"Irabaztea ona da gozatzeko baina galtzea ere bai pentsatzeko"


2007ko otsailaren 21ean
Emil Zatopek-ekin elkarrizketan.

Gerraondoko Olinpiadetako garaipen sonatuek egin zuten 'giza lokomotorea', Emil Zatopek, munduan famatu. Helsinkiko bere balentriað5.000 eta 10.000 metroko lasterketak ez ezik maratoia ere irabazi zuen 1952ko Olinpiadetanðez du oraino inork errepikatu. Ofizioz militarraðkoronel izatera heldu zenð, bere emaztearekin Pragan bizi den 68 urteko pentsionista da gaur egun. Zubietako krossa medio etorri da Donostiara.

Maria Cristina hotel donostiarrean hartu gaitu Emil Zatopek-ek, bertako kafetegian, bakarrik uzten ez duen azafata alboan duela. Gazteleraz oso ondo hitzegiten duela segurtatu digu neskak, eta politikaz hitzegiteko botere beldurrik ez duela. Arazo bat: ulertu ez omen du hitzegin bezain ondo egiten.

Komunista ez zen Txekoeslovaquia ezagutu zenuen, eta 11. Gerrate Mundiala ere bai. Nola bizi zenituen garai haiek?

Gerra garaian ez zuten korrika egitea debekatu, bai ordea dantzatzea, kantatzea edo bizitza zoriontsua burutzea. Gerra bukatu ondoren, ejerzitora sartu eta gutxinaka graduazioak eskuratzen hasi nintzen; Londongo Jokuetan urrezko domina eskuratu nuen 10.000 metroko lasterketan eta lehen teniente izendatu ninduten, eta munduko errekordak gainditu bezain pronto, kapitain; 'mayor' Helsinkiko garaipenen ostean, 5.000 eta 10.000ko markak ontzean teniente berriz, eta azkenik koronel gradura iritsi nintzen. Egoera hau ez zen zuzena, konpainia edo bataloirik gabeko koronela bait nintzen, 'coronel honoris causa' besterik ez baita. Geroxeago, 1968an, ejerzito sobietarra barneratu zen Txekoslovaquian eta ez zitzaidan batere gustatu, suntsiketa bihurtu bait zitekeen munduko mugimendu komunistarentzat.

Pragako udaberriak parte zuzena izan zenuen. Nola ikusten duzu hura gaur egungo ikus puntutik?

Jakituria eta idazleen Praga hura eta egungoa aztertuz oso desberdinak direla ohartzen gara. 1968 Udaberria ez zen ona izan inteligentziarentzat. Dubcek berak adierazi zuen, esfortzu guztiak batu behar genituela sozialismo humanoa lortzeko norberaren zorionerako. Humanoak ordea, Sobiet Batasuneko lerro politikotik independiente izatea esan nahi zuen; gauzak honela, ejerzito sobietarra sartu zen bertan eta,'finito'.

Orain aldaketa handiak jasaten ari da, ordea, zuen herria.

Azken hilabeteotan alteketaren tenorea heldu da gure herrira. Neu eskubideen alde agertzen naiz, demokrazia parlamentario berriaren defendatzalleekin jarri naiz, baina ez dut buila gehiegirik atera nahi, ezen lehengo errejimenak asko eskaini bait zidan.
 
Larria al da zuen Europako ekialdeko herrien egoera sozioekonomikoa?

Ekonomia garatzeko egun, beharrezkoa da produzitu, saldu eta munduarekin harremanak izatea.

Gizon gorbatasunek osatutabo taldeak eten du elkar hizketa. .'Bariatu, eten al dezakezue solasaldia?', erregutu digu Gregorio Ordoñez zinegotzi donostiarrak irribarre zabalaz Zatopek-engana hurbilduz. Jose Maria Aznar agertu da jende multzo erdigunetik. Zatopek Aznar-i begira eta Aznar aurrrean duen agurea zein ote den galdezka. "Hau nire presidentea da, nire jefea!". "Eta hau Emil Zatopek". Eskuak, argazkiak... eta berriro elkar hizketara.

Neronek galdera bat luzatzen dut oraintxe: nola izan da posible Polonia, Txecoslovaquia edo Bulgarian errejimena aldatzea? Bada, ene ustez, Sobiet Batasuna ez da hain indartsua. Mijail Gorbachov berak herriek independentzia bera lortu arterainoko eskubidea dutela aitortu zuen, nazionalitate guztiek libreago izateko gogoa batute, Sobiet Batasunak ezin dezake deus egin, bere ekonomia ez baita hain tinkoa. Solidaritatek errejimen librea aldarrikatzen badu Polonian, edo ikasle gazteek alderdi komunista buruzagi gehiagorik ez dutela nahi Txecoslovaquian arraposten badute, Sobiet Batasunak ezin du laguntzarik eskaini.

Ze eritzi duzu Vaclav Havel zuen presidenteari buruz?

Havel gizon izugarria da. Alderdi bakarraren sistemaren barruan jadanik demokraziaren alde borrokatu zuen, protesta ugari luzatuz, baina beti itzalpean bukatu zuen. Handik irten eta beste demostrazia batzu egiten ausartu zen, kartzela ezagutuz berriro. Guztiak ez dira hain adoretsuak. Baina sistema erori zenean, nolakoak diren gauzak gure munduan, Havel presidentetzarako aspirante bilakatu zen. Ekainean hauteskundeak helduko dira eta orduan ikusiko dugu nor izango den presidente berria.

Zer gertatuko da ekaineko hauteskundeetan?

Lehen alderdi bakarra zegoen, komunista hain zuzen, baina orain hogeita hamalau daude; demokrazia egon badago, baina kontuz, kaosa bilakatu daiteke eta. Hogeita hamalau alderdi politiko baldin badaude ere, alderdi komunistak, ongi antolatzen bada, irabazteko aukera franko du. Prestatzen bada, lehen partidu bihurtuko da, gainontzekoak erabat sakabanatuta bait daude. Dana nire emazteak eta ni neuk sozial demokraziara jotzen dugu gehiago, komunismoa erradikalegia da guretzat, mundua altatzea aldarrikatzen du, mundu osoa izar gorriarenpean ezartzea, baina ez da erraza. Corean hasi zen, gero Camboya, Vietnam, Indonesia, Cuba... arriskutsua da Sobiet Batasunean gosea izatea gaur egun.

Komunismoa bukatzera al doa?

Dubceken garaian sozialismo humanoari buruz hitzegiten zen. Gaur egun ez da sozialismoaz mintzatzen, demokrazio parlamentarioaz baizik. Neu propio, ez nago sozialismoaren kontra, gustatzen zait sozialismoa, baina hori ez da arazoa. Ikasle gazteek parlamentarismoaz hitzegiten dute orain, komertzio libreari buruz aritzen dira, eta nik entzun egin behar diet; ez gehiegi erantzun ordea. Demotraziak ejerzito sobietarra Txecoslovaquiatik bidaltzeko aukera eskaintzen du, eta Havel presidentea Moscura abiatuko da aste honetan bertan prolema hori eztabaidatzera.

Baina kapitalismoaz hitzegiten da. Hori al da irten bidea?

Tendentziak kapitalismora jotzen du sozialismora baino. Kapitalismoán gazte, indartsu eta jakintsu izanez gero soilik bilaka zaitezke dirudun, baina denak ez gara horrelakoak, ez gara hain indartsu eta azkarrak. Sistema honetan aberatsak oso aberatsak dira eta txiroak oso txiro. Sozialismoak berriz, lan egin eta dirua irabazteko aukera eskaintzen die guztiei, eta ene eritziz, askoz hobea da. Denak egin behar dute lan, eta hori gustatzen zait.

Zer iruditu zaizu Errumanian gertatu dena?

Errumania Erdi Aroan kokatuta egon da gaurdaino. Ceaucescuk harreman ugari izan zuen pertsonalitate askorekin, De Gaulle, Giscard edo britainiarrekin kontaktuak eduki bait zituen. Aldiz, sobietarren kontra altxatu zen behin eta berriro. Sobiet Batasunak Los Angeleseko Olinpiadetara ez joateko esan bazuen, Ceaucescuk 'gu bagoaz!' esan zuen, eta Sobiet Batasuneko tropak Pragan sartu zirenenean'gu ez goaz!' esan zuen. Gauzak honela, ateak itxi zizkion Sobiet Batasunak Errumaniari. Beraz, mendebaldekoen ateak lehendik itxita eta Sobiet Batasunakoak itxi berriak, fruitu bezala gosea etorri zen. Ceacescu independentziaren ordezkari gisa jokatu zuen politika komunistaren aurrean. Errumaniako errejimenari ez bazaio laguntzen, etorkizun beltza izango du.

Gorbachov-en politika positiboa al da?

Fantastikoa da Gorbatxov, egoera politikoa hobetu egin baitu. Berak aitortu zuenez, perestroikarekin gauzak aldatu egingo dira, eta halaxe gertatu da. Baina orain zer gertatuko da Gorbachovetin? egoeraren aldaketa arriskutsua da Sobiet Batasunarentzat: politiko sobietarrek nahiago dute Gorbaixov aldatu egoera aldatu baino.

Mintzo gaitezen zeu farnatu egin zintuen kirolaz. Garaipen guztien artean Helsinkikoak izango dituzu gogoan batik bat; zure emazteak, gainera, orduan irabazi zuen bere urrezko domina. 1952ko Helsinkiko Joku Olinpikoetan 5.000 metroko lasterketa irabazi ondoren, hamar minutura gutxi gorabehera, Danak jabalina jaurtiketako urrezko domina lortu zuen. Ene garaipena nahiko erraza izan zen; estraineto bueltatan guzti denak kristoren abiadan aritu ziren, baina bukaera partean, lur jota aurkitzen ziren eta azken berrehun metrotan atzetik aurrera pasa nien. Etsairik gogorrena berez, Alain Mimoun izan zen: aurreneko topaketa serioa Londonen izan genuen 1948an; nik lehen postua eskuratu nuen eta berak bigarrena, eta jende guztiak harrituta galdetu zuen ea nor zen mutiko hura. Hortik aurrera, Europako 1954ko txapelketan, 10.000 metrotan, Zatopek lehen, Mimoun bigarren; 5.000 metrotan, Zatopek lehen, Mimoun bigarren. Helsinkin, 10.000 metrotan, Zatopek lehen, Mimoun bigarren; 5.000 metrotan, Zatopek lehen, Mimoun bigarren. Melbournen, 1956an, marathon lasterketan, Mimoun lehen, Zatopek hirurogeigarren.

«Sesento» dio berak, azafabak esan bezain ona ez den bere gaztelera xelebrean. Eskuak ez ditu inoiz geldirik uzten, eta bere lasterketak kontatzean korrika egiten zueneko keinu bera erakusten du, hortzak estututa.

Gogorra izango zen, bada, hainbeste garaipenen ondoren horrela galtzea?

Bai, pentsatzen jartzen zara, ea zergatik galdu duzun, entrenamendu eskasagatik izan ote den... Irabaztea ona da ospea gozatzeko, baina galtzea ere bai, pentsatzeko.

Badirudi oraingo kerrikalarick ez dutela zuk sutritzen zenuena jasaten; ez zaie igertzen behintzat.

Afrikarrak, esate batera, berezko korrikalariak dira, inspirazio handia dautate. Zatopekek ezin zuen hain lirain eta libre laisterkan egin; beno, egin zezakeen, baina galdu egingo zukeen.

Dopingik ez zen izango orduan...

Zientzia asko barneratu da kirol munduan, eta anabolizanteak asko erabiltzen dira gaur egun, baina ez dira batere onak distantzia luzeetarako. Ene garaian ez genituen ezagutzen honako produktu hauek. Anabolizanteak entrenamendurako medikamentuak dira, ez lehiaketarako. DDRn esate batera, kirolari txapeldun guztiak kontrolatuta daude. baina horiek ez dira Bartzelonan izango hemendik bi urtebetera. Anabolizanteak bizpabiru urtebeterako dira onak, eta hurrengo Joku Olinpikoetan inork ezagutzen ez dituen txapeldunak izango dira. gazte eta txapeldun berriak prestatzen ari dira bertan, anabolizante berriekin.

A. GOSTIN
I. MURUA




Gaiez\Kirola\Atletismoa
Pertsonaiaz\ZATOPEK1
Egileez\GOSTIN1\Kirola
Egileez\MURUA2\Kirola

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude