argia.eus
INPRIMATU
"Presoen kontrako sakabanaketak HB ahultzea ere helburu du"
2021eko uztailaren 23a
Herri Batasunako Mahai Nazionaleko Joxe Mari Olarrari elkarrizketa.

Joxe Mari Olarra, Herri Batasunako Mahai Nazionalekoa
"Presoen kontrako sakabanaketak HB ahultzea ere helburu du"
Euskal Herriko herri mugimendua gertutik ezagutu eta bizi duen politikaria dugu Joxe Mari Olarra. Herri Batasunako Mahai Nazionaleko kide honek bere alderdiaren kontra jaurtiki direnaz eta hauteskunde eguna datorrenez, udan gertaturikoei gainbegirada botatzen die, bidenabar, Estatutuari nola negoziaketa eta kanpaina aurreko 'frontea abertzaleari' buruzko Herri Batasunaren eritzia eman digu.
ARGIA.–PSOE gobernuak aurrera daraman euskal preso politikoen kontrako sakabanaketa politika hau, zeren adierazle eta ondorio da?
Joxe Mari Olarra–Guztia testuinguru zehatz batean kokatu behar dugu. Aljerian fase hau bukatu denean, argi asko ikusi zen Gobernu espainiarrak ez zuela Herriaren aurrean argitu garai hartan emandako atzera pausu hura. Horrezaz baliatuz, eta beste fase berri bat irekiko dela jakinik, erakunde armatua nahiz euskal askapen mugimendu osoa ahuldu nahian dabil.
Gaur egun, presoen artean gogorren eta bigunen arteko zatiketa dagoela esaten dute, ez bakarrik esan, sinetsi ere sinesten dute. Hala ere, sakabanaketa politika hau aspalditxo hasi da eta gaur egun arte emaitza onik eman ez badie, epe motz batean emango diela uste dute. Eta hau ez du gobernuak soilik planteatu, hau Alieriako prozesoa amaitu ondoren, Ajuria-eneako paktoaren ondorio bat da.
A.– Arzalluzen presoei buruzko egunotako adierezpenak nola irakurtzen dituzue?
J.M.O.–Politika honen bultzatzaileak Mugica Herzog eta PSOE badira, PNV eta EA babes handia eskaintzen ari zaie. Azken egunotan Arzalluz presoenganako adierazpenetan behatza zulo horretan behin eta berriro sartzen ari da, momentu honetan Arzalluzek arazo bat daukalako: pakto honekin lotura bat daukanez PSOEri jarraitu beharra dauka; bestalde, badaki benetako negoziaketa bat aurrera aterako dela eta prozeso horretatik kanpo geratuko den beldur da. Ondorioz bi moetatako politika garatzen du: alde batetik, PSOEri lagundu borroka hau luzatu eta bere alderdiarekin batera beste prozeso horretan kokatzeko, eta beste alde batetik, 'kontranaturazko' pakto horretan PSOErekiko mesfidantza daukanez, noizen behin, 'urpelari' bat bidaltzen digu, hau da, politikari kualifikaturen bat guregana bidaltzen du zer gertatzen den, zein aukera dagoen, nola doazen gauzak jakin ahal izateko.
A.–Sakabanaketa neurri honek presoen zatikatzea bilatzen badu ere, ez al du helburu bera Herri Batasunaren barnean bilatzen?
J.M.O.–Presoen kontrako hau eslaboi bat da eta beren asmotan preso batzu apurtu egingo direla dagoenez, hauek erabiliz, ETA nola ahuldu eta Herri Batasuna nola desmoralizatu prestazen ari dira, beste frente berri bat ireki asmoz. Horregatik, datozen hauteskundeak direla bide, sasoi hau aprobetxatzen ari dira presoren bat belaunikatzen bada, euren burua sendo sentiarazteko.
A.–Paktoaren eragina aipatu duzu. Paktea osatzen dutenen alderdi abertzaleetako hanbat sektorek ezeroso sentitzen direla azalerazi dute prentsan. Nola ulertzen duzu hori?
J.M.O.–Aurreko astean esku artean izan genuen Eusko Alkartasunaren barne agiri batean azaltzen zen azterketaren arabera, alderdi horrek Europarako hauteskundeetako emaitza txarren arrazoin nagusietako bat paktoan izan duten funtzioa garbi ez dutela azaldu aipatzen zen. Ondorioz, Iparraldean EAk militantziaren %80a baino gehiago galdu du pakto horren sinatzeagatik, Gipuzkoako EAn, ez Donostian soilik, herri txikikietan ere bai, arazoak sortu zaizkie. Eta PNVrekin batera, nabarmenak dira paktoa sinatu duten buruen eta basearen arteko desberdintasunak. Pakto honen eraginez, PNV bere ikuspegi abertzalea galtzen ari da, eta horren ondorioz, datozen hauteskundeetan Herri Batasunak gorakada bat nabarituko du.
A.–Baina, hala ere, pakto horren eragina Herri Batasunak ere pairatu du.
J.M.O.–Botu emaileen kopuruan ez du eraginik izan. Azken hauteskundeetan zentratzen bagara, guk eginiko autokritika baten bitartez adierazi genuen bezalaxe, ez genuen benetako kanpaina on bat egin eta errua ordaindu genuen. Hala ere, paktoa sinatu ondoren Herri Batasunak Aberri Egunean egin duen 65.000 pertsonetako ,mobilizazioa ez da inoiz Euskal Herrian egin.
Pakto honek beste eragin bat izan du, hain zuzen prentsa HBrekiko egiten ari den boikota. Hainbat eta hainbat kazetarik pakto hori dela bide, gure kontrako boikot aktibo bati ekin dio. Pakto horren eraginez ere, alderdi gehienek lehen ez zuten kobertura bat dute eta Estatuarekin bat eginez gure kontra hitzegiterakoan gure militantziaren % txiki bat konplexu batez jantzi daiteke baina neurri berean gazteria gureganatzen ari dela ukaezinezkoa da.
A.-Aurreko astean L.A.Aranbarriren artikuluetan HB praktita armatuaren eskuetan atrapaturik eta mugitu ezinik zegoela adierazten zan, HBren mugikortasun eza salatzen zen.
J.M.O.–Amatiñok dion inmobilismo hori zer da? Inmobilismoa da Estatu espainiarrak Hego Euskadiri Konstituzio bat inposatu, alderdi horiek onartu, nahiz batzuk aurkako zenbait eritzi agertu, horren ondoren Estatutu bat egin eta horren arabera diruak banatzea beraien artean. Amatiñok aipatzen duen inmobilismoa puskatzeko, zer egin behar da? Beraiengana hurbildu? Hori eginez gero, benetan inmobilismorantz jotzea litzateke. Guk ez dugu pentsatzen marko politiko horretan erortzea, gure alternatiba, KAS alternatiba, behin eta berriro esplikatu du. Herri Batesuna lurraldetasunaz, euskaraz, gazteriaz, autodeterminazioaz, administrazioaz eta eguneroko praktika sozio-ekonomikoaz, mintzatu da.
Aurrera jotzeko benetako abertzalea izan behar da, eta abertzale izateko tresna politikoak bebar dira eta horien arabera, aurrera begira zerbait egin ahal izango da. Baina nola hasiko gara Baskongadasetan aurrera pausuak ematen Nafarroa alde batera utziaz, nola hasiko gara aurrera pausuak ematean euskara ez bada hemengo hizkuntza bakarra, Herri honi ez bazaio galdetu nolako Herri izan nahi duen... Beraz, tresna politiko horiek lortzeko –KAS alternatiba– borrokatu eta gero, horren arabera, Herria egin behar dugu, eta horixe da KAS alternatiba: jendeak aukera beza zein moetatako Herria nahi duen. Hori inmobilismoa bada, gu inmobilistak gara. Baina hori pentsatzen duena oker dabil.
A.–Baina, hala ere, Herri Batasuna ez al da kontsigna orokorretan, hala nola presoak, euskara, ikurriña, auto determinazioan... babesten, egoneroko gizarteak eskatzen duen beharrei erantzun gabe.
J.M.O.–Gestio mailan, gabiltzan udaletxeetan ederki frogatu dugu gure gaitasuna. Gainera egunero gure alternatiba kalean, langileria mailan... arlo guztietan erakusten dugu. PNV bezalako alderdi batek euskara defendatzen ari dela dionean eta Estatu espainianak inposatutako lege guztiak onartzen dituenean, ez dakit zein motatako defentsa den hori; Eusko Alkartasunak ildo beretik jotzen du: Zegaman %98a euskalduna izan arren, idazkari erdaldun bat bidaltzen dutenean PNV eta EAk onespena eman diete. Bata programa bat da eta bestea praktikara eramatea.
Eta Euskal Herrian praktika ez da Instituzioetan bakarrik ematen, kaleko praktika sendoa da. Adibidez, euskararekiko, Herri Batasunako Mahai Nazionala eta aparato guztia bi hilabete t'erdiz–oraindik jarraitzen dute–barnetegian daude euskara ikasten. Euskaraz piska bat dakigunok udako beharrei erantzuten aritu gara. Hauxe da gure praktika, Herri Batasunaren %100 euskalduntzen ari gara.
Ikurriñarekin gauza bera; Ardanzaren hitzetan udan ez omen da ezer gertatu banderekin. Gure datuen arabera, Hego Euskal Herriko udaletxetako %80an ikurriña bakarrik ipini da, PNVko eta EAko zinegotzien onespenaz. Herri Batasunak udaletan bultzaturiko praktika politikoa %80an sendotu da, baina EA eta PNV alderdiek, PSOErekin batera, lau hiriburuak gotorleku bilakatu dituzte, Estatuari 'piperpoloa' oraindik ere jartzen dela erakusteko, horregatik gertaturiko istiluak probokatu dituzte, gainontzerako %80a izkutatzeko.
A.–Amatiñok, eta Bellochek ARGIAn bertan, Eurkal Herrilo prozesoa aurrera eramateko Ajuria eneako paktoa soilik ez zela nahikoa aipatzen zuen, kontsentsu zabalago baten beharra alegia. Zein kontsentsutara eta zein baldintzapean onartuto luke Herri Batasunak?
J.M.O.–Ezinbesteko baldintza arazoaren kokapena da, arazoa non dagoen kokatzea alegia. ETAk bere borroka armatuarekin arazoa piztua mantenduz azalean ikusten da arazoa, baina ETA desagertuko balitz, nahiz arazoa bertan egon, egungo alderdi horientzat arazoa desagertuko litzateke. Beraz, praktika armatua daramaten parteen artean –zeren Estatuak ejerzitoa, guardia zibila eta polizia nazionalaren bitartez eragiten du– prozeso negoziatzaile bat aurrera joz gero, beste alderdi guztiek hor sorturiko akordioak errefrendatuko genituzke, eta bai horretan kontsentsu batera iritsi.
Eta ondorioz sor daitezkeen tresna politiko, instituzioak eta abar nolakoak izan behar duten, nola eraiki behar den Herri hau... kontsentsuatuko genukeen. Itsu itsu jokatuz eta bi urtetik behin pakto-asmakizun berri bati ekiten badiote, bide okerretik doaz. Bide bakarra den negoziazio prozesoari heldu nahi dion alderdia gurekin kontsentsura iritsiko da.
A.–Eta uda hasieran Gobernu espainiarraren eta HBko zenbait kideren arteko kontakto oihartzuna haizatu zen. Zerri erantzuten dio horrek?
J.M.O.– Hasieran PSOEk Aljeriakoa amaituta zegoenez, prozesoa itxia eta beste bat irekitzeko aukerarik ez zegoela adierazi zuen. Orduan, gai honi buruz biztanlegoaren sentsibilitatea kontutan hartu eta kalea jan egin nahi izan dute. Baina hilabete batzuetara PSOEk 'oraindik ez dago jarraitzeko aukerarik'... eta horrelakoak jaurtikitzen ditu, aurrera begira ezer ukatzen ez duelarik; negoziazio prozesoaren hari txikiari helduz erakunde armatua nola desprestigiatu eta HB nola desmoralizatu bilatzen dute.
Roldan-ek, eta beste bakarren batek ere, mahai baten eseritzearen beharra adierazi digute eta zubi-aukera hori mantentzea, gero beste zerbait, beste prozeso bat etorriko denaren seinale da. Orduan, ETAk esan bezala, Aljereko zortzi puntu horietatik goiti hasi beharko dute.
Horregatik, ziur nago hauteskunde hauen ondoren beste tanteo antzeko bat haizatuko dutela, sondeo gisako beste zerbait. Baina PSOEk hortik joko badu ere, PNV, ETA eta PSOEren arteko prozeso negoziatzaile batetik kanpo gera daitekeen beldur da, prozeso negoziatzaile serio baten aurrean PSOEk bazterrean utziko bait du, guztia polarizatua nahian. Eta neurri berean, Herri Batasunak ere polarizazio puntu bilakatuko denez, PNV bere papera zein izango den galdezka ari da. Horregatik Ardanzak izugarizko borrokak egin .zituen Madrilen Aljerrekoa aurrera atera ez zedin.
A.–Gernikako estatutuaren 10. urteurrena betetzen den honetan, udaletxeetara joateaz gain, beste Instituzioetara doazen alderdiek eraikuntza hitza aipatzen dute behin eta berriro; bestalde, Euskal Herrian desnazionalizazio bat, bai ekonomia, kultura, politika mailan suertatzen ari dela nabarmena da. Nola dakusa hau?
J.M.O.- Estatutu honek betiko botereak, hau da, banka eta, kontentatzea eta Herri honen askatasuna 10 urtetan atzeratzea lortu du. Garbi dugu Konstituzio espainiar honen markoan kokatutako Estatutu batek ez digula balio. Gainera, Estatuak bertako entrepresa eta neurri ekonomikoen politikan geroz eta indar handiago daukanez, Herri Batasunak zein moetako Estatutua behar duen Herri honek aurkeztuko dugu; Estatutuarekin presoak kalera, Estatutuarekin Nafarroa Euskadin, Estatutuarekin euskara hizkuntza bakarra, Estatutuarekin... orain zortzi hamar urte esaten ziren horiek ikusi dugu non gelditu diren. Estatutu honek eraiki baino apurtu egin du.
A.–Badirudi, PNV, EA eta EE hurbiltzen doazen hauteskundeetan 'fronte abertzale' bati ekin nahi diotela. Ulergarria al zaizue iniziatiba hau?
J.M.O.–Lehenik esan behar dut plataforma edo fronte honek ez duela ezer berririk eskaintzen; ez du ez edukinik ez funtsik. Plataforma erregionalista honen helburu bakarra, ahal duen guztietan bezalatsu, Herri Batasuna baztertzea da baina horretarako kontraesan frangotan erortzen ari da: 78ko izpiritura itzuli nahi du Gernikako Estatutuaren 10. urtemuga betetzen den honetan, eta 10 urte hauek saldukeriaren 10 urteak direla, nahi gabe ere, azalarazten ari da.
Hala ere, datozen egunotan Herri Batasunak plataforma deia luzatuko die PNV eta EAri, zeina autodeterminazio eskubidean, lurraldetasunean... oinarrituko den, hau da, abertzaleon benetako eskakizunak berma ditzakeen marko zuzena osa dezagun.
A.–Urrirako hauteskunde berrien deialdia izango da. Aurrekoetan optimismo gehiegiz hartu bazanituzten, zein ikuspegiz ekingo diezue hauei?
J.M.O.–Europarako hauteskundeek gure erruak ezagutzeko balio izan dute eta dagoeneko kanpaina nolakoa izango den pentsatua dago. Militantzia ilusionaturik daukagu eta gorakada nabarmena izango dugula esatea ez da gehiegikeriarik.
XABIER LEKUONA
Joxe Mari Olarrak baikor dakusatza datozen hauteskundeak
"Nola hasiko gara Baskongadasetan aurrera pausoak ematen Nafarroa alde batera utziaz".
Itsu itsu jokatuz eta bi urtetik behin pakto-asmakizun berri bati ekiten badiote, bide okerretik doaz, ziurtatzen du Joxe Mari Olarrak.
8-11


GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHB
PertsonaiazOLARRA2
EgileezLEKUONA6Politika