argia.eus
INPRIMATU
"Radio Formulako hizkuntza egiteko dago"
2021eko uztailaren 23a
Joseinazio Etxeberriarekin elkarrizketan.
Joseinazio Etxeberria:
"Radio Formulako hizkuntza egiteko dago"
Bi aste daramatza Gazte Irratiak uhin hertziarrak aireratzen. Eguratsaren berri, ordua eta musika baino ez. Musika berri berria, oso entzuna, komertziala eta gainerakorik ez. Gazteek hau nahi omen dute beste irratiak serioegiak iruditzen baitzaizkie. Joseinazio Etxebarria musika zale amorratua izanik beroni ekin nahi dio eta irrati berriaren berri izatean? aukeratzat joz, aurkeztu eta hartu egin zuten.
ARGIA.–Musika, musika eta musika, baian hainbeste musikak nolabaiteko aukeraketa eskatuko du, ezta?
Joseinazio Etxebarria.– Disketxekin harremanetan jarri gara disko berriak lehen bait lehen eskura ditzagun. Gure asmoa ahalik eta musika berriena eskaintzea da eta horretarako bi talde dauzkagu, bata Donostian eta bestea Bilbon. Taldeok diskoon azterketa egiten dute, kanturik egokienak aukeratu eta zerrenda bat egin. Zerrenda honetaz baliatzen gara aste oso batetan bai Bilbon eta bai Donostian' aukeraketa astero aldatzen delarik. Beti kontutan harturik aukeraketaren oinarria musika berria, entzuna eta komertziala. Hala ez bada ez du toki handirik izango gure saioetan.
A.–Kantuen banaketa nola egiten da? Ez al da errepikakerregi gertatzen?
J.E.–Mailaren arabera 4 sailetan banatzen ditugu abestiak. Maila desberdinotako abestiek maiztasun ezberdina daukate. Esaterako ordu erdiro gutxienez lehen mailako abesti bat jarri behar dugu, orduero gutxienez bigarreneko bat, eta horrela. Egia da errepikakorregia gerta daitekeela, baina hemen erritmoa garrantzitsua da eta egun osoan errepikakorra gertatu arren denbora laburragonan ez da horrela.
A.–Kate bat euskaraz eta bestea gaztelaniaz, baina musikari dagokionez zer nolako indarra dauka euskarak erizpideetan?
J.E.– Erabatekoa. Euskarak. prioritate osoa izango du gure ekitaldietan, baina beti aurretiaz esan dudan entzun, komertzial eta berriaren irizpidea kontutan harturik. Berria ez bada ez du tokirik. Tarteka marteka izango da kantu zaharragoak jartzeko aukera baina normalki kaleratu berria aireratuko dugu. Erizpide orokor hau betetzen denean euskarak prioritate osoa izango du. Gertatu zaiguna da oraingoz materialez urri gabiltzala eta euskaraz atera den materiale berri bakarra "Hertzainak" taldearena denez ez dugu euskaraz ezer ateratzeko aukera handirik ere.
A.–Radio Formularen kontu hau nahiko berria da. Eredu ezean hizkuntza egokitzean izan al duzue inolako arazorik?
J.A.–Bai. Hasteko, zuk esan duzunez Radio Formularena kontu berria da. aurretiaz behin egin dela uste dut. eta hizkuntza moldatu gabe dago. hainbat eta hainbat esamolde ez da existitzen eta sortu egin beharra dago. Dena den, hau ez da gure kontua bakarrik. beste irratietan ere horren premia dago. Bestetik erritmoa da irrati mota honen oinarria eta eredu ezean erritmo egokia jartzen eta mantentzen ikasi beharra daukagu.
A.–Zu kazetaritza ikasten ari zara eta Radio Formula horrek zer ikusi gutxi dauka gai horrekin, ezta?
J.A.– Niri benetan interesatzen zaidana musika da eta musikaren mundu honetan aritzeko kazetaritza bide egokia irubitu zitzaidan. Nik musikaz idatzi edota saio musikalak egin nahi ditut. horrela oraingo hau bide eta aukera egokia iruditu zait, gerora saio sendoagoak egiteko asmoak dauzkat eta.
A.– Musika komertziala, ordua eta denbora. Ez ai da pobre samarra? Gazteeak ez ote dute beste ezer nahi?
J.A.–Bai. hala da. Musika bakarrik jartzea pobre samarra gerta daiteke. baina kontutan izan behar da gu hasi baino ez garela egin eta martxan jartzerko bide hau aukeratu dugu. Gerora, sendotzen garenean, gauza zabalagoak egingo ditugu. Gainera oraindik materiale gutxi daukagu eta bada beste arrazoi bat ere: Ameriketako EE.UU.etan izugarrizko arrakasta izan dute guk; martxan bota dugun bezalako irratiei; eta hemen ere zelako erantzuna daukan ere ikusi nahi izan dugu.
S. MADARIAGA.
61


GaiezKomunikabidIrratiaEuskadi irrEsatariak
PertsonaiazETXEBERRI18
EgileezMADARIAGA8Komunikabid