argia.eus
INPRIMATU
Zalakain: "Urratsak UPVn ez beste nonbait emango"
2021eko uztailaren 23a
J. M. Zalakaini elkarrizketa.

Zalakain: "Urratsak UPVn ez beste nonbait emango"
ARGIA.–Nola ikusten duzu euskal unibertsitate barruti bakarraren arazoa?
J.M. ZALAKAIN.- Nahiko zokoratuta dago, ez bait da horretaz hitz egiten. Egoera politikoa dela eta nahiko fintauta dago Hego Euskal Herriaren zatiketa. Beraz unibertsitate barruti bakarra hartzen duena UEU da. Eta UPVk ez dauka mementu honetan ez posibilitaterik ez gogorik muga horiek gainditzeko. Nafarroako Unibertsitate Publikoa dela eta ez da pentsatzen unibertsitate bakar batean sartzean, beste batetan baizik, politikoki egin den zatiketa finkatzeko . Uste dut aukerak egon direla Nafarroako Unibertsitatea eta UPVrekin bat egiteko baina ez dira muga horiek urratu nahi. Unibertsitate bakarraren ez asmorik ez proiektu politikorik ez dago. Alde horretatik ez dago zereginik, muga politikoak bere horretan mantentzen diren neurrian. Eta horregatik da hain inportantea, nahiz eta oraingoz maila sinbolikoz izanik UEUk betetzen duen leku hori. Beste unibertsitateek ezin dute. Lortu ditzakezu kolaborazioak baina inola ere ez ezer ofizialik.
A.–UEU UPVren apendize euskalduna al da?
J.M.Z.–UPVko buruzagiek hori nahi dute eta hori eskaintzen dute, salbazio harri gisa. UEUk bere burua mantendu behar baldin badu, dirutza bat behar du, segurtasun bat ondorioz, xantaia hori beti hor dago; UEUk bere helburuak ezkuta ditzan edo betetzera errenuntzia dezan eskatzen zaio. UEU eginahalak egiten ari da hori gerta ez dadin. UEUko talde hedatzaileak ukatu egin du xantaia horretan jaustea. Bestalde, UEU UPVko ikasle eta irakaslez hornitzen da neurri batean; nik esango nuke horren zera esan nahi duela, UPV barruan ere zenbait jendek beste helburuak dituela, Euskal Unibertsitatea sendotzeko prest egongo litzatekeela. Pena litzateke UPVtik jendea hona etortzea bere karrera pertsonala egiteako. Guk badakigu hemen egiten dugunak ezer gutxi balio duela meritu bezala presentatzeko ofizialki. Baina inork gutxik ukatu du hemen egiten dugunak ez duela baliorik. UPVkoek beti esan ahal izango dute UEU ezin izango litzakeela UPV gabe. Ba agian ez, zeren jendeak unibertsitatean ikasi du, eta jende horrek, eta gero eta jende berri gehiagok, UEUren alde apostu egiten duen heinean, etorkizuna ez dagoela guztiz galdua mantenduko dugu.
Hona etortzen den jendeak argi dauka urratsak UPVn ez beste nonbait eman behar direla. UEUra datorren askok beste posibilitate asko ukatzen ditu.
A.–UEUk dirulaguntza gutxi jasotzen du "Cursos de Verano"en aldean...
J.M.Z.–Uste dut guztiz lotsagarria dela, zeren azken batean benetan kultura lagundu nahi bada, inork ezin dezake ukatu UEUn egiten dena ekintza kultural eta unibertsitarioa denik, ez eta euskal kulturaren indar nagusiak hemendik pasatzen direnik. Beraz, honi dirulaguntza k ukatzea eta egoera probisional batean mantendu nahi izatea, lotsagarria da.
Beti gertatzen dena gertatzen da hemen ere: kontrolatzen ez den indar bat itoaraztea diru aldetik. Hemen bildu ziren ikerkuntza zentruetako hainbat talde eta jende, eta Eusko Jaurlaritzak eta diputazioek urtean guxtienez 1.000 milioiko laguntza ematen du entrepresa horien aurrekontuaren erdia. Orduan, nik uste dut herri honetan instituzioek dirua erruz dutela eta ulertu ezin dena da, egoskortasunez pentsatzen ez baduzu behintzat, nola hainbat buruhauste eta neke izan behar dituen UEUk sei milioi pezeta kaskar lortzeko.
Azken finean ez da kontrol kontua, baizik eta euskal kulturari lagundu nahi ez izatea, zeren eta eurak prest daude "Cursos de Verano"etan euskarak presentziarik ez izatea dirua eman baino.
LOREA AGIRRE SABIN MAKAZAGA
53


GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaUEU
PertsonaiazALAKAIN1
EgileezAGIRRE9Gizartea
EgileezMAKAZAGA2Gizartea