«Hirien deszentralizazio prozesuan murgildu behar dugu»


2021eko uztailaren 28an
Mikel Garaiekin elkarrizketan.
MIKEL GARAI
«Hirien deszentralizazio prozesuan murgildu behar dugu»
Donostiako Arkitektura Eskolan irakasle bezala dihardu egun Mikel Garaik. HondarrabiLko ikastola, Aretxabaleta eta Arrasateto udaletxeen konponieta izan dira donostiar honek eginiko lan garrantzitsuenak. Egun, lbaeta auzoan kokatuko den Arkitektura Eskola berriaren eraikuntzan ari da buru belarri. Izan du ordea, Kursaal, Alhondiga eta beste hainbat projektuz gurekin hitzegiteko astia.
Euskal Herrian historian zehar desastre urbanistiko ugari egin dela aipatu izan da eskuarki. Konpondu al dira aintzinean eginiko hondamen guzti horiek?
Ez dut uste beste lekuetan baino desastre gehiago egin dire nik hemen. 1970 urteko boom ekonomikoarekin herri guztiak zabaldu ziren, eta ondorioz Errenteriak, Pasaiak edo Hernanik beren estruktura– aitatu zuten. Aldaketa horiek ez ziren ondo egin, espekulazio handia zegoen, baina gauza horiek ez dira konpontzen, ez dut esango urbanismoan egiten diren gauzak betiko direla, baina... Erdi aroan egin ziren kasko zaharrek oraindik bizirik diraute; urbanismoan egiten diren gauzak ez dira konpontzen, txukundu, zabaldu egiten dira, konpondu ez ostera,
Gauzak ondo egin ez zirela esaten duzanean, zer adierazi nahi duzu?
Ikusi besterik ez dago. Donostia ingurune honetan, Altza, La Paz edo Errenterian, kasu, garai hartan egin eraikuntzak dentsitate handikoak dira, horrelako bizilekuak Europan denisitate gutxiagorekin burutzen bait dira; gaur egun hemen ere ugaritasuna jaitsi da. Diru gutxirekin eginiko etxe bizitzak ezin dira era horretan egin, etxe horiek bi eta hiru pisurekin eraiki behar dira, arbolez horniturik, etabar. Dena den. horretarako dirua behar da, eta hemengo etxe bizitzak, of izialak behintzat, diru gutxirekin egiten dira, eta ondorioz, ezin da gauza handirik prestatu
Zer ezberdintasun dago garai hartako etxe bizitza ofizial eta gaur egungoen artean?
Dentsitatearen jaitsiera da ezaugarririk garrantzitsuena. Horrezaz gain, egitura urbanoa asko hobetu da, kaleak, etxeak eta dendak estruktura baten barruan daude kokaturik. Sasoi haietan, ez zen inolako harremanik aipaturiko elementuen artean, lotura eza soma zitekeen.
Ez da ordea plangintza orokor bat burutzen. Arazoa zer da ez dela egin edo ez dela gauzatzen?
Etxebizitzak errepideen arabera egiten direla da arazoa. Donostiako Intxaurrondo auzoan berriki eginiko eraikuntzak adibidez, era honetara egin dira. Nere ustez hori ez da auzo bat egitea, auzo bateko elementuek lotura izan behar dute beraien artean.
Planak gaizki egin direla esatera ausartuko nintzateke, gauzek lehen bezala jarraitzen dute eta.
Euskal Herriko urbanismoan ikuspegi baterakoi batetaz hitzegin daiteke?
Urbanismoaren ikuspegitik Euskal Herria osotasunean hartzea oso zaila da, lekuan lekuko arazoak ezberdinak direlako. Nahiz eta guztietan hiriburua nagusitu, zonalde ezberdinak deude: Iruñea, Bilbo, Donostia, Gasteiz.
Plangintzak egiteko orduan urbanismoa zaintzen da ala edozein lekutan eraikitzen da?
Plan orokorrak egiten dira, baina merkatal libre batean egiten direnez gero, kontratistek agintzen dute. Bestalde, edifizio publiko oso gutxi eraikitzen dira eta hauen eraikuntza zabaldu beharko litzateke.
Zer egin daiteke urbanismoaren arazoak konpontzeko?
Deszentralizazio prozesu batean murgildu beharko ginateke. Donostian, adibidez, altameneko herriek birmoltaketa instituzionala behar dute, deszentralizazioa, alegia. Gauza gutxi egiten da, eta egiten direnak hiri erdian burutzen dira, ez inguruko auzo eta herrietan; ondorioz, lo egiteko herri bilakatzen dira ingurune horiek.
Inguruneko zonaldeotan ez da inolako eraikuntza bublikorik planteiatzen, ez da zinerik altxatzen. Horrelakoetan, kultur zentruak, musika aretoak jarri beharko lirateke, egun gertatzen den zentralizazioa ekidituz. Herri horiei nortasuna eman behar zaie.
Zergatik ematen da zentralizazio hori?
Autopista eta errepideen eraginez hiriburuak zentru bilakatu dira, Bergara eta Arrasaten bizi zen jendea Donostia edo Bilbon dago da egun. Jende guztia hiriburuetara begira dago, hauek bait dira bizirik dirauten inguruneak.
Zenbateraino da komenigarri hiri handi hauek zabaltzea?
Herriak zabaltzea ona da. Euskal Herriak bost milloi biztanle eduki beharko lituzke, horrek aberastasun kulturala eragiten bait du. Ondo tajutzen baldin-bada, herrien zabaltzea ez da arazoa. Kontuz ibili behar da, baina beste lekuetan burutu baldin bada hemen ere egin daiteke.
Arkitekturaren ikuspegitik begiratuta, Euskal Herriko arazorik larriena zonalde berdeena da?
Nik beti Euskal Herrian zuhaitzak gorrotatzen ditugula esan izan dut, jarri beharrean kendu egiten bait ditugu. Euskal Herriko edozein herri urbanizatura joanez gero, ez duzu zutaitzik ikusiko, bai ordea etxebizitza mordoa. Herri batek, eralkuntza publiko, etxebizitza eta zonalde berdeen arteko oreka behar du izan. Elementu horiek funtsezkoak dira.
Etxebizitzari dagokionez, nolakoa da egungo izaera?
Egoera arras ezberdina da. Gizarte erruralaren baitan, lantoki eta bizileku genuen etxea, egun ordea logela hutsa besterik ez da askorentzat. Lo auzoen fenomenoa euskal hiriburuetan guztiz zabalduta dago.
Urbanismoa kultura dela diote askok. Gertatzen al da horrelakorik gure ingurunean?
Horrelako edifizioak gutxi eraikitzen dira, eta gainera, hiriburuetan baino ez. Plazaratu, askotan plazaratzen da, baina amaitu gutxitan; azken hamar urteetan, Donostian adibidez, nik dakidala Maria Cristina eta Victoria Eugeniaren berrikuntzak besterik ez dira bideratu, obra berririk proposatu gabe.
Esan bezala, oso obra publiko gutxi eraiki da, eta hauexek hiriburuen erdigunetan gainera. Donostian, esaterako, estadioa aurretik urbanistikoki antolatua dagoen toki batean ezarri nahi dute, jendeak eskuarki erabiltzen duen ingurune batean. Ezin al duten inguruko leku batean jaso? Honela dagoenak egun konplitzen duen funtzioa beteko luke eta beste zonalde bat indartuko litzateke.
Gauza bera gainontzeko eraikuntzekin. Kursaalean altxa behar duten musika aretoa zergatik ez hiriaren kanpoaldean dagoen Loiola auzora eraman? Bilhon gauza bera jazotzen da. Zergatik ez, bada, Alhondiga ibai ertzean eraiki?
Zein da zentralizazio horren arrazoia?
Politikoek nahi duten gauza bakarra publizitatea da, eraikunizek ahalik eta oihartzun handiena lortzea, alegia. Hiria zabaltzeak izugarrizko plangintza eta lana eskatzen du, eta horrek beldurra ematen die.
Hiriak ez dira honela hedatzen, eta pausoak zabaltzeko pentsamenduarekin luzatu behar dira. Leku bat ondo egina baldin badago, Donostiako Anoeta ingurunea adibidez, zaindu behar da, eta projektuak beste tokietara bideratu hiria barrelatzeko. Alhondigak berak Bilbo inguruko auzoren bat aberastuko luke hiri erditik mugituz gero.
Urbanismoa ekonomiaren menpe aurkitzen da beraz?
Ekonomia, noski, faktore garrantzitsua da, arkitekturak dirua behar baitu. Diruak eraikuntzaren kalitatea zehazten du. Momentu honetan burutzen ari naizen Arkitektura Eskolarako, kasu, 70.000 pezeta erabiltzen ditut metro karratuko, Forster-ek proportzio berdinean milioi bat darabilenean Hong Kong-en bankua jasotzeko. Gauzak horrela, zein izango da eraikuntzarik onena? Ez dago zalantzarik.
Arkitektura turismoa erakartzeko elementu gisa erabil al daiteke?
Turismoak ez du izan behar lanak ondo trebatzearen arrazoi bakarra. Azken urteotan, esate baterako, eraikuntza franko altxatu da Benidormen eginkizun honekin, baina gauzak urbanistikoki gaizki proposatu dira. Ondo egingo balira, turismoa bakarrik etorriko litzateke.
Donostiara datorren turistak ordea, museorik ikusteko aukerarik ez dauka egun. Oteiza, Txillida, Celaya eta honelako artistek ez al dute museo bat merezi?
Gai zehatzagoei atxikituz, nola ikusten duzu Kursaaleko projektua?
Ez dut projektuen erakusketa ikusi, baina egunkarien bitartez jaso dudan informazioaren arabera aukeratutako proposamena egoklena iruditzen zait. Arkitektura konbentzionala da eta hori ez da txarra. Beste batzu teknikoagoak izanik, fikziozkoak gertatzen dira.
Dena den publizitate kutsua dario guzti honi, honelako lehiaketak publizitatea egiteko burutzen bait dira gehienetan. Lanak atondu diren erara prestatzeak, hau da, kanpoko arkitektoak ekartzea hemengoei jeramonik egin gabe, ez dio mesede handirik eskaintzen bertako arkitekturari. Nik Arkitektura Eskolan aspaldi azaldu nuen ondo iruditzen zitzaidala kanpoko arkitekto famatuak kontratatzea, baina hemengoekin batera lan egiteko asmoz.
Eta Alhondigari dagokionez?
Egoera bertera errepikatzen da. Bertako mahai inguru batean enizun ahal izan nuenez jendea projektuaren aurka dago, ez dute Bilbo erdian honelako etxe handirik nahi. Egungo Alhondiga edifizio ona da, barrutik ez dago oso zainduta, baina faixada txukuna dauka. Ondo dago liburutegia gauzatzeko.
Lanek lehen izaten ziren bezala behar dute izan, normalagoak, ez larogei metrotako kubo handiak. Hiri baioitzak bere nortasuna du, Bilbok, Donostiak eta Parisek ez dute nortasun berdina. Zergatik ez kultur etxeak auzoetara zabaldu, eta egun Alhondiga dagoen tokian liburutegia jeso eraikuntza errespetatuz?
Zergatik beraz bi eraikuntza hauek?
Hemen, musika ikastetxeak bultzatu beharrean orkésta bat antolatzen da, nahiago da errekorda duen korrikalaria atleta ugari baino. Hemen, askozaz garrantzitsuago izaten da eraikuntza handi bat herri guztiraio plangintza orokorra baino, projektu txikiez osaturiko plangintza orokorra baino. Zer esanik sortuko duen eraikuntza burutzea da inportantea, eskaparate izango den zerbait, politikaren eskaparate.
Arkitektura bera asko aldatu al da?
Egungo arkitektura ezberdina da eta arte eder guztietan bezala, arkitektura hala baita, altaketak izan dira. Orain dela urte mordoska, Le Courbissier-en garaian, pentsamendu modernoa zegoen indarrean. Hauek hiriak makinak bailiren ikusten zituzten, etxebizitzak alde batera, industria beste batera, eta haruntzago jolas tokiak, konpartimenduetan sakabantutako hiriak bezalaxe. Pentsamendu honek, alabaina, eragina galdu zuen eta jendea ziutateak zertxobait konplexuagoak zirela konturatu zen. Ekologiren bidez, gizartea hiriaz kontzientziatzen hasi da.
Zer erreferenizia erabiltzen dira gaur egun?
Erizpideak jasotzeko atzera jotzen dugu. Lehengo árkitekturaren eragina nabaria da eta horrek egitura aldatu du. Gaur egun funtzionaltasuna ez da modernoek tenore batean pentsatzen zuten bezala, eraikuntza askok funtzioz aldatzen bait dute denboraren poderioz. Dekorazioa, hala ere, aspaldi baztertu zen, diru asko behar delako.
Materiale berrien presentzia soma al daiteke?
Hemen ez dira horrenbeste zabaldu, edifizio publiko gutxi egin bait da. Ez dut uste iraultza materiale Idetik etorriko denik. Ekleptizismo momentu batean gaude, hau da, eritzi ugari dago, materiale franko erabilizen da, baina ene ustez batek ez du besteak baino gehiago balio, ingurunearen arabera erabaki behar da. Lekuak agintzen du, familiak bezala, aberriak bezala.
A.GOSTIN MIKEL ARRIETA

27-30

GaiezKulturaArteaArkitekturaArkitektoak
PertsonaiazGARAI1
EgileezGOSTIN1Kultura
EgileezARRIETA4Kultura

Azkenak
Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Zer gertatu da DBH 2n? “Ezohiko bi jaitsiera handi” nabarmendu ditu ebaluazio diagnostikoak zientzia eta gaztelanian

Matematika, zientzia, euskara, gaztelania eta ingelesa konpetentzietan EAEko ikasleek duten maila neurtzen duen ebaluazio diagnostikoaren emaitza festan, 13-14 urteko ikasleek zientzia eta gaztelanian izan duten deskalabrua "zuhurtziaz" gogoetatzeko beharra adierazi... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Donostiako emakume batek salatu du Ertzaintza bere aurka oldartu ostean ZIUan amaitu zuela, konorterik gabe

Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.


La Furia. Mimoa eta indarra
“Cascante Euskal Herria bada, zergatik ez dira jotak euskal kultura?”

Ilezko prakak, gerritik oinetaraino, latexa besoetan eta soinean, eta adatsa laranja gori. Horrela aurkeztu du La Furiak bere bosgarren lan luzea: Ultra. Horrek guztiak ederki islatzen du rap abeslariaren apustua: dena eman, bere irizpideen arabera.


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Hidrodukto batek zeharkatuko du Aiaraldea?

Petronorrek adierazi du asmoa duela hidrogenoa ekoizteko lantegia abiatzeko Bilboko Portuan eta erregai mota hori Tubacex, Tubos edota Vidrala enpresetara heltzeko, beharrezkoa izango dela hidroduktoa eraikitzea.


Hirigintza araudia malgutu eta etxebizitzen eraikuntza sustatzeko dekretua sinatu du Jaurlaritzak

Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.


2025-02-19 | Nicolas Goñi
Mozambiken kontratatu zituen militarren torturak isilpean gorde ditu Total multinazionalak

Mozambiken gas eremu zabal batean erauzketa prozesu bat martxan ezartzeko prest zen 2020an TotalEnergies enpresa frantsesa, eta gunearen segurtasuna bermatzeko Mozambikeko unitate militar bat kontratatu zuen. Baina Afrikan egitekoa zuen "inoizko inbertsio pribaturik... [+]


Izena duenak badu izena

Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]


2025-02-19 | Castillo Suárez
Porcelana Irabia

Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]


Eguneraketa berriak daude