Ederlanaren uztaroa heldu da Xuberora


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Uhaitza elkarteari elkarrizketa

Hilzorian zelarik, Uhaitzak landatu zuen hazi berri bat
Ederlanaren uztaroa heldu da Xuberora
Joan den urteko Urrian, holako beldur bat bazen Xuberoan, ea bere hamargarren urtemuga ospatzearekin batean, Uhaitza elkartea ez ote zenez itzaliko. Ipar Euskadiko euslal kultur etxeen kenka txar orokorrarekin topo egina zuen Xuberoakoak ere eta frantses aginte publikoaren jokabide itozalearen ondorioz, peko errekarat joaiteko irrisku gorrian aurkitzen zen.
Geroztik, gauzak piska bat hobetu izanagatik, egoera geratzen da beti neketsu eta zalantzagarria eta hola segituko du euskal kulturaren aldeko politika egoki bat obratua izan arte.
Uhaitzaren udazkena izaiten ahal zen ordu haietan berbera, bere babesean sortu zen Uztaro ederlan moldategia.
Gaur, zorionez, Uhaitza bizi da eta Uztaro bere haurra ere bai. Gonzalo, Uztaro kidearekin hitz egitera izan gara.
Argia.– Oroitarezten ahal daukuk Uztaro proiektoa nola eta zein asmoren inguruan sortu zen?
Uhaitza.–Uhaitza, Xiberoako kultur elkartearen barne, duela orai urte bat eta erdi, arte moldategi bat sortzeko asmoa agerrarazi nuen. Uhaitzaren laguntza osoarekin proiekto hori barnatu ginuen eta 1988ko urrian, Thiery lagunarekin Uztaro atelierean lan egiten hasi gintian.
Hastapenetik bi xede nahi izan ditugu batean eraman: ederlan edo arte kursoak eman eta guhaurren lanak agertu. Bizkitartean, hirugarren xede bateri lotu gaituk ere aski laister: eskola publiko eta besteetan arte plastiko sail horren inguruan esku hartzaile bezala sartzea.
A.–Uhaitzaren egongian -Atarratzen- hasi zinezten lan egiten bainan berehalaxe, Mauleko Indu. rain jauregiaren ondoan kokatzen den etxe batean jartzeko aukera izan zinuten. Horrek zein aldaketa ekarri du?
U.– Lehenik, esan beharra diat egongia hori problemarik batere gabe utzia izan zaukala. Hau, ene iduriz, lekukotasun bat, gure proiektoa sinesgarria agertu dela.
Toki hori ezin hobea duk eta honarat etortzeak Uztaro-ren gehiago ezagutaraztea eragin dik eta halaber jendea ekarrarazi dik.
Gainerat leku horretan jartzearekin, gure aspaldiko asmo bateri gorputz ematea lortu diagu, esan nahi bait da, erakusketa gela bat montatzea.
Orainokoan erakustoki hori urtearen parte batez baizik ez diagu idekitzen ahal, zere uda denboran, saltoki bateri lekua utzi behar bait diogu azpi aldean.
Hala ere, gerorat, etxe horren barneak antolatu eta, erakusgela hori iraunkorta bilakaraztea gogoan diagu.
A.–Aipatu duk, lehenago, Xuberoako eskola batzuekin gogoan zinutela arte plastikoen alorrean, elkarlan bat egitea. Asmo horri haste bat emana izan zaio?
U.–Bai. Pasa den ikasturte honetan, hiru eskoletan ebili gira: Barkoxe "Zeapelakoan" Sohutakoan eta Mauleko ikastolan. Bestalde, Atarratzeko ikastetxean–hango irakasle bateri esker– P.A.E., esan nahi bait da "Plan d'Action Educative', deritzan ekintza batean parte hartzea erdietsi diagu, gimnasi batetan dekorazio lan bat burutuz ikasteekin.
Esperientzia horiek biziki ondoriotsuak izan dira guretzat; haurrekin lan egitea beti interesgarria duk, harreman eta kreazioaren aldetik. Datorren urtean, bide horretan jarraitzeko asmoan gaituk.
A.–Usalako galdera bat, Iparralde honetan kasik derrigorrezkoa: Uztaro-ren eraikitzeko diru laguntza publikorik erdietsi al duzue?
U.–Gauza askorik ez. "Jeunesse et Sports" erakundeak 5.000 libera berrietako diru laguntza bat luzatu dauku eta Adepfo elkarteari esker moldakuntza ikastaldi bat ordaindua izan zauku. Besterik ez... Uhaitzaren babesean bultzatua izaitea, zorionezkoa izan da beraz.
ALLANDE SOKARROS

Uztaro-koen dohainetik sortu ederlan batzu.
30



GaiezHizkuntzaEuskaraHerri elkarUhaitza
GaiezKulturaKulturgintz
EgileezSOKARROS1Kultura

Azkenak
2024-11-25 | Leire Ibar
Euskal Herriko I. Hikadromoa antolatu dute Durangoko Azokan

Durangoko Azokako berrikuntzetako bat izango da ZirHika taldeak sortu duen hikalarien bilgunea. Hika hitz egitea eta ongi pasatzea izango da helburua, abenduaren 7an Landako ikastetxean.


2024-11-25 | Euskal Irratiak
Alokairuak mugatzeko legea indarrean jada, Lapurdiko 24 herritan

Alokairuen bidezko espekulazioa oztopatzeko neurria azaroaren 25etik goiti izanen da indarrean Ipar Euskal Herrian. Momentuko, tentsiopean diren Lapurdiko 24 herriei eraginen die: Ahetze, Angelu, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Basusarri, Baiona, Biarritz, Bidarte, Biriatu,... [+]


'Superbotereak' liburua
Eskola-proiektuak izango dira mintzagai asteazkenean, Larraulen

Larraulgo eskolan da hitzordua, azaroaren 27an, 17:30ean. 'Superbotereak' liburuaren egile Koldo Rabadan ez ezik, hitzaurrea idatzi duen Nora Salbotx eta hainbat kide izango dira mahaiaren bueltan: Ainhoa Azpirotz (Hik Hasi-ko koordinatzailea), Irati Manzisidor... [+]


Lan istripu hilgarrien gaineko datuak estaltzea leporatu dio LABek Nafarroako Gobernuari

Azken astean sindikatuak 5 heriotzaren berri izan du eta dagoeneko 26 dira Nafarroan lanean hil egin diren edo beste erkidegotan beharrean zendu diren nafarrak. Alarma gorria pizteko moduko datuak LAB sindikatuaren iritziz.


2024-11-25 | ARGIA
Nazio auzia “erdigunean” ipintzeko eskatu du EH Bilduk, “jauzi” bat egin eta estatusaren eztabaida abiatzeko

Jendetza elkartu da Bilboko Casillatik abiatu den manifestazioan, Nazioa gara aldarrikatzeko. Buruan, EH Bilduko Mahai Politikoko kideak joan dira, eta atzeraxeagotik jarraitu diote ERC, BNG, CUP, Compromis eta Mes Per Mallorca alderdietako kideek. Ikurrinak, Nafarroako ikurrak... [+]


Gobernuarekin kritiko den ‘Haaretz’ egunkaria itotzeko neurriak hartu ditu Israelek, hura desagerraraztea helburu

Egunkariaren editoreak egindako adierazpen batzuen harira hartu du neurria Israelgo Gobernuak. "Netanyahuren erregimena krudela da eta apartheid-a ari da egiten", esan zuen Amos Shocken editoreak Londresen emandako hitzaldi batean, duela hilabete.


2024-11-25 | Jon Torner Zabala
EHUko errektoretzarako bozketaren atarian
Bengoetxeak eskatu du Ferreiraren hautagaitzaren “jardunbide irregularrak” ikertzeko

Asteartean, hilak 26, egingo dira EHUko errektoretzarako hauteskundeak. Kanpaina nahasia izaten ari da, eta, horren erakusgarri, Joxerramon Bengoetxearen taldeak eskatu izana "ustez Eva Ferreiraren hautagaitzako pertsonek edo ingurukoek egindako ekintzak eta kanpainako... [+]


2024-11-25 | Leire Ibar
Fronte Zabala itzuliko da boterera Uruguain, bost urteren ostean

95.000 botogatik gailendu da Fronte Zabala azaroaren 24an eginiko hauteskundeetan. Yamandu Orsi izango da Uruguaiko hurrengo presidentea, Álvaro Delgado eskuineko Alderdi Nazionaleko presidentegaiari aurre hartuta.


2024-11-25 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Zarauzko finalaurrekoa
Finalerako pase zuzena eskuratu du Martinek, finalaurrekoa irabaztearekin bat. Azken finalaurrekoa datorren igandean jokatuko da, Arrasaten, eta orduan osatuko da finala.

Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Azken asteetan albiste izan da Gasteizko Errota auzoa, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak egiten baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
Mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Eguneraketa berriak daude