizirauteko” kit batetik harago doa: hogeita hamar neurri proposatu ditu eskoletan, enpresetan eta herritarren artean militarismoa eta beldurra sustatuko dutenak.


2025-03-27 | ARGIA
proiektuak 10 urte!
Lurrari begiratzen diogunok badugu aldizkari berezi eta berria: Bizi Baratzea Orria

Gaur, martxoak 27, ARGIA komunikabidearen egoitzan aurkeztu dugu Bizi Baratzea Orria, urtaro bakoitzean zabalduko den aldizkari berria. Horrekin batera ospatu dugu ARGIAren Bizi Baratzea proiektuak 10 urte betetzen dituela aurten. Bizi Baratzeako kolaboratzaileak eta ARGIAko... [+]


Eguneraketa berriak daude