"Konflueniziaren arazoak luze joko duela uste dugu"


2021eko uztailaren 23an
Antonio Camposekin elkarrizketan.
ANTONIO CAMPOS
"Konflueniziaren arazoak luze joko duela uste dugu"
Antonio Campos, Euskal Herriko Konf ederakundeko lehendakaria, duela 25 urte martxan jarri zen ikastolen mugimenduan buru belarri sartua hasera haseratik, egun eskola publikoaren auzia eta horretan inplikaturiko beste seitoreekin konfluentziarako bideak urratzeko saioak zertan diren, ikastolen projektu nazional bat gauzatzeko orduan zatiketa administratiboak ekartzen dituen ondorio latzez, eta bestez, mintzatu zaigu argiro segidan.
Has gaitezen zuen azken asanbladaz hitzegiten. Ikastolen Konfederaziotik zer balorazio egiten da bertan hartutako erabakiez?
Esan behar da balorazioa positiboa izan dela, bai partizipazio aldetik eta bestetik kapaz izan garelako gure baitan dauden zailtasunak gaindituta–ze azken batean era guztietako pentsamenduak bait daude–projektu baterakoi baten inguruan adostasun zabal batera iristeko. Honelako projektua 80 %arekin atera dugun moduan ateratzea ikaragarria da.
Zer gertatzen da? Askotan produktua bera baino gehiago produktu horren atzetik mugitzen diren pertsonak baloratzen dira gehiago, eta segituan hasten dira susmo txarrak sortzen. Logikoa da beldur hori egotea, eta bazen halakorik asanbladan, baina halere inportantea projektuaren inguruan lortu dugun adostasun zabalak dauka, hots, irakaskuntzaz ikastolen mugimendua prest dagoela erronka horri heltzeko eta aurrera egiteko onartzeak. Projektu berri bat da, projektu berezi bat, eta gauza batzutan oso oso berezia, eta beharbada orokorki, errealitate politikoan kokatzen bagara, utopia hutsa.
Aurrera begira duzuen projeitua gauzatzeko zer asmo atera dituzue garbian?
Hasteko ondo aztertu behar dugu non gauden, eta hortik abiatuta urratsak klarifikatu. Hau dela-ta, projektua onartzearekin batera estrategia dokumentu bat ere onartu dugu.
Guri ez digu beldurrik ematen utopiak gauzatzea. Orain projektu hau daukagu. Barrura begira gure asmoak ahalik eta azkarren plan bat zehaztea litzateke eman beharreko pausoak zeintzu izan behar duten argituz. Kanpora begira, gizarte osoa eskola publiko bakarraren eske ari den neurrian, ikusi beharko ditugu beste eskolekin dauzkagun diferentziak eta horretarako harremanetan jarri beharra daukagu. Maila honetan gauzak ez daude batere argi ze projekturik ez bait dute, eta ikusi beharko da asmorik baduten projektu berri baterantz abiatzeko edo gustora dauden orain bezala. Gogorik baldin badago elkarrekin, plataforma bat osatuz edo, bide bateratu horretan jartzeko.
Gero ezin ahaztu eskola pribatuek ikaragarrizko eragina dutela gure herrian, eta nahi badugu irakaskuntza Euskadin euskalduna izan dadila orohar eskola pribatuak ere kontutan izan beharko ditugu, eta laguntza osoa eskaini beharko diegu, euskararen alde jartzeko duten jarreraren arabera subentzioen bidez eta gure bidera ekartzeko.
Bestalde, Konfederazioaren barruan egoera oso desberdinean aurkitzen gara Komunitateko ikastolak, Nafarroakoak eta Iparraldekoak. Guk familia bat osatzen dugunez ikusi beharko da zein den Nafarroako eta Iparraldeko ikastolen errealitatea, eta ze posibilitate daukagun horiei laguntza bat eskaintzeko. Alde horretatik hasiak gara momentu honetan azterketa sakon bat egiten, Nafarroako ikastolena bereziki, ze momentu honetan ikusten bait dugu Iparraldeko ikastolak baino askoz ere egoera larriagoan daudela, eta ahal den neurrian biabilitate plangintza bat burutu nahi dugu.
Egoera politikoarena litzateke hurrengo puntua, guk argi daukagu herri bat osatzen dugula eta horretara jo behar dugula. Hori alde batera utzita, Komunitate Autonomoan hauteskundeak izango ditugu berehala, eta badirudi hauteskunde horietarik ez dela partidu bat garaile aterako eta berriz ere pakto batzuk egingo direla. Gobernatuko duten bi edo hiruekin, direnak izan, gustatuko litzaiguke ez dadila gerta lehenago gertatu zena.
Zeintzu dira momentu honetan administrazioarekiko dituzuen harremanak? Eta alderdi politikoekin dituzuenak? PSOEko Jaureguirekin egonakzarete...
Gu PNV eta PSOErekin hitzegiten biak gobernuan daudelako, eta beno, aurrikusten direlako posibilitateak biak ere berriro ere hor egoteko. Harremanetan ari gara EArekin ere, eta HBrekin. Momentuz harremanik ez daukagu EErekin, hor inkomunikazio zera bat daukagu, ez gara ulertzen azken denboran eta inportantea iruditzen zaigu haustea eta saiatu gara hori ere hausten.
Hitzegiten da hauteskunde ondorengo hezkuntza pakturen bat antolatzen ari zaretela. Hori zertan dago?
Ez daukagu hainbesteko indarrik horrelako zerbait lotzeto, ez? Beno, gure produktua saltzen ari gara. Azken batean, iruditzen zaigu etorkizuneko projektua daukagula eta posible zaigula errazago PNV bati saltzea, ideologia aldetik askoz ere hurbilago daudelako, PSOE bati baino, PSOErekin, zenbait gauzatan, ez daukagu inolako konponbiderik oraingoz.
Beti aipatu izan da eskola publikoa konfluentzia baten ondorio etorriko litzatekeela. Saiorik egiten al da horri buruz?
Saioak bai, baina arazo larriak dauzkagu. Gure ikastolek badaukate estruktura bat, titularitate oinarri bat, baina besteek titularitate hori ez daukate, administrazioaren esku daude. Eta guk zer egin behar dugu, administrazioarekin negoziatu behar dugu edo eskola berarekin? Hor elkar hizketa oso onak izan ditugu zenbait etapatako gurasoekin eta posibilitate handiak dauzkagu plataforma amankomunal batera iristeko. Hortik aurrera...
Beraz urte asketarako afera ikusten da konfluentziarena?
Nik uste dut baietz. Hor momentu batean ikaragarrizko presioa egin da leku guztietatik azkar egiteko eta segituan gauzak konpontzeko. Nik uste dut halako gauza bat ez dela lau gizon bildu eta projektua parlamentuan aprobatuta egiterik. Debate bat etorri behar du gizartearen baitan. Gizarteak berak onartu behar du projektua eta horren ondorioz atera. Guk pauseak emango ditugu. Besteek berdin. Denbora ez du izan behar sekulan helburu bat, produktuak behar du izan. Azkar egiten bada hobeto ze betire bidean era guztietako zailtasunak sortzen bait dira. Azken batean hor borroka bat etorriko da.
PSOEk, UGTren eraginez, irakasleentzako perfil batzuk ezarri ditu hizkuntzarekiko. Nola ikusten da Ikastolen Konfederaziotik hori? Badirudi PNV prest egongo litzakeela "zero perfila" deitzen dena kenduz gero akordio batera iristeko.
Herri honetan irakasle guztiak euskaldunak izan da ere zailtasun haundiak izango ditugu herri hau euskaduntzeko. Hasten bagara alde honetatik amore ematen badugu ba beno... Hemen denak jakin behar dute euskara. Beste gauza bat da zer asmatu behar den ez dakitenek ikas dezaten eta hori ez dadin oztopo bat izan etab, etab, baina alde horretatik denek dute jakin beharra.
Nafarroako administrazioaren aldetik ez da ikusten inolako borondaterik ikastolen mundua garatzeko eta oztopeak baino ez direla jartzen. Badirudi bestalde Konfederazioa isil samar dagoela guzti honen aurrean...
Hori gure estrategiaren barruan sartzen da. Guk plan serio bat egin nahi dugu Nafarroarako lehen esan bezala. Beste estrategia bat. Hemen zaila baldin bada han askoz ere zailagoa gertatzen bait da gure plangintza garatzea. Nafar gehiengo batek, kontutan hartu behar da, ez duela ontzat ematen euskal irakaskuntza zabaltzea. Guk argi dakusagu momentuz dauden ikastolak inolaz ere ez ditzakegula isten utzi. Argi dakusagu ere egoerari soluzio bat guk geuk eman behar diogula.
Beste gai inportante bat, egunotan kalean da, bilena eta zuen estrategia dokumentuan azaltzen dena, euskal egunkariaren projektuarena dugu. Zer eritzi duzue honetaz?
Gure ustez egunkaria egiteko momentua iritsi da. Euskara irakaskuntza hizkuntza bilakatu bada ere zoritxarrez zailtasun ikaragarriak ditu kalean zabaltzeko. Ez dakit aurrera ala atzera goazen, bizitzeko hizkuntz bezala. Ikastoletan bertan gure haurrek gu baino hobeto ikasten dute euskaraz baina hitzegin guk baino gutxiago hitzegiten dute, eta hor aurrera begira apustu handi bat daukagu, eta noski, irrati eta: telebista euskaraz badauzkagu egunkari bat ere behar dugu. Horretan egiten diren ahalegin guztiak guretzat oso onak dira. Projektu konkretuetaz ez daukat ezer esaterik ez dudalako inongo informaziorik ez eta projektuen berririk. Hain zuzen, gaur bertan Egunkaria Sortzen-ekoekin bilduta gaude.
Azkenekoz kaleratu zenuten idazki batetan aipatzen zen egunkari bakar bat izan behar zela, autonomoa, etab. Prest zinetela aipatzen zenuten elkarrekin lan egiteko. Hori zertan mamitu duzue?
Badirudi herri honetan zoritxarrez egunkaria eginez gero bakarra beharko lukeela izan. Bakarra izan behar horrek zailtasunak ekartzen dituze era guztietako pentsamoldeak daude hemen, eta gauzak honela, gure eritziz, gure esperientzian oinarrituta, egunkari berri horren oinarri juridikoa nolabait konpartitua beharko luke izan. Guri eskatu zaigun berdina, eta hor gehiago jokatu behar bada diru publikoarekin. Beste gauza da hori nola gauzatu. Iruditzen zaigu juridikoki titularitate konpartitua askoz ere errazagoa izango dela honelako zertaiterako bilatzea gure projekturako bilatzea baino.
TXUMAI ITURRIA
27-30

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakKonfederaziBesteak
PertsonaiazCAMPOS1
EgileezITURRIA2Gizartea

Azkenak
Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Zer gertatu da DBH 2n? “Ezohiko bi jaitsiera handi” nabarmendu ditu ebaluazio diagnostikoak zientzia eta gaztelanian

Matematika, zientzia, euskara, gaztelania eta ingelesa konpetentzietan EAEko ikasleek duten maila neurtzen duen ebaluazio diagnostikoaren emaitza festan, 13-14 urteko ikasleek zientzia eta gaztelanian izan duten deskalabrua "zuhurtziaz" gogoetatzeko beharra adierazi... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Donostiako emakume batek salatu du Ertzaintza bere aurka oldartu ostean ZIUan amaitu zuela, konorterik gabe

Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.


La Furia. Mimoa eta indarra
“Cascante Euskal Herria bada, zergatik ez dira jotak euskal kultura?”

Ilezko prakak, gerritik oinetaraino, latexa besoetan eta soinean, eta adatsa laranja gori. Horrela aurkeztu du La Furiak bere bosgarren lan luzea: Ultra. Horrek guztiak ederki islatzen du rap abeslariaren apustua: dena eman, bere irizpideen arabera.


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Hidrodukto batek zeharkatuko du Aiaraldea?

Petronorrek adierazi du asmoa duela hidrogenoa ekoizteko lantegia abiatzeko Bilboko Portuan eta erregai mota hori Tubacex, Tubos edota Vidrala enpresetara heltzeko, beharrezkoa izango dela hidroduktoa eraikitzea.


Hirigintza araudia malgutu eta etxebizitzen eraikuntza sustatzeko dekretua sinatu du Jaurlaritzak

Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.


2025-02-19 | Nicolas Goñi
Mozambiken kontratatu zituen militarren torturak isilpean gorde ditu Total multinazionalak

Mozambiken gas eremu zabal batean erauzketa prozesu bat martxan ezartzeko prest zen 2020an TotalEnergies enpresa frantsesa, eta gunearen segurtasuna bermatzeko Mozambikeko unitate militar bat kontratatu zuen. Baina Afrikan egitekoa zuen "inoizko inbertsio pribaturik... [+]


Izena duenak badu izena

Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]


2025-02-19 | Castillo Suárez
Porcelana Irabia

Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]


Eguneraketa berriak daude