J. Ibarrola: "Zuzendari artistikoaren papera bindikatzen dut eszenografoarentzat"


2021eko uztailaren 23an
J. Ibarrolarekin elkarrizketan.
ANTZERKI TALDE FRANGOKIN LANEAN DIHARDUEN ESZENOGRAFOA ARTEAREN ETA DISEINU FUNTZIONALAREN OREKAREN BILA
J. Ibarrola: "Zuzendari artistikoaren papera bindikatzen dut eszenografoarentzat"
Artearekiko joera familiatik datorkio. Komikilari eta margolaria. Egun, eszenografo batarrenetariko bat. Hamaita antzerki talderekin lan egindakoa, oraindaino 16 muntaiatan parte hartu du. Bilbon lotu ginen. Hitz egindakoen zati bat besterik ez da ondokoa.
Eszenografo lanetan hasi aurretik pinturan eta geroago komikian aritu izan da Jose Ibarrola. 16 urtez ikastean utzi zion eta pinturara dedikatu zen erabat, 25 urte inguru arte. Ordurabo hasia zen komikiaren historioan sartzen, simultaneoki biak egiten zituela, definitiboki mundu artistifoarekin haserratu arte, "enpatxatu, haserratu baino".
ARGIA.–Transizio politiko garaia zen orduan...
J. IBARROLA.–Momentu klabe bat da, ezen transizioarekin parekatzen bait da, eta artea objetu manipulable eta espekulatibo bihurtzen da. Artea trukatze balore bezala konzebitzen da, transazio komertziala, gaur egun kasik esklusiboki diru beltzaren irteera bat besterik ez dena. Orduan guzti honek, kontu pertsonal batzuri lotuta, kasik pinturaren mundua aldera uztea eragiten dit, gutxienez esposizioei dagokienean. Noski pintatzen jarraitzen dut, eta lehen baino askozaz gogo gehiagoz: nahi dudanean, nahi dudan bezala eta nahi dudana pintatzen, eta ez erakusketarako, ez saltzeko. Uste dut hauek direla baldintza egokiak ongi lan egiteko.
Baina batik bat komikian dihardut, eta orain dela 10 urtetik edo antzerki eszenografia lanetan.
A.–Zergaitik dira hain gutxi hemen eszenografoak?
J.l.–Eszenografi munduan jendea egon badago, asko oso gai direnak, baina pasadan bezala daudenak. Hainbat arrazoigatik ezin dute espezializatu.
A.–Ez al zara isolatuta sentitzen, bakarra bazina bezala? Baldintzatzen al du horrek zure lana?
J.l.–Bai, konpetentzia maila bat betar dela uste bait dut; sanoa izango litzateke. Nire lanean jende gehiago aritzea ez dator nire aurka, alderantziz baizik, mesedegarria da. Jendeak esaten dit ongi egongo naizela ni bakarrik lan horretan, baina ez, ez, zenik badakit jendea nazkatu egiten duela, 'berriro hau ere hemen sartuta...'. Nik ez nute nahi horrela izatea. Baina deitu egiten didate eta ezin dut baztertu. Konsziente naiz gainera ez dagoela jende gehiago, honelako esperientziarekin.
A.–Zer suposatu dizu aurretik margolari, komikilari izateak zure oraingo eszenografo lanean?
J.l.–Marrazten jakiteak bai eman dit abantaila besteekiko. Nahiko erraztasunez dakit imajinak irudikatzen, ideiak konkretatzen marrazkien bidez. Nik nire marrazkiak tridimensionalki ikusten ditut, distantzia, bolumenak, hutsuneak... ikusten ditut. Sarritan jendea ez dago oso gertu izate artistikoarekin, eta kostatu egiten zaio paperean dagoena ikustea. Marrazkilari izateak asko lagundu dit. Nik uste dut eszenografoaren paperak oso konpletua izan behar duela, imajinaren munduaren barnean, mundu bisualean.
Nahiz ni artisaua naizen, makinak izugarri gustatzen zaizkit. Nik uste dut eszenografo on batek bere ondoan izan beharko lukeela ordenadore ekipo handi bat, eta gaianera perfektoki marrazten jakin behar duela, mugimendu koreografikoak egiteko gai, hau da, bisulari dagokion edozertan parte hartzeto gai izan beharko luke. Nik zuzendari artistikoaren papera bindikatzen dut eszenografo arentzat. Ikusleak bisualki sentitu behar duen guztiaren arduradun eta erantzule izan behar du.
A.–Nola gauzatzen da zure lana, zenbateraino lotzen da antzerki taldearen lanarekin?
J.l.–Eszenografi lana talde lana da. Nik beti esaten dut: lan guztiak nik sinatu arren, zuzenkariak edo taldeak ere sinatu zezakeela %75 batean. Hor aportaziozko lan kolektibo bat dago; batuteka lana da. Eszenografo eta zuzendariaren artean inplikazio on bat egotea beharrezko Ja. Eta hori da politena.
Ni aritu naizen esparruetan erabat bakarti eta indibidualki egiten da lan. Antzerkiaren diseinu eta bozeto lana indibiduala da, baina lan hori konstanteki izan behar du taldeak onartua. Eta gainera guzti horrek funtzionala izan behar du, eta bizitzeko modukoa. Hau da kolektiboaren interesei erantzun behar dio. Ez da luzimendu pertsonaleko lana, obraren luzimenduko lana baizik.
A.–Komikian edo pinturan bezala esan liteke estilo propioak sortzen direla eszenografian ere, ala talde lana izateak galerazi egiten du horrelakorik...
J.l.–Uste dut estilo bat badagoela. Dena den nik ez dut gehiegi sinisten estilo erabat itxietan. Orohar zure buruarekiko zintzotasunean datza arazoa. Benetan nahi duzun hori azaleratzen ari den neurrian, ezinbestez gauza pertsonal bat izango da. Irteten utzi behar da indibidualitate hori. Uste dut une honetan arte munduan orijinaltasuna primatzen dela; besteengandik diferentziatzea. Eta hori oso supertizialki egiten da; ez dute garrantzirik beste baloreek, orijinala izateak baino.
Pinturaren alorrean egiten da salgarriago suertatzen delako. Marka eta zigilu kontua da. Niri guzti hori ez zait interesatzen, orijinaltasunaren arazo hori oso eztabaidagarria bait da. Oso orijinala izan zaitezke Zornotzan eta aldi berean New Yorkeko kalko bat izan. Hori gertatzen ari da azken finean artearen munduan Eszenografian argi dago guzti hori askozaz ere konplikatuagoa dela, zu zeu ez bait zara lanaren errespontsable bakarra.
Denok ditugu gure gusto eta joerak. Nire kasuan: gauzak ordenatuak egotea, nahiago dut singletasuna barrokismoa baino nahiz eta sarritan gustatzen zaidan partzialki barrokoa izatea, koloreen arteko homogeneizazioa, hainbat kolore, hainbat testura... hau da, komikian eta pinturan ere erabiltzen ditudanak. Orduan pentsatzen dut zigilu pertsonal bat emango diodala nire lanari. Ez dakit momentu honetan hori posible den; ez dakit horretarako adinik dudan; arduratzen ez nauen kontu bat da. Garrantzitsuena da egiten dudan horrek funtzionatzea, prinizipioz niri gustatzea eta gogo betez egotea nere buruarekin. Eta gehien bat jantzi dezala eta erabilgarri eta egoki izan dadin obrarako.
A.–Nola elkar lotzen da arte bisuala eta, kasu honetan, beharrezko duen izaera funtzional hori?
J.l.–Antzerkiak ez dira izan beharko luketena. Beti pentsatu behar duzu antzerki ttikiagotan ere, eta horrek mugatu egiten zaitu. Antzerki munduan hain eskas bizi gara: asko jota, bat edo bi furgonetatan eraman behar dituzu tramankuluak, eta ondorioz pisuz eta bolumenez mugatuta zaude, baita materialez ere–jakinik gainera gehienetan aktore beraiek muntatu eta desmuntatu beharko dutela muntaia osoa. Beraz, diseinatzen dituzun gauzek muntai erraza izan dadin erraztu behar dute. Ez da hainbeste gidoiak eska ditzakeen berezitasunen arauera jokatzea, horretara poliki poliki moldatzen bait zara.
Egia da taldeen joera errazera jotzea dela. Gainera badugu halako tradizio bat zera esaten duena, eszenografiak, irudiak ez duela garrantzi handirik, aktoreak dioenak baizik.
LOREA AGIRRE

Uda ostean Bilboko Metroko sarreretan egingo diren lanak estali eta apaintzeko izendarurako lau artistetako bat da Jose Ibarrola.
51


GaiezKulturaAntzerkiaBesteak
PertsonaiazIBARROLA2
EgileezAGIRRE9Kultura

Azkenak
2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


Eguneraketa berriak daude