"Administrazioak ez dauka nekazaritza daukan bezala edukitzeko eskubiderik"


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Alberto Aldasoro Euskal Herriko Nekazari Elkarte Gipuzkoako lehendakariari elkarrizketa.

ALBERTO ALDASORO
"Administrazioak ez dauka nekazaritza daukan bezala edukitzeko eskubiderik"
Baserri giroan hazitako 28 urteko idiazabaltarra dugu Alberto Aldasoro, egun Euskal Herriko Nekazari Elkarteko Gipuzkoako lehendakaria. Baserritarren egoeraz jabeturik, nekazarien lan baltintzak hobetzearren etengabe lanean dihardu, aurrerantzean Europako produktoak ekar dezaketen konpetentziaz guztiz kezkaturik. Baserri eta nekazaritzaren inguruko gai frango aztertu ditugu Tolosako bulegoan.
Zein da gaur egun baserritarren egoera?
Gure artean debate hori eguneroko ogia dugu oraindik. Lotsatu beharko genuke, zenbait mailatan oraindik ezjakin batzuk izateaz, baina garbi esan behar da, ni nagoen lekutik ere, ezjakintasun nabaria dela. Zergatik? Beste sektoreetan baino maila handiago batean, momentu honetan aldaketa gogor bat ematen ari delako. Aldaketa honetan, nekazaritza ez dago plano bakar batean, plano bat baino gehiagotan baizik, hau da, nekazaritza zaharkiturik dago batetik, baina baita ere jende oso profesionalizatuaren taldea dago, goi malla batean eta bakoitza bere sailean, punta puntan diharduten baserritarrak. Beraz betiko triangelua genute hemen: betiko zahartze prozesua, eta horren azpian aurrera doazen baserritarrak batetik eta atzean geratu direnak bestetik.
Ze zentzutan ematen da aipatu berri duzun aldaketa?
Baserriari erakargarritasun gutxi aurkitu zaio, eta ondorioz baserri ingurunea bazterturik geratu eta gazteak kalera jo duelarik. Gelditu diren apurrekin, eta batez ere gazte mailan; administrazioak luzatutako nekazal laguntzekin nolabaiteko aurrerakuntza eman da. Horrek "eliteko" nekazaritza sortarazi du.
Baserritik fabrikarako prozesuak oraindik aurrera darrai?
Bai dudarik gabe. Dena den, neurri baten estankatzen hasia dela ikusteak poza ematen digu, baina oraindik ere segitzen du. Zergatik? Nekazaritzan ez dugulako inolako plangintzarik, organigramarik gabe goaz oraindik ere. Hori horrela dagoen bitartean ez dago ilusiorik, edo oso jende gutxi baten eskuetan dago ilusio hori. Nekazaritza zaharkiturik dago, eta ondorioz jendeak kanpora jotzen du.
Zenbaitzuk kouplementu gisa erabiltzen dute?
Bai, joera hori egunetik egunera ugaltzen doa. Ondorioz bada, baserria non hasi eta non bukatzen denaren debatea. Erreflexio eta debate hauek esango digute, gaur egun ematen ari den norabidea zuzena den ala ez. Debatea ezinbestekoa da beraz.
Zer nolakoa gertatzen da gaur egun ematen ari den birmoldaketa?
Gaur egun gertatzen ari den birmoldaketa nahiko basatia da; aurrera egin duenak laguntza planei esker jo du aurrera, eta besteak atzera doaz. Gu zuzen zuzenean ez goaz laguntza plan hauen aurka, laguntzak behar beharrezkoak bait ditugu, baina laguntzen nondik norakoa zuzendu beharra dago. Ez dugu gero eta zatiketa handiago egin behar gure artean, ze nekazaritza mota nahi dugun definitu baizik.
Orain arte kanpoko bildur batekin jokatu da, eta bildur horren arabera ikusi da hemen dana gaizki egiten zela, eta gauzak berritu egin behar zirela; horrekin ez nago guztiz ados, zeren guk badakigu gauzak besteen mailan egiten. Hemen ez zaio baserritarrari zor zaion balorerik eman, hemen badakigu gauzak egiten, eta gainontzekoek hori onartu beharra daukate.
Zein dira beraz baserritarren arazorik larrienak?
Baserritar bezala nik nere arazoak azaldu beharko banitu, ardatz nagusiak orain arte esandakoak lirateke. Gainontzeko arazo konkretuak, aipaturiko plangintza ezaren ondorio dira: lur ezak, salmenta mailak defenditu beharra, produktuak eroslearen aurrean defenditu beharra...
Ez al zarete janari sintetikoek sor ditzaketen konpetentziaren beldur?
Hori prozesu natural bat da. Hiriak hazten doazen neurrian eta gazteriak poliki poliki populazio osoan indarra hartzen doan neurrian, ohiturak ere aldatu egiten dira, janari sintetiko eta enbasatuak nagusitzen direlarik. Gu hor sartzen hasiak gara jadanik, eta dagoeneko baserritarrei aholkuak ematen hasiak gara. Administrazioaren jokaerarekin gaude piska bat etsiturik, hau arintzeko ez bait da neurririk har
Europaren mamua ere gainean dankagu. Zer gertatuko da?
Gauza jakina da, kanpoko produktuek ere hemen lekua edukiko dutela. Honek produktu freskuen galera ekar dezake, elikagai industrial guztiak konsumitzen ohituta bait gaude. Hori mundu guztian eman den jokaera naturala izan da, gertatzen dena Alemania, Holandan eta beste zenbait lekutan prozesu hori pasatu eta beste maila batean daudela: produktu naturalak primatu, horiei eutsi...
Europan ere ibilia zara. Nola ikusten duzu gure nekazaritza haien ondoan?
Gaur egun hemen egiten ari den nekazarien klasifikazioa Europan egina dago jadanik. Han ere balio dutenek aurrera jo dute eta gainontzekoek atzera, nekazaritza beraz gutxien esku dago. Europa guztia kantitatera joan da, eta gutxien artean kantitate horiek bete dituzte. Gauza guztien gainetik produkzioa dago, eta horretarako teknika guztiak dira baliozkoak, nekazaritza guztiz industrializatua lortu dutelarik.
Gure baserrietan oraindik beste mota bateko nekazaritza dago, nekazaritza askoz naturalagoa. Baina administrazioaren jokabideak lehen aipatu nekazaritzara daramakigu. Eta gu ordea konturatu gara, orain Europan jabetu direla zein errutan dauden, eta ze kostuak dituen nekazaritza era horretara egiteak: kostu ekonomikoak batetik eta ekologiko-sanitarioak bestetik. Hau ikusirik, produktu biologikoetara jo dute berriro ere Europan.
Europako produktuekiko konpebibitate horretan, zein izango dira produktu kaltetuenak?
Euskal baserritarrak dauzkagun produktu gehienekin harria daukagu, zeren eta gaur egun ez dago distantziarik. Oraintxe bertan jakin izan dugu nola arkumeak detozen Inglaterratik, eta gure arkumeak azken sei urteetan salmenta berdina mantendu du. Irtenbidea ardi esnea zela esaten zuten askok, baina azken urteetan artesneak lur jo duela ikusi dugu. Beraz egurra datorkigu, eta maila horretan lanean hasiak gara dagoeneko. Egoera hori dominatu beharra daukagu, eta egoera hori ez da dominatzen beste lekuetan lana hobe egiten dela eta gu atzera gelditu garela esanez. Ahalik eta jende gehien baserri inguruetan geratzera jo behar dugu, orain dagoen gazte urritasunari, politika txar batean sortutakoa, nolabait ere buelta emanez.
Ze irtenbide ikusten dituzu politika txar horren aurrean?
Azken urte hauetan nekazaritza esparruko elkarte, asoziazio eta gainontzeko erakundeek bilakaera handia jasan dute, beti ere nekazaritza profesionalago bihurtzeko xedez. Beste alde batetik kooperatibak dauzkagu, bai erosketak bai eta salketak egiteko.
Asoziazio kooperatibismo eta elkartze prozesu hau ari gara bultzatzen azken finean, baina administrazioak piska bat mindurik edo, nolabaiteko topea jarri nahi izan digu, gu alde batean eta kooperatibak eta asoziazioak bestean kokatuz, hor txoke bat sortaraziz. Gu ordea, baserriaren mundu zabal ororekin nahi dugu egon harremanetan, orain arte bezala baserritarra ahalik eta era onenean aholiatzeko; halaber, gure baserritarreu nahiak eta beharrak, administrazioari jakin arazteko. Esparru honetan gauden elementu bakoitza, behar beharrezkoa gara, eta gure irtenbidea hemendik ikusten dut: erakunde guztien elkar ulertzea.
Nola hartzen du baserritarrak sindikatoa?
Oso egoera ezberdina da. Orain dela 11 urte sindikatoa sortu zenean egoera ere bestelakoa zen. Zergatik sindikatoa? Ikusi zen baserritarrak beharrezkoak zituela bere arazoak konponizeko organo batzuk, eta hamar urte hauetan organo horiek indartzen joan dira. Baserritarraren hasierako ilusio hori oraindik mantentzen ere mantentzen bada ere, sindikatoari buruzko beste ikuspegi bat somatzen da, diru laguntzak izaki nekazaritzen funtsa, sindikatoak ez bait du halakorik ematen. Honenbestez, baserritarrek ikusi dute dirua jasotzeko orduan sindikatuak ez duela aurrerabiderik eskaintzen.
Beste maila batean ikusi du baserritarrak sindikatuaren beharra, arazoren bat edukiz gero, sindikatura jotzen bait du. Beraz sindikatoaren beharra onartzen du, baina kanpotik behar hori nabaritu ez duenez, pittin bat galduta geratzen da behar hori, nahiz eta gehienak sindikatuta egon.
Herrialdez herrialde ere arazoak ezberdinak dira. Nola ikusten duzue zuek hori?
Nekazaritza ere ezberdina da. Bizkaia eta Gipuzkoa nahiko berdinak badira ere, Bizkaian guztiz alderatua geratzen ari da nekazaritza. Araba da nekazari profesional gehien duen jendea, nekazaritzak indar gehiago izanik, produktoak ere bestelakoak dira. Nafarroa, aipaturiko hiru probintzien hainbat lurrekin, oso nekazaritza dibersifikatua aurkezten du. Hego Euskal Herria orobar harturik, posibilitate handiak ditu nekazaritzak lau lurraldeen artean gaiak aurrera eramateko; beti ere itxurazko nekazal politika bat dela medio, partxeo lanak alde batera utziz. Mahai baten inguruan nekazal politika finkatu beharra dago.
Zein da baserritarra etxean geratu dadin bilatu beharreko irtenbidea?
Planak egin behar dira. Orainartean plan pertsonalak burutu dira soilik, eta hori ez da posible horrela. Ez dut uste nekazaritza horrela planteatu daitekeenik, baserri askotan ikusi bait dugu, laugarren edo bosgarren urterako arazoz lepotik gora eginda aurkitu direla gazte hauek, bizitza guztia hipotekatuz. Egoera beraz nahiko kazkarra da.
Nekazal erreformaren beharra aipatzen da behin eta berriz. Nolakoa izan beharko luke erreforma horrek zuen iritziz?
Administrazioaren aldetik borondatea behar beharrezkoa da. Administrazioak ez dauka nekazaritza daukan bezala edukitzeko eskubiderik. Nekazariak asko ari gara sufritzen egungo egoera, nekazaria guztiz mendiratu da, beheko lautadak eta ibarrak industriak eta etxe eraikuntzak bereganatu bait ditu.
Administrazioaren aldetik badaude zenbait diru laguntza, baina beti ere inolako plangintzarik gabe banatutakoak. Diru apurrak han hemenkako proiektuetan gastatzen dira, eta ez programa baten barruan gastatzen. Erreforma bat eman behar baldin bada, esparru honetan dihardugun erakunde guztiak elkar ulertze batetara ailatu behar dugu. Erreforma honen barruan, baserritarra informatu beharra dago, baina hain da zaila beraiengana ailatu, oso informazio gutxi dutela.
Aurtengo gai nagusietako bat gaztarena, denominazioarena izan da. Zein jokabide izan duzue horren inguruan?
Penagarria izango zen Nafarroan eta Gipuzkoan gaztai mota bera izanik izen ezberdinekin jarraitzea. Guk beti esan izan dugu gure produktuak izen bat behar dutela, ezartzen den muga ez bait da muga naturala, muga ezarria baizik. Bi aldetan gauden baserritarrak beraz, ez daukagu zertan izen ezberdinik erabili beharrik, gaztak berdinak bait dira. Are gehiago esango nuke, Iparraldekoekin daukagun muga hori ere gainditu beharko genuke, zazpi probintzietarako denominazio bat bilatzeko helburuz, ez lukeelarik Idiazabalgoa izan beharrik derrigorrez.
A. GOSTIN M. ARRIETA
27-30

Gaiez\Ekonomia\Lehen sekto\Nekazaritza
Gaiez\Ekonomia\Sindikalgin\Sindikatua\EHNE
Pertsonaiaz\ALDASORO2
Egileez\GOSTIN1\Ekonomia
Egileez\ARRIETA5\Ekonomia

Azkenak
Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


2024-11-29 | Irutxuloko Hitza
Donostiako musika teknikari ezagun bat salatu dute hainbat emakumek, sexu jazarpenagatik

Atzo hasi ziren zabaltzen Iñaki Castro musika teknikariaren kontrako salaketak '@denuncias_euskalherria' kontuan, eta dagoeneko dozenatik gora emakumeren testigantzak bildu dira.


Komunikazio libreago baterantz

Azaroaren 21ean Errenteriako Torrekuan eta Badalaben egon nintzen "Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" izeneko jardunaldian.


2024-11-29 | Euskal Irratiak
Eguberriko merkatu solidario, etiko eta euskaltzale bat Baionan

Lau egunez idekia izanen den merkatu bat antolatzen du Plazara kooperatibak euskararen aldeko beste hamar bat eragilerekin –horien artean ARGIA–.


2024-11-28 | Leire Ibar
Tolosan Ertzaintzak pilotakadaz zauritu zuen gaztearen kasua artxibatu dute, biktimak deklaratu aurretik

Epaileari nahikoa izan zaio azaroaren 27an Ertzaintzak egindako deklarazioa kasua artxibatzeko. Erabakiaren aurrean helegitea aurkeztuko duela adierazi du Xuhar Plataformak. “Xuharrek ez du begia galdu, Ertzainak begia galduarazi dio”, salatu du mugimenduak.


Eguneraketa berriak daude