argia.eus
INPRIMATU
"Begira jartzen den jendearen histerismoa da txarrena‘’
2021eko uztailaren 23a
Oskar Altuna eta Fernando Gimeno sorosleei elkarrizketa

Oskar Altuna eta Fernando Gimeno, sorosleak
"Begira jartzen den jendearen histerismoa da txarrena''
Donostiako portuko Gurutz Gorrian topatu genituen Oskar Altuna eta Fernando Gimeno–Oskar 80, burua alegia–sorosleak goiz eguzkitsu batean. Beren lanari buruz aritu ginen solasaldi laburrean.
Argia.–Jende asko gelditzen al da uretatik atera ezinik?
Sorosleak.–Beno, Grosetik egunero ari gara jendea uretatik ateratzen. Kontxan dexente gutxiago, astean bizpahiru aldiz. Grosekoan 'txurro'egatik izaten da, Kontxan aldiz nekeagatik gehiago, itzuli ezin dutela eta...
A.– Zeintzu dira kausa nagusiak?
S.–Inprudentzia batez ere, jendeak ez daki zenbat iraungo duen, barruraino sartzen dira ateratzeko gai izango direnentz jakin gabe. Gero, larri dabilena ateratzen saiatzean, berau oso larri badago, zeu heltzera joko du, eta heltzen bazaitu biak zoazte behera.
A.–Inguruko jendeak ere sortaraziko ditu arazoak...
S.–Bai, horixe da txarrena, begira jartzen den jendearen histerismoa. Ez dut ulertzen hondartzako jenderen morbosidade hori. Lehengo egunean neska bat mareatu zen, kamilan sartu eta botikinera generamala, jendea gainera etortzen zen. Histeria kolektiboa zirudien... Gertakizun larriagoak direnean zer esanik ez, agobiatu egiten zaituzte, ezin da lanik lasai egin. Arazo larria da. Kentzeko esan eta ezer ez. Oxigeno bila joan behar eta bultzaka ibili behar.
A.–Aurten haur bat hil da Donostian.
S.–Bai, koltxoneta batekin jolasten ari zela, buelta eman zion eta... hondarretara atera genuenerako 2 ordu zeramatzan itota. Ezin izan genuen ezer egin. Jendeak eraso egin zigun haur haren asuntoagatik, baina errua lehendabizi, gurasoena da, haurra bakarrik uzteagatik. Izan ere, haurrena arazo larria da, histerIko gaude honekin. Gurasoak haurrak bakarrik uzten dituzte eta berehala galtzen dira. Egunero gabiltza haur pilo baten bila. Haur haren kasuan, abisatzera etorri zirenean ez geniela kasurik egin leporatu ziguten. Beno, haur bat galdu zaiela esanaz etortzen diren guztiei gauza bera esaten diegu, kabinetara joateko haurrak han jasotzen direla eta. Kabinetan ez zeudela esatean bila jarri ginen...

Bandera gorria arrisku biziaren adierazle dela ia denak jakin arren, ez da behar adina errespetatzen.
41


GaiezGizarteaOsasunaBesteak
PertsonaiazALTUNA9
PertsonaiazGIMENO1
EgileezISASTI1Gizartea