"Ez nuke inongo oztoporik jarriko ni neu bitartekari; izateko"


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Joakin Okiñenarekin elkarrizketan.
Joakin Okiñena, Donostiako Abokatuen Kolegioko Dekanoa
"Ez nuke inongo oztoporik jarriko ni neu bitartekari; izateko"
Patxi Arratibel eta Jose Mari Elosua abokatuaren baldintzarik gabeko espetxeratzearekin bitartekerien afera gori gorian da, Madrilgo Abokatu Gazteak eta Donostiako Abokatuen Kolegioak ere espetxeratze hauen aurka agertu direlarik. Bertako dekanoa den Joakin Okiñena andoaindarraren eritzia jaso nahi izan dugu.
ARGIA.–Madrilgo Entzutegi Nazionaleko Carlos Bueren epaileak Elosua abokatua espetxeratu du Caraban-chel en. Oro har gertatzen ari denaz zer esan dezakezu?
Joakin Okiñena.–Elosua, dakizuenez, lau alditan deklaratzera deitu dute eta horixe da guk dakiguna, bere abokatuak gehiago jakingo du baina guk, kolegio bezala, ez dakigu gehiago. Lau alditan deitu dute eta boskarrengoan atxilotu.
Lankide bat atxilotu dute eta horixe da inporta zaidana eta mintzen nauena, baina ez dakit zer dagoen sakonean; hala ere, badakit lauetan deitu eta denetan joan dela, beraz, Zuzenbidearen zamari ez dio uko egin. Une honetatik aurrera nik asistentzia ematen diot, gero atxiloketa bere abokatu aktibitatearekin zerikusirik ez duen zerbaitegatik izan dela frogatzen bada beste batek emango dio asistentzia, baina une honetan bai, asistentzia ematen diot.
Donostiako Abokatu Kolegioaren batzordeak hainbat gestio egin nezan eskatu zidan eta 'Consejo de la Abogacia Española' delakoan eta Euskal Abokatuen Kontseiluan aritu naiz lanean, eta Bueren epailearekin ere bildu naiz. Gestio guztiak negatiboak izan dira.
A.–Zein zentzuan?
J.O.–Bi abokatu kontseiluek ezin dutela ezer egin adierazi didate, kasu hau ez bait da beren konpetentziarena. Nahiz eta zerbait egin nahi izan, zer egin zezaketen? Ezer ez.
A.– Eta Bueren epailearekin zer gertatu da?
J.O.–Berarekin bildu nintzen eta Elosua atxilotzeko arrazoinak bazituela adierazi zidan. Eta ni isildu beharra. Hala ere, aurrekoetan abokatua deklaratzera deitu zuenean aske utzi eta orain, ordea, atxilotu egin zuela adierazi nionean orain arrazoinak bazituela erantzun zidan.
Elosuarekin izan nintzen Carabanchel-en eta inpotentzia zer den ikusi nuen, ezin bait dut besterik egin. Norbaitek zerbait egin badezake bere abokatua da, errekurtsoak eta behar den guztia eginez.
A.–Eta Carlos Buerenek arrazoinak dituela esaten duenean ez diozu galdetzen zein diren horiek?
J.O.– Bai baina ez dizkidala esango erantzuten dit.
A.–Eta hori normala al da?
J.O. Bai, ni ez bait naiz parte prozesu honetan.
A.–Baina Joakin Okiñena Donostiako Abokatuen Dekanea da.
J.O.–Ardura hori dudalako badakit ez dagoela derrigortua, nahi izanez gero, niri ezer esateko. Abokatu honek delitu bat egin duen komentzimendu morala duela esan zidan Entzutegi Nazionaleko epaile honek eta nik ezin nion gehiago galdetu. Hori bai, egin nion galdera ea epe laburrean askatzeko asmorik zuen eta ezeztz, ez zuela epaiketa egun arte aske uzteko asmoa garbi azaldu zidan.
Guzti hau Elosua berari, tamalez, Carabanchelgo burdin barroteen atzetik esan behar izan nion eta bere abokatua den Miguel Castellsi ere esan diot.
A.–Eta zein da Joakin Okiñenaren eritzia Carlos Bueren epailea egiten ari denaz?
J.O.–Ezin dut eritzirik izan, ez dakit egunkariek esaten duten baino gehiago, eta bi muturretara joaz "EginN" ala ABC irakurriz gero, oso bestelako eritzia sor daiteke.
A.–Eta bestelako informazio iturririk ez al duzu?
J.O.–Ez, ez. Oker zarete. Ditudan informazio iturriak hiru dira, atxilotua bera da, epaileak leporatzen dion guztia benetakoa ez dela dioena, beste iturria, epailea bera, informazio partziala ematen didana, nahi duena esaten,bait dit, eta bestea Elosuaren Castells abokatua. Besterik ez.
A.–Eta hiru pertsona horici entzun eta gero, zer eritzi duzu?
J.O.–Kontresan handiko informazioak direla garbi dago, ez dut erizpide propiorik, sumario osoa irakurri beharko nuke. Honetaz pentsatzen dudan gauza bakarra jaun hau lau alditan Madrila deklaratzera joan dela eta lauetan aske utzi zutela.
A.–Jose Mari Elosua deklaratzera deitu zuten lehen aldian zuregana jo zuen.
J.O.–Bai. Deitu zidan hori esanez eta joateko esan nion, ea zer gertatzen zen. Ez zen ezer gertatu, bigarren aldiz deitu zioten, ez zidan abisatu eta ez zen ezer gertatu, eta honela hirugarren eta laugarren aldiz. Eta boskarrengoan atxilotu egin dute. Beste inongo informaziorik ez dudala hitz ematen dut.
A.–Eta zein erizpideez espetxera daiteke Elosua eta nola irakurri behar da agindu hori?
J.O.–Gertakari berriren bat baldin badago, eta egon behar du, ez bait da logikoa aske uzteko erabaki batzuen ostean espetxeratzeko agindura pasatzea, hau da, baldintzarik gabeko espetxeratze batera pasatzea. Eta gainera, ez duela asketuko esaten dizuet, horixe baieztu bait dit Bueren epaileak. Elosuak, aitzitik, epaileak dioena ez dela egia eta Revilla familiak eskaturiko lan bat besterik ez duela egin ziurtatu dit. Eta epaileak ezetz dio.
A.–Elosuak Revilla familiaren aginduz nola edo halako lana egin izan balu ere, zer dago guzti honetan?
J.O.–Erantzun baino lehen beste zerbait argitu behar da: gaia oso labankorra da, eta beste pertsona bat ere, Arratibel enterpresaria, Elosuaren akusazio berdinpean espetxeratua dago, honekin abokatua izan gabe bitartekari izan daitekeela adierazi nahi dut. Hau bakarrik esango banu, erdizkako informazioa ematen dudala badakit; nik uste dut bahiketa baten aurrean abokatu izateak abantailak dauzkala, teorian dugun zientzia juridikoak era batera edo bestera ekin dezagun zuzentzen bait gaitzake. Hitz gutxitan bitartekaritza ez da abokatuen lana, baina honelako kasuetan abokatua izateak laguntzen du. Horregatik erabaki genuen abokatu baten bitartekaritza profesionaltzat jo dezakegula baldin eta abokatuak ezagupen juridiko bat aportatzen badu. Eta nola jakin hori? Hortxe dago gakoa!! Baina zehaztea oso zaila izan arren, aportazio juridiko bat egiten denean abokatu lana dela defendatu behar dugu eta bestelakoetan, hau da, beste arrazoiengatik lan egiten denean, nahiz eta oso zintzoak izan, ez dira abokatu lana, hortxe daude Aseginolaza eta prentsan atera diren izenak.
A.–Baina guztiak aske.
J.O.–Bai, aske. Nork erabakitzen duen? Epaileak Zergatik erabaki hori? Ez dakit
A.–Zuzenbide erizpideei jarraituz zuzen jokatu al du Buerenek?
J.O–Ezin dut erantzun, ez bait dakit zerk bultzatu dion epaileari erabaki hori har dezan. Ezin dut eritzirik eman, hotz hotzean harturik epaileak joka dezake horrela, eta jokatu du gainera.
A.–Villoslada, Revilla edota bihar bahitu dezaketen pertsona baten familiak Joakin Okiñenaren egoitzara laguntza eske deituko balu, zer egingo zenuke?
J.0–Ez nuke inongo oztoporik jarriko ni neu bitartekari izateko, batez ere, pertsona baten bizia arriskuan dagoenean. Nire ustez zigortu nahi dena ez da bitartekaritza, beste kontu batzu baizik.
A.–Eta zein dira?
J.0.–Epaileak esaten dituenak
A.–Ziurtasunez esan duzu bitartekaritza zigortzeko asmorik ez dagoela. Bestelako–eta aurkako–irakurketa ere egiten da.
J.O.–Nik uste, bitartekaritza, berez, ez dela zigortu nahi, eta beste bitartekari batzu aske daudela argigarri izan daiteke, nahiz behin behineko askatasunez egon.
A.–Baina sumario horretan inkub paturik daude.
J.O.–Inkulpatuak bai baina...
A.–Beraz, bitartekarien atzetik badabiltzala, nahiz zorroztasun maila desberdinez, uka ezina da.
J.O–Izan daiteke, baina bitartekaria izan ote zen jakin ez arren, Villosladaren kasuan Iruñeko dekanoa leporaino sartu zela badakit, eta honekin ez dira ezertarako sartu.
A.–Herri honetan hainbat bahiketa izan da eta bitartekari askok publikoki euren zeregina onartu dute. Zer aldatu da garai bateko epaileek bitartekaritza ez zigortzeko eta egun Buerenek kontrako jarrera hau erakusteko?
J O.–Nik pentsatu behar dut epaileak legez kanpoko ekimenen bat ikusiko zuela. Bitartekaritza berez ez da legez kanpokoa, kobratzea legez kanpo egon daiteke, baina ekimen profesional soila denean kobratu daitekeela uste dut. Baina Arratibelen kasuari adibidez, abokatua ez izanik, eta 15 edo 100 milioi pezetaz hitz egiten ari direnean, usain txarra hartzen diot.
A.–Ez da hori Elosuaren kasua.
J.O–Ez, hor milioi bat pezetako kopurua aipatu da eta dirusari gisa ez zait garesti iruditzen, are gutxiago Elosuak berak fakturarik ez zuela pasa esan zidanean, diru hori Revilla familiak eman diola ziurtatu bait dit; beraz, ez da dirusari ("honorario") kontua, emari ("donativo") batena baizik
A.– Abokatu honen espetxeratze aginduan zio politikorik sumatzen al duzu?
J.O.–Zertan ez dago zio politikorik?
A.–Hau da, abokatua hau jasaten ari den zigorra jende zehatz bat defendatzeagatik, ideologia zehatz bateko abokatua izateagatik jazo al daiteke?
J.O–Hori esateko oinarririk ez dut. Baina politikak guztia ukitzen duela ezin da ukatu.
A.–Prentsan irakurri al izan dugu nez Elosua eta Arratibeli legez kanpoko atxiloketa baten esku hartzeaz edo, leporatzen zaio. Zein eritzi duzu honetaz?
J.O.–Informazio hori epaitegitik badator zerbait egongo da. Niri astakeria bat iruditzen zait baina
Garbi gera bedi nahi dut, bitartekari batek bahituaren familiaren aginduz eta ondorioz bahituaren aldeko ekimenean egonik, dirurik kobratu ez edota egindako lanagatik soilik kobratzen badu, jarrera zintzoa dela defendetzen dut. Baina legez kanpoko talde baten izenean lan egiten badu, diru saria eta honelako baltintzak jartzen baditu, eta adibidez, hau GALek egingo balu, ez zen inoren begiko izango.
A.–Eta Madrilgo Entzutegi Nazionaleko Carlos Bueren epailearen buruan bahituaren familiaren eta bahitzaileen arteko loturak oztopatu nahi dituela, gerora begira bahiketak 'askatzea' zailagoa izan daitezen baldin badago, jarrera honek zer pentsa erazten dizu?
J.O.–Bahitua nire familiakoa izango balitz ez nintzateke batere konforme izango Eta nire familiakoa izango ez balitz ere, jarrera okerra irudiko litzaidake Poliziak ezin baditu bahiketak ekidin eta hauek gertatu ondoren ezin badu modu arruntez bahitua errekuperatu, bitartekaritza beti zintzoa irudiko zait
A.–Baina legez kanpo joka daiteke?
J 0.–Legez kanpo gera zaitezke bitartekari lanak egiterakoan legez kanpoko zerbait egiten baduzu, ez bestela.
A.–Baina legez kanpo edo barne zer dagoen nola mugatu?
J.O–Oso zaila da
A.–Epaileak erabakitzen du.
J.O–Noski, kontu guzti hauetan bezala; bere esku gaude, gizartean bizitzearen ordaina da.
B. ARTOLA XABIER LEKUONA

"Bitartekari batek bahituaren familiaren aginduz eta ondorioz bahituaren aldeko ekimenean egonik, dirurik kobratu ez edota egindako lanagatik soilik kobratzen badu, jarrera zintzoa dela defendatzen dut".
"Carlos Bueren epaileak Elosua abokatuak delitu bat egin duen komentzimendu morala duela esan zidan".
Donostiako Abokatuen kolegioko Joakin Okiñena dekanoaren ustetan, poliziak ezin baditu bahiketak ekidin, bitartekaritza zintzo izango da beti.
11-13

GaiezGizarteaJustizia
PertsonaiazOKIÑENA2
EgileezARTOLA3Gizartea
EgileezLEKUONA6Gizartea

Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Burlatako gaztetxearen aldeko protesta amaitutzat eman dute Gazte Asanbladako kideek

Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]


Eguneraketa berriak daude