Jose Mari Gabiria: "Oraindik euskararen militante izan behar dugu"


2021eko uztailaren 23an
Jose Mari Gabiriari elkarrizketa.

Jose Mari Gabiria: "Oraindik euskararen militante izan behar dugu"
Jose Mari Gabiria berez irakaslea da, baina gaur egun, ETBko informatiboetako kazetaria. Hernanin, Legazpian eta Zumarragan irakasle zegoelarik, medio ezberdinetan ibili izan zen han-hemenka. Zeruko Argia, Arantzazu, Goiz Argi eta beste aldizkariren batetan lagundu zuen, herriko irratitxo batetan bezala. Honi esker, Euskal Telebistan sartzea lortu zuen eta orain arte informatiboetan aritu da lanean.
ARGIA.–Zuk euskal informatiboetan egiten duzu lan, ETB-1ean...
Jose Mari Gabiria.–Beno, ni noski euskal informatiboan hasi nintzen lanean, baina izu ederra jaso nuen handik bi hilabetetara erdal katerako ere egin behar zela esan zidaten lehen aldian. Ni gaztetatik euskararen alde ekiten ibilia naiz, euskararen militante bat izan naiz eta bapatean horrelakorik egitea gogorra zen niretzat. ETBn, lehen kanalean, erdaraz tutik ere ez sartzeko erabakia hartua dugu, baina orain geu ere pentsatzen jarriak gara ea honela izan beharko lukeen ala ez.
A.–Baina gaur egun oraindik euskararen militantea izan beharra al dago?
J.M.G.–Agian bai oraindik, ni behintzat oraindik euskararen militantea sentitzen naiz. Milioiak erabiltzen dira euskararen alde instituzioetan, baina badirudi ez dela nahiko, beste zerbait falta dela, petralak izan behar gara. Adibidez oraindik ez gara egunkari bat ateratzeko gai izan, eta nik ez dakit nork atera beharko luken egunkari hau.
A.–ETB-1 eta ETB-2 hor ditugu. Zer iruditzen zaizu?
J.M.G.–Niretzat telebistaren funtzioa, informatzea eta entretenitzea da. Baina bigarren katea sortu denetik, ETB-1en kalterako izan da eta gainera garbia da erabat erizpide politikoengatik sortu zela.
A.–Berez medio baten izaeran, fuatzioa ideolojikoa berezkoa al da?
J.M.G.–Funtzioa ideolojikoa jakina da, hortan dudarik ez. Hori medio orotan gertatzen da, nahigabe ere gertatzen da. ETBn adibidez nabaria da alderdi bati beste bati baino indar gehiago eskeintzen zaiola eta alde honetatik kontutan izan behar da ETB-2 sortu zenean aipatu zen asmo nagusia Madrildik eskeintzen zen erdarazko informazioa beste modu batetara eman ahal izatea izan zela. ETBk eta TVE, ematen duten informazioa eta informazioa emateko moduan ezberdinak ez balira, tristea litzateke.
A.–Baina ETBren kontrol politikoan alderdi bat ezik, beste denak egon arren, PSOE ere bertan da eta nola uler daiteke hori?
J.M.G.–Baina erredaktore buruak euskaldunak dira, eta abertzaleak denak esango nuke nik. Adibidez Goñi Tirapu abuztuan Gobernuaren Donostiako errezepziora joan zenean, guk 'atzeko atetik' egin zuela esan genuelako, biharamunean kristoren dei piloa jaso genituen protestaka. Eta badakigu nork deituko zuten.
B. ARTOLA
61


GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazGABIRIA1
EgileezARTOLA3Komunikabid


Azkenak
Urtarrila, intxaurrondoaren loaldia

Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


2025-01-06 | Garazi Zabaleta
Trebatu elkartea
Lehen sektoreko erreleboa bultzatzeko egitasmoa Gipuzkoan

Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]


2025-01-06 | Nagore Zaldua
Itsas-bare kantauriarra
Ohartarazpenaren artelanak

Koloretsuak, distiratsuak, forma xelebre bezain ederrekoak diren heinean, nudibrankioek beste planeta batetik iritsitako izakiak dirudite. Itsas hondoko izaki biluzi hauek 1980ko hamarkadako gandorretako kolore biziak eta Parisko joskintzako izen handien moda arkitektonikoa... [+]


LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Eguneraketa berriak daude