Marie Pierre Heguy.


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Marie Pierre Heguyrekin elkarrizketan.
Airean erantzun
Marie Pierre Heguy.
"Zaila da euskaraz aritzea inguru frantsestuan"
Baionatik 'airean' erantzun ditu gure galderak Marie Pierre Heguyk. 'Radio France Pays Basque'n aritzen da berriematen, egunean ordu gutxiz bada ere, Ifarraldeko zein hegoaldeko entzuleei zuzendurik.
ARGIA.– Irrati estatala izanik, ordu batzuz emititzen duzue euskaraz. Noiz eta nondik jaso ditzakegu emanaldi horiek?
Marie Pierre Heguy.–Ifarralde guztian emititzen du Radio France Pays.Basque-k, eta Hegoaldean Zarautz alderaino. Euskal Herrian, eta baita Landesetako parte bateraino, kasik Bordeleko txoko horretaraino, Hori Frekuentzia Modulatuan, egun guztiz astelehenetik iganderaino, eta gehienbat frantsesez. Zazpirak eta hogeietatik zortzirak arte euskarazko emankizun bat, eta eguerdian beste bat. Eguerdiko hori AMn bakarrik.
A.–Non dira Ifarraldeko entzule euskaldunak?
M.P.H.–Erran behar da badela halako zatikatze bat. Kostalde honetan konzentratzen dira euskaldun berriak, Baionatik Hendaiaraino. Barnekaldean Ustaritzetik Baxenafarroaraino eta Xiberuaraino dira euskaldun gehienak. Entzulerik... uste ditugu baditugula. Kontutan hartzen dugu nola gero eta haur gehiago dabilen ikastoletan, eta horientzat ere gure lana profesionalki egin behar dugu. Beste irrati batzuekin alderatuz, gure lana profesionala da, ez da euskararen jakitea aski.
A.–Zein neurriteko zailtasunak dituzue Ifarraldean euskaraz aritzeko?
M.P.H.–Arazo handi bat da guretzat nola ekonomia sailean edo edozein sailetan ez den soberakinik erraz euskaraz batzuen solastatzea, eta bereziki ekonomia mundu horretan... zaila da, inguru honetan dena frantsestua bait da. Nahi baduzu prioritate bat da guretzat, betidanik izan dena, euskarazko emankizunak, berriak bereziki FMra pasatzea, Onda Erdietan bakarrik ematen bait ditugu. Emankizun orokor bat nahi genuke egin berriak eta animazioarekin. Hori dugu galdegiten. Galdegiten dugu beste berriemaile bat ere, osoki euskaraz arituko dena. Momentuan ez dugu erantzunik Paristik, gure zentraletik. Guk hemen dugun buruzagia ados da eta galdegina du gauza hori laguntzarik ez diruaren aldetik... Hori da arazo gaitza.
A.–Eta Hegoaldek komunikbide edo erakundeekin baduzue harremanik?
M.P.H.–Harremanik ez dugu, baina nola entrepresa proiektu baten egiten ari garen, kontutan hartzen dugu gero eta gehiago firma handiei behar diegula so egin. Horretarako pentsatzen dugu harremanetan jartzea bestaldeko irratiekin, eta beste irratiren batekin halako kolaborazio batean jardutea.
A.–Irratiko langileen artean 'berriketari' eta 'animatzaileak' bereizten dituzue. Zenbat ari zarete euskaraz?
M.P.H.–Berriketari bat eta erdi ari gara euskaraz dakitenak: ni eta beste bat lan erdia eginez. Animatzaile bezala, Gillaume Irigoien, eta Koldo Ameztoy ipuin-kontalaria ere animazio emankizunetan ari da. Ipuinak pentsatzen, asmatzen, idazten eta kontatzen ditu irratirako. Hori gure irratiko produktu berezi bat da.
A.–Aurrera begira, lehen helburua?
M.P.H.–Euskarazko emanaldia luzatzea, denboraz egun osoz emateko. Zerbitzu publikoan gainera.
A.–Horretarako jendea bada prestaturik?
M.P.H.-Ez! Hori dugu kezka handi, handi, handi bat. Berriemailetatek hemen sartzeko eskola batetik behar du atera; Bordelen bada berriemaileen instiluto bat, edo Parisen... eta ez dá egun berriemaile-gairik Euskal Herri honetan.
A.ETXEZARRETA
61

GaiezKomunikabidIrratiaRadio Pays
PertsonaiazHEGUY1
EgileezETXEZARRET5Komunikabid

Azkenak
2024-11-22 | Antxeta Irratia
“Feministon aurkako oldarraldia” gelditzeko indarrak batu dituzte Lizuniagan

Udan izandako indarkeria kasuen gorakada batetik, eta hainbat gizonezkok mugimendu feministak antolaturiko ekitaldiak boikotatu dituztela bestetik, Bortziriak, Xareta, Azkain, Bertizarana, Malerreka eta Baztango mugimendu feministek, erakunde publikoen konpromiso irmoa exijitu... [+]


2024-11-22 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez ditu harremanak apurtu Elbit Systems armagintza-enpresa sionistarekin

Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]


2024-11-22 | Joan Mari Beloki
Errusofobia lehen eta orain (II)

Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]


Gemma Piérola
“Historiak ezin du ezikusiarena egin gu protagonista garen eguneroko arazo horien aurrean”

Duela 40 urte sortu zen Geronimo Uztariz Institutua, Nafarroako Historia beste era batera ikertzeko eta zabaltzeko helburuarekin. Jende anitza bildu du lau hamarkada hauetan, eta gai ugari ikertu ditu denbora horretan. Historialari gazteak ere batu zaizkie. Zahar eta berriaren... [+]


Añube
Elkar besarkatzeko musika

Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]


2024-11-22 | Julene Flamarique
Voxen aurka Bilbon protesta egiteagatik auzipetutako zortzik ituna egin dute Fiskaltzarekin eta bat epaiketara joango da

Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-11-22 | Sustatu
Euskarazko esamoldeak baloratzen lagundu online galdetegi honetan

Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.


Nazioarteko Zigor Auzitegiak Netanyahu eta Israelgo Defentsa ministro ohi Gallant atxilotzeko agindu du

Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".


Umandi izena eta izana

Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]


Memoriadun euskara

Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]


Etorkizuneko apustua

Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.

Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]


Gelditu dute emakume baten eta bere alaba adingabearen etxegabetzea Gasteizen

Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.


X-tik irten nahi? Nor dago Mastodonen eta Blueskyren atzean? Nola finantzatzen da bakoitza?

Gaur, azaroak 21, Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko Gure aukera, sare libreak kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Izan ere, azken asteetan “eXodoa” ematen ari da: erabiltzaile asko X-tik ihes egiten ari dira, sare... [+]


Eguneraketa berriak daude