"Udal errekurtsoen eskasiaren konponbidea zerga kontzertatuetan dago"


2007ko otsailaren 21ean
Herri Batasuna
"Udal errekurtsoen eskasiaren konponbidea zerga kontzertatuetan dago"
Herri Batasunak alarma orokorra eragin zuen lehengo asteartean prentsaurreko baten bidez, Arau Foral berrien ondorioz aipatu zerga lokalek sekulako igoera jasango zutela iragarriz. Alderdiak estrainekoz salatu nahi duena arau hauek kaleratzelo atzerapena izan da.
G.- Zergatik piztu duzue alarma?
E. Hazienda Lokalen lege estatala 1988ko urte bukaerako baieztatua izan zen BOEn 1988ko abenduaren 30ean argitaratu zelarik. Ondoren, sei hilabete igaro eta gero, lurralde bakoitzeko batzar nagusiek, Hazienda Lokalak erregulatzen dituzten Arau Foralak baieztatu dituzte.
Oporraldia igaro ondoren, Udalak, zeuden figurak zeharo aldatuko dituzten arauak ezagutzeko eta eztabaidatzeko denborarik gabe aurkitzen dira. Hori gertatzen da Foru Aldundiak Udaletan baieztatu behar diren akordioak iraila amaitu baino lehen hartzera behartzen duelako.
Arau Foralak baieztatzerakoan Foru Aldundiek izan duten denbora atzerapenak ezinezko bihurtu du Arau Fiskal desberdinen baieztatzeak sortzen dituen eraginen estudioa. Horretzaz gain, Foru Aldundiak Udalei arauak baiezta ditzaten behartzen die, eztabaida bakarrik 'Tipo'en aplikaziora mugatuaz. Guzti honek, seriotasunik ez izateaz gain, Udal Autonomiaren aurkako eraso berri bat suposatzen du.
G. Horrez gain, zerga kontzertatuen partaidetza eskatzen duzue, ezta?
E. Udaletxelo sarreretan 'Zerga kontzertatuen' parte hartzea %40tik gora dago gehienetan eta, hala ere, Arau foral honetan ez da ezer aipatzen parte hartze honen gehitzeaz, eta ez da batere 'zalantzatzen' zerga kontzertatuen Udalek duten kreditu kopurua haunditu beharra, Estatuari ordaindu beharreko kupoari eta Komunitate Autonomoari eman beharreko aportazioari lehentasuna emanez. Era honetan, ez da ziurtatzen Udalen finantziapena, herritarrei presio fiskala igotzera bultzatuaz.
G. Eta zer proposatzen duzue, bada?
E.
1.- Udalekiko daraman Udal Autonomiaren 'mezpretxu' eta diskriminazio politikoagatik Diputazioari protesta bat zuzentzea.
2.- Udal Errekurtsoen eskasiaren konponbidea Zerga Kontzertatuetan (IVA, IRPF, Elkarte zergak) parte hartzetik etorri behar duela, Diputazioari eskatzea, eta ez Zerga Lokalak gehitzetik
3.- Baldin eta legearen agintapean beharturik aurkituz gero Zerga Lokal Tasa eta prezio publikoetako tipo eta tarifa berriak ezartzera, hauen kopuruak ez luke suposatuko gaur egun dagoen presio fiskala igotzerik, bizimoduaren igoerarekin gaurkotu ondoren gutxi gorabehera.
A. GOSTIN
21


Gaiez\Politika\Euskal Herr\Taldeak\Alderdiak\HB
Gaiez\Ekonomia\Hazienda
Egileez\GOSTIN1\Ekonomia

Azkenak
2025-01-21 | Hala Bedi
Ekaitz Samaniego (All In Da Haus): “Hemen irabazle bakarrak preso politikoak dira”

Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, "Euskal Herriko txoko hauetan,... [+]


Moriartitarrek ere badute Urrezko Danborra

Aitor Arregik, Jon Garañok, Jose Mari Goenagak, Asier Achak eta Xabier Berzosak osatzen dute ekoiztetxe donostiarra, eta euren lana aitortu nahi izan du Donostiako Udalak.


Umeek debekatuta dute Debako liburutegian egotea, denboraren zati handienean

6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]


Depresioarekin lotutako hainbat gene identifikatu dira lehenengoz, mundu osoko populazioetan

Dibertsitate genetikoaren ikuspegitik inoizko metaanalisi zabalena egin dute, depresioaren arriskuarekin lotutako geneak identifikatzeko. Horri esker, aurrez ezagutzen ez zituzten 700 aldaera eta 300 gene inguru aurkitu dituzte.


Migratzaileen aurkako ehiza abiatuko duela hitzeman du Trumpek, larrialdi egoera ezarrita Mexikorekin mugan

"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela hitzeman du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]


2025-01-20 | ARGIA
Otegi buru, “belaunaldi berri batek” hartuko du EH Bilduren gidaritza

EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatu dute

Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Ortuzar prest agertu da EAJren buru izaten segitzeko

Abian da EAJren barne prozesua. Lehen fasea urtarrilaren 20tik otsailaren 2ra bitartean egingo da. Gaurtik aurrera, Ortuzarrek alderdiaren buru izaten jarraituko duen erabakitzeko aukera izango dute EAJko afiliatuek.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Sunsundegiren aldeko manifestazioa: “Sakanan bizi eta lan egin nahi dugu”

Sunsundegik “produktua eta merkatua” dituela azpimarratu dute Altsasun eginiko manifestazioan. “Nafarroarentzat enpresa estrategikoa” izan daitekeela defendatu dute langileek, eta itxiera “aukera gisa ulertzen ez dutela” ziurtatu.


2025-01-20 | ARGIA
Nazioarteko eskuin muturrak inguratuta hartuko du presidente kargua Trumpek

Donald Trumpek asteleheneko 18:00etan (12:00ak Washingtonen) egingo dio zin AEBetako presidente izateari. Europako eta beste hainbat herrialdetako eskuin muturreko estatu buruak gonbidatu ditu inbestidura ekitaldira. Egun bakar bat lehenago emandako mitinean aurreratu duenez,... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Su-etena indarrean, Israel eta Hamas hasi dira bahituak trukatzen

Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.


Eguneraketa berriak daude