argia.eus
INPRIMATU
Elixabete Garmendia: "Egun, ETB-2ri haize gehiago ematen zaio"
2021eko uztailaren 16a
Elixabete Garmendia kazetariari elkarrizketa.

Elixabete Garmendia: "Egun, ETB-2ri haize gehiago ematen zaio"
Elixabete Gamendiak Iruñeko Opusen egin zituen Kazetaritzako ikasketak eta lau urtez 'Zeruko Argia' aldizkarian aritu ondoren, 1981ean Gipuzkoako Diputazioaren Euskarazko zerbitzuan ihardun zuen. 1986ko Urrian ETBko albistegi zerbitzuan barneratu zen, orain arte. Datorren urtetik aurrera 'Hemen eta Munduan" saioan hasiko da erreportero moduan.
ARGIA: Nola ikusten duzu euskal prentsa eta ETB?
Eli Garmendia: Telebista ez da panazea bat euskal gizartearentzat ez eta ere euskararentzat, baina komunikabiderik entzutetsuena izanik, galdu behar ez den konkista bat da. Eguneroko kazetaritzan ETB eta irrati bakan batzuk dira euskaraz aritzen diren bakarrak eta beraz, paper garrantzitsua jokatzen dute. Hala ere, prentsa mailako aldizkariek egunerokotasuna lortu beharko luketela pentsatzen dut.
A.: Zein da gogokoen duzun medioa?
E.G.: Prentsa gustatzen zait gehien eta irratia telebista baino gehiago atsegin zait. Telebista oso medio aztuna da eta irratia aldiz arina eta entzulegoarekiko hurbiltasun handikoa. Irratian inoiz aproba egitea gustatuko litzaidake.
A.: Zer deritzozu ETB-1 eta ETB-2ari buruz?
E.G.: Euskara ez dakien jendearengan hurbiltzea zilegizko helburua iruditzen zait, baina bigarren kateari haize gehiago ematen zaio kanpoko zenbait 'izar" kontratatuz. ETBren helbururik nagusiena euskara bultzatzea bada, ETB-2 gehigarri hutsa izatera mugatu bebar da, bere martxa ralentizatu, baliabide guztiak euskarazko lanera zuzendu. Interesgarriagoa da Munduko euskarazko telebista bakarra egiten saiatzea, hainbat erdaldunekin konpetitzea baino. ETB-2ko zenbait saiok tripakomina sortzen didate, batzutan txarrak izategatik eta bestetan euskarari lapurretan ari zaizkiola sentitzeagatik.
77


GaiezKomunikabidTelebistaETBBesteak
PertsonaiazGARMENDIA3