argia.eus
INPRIMATU
Jone Dorronsoro: "Euskal Prentsak oztopoak besterik ez ditu"
2021eko uztailaren 23a
Jone Dorronsoro kazetariari elkarrizketa.

Jone Dorronsoro: "Euskal Prentsak oztopoak besterik ez ditu"
Jone Dorronsoro, Leioako kazetaritza fakultatean ikasi zuen donostiarra da eta prentsa mailan, haseratik irratian aritu izan da. Uda honetan Euskal Telebistan 'Jaigiroa' saioan lanegin izan badu ere, 'Euskalerria Irratia'n ibili da azken urteotan. Iruñeako irratian, euskara hutsez ekiten duen medio honetan, ETBn ez bezalako zailtasunak omen daudela adierazten du Jonek.
ARGIA.–Zein arazo aurkitzen ditu egun 'Euskalerria Irratia'k lanegiterako orduan?
Jone Dorronsoro.–Arazo handiena lan esparrua da, euskaldun gutxi daudelako Iruñean eta guk bezala euskara hutsez emititzen duen eguneroko irrati batentzat, zaila egiten da hori. Hala ere eta beti bezala diruaren arazoa da larriena. 'Euskalerria irratia' haseran "Sociedad Anónima" bat izan zen eta geroko proiekto batekin Erakunde huts eta lokal bat bilakatu da. Elkartetzearekin kide bakoitzak sei mila pezeta ordaintzen ditu urtero eta egun, 800 bazkide pasa ditugu. Esan behar 2000 bat beharko genituzkela ekonomikoki erazorik ez edukitzeko.
A.–Eta laguntza ofizialen aldetik zer?
J.D.–Guk lizentziarik ez daukagunez, ez gara ofizialak eta honela ezin dugu diru laguntza ofizialik jaso. Legediaren arabera irrati bat ofiziala izateko, konkurtso publiko batera aurkeztua izan behar da eta gure kasuan ez da honela izan. Baina euskal irrati bat sortzeko proiektoa egiteko, konkurtsoa egiteko, Nafar Gobernuak ekin behar dio horri eta hori egiteko borondaterik ez duen bitartean guk hala jarraitu behar dugu. Nafar Gobernuak ez du euskal irratirik ateratzen konkurtsora, horregatik ez digu dirurik ematen.
A.–Baina entzuleek emaniko laguntzez gain beste nolabaiteko sarrerarik ba al daukazue?
J.D.–Bai. Irrati pribatu bat garen neurrian, publizitatearekin ere irauten dugu. Entzule gutxi daukagunez ez dugu publizitate askorik edukitzen baina orain hauteskunde garai denez igoko zaigu publizitatea, abertzaleen aldetik batez ere.
A.–Zein ezberdintasun antzeman duzu ETBn lanean aritu zarenean?
J.D.–Aldaketa totala izan da. Telebistan ez zegoen ezeren faltarik eta irratian, pentsa dezakezu, 3-4 erredaktore eta teknikari bat eta praktikako beste kide bat dugun irratian... Baina niretzat ezberdintasun handiena beste bat izan da. Nafarroan 'Ley del Vascuence' eta abarrekin euskara oztopatzen da eta euskararen borondatea dutenek mantentzen dute hizkuntza. Zailtasunak besterik ez ditugu, euskal prentsa zailagoa dugu eta hemen diskriminazio positiboa deritzaion politika egin behar dela somatzen dut. Hala ere eta egoera ezberdina izan arren, nik uste ETB Euskal Herri osora iritsi beharko litzatekela eta ez orain bezala, ETB ikusi nahi duten askok beraiek jarri behar dutela antena. Dena den, gustora egin dut lan ETBn eta 'Euskalerria Irratia'n jarraituko dudan arren, gogoeta ona mantentzen dut.
B. ARTOLA
61


GaiezKomunikabidKazetariak
GaiezKomunikabidIrratiaE.H. irrati
PertsonaiazDORRONSORO6
EgileezARTOLA3Komunikabid