"Herriaren erreibindikazioen gurdia nork darama hemen?"


2007ko otsailaren 21ean
Isidro Garalde "Mamarru"rekin elkarrizketan.

Gari jaioberriz berde ageri dira Alemaniako mugan dagoen Delme herrixkako inguruak. Hotza eta bide bazterreko hotela. Beren pistolak nabarmen erakusten dituzten sei poliziek egin digute harrera: izenak hartu, poltsetan erreparatu eta gure seinak miatu. Ixabel emazteak dioskunez, gela batean egoteko ere sekulako istiluak izan zituzten. Poliziak ditu Mamarruk-atzetik beti, komuneko edo gelako atariraino. Zimur batzu gorabehera, oso gazte ikusten da. Gaztea, bizia eta sekula elkar hizketa bat egin gabea izateko oso zorrotza.

ARGIA. Egunotan Gasteizko lehendakariak ontzat eman berria du euskal presoen sakabanaketa politika. Politika hori zeure soinean jasan duzunez, zerbait izango duzu esateko.

Isidro Garalde. Une honetan oso latza da Azkoiti eta Txikierdiren egoera, nik jasan dudana baino anitzez latzagoa Begira, lehengo ideologia humanistak kakatara joan dira, zerbait gelditzen bada argi eta garbi hori da. PSOEren mende dago erabat gaur PNV, eta PSOEk nahi duena eginen du. Horregatik ez nau harritzekoa presoen sakabanaketa isolamendua ontzat ematea, Artzalluzek edo lehendakaritzan dagoen pallazo horrek.
Garai batean PNVk izango zuen bere ideologia humanista, gizakia handitzen duena. Baina gaur zer da primatzen duena? Zer da gizarte kontsumista honek lehenbiziko eskatzen duena? Boterea, interesak, aulkiak, jarlekuak. Eta hor dago gakoa. PNV aipatzen dudanean aparatoaz ari natzaizue, ez botoa ematen duenaz edo militante xumeaz. Hor ere, dena dela, hainbat kontraesan bada: non gelditzen da aparatoa eta non militante xumea? Hainbat galbera egin behar da hor.

A.Espetxeetako informazio gehiago behar litzateke, informazio gutxi omen dago zuek hor bizi duzuenaz...

I.G. Batzuetan hobe bait da begiak istea. Bizi honetan zer aukeratzen duzu? Gizarte hobe baten alde borroka egitea, eta hori da gizakiari bere handitasuna ematea, ala interesetara makurtzea? Hortxe dago lotuta dena. Sakabanaketarena ez da gaurkoa. Biolentziaren arazoari konponketa bat ekartzekotan, PNV ez zen euskal herri xumeari galdetzera. ea nondik eta nola konpon zitekeen bortxa, ez, alemanengana joan zen galdezka ea nola egin zitekeen konponketa hori hotzez, ongi aztertutako teoria hotzak aplikatuz.
Estatu Frantsesean ezagutzen ditudan kasoak aipatuko nizkizueke, Azkoitirena adibidez, oso gertutik ikustea tokatu zait lagun horri egin diotena, eta ikaragarria da. Txikierdiren isolamendua hor dago orain, hilabete eta hilabeteetan luzatua. Estatu Espainoleto espetxeetan gertatzen direnak hor daude, gauza bera da. Sakabanaketa horrek, bakardade horrek, batzukúmodu batean kolpatzen ditu, beste batzuk beste modu batean, baina denok hunkitzen gaitu.

A.Bakardadearen eraginak gizakia erotzeraino eraman dezake.

I.G. Bakartadeak dakarren zama ezin dizuet esplikatu, egia. Erotzeraino? Bada, begira, eskerrak bakardadearen barruan ere bakarrik aurkitzen ez garen. Hurbileneko ingurua daukagu lehenbizi, familia eta lagunak, eta Herria dago gero. Bestela ez bait dago gizakirik holako kondizioetan iraun dezakeenik.

A. Herria ezin asko dastatu gartzelatik atera eta Metz ondoko basamortu berde honetara ekarri.baldin bazaituzte.

I.G. A, baina espetxetik irtetean zain neukan jendearen harrera izugarria izan zen. Gutxi gora behera kalkulatzen dituzu, barruan zaudenean, handik ateratakoan aurki ditzakezun posibilitate ezberdinak: besteren atzaparretan zaude eta zure kalkuluetan sartzen dira orain bezalako asignazioa eta abar. Eta abar! Baina inola ezin kalkulatu atarian nere Herria aurkitzea. Hura esplikatzeko ez dut hitzik.
Geroztik hasten zara pentsatzen zer zen hura, eta ohartzen zara han hiru belaunaldi zeudela, eta horrek indartzen zaitu. Beste ehun urtetarako morala sartu didate. Hiru belaunaldi zeuden han: gu baino zaharragoak, haiekin beti duzu lotura bat, aspalditik ezagutzen gara eta bada hor sentsibilizazio bat; gero, zer esanik ez, gure belaunaldia; eta hirugarrenik gazteagoak, gazteak. Hori kristorena da, guk egindako urratsak ez direla alferrikakoak izan.

A. Bost urte eman duzu espetxean sartuta, eta tarte honetan hainbat gauza gertatu da Euskal Herrian. Inolako informaziorik gabe bost urteok zulo beltz batean pasa bazenitu, igoal gauzak ezagatu ere ez zenituzke egingo.

I.G. Neurri batean desfase batean aurkitzen naiz, dudarik gabe, baina ohitu gara baldintza zailetan ere gure ingurunearen elikadura onartzen eta jaten. Ni bakarrik ez naiz ezer, nere ingurunean bai. Hori oso garbi daukat, kolektiboaren garrantzia.
Egunetik egunera, orain dela hamar urte-edo, kojuntura batetik bestera pasatzeko prozeso luze bat ikusten zen, nola zetorren ikusten zen. Orain ez, orain~egun batetik bestera gertakizunak pilatzen dira. Onartu beharra dago dinamika guk eramaten dugula, Nazio Askapenerako Mugimenduak. Gurdia guk daramagu, eta beste askok ere gurdi horretara salto egiten dute, kondizionatuta bait daude.
Eman dezagun autodeterminazioarena. Kolpetik gertatu da, eta seguruenik kanpoan zegoen zenbaitek ikusiko zuen nola zetorren hori, baina gartzelan dagoenak nekezago. Hipotesietan mugitu betar duzu, ona ote da ala txarra, interesik ba al al dago, protagonismo arazo huts bat ez al da...? Hori da lehenengo flaxa. Gero bai, gero bilatzen duzu ingurunearen aberastasuna. Alde horretatik, bakaria egindako zure analisiak faltsuak izan daitezke, eta analisiak xuxenak izan arren ez zaude ziur, datu guztiak zure eskuetan ez dituzulako.

A. Aljerreko elkar hizketak espetxetik ikusi dituzu. Nola juzgatzen dituzu gaur egunetik ikusita?

I.G. Dudarik gabe, botere faktikoen presioa ikusi behar da; hainbat partidu zalantzan egon arren, bat agertu zen kontra eta agresibitate osoz, militarren partidua. Militarrak aurka ziren, edo militarren zati bat. Ez militarrak bakarrik, botere faktikoak ere bai. Beste aldetik, Ajuria-eneako alderdien presioa ere ikusi behar da, beren protagonismoa galtzeko arriskuaren beldurrez. Zeren eta galdera zen: zer izango da egun horren ostean? Horra beraz, kontra, aginte faktikoak eta titere kolaboratzaileak.

A. Holako presioak baldin bazeuden, zein helbururekin eseri ziren sozialistak Aljerreko mahaian?

I.G. Denbora irabaztea zen helburua. Herri bat dago hemen etsaiaren erasoari aurre egiten, eta horren aurrean denbora irabazi nahi zen. Prozesu bat dago, prozesu luzea, eta horretan zeinek eta datu gehien eduki hori da kaporala; Gero, prozesu hori bukatzean zer gertatuko den, horrek zenbait jenderi sekulako beldurra sortzen dio. Jakina, gure historia laburrean gauza luzea da, baina historia orokorrean epe txikiak dira. Beti izan dira alde bateko egoismoak, beste aldeko petenistak edo kintakolumnistak, beti izan dira gure inguruan, gure gerra guztietan hola izain da. Historian begiratu eta beti aurkituko duzue botere errealetin, botere espainolekin, aliaturen bat Euskal Herrian.
Denbora irabaztea zen alera, ikusten dugu gure politika errepresiboa aurrera atera ahal izango dugula eta bitarte horretan irabazten ateratzen gara. Zer da irabazte hori? "Jauntxo", ustel batzuen asentatzea. Gauza ustelak sarritan sinpleak dira: lagun bat administrazioan sartu, halako inmueble...

A. Alderantzizkoa ere esan daiteke, Ajuria-Eneako hitzarmenari esker eseri zela ETA Aljerren, eta bere ahuldadearen seinalea dela esertze hori.

I.G. Kitarrajoleak ugari daude, baina kitarra jotzeko jakin behar da batetik afinatzen eta bestetik treintraitresez jotzen ere bai. Horra beti protagonismoaren arazoa. Hitzarmena mana legez eskaintzen duten horiek nola gelditu dira ETA mahai baten eseri denean, tregoa bat egin duenean?

A. Aljeriakoa pasatu zen, eta joan den uda bukaeran bazirudien berriro ildo horretatik zerbait mogitzen hasi ote zitekeen edo. Josu Muguruzaren hilketa suertatu da tartean.

I.G. Alde batetik egurra eskaintzen da eta bestetik arazoaren konponbidea elkar hizketaren bitartez, eta egurra eskaintzen dutenak bururaino joan dira. Badakite soluziobide bakarra mahaian esertzea dela, baina mahain aurrean eduki behar dutena atalik eta ahulen edukitzen saiatzen dira behin eta berriro. Saio dramatiko eta makiabelikoak dira. Hor dago hainbat Cassinello eta jakin ezazue.beren barruan non daukaten muga jarrita.

A. Mahaian eseritzea bera batentzako garaipena gerta daiteke, baina mahaian eserita elkar hizketan ere irabaz edo gal daiteke.

I:G. Hipotesien munduan sartzen gara bide horretatik. Baina galtzaile eta irabazleen topikoak alde batera utzi behar ditugu. Azken finean denok izango ginateke irabazle, hori bai, bakoitzak bere hilak bereganatuz, guk gure hilei nigar eginen diegu eta haiek berenei. Mahai batetik ateratako irtenbide batekin nork irabaziko luke? Azken finean benetako demokraziak Denok izanen gara neurri batean galtzaile eta neurri batean irabazle, eta topikoez futitzen naiz mabai batetik lortzen baldin badugu benetan gure helburuak aurrera ateratzea.

A. Zein etorkizun dauka Ipar Euskadira ihesi joan den errefuxiatu batek gaur egun frantsesen aldetik?

I.G. Etorkizun latza, oso latza. Arazo pertsonalak dauzkazu alde batetik, eta agresibitate politikoak dakartzan ondorio guztiak bestetik: lanik ez, gordeta egon beharra... Egurra ematen segituko dute, beren ondorio guztiekin.
Inongo defentsarik ez daukagu. Paperik ez daukagunez, lanik ezin dugu egin, eta gizarteak eskaintzen dituen abantailak ere ez dira guretzako. "Procedure d'urgence absolue"k prozedura guretzat ez dago kenduta, horren aurrean inolako babesik ez daukagu, neurri administratiboa denez. Komeni zaienean, edozein momentutan mugan polizia espainolaren eskuetan utzi gaitzakete. Ezkutuan bizi eta edozein kontroletan harrapatzen duten errefuxiatuak inolako babesik ez dauka: espetxera bezala mugara eraman dezakete.

A. Frantsesek oraindik zuen kontra eraso gogorraguak eman dezaketela dirudi, eta batzuetan aldiz egurra dosifikatzen ari direla, gerorako kartutxo batzuk gordez bezala.

I.G. Noraino eman egurra, ordea? Ez dakit, nik behintzat horretaz daturik ez dut. Eta hortik aurrerakoak hipotesiak dira. Gaur erregalitxo bat ematen diegu espainolei, bihar beste errefuxiatu bat bagoiren baten truke... baina noraino segi dezakete hola?

A. Beste gai bat sarritan aipatzen dena: euskaldunon arteko enfrentamentu zibila. Azken aldiz asko izendatu zen Imanol Lartzabal kantariaren kasuan.

I.G. Imanolen kasua ez dakit zein puntutaraino egon den Madrilgo Barne Ministraritzatik prestatua, hainbat lotura ikusi da baina zein puntutaraino ez dakit. Agerian geratu da astakeria izugarria egin dutela, lehen aipatu dizudan erasoa urratsez urrats egiten bait da.

A. García de Andoain ertzainburuarena ere ez da ahaztu behar.

I.G. Ez dut zalantza izpirik ere ikusten horretan: Askapen Mugimenduaren barnean su horretara egurrik ez dugu guk botako. Baina honetan poetarengana joango nintzateke zera esateko: gerrarik egin ez duena ez dadila bake kontutan sar. Enfrentamentu zibila... ez dut uste gauzak horretan daudenik. Gauzak egunetik egunera mugitzen dira eta duintasunezko bakea posible da, eta beraz enfrentamentu zibila oso irreala iruditzen zait.
Gu isolatzeko saioak hor daude, eta Ajuria-Eneako hitzarmena ez dut ahazten. Baina gurdia nork darama hemen? Gure Herriaren erreibindikazioak nork ateratzen ditu kalera? Besteak, nola edo hala, formula batzuetin edo besteekin, interesak tartean direla, baina gurdi horretara datoz. Nazio Askapen Mugimenduak beti oso garbi eduki du nor duen kontrarioa eta nor etsaia. Eta norbait ibili baldin bada oso zuhur horretan Mugimendua izan da. Badirudi patuak horretara eraman gaituela: guk izan behar dugula erantzule bai gure ekintzetaz eta bai besteenetaz .

A. Espetxean zinen bitartean hil. zen Txomin Iturbe.

I.G. Zer esango duk Txominez...Adiskide handia nuela eta kristoren mina eman zidala bera hiltzeak. Horrez gain, nahiago dut Txomin ene baitan atxikitzea. Txomin Iturbe... Uste dut Lasarte bertsolariak behin bota zuela definizio bat: "Gizon bat eguneroko gauza txikiak handi egiten zekiena". Hori zen Txomin.

A. Urteak daramatza Mamarruk bere sorterritik ihesi joanik eta seguru batzuek pizti berezi bati bezala begiratuko diotela eta beste askok berrik galdetuko lioketela ea nork pentsatzen duen itzultzea.
 

I.G. Herriak gure jokabidea konprenitzen ote duen galdetzen didazu, eta ikusi bazenu espetseko atarian ene zain zegoen jendea ohartuto zinen herriaren zati handi batek beDintzat ontzat emana duela gure bidea. Itzultzeko egunaz, berriz, neri baino espetxeetan dauden presoei galdetu betarko zenieke. Ni azken finean urrezko presondegi batean naukate hemen, preso dauden hainbat eta hainbatek gustora hartuko lukete nik hemen daukadan bizimodua. Haiek etxeratzen direnean pentsatuko dut maletak egiten noiz eta nola hasi.

PELLO ZUBIRIA
XABIER LEKUONA

Isidro Garalde 'Mamarru' ondarrutarra Strasbourg-etik 150 kilometrotara dagoen Delne herriskan.
Kontrariioak eta etsaien artean bereizketa egiten bereizten duen pertsona dugu Isidro Garalde
«Badakite solaziobide bakerra mahaian esertzea dela, baina mahain aurrean eduki behar dutena ahelik eta ahuien edukitzen saiatzen dira behin eta berriro. Saio dramatiko eta makiebelikoak dira»,
«Hor dago hainbat Cassinello eta jakin ezazu beren barruan non daukaten muga jarrita».




Gaiez\Politika\Euskal Herr\Presoak\Erbestea\Errefuxiatu
Gaiez\Politika\Euskal Herr\Presoak\Espetxeak
Gaiez\Politika\Euskal Herr\Negoziazioa
Pertsonaiaz\GARALDE1
Egileez\ZUBIRIA2\Politika
Egileez\LEKUONA6\Politika

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sakabanaketa
2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-07-28 | Ilargi Manzanares
Hondartzetara eramango dute presoen eskubideen aldeko aldarria abuztuaren 6an

Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko hamabost hondartzetan antolatu ditu mobilizazioak Etxeratek, Etxera lelopean.


Pili eta Fontsoren aitortza beharra aldarrikatu dute Laudion

Elkarretaratzea egin dute larunbata eguerdian Laudioko Herriko plazan, Pili Arsuaga eta Fontso Isasiren heriotzaren 33. urteurrena dela eta. Bi bizilagunak 1990ko uztailaren 1ean zendu ziren, Maribi Ramila euskal preso politikoa bisitatzera zihoazela izandako trafiko istripuan... [+]


2023-04-26 | Mati Iturralde
Hogeita hamalau urte igaro eta gero

Pasa den martxoaren 25ean ofizialki bukatu zen euskal presoen sakabanatzea. El Paíseko lerroburuaren arabera, "34 urte igaro eta gero, Espainiako Barne Ministerioak amaiera eman dio ETAko presoen sakabanatzeari". Euskal Herriko komunikabideek ere dataren berri... [+]


Euskal preso politikoak
Sakabanaketa politika amaituta, etxeratzea helburu

34 urtez luzatu den euskal preso politikoen sakabanatze politika amaitutzat eman dute Etxeratek eta Sarek, ostiralean Espainiako Gobernuak iragarritako bost Euskal Herriratzeekin. Pozez hartu dute berria bi elkarteek, eta iragarri dute orain lanean jarraituko dutela preso,... [+]


Oztopoak euskal presoen hirugarren graduari, Bilboko manifestazioaren atarian

Urtarrilaren hasieran euskal preso politikoen eskubideen alde Bilbon egiten den manifestazioa beti da berezia eskubideen aldeko egutegian, baina aurtengoa bereziki nabarmendu da, besteak beste, dagoeneko sakabanaketaren amaiera irudikatu nahi delako.


2022-11-15 | ARGIA
Beste zazpi euskal preso politiko Euskal Herriratuko dituzte

Iñigo Guridi Lasa, Asier Badiola Lasarte, Iñaki Bilbao Goikoetxea, Orkatz Gallastegi Sodupe, Fermin Vila Mitxelena, Iñigo Zapirain Romano eta Alberto Viedma Morillas preso politikoak Euskal Herriko espetxeetara hurbilduko dituzte.


2022-09-01 | ARGIA
13 euskal preso gehiago hurbilduko dituzte Euskal Herrira

Espainiako Gobernuko Espetxe Zuzendaritzak eta Eusko Jaurlaritzak adostu dute beste hamahiru euskal preso Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako espetxeetara hurbiltzea. Ez da jakinarazi zein espetxetara eramango dituzten; Lakuako Gobernuaren esku dago erabakia.


2022-03-10 | ARGIA
Jon Gurutz Maiza euskal presoa Frantziako Lannemezaneko espetxetik Martutenera hurbildu dute

Etxarri Aranazko Jon Gurutz Maiza Artola preso politikoa Frantziako Estatuko Lannemezaneko espetxetik (Euskal Herritik 330 kilometrotara) Donostiako Martuteneko kartzelara hurbildu dute, Etxeratek zabaldu duenez.


Garazi Abrisketa eta Aitana Izagirre
“Mirentxin Gidariak ekimenaren furgonetekin Granadara eraman eta ekartzen genituen Euskal Preso Politikoen senide eta lagunak”

Garazi Abrisketa (Zollo, 1988) eta Aitana Izagirre (Zollo, 1993) Mirentxin Gidariak ekimenaren parte izan dira eta euren esperientzia azaldu dute, baita taldearen disoluzioak utzi dien sentsazioa ere.


2021-06-11 | ARGIA
Bi euskal preso politiko Euskal Herria ekarriko dituzte, eta beste bi gerturatu

Raul Fuentes eta Gaizka Astorkizaga dira Euskal Herriko espetxeetara lekualdatuko dituztenak, eta Pedro Cano eta Orkatz Gallastegi hurbildu egingo dituzte. Horrez gain, Olga Comesi hirugarren gradua emango diote.


Eguneraketa berriak daude