argia.eus
INPRIMATU
A. Urkarregi: "UEUda UPVk izan beharko lukeena"
2021eko uztailaren 23a
A. Urkarregiri elkarrizketa.

A. Urkarregi: "UEUda UPVk izan beharko lukeena"
ARGIA.- Zer eritzi duru euskal unibertsitate barruti bakarrari buruz?
A. URKARREGI.–Arazoa politikoa dela argi dago. Unibertsitatean estatutoak eztabaidatu zirenean, planteatu zen barruti bakarraren beharra, eta onartu zen emendakin bakarra izan zen: harreman estuak ukaitea Nafarroako Unibertsitatearekin, baina goitik ezarritako ezintasun horrekin. Nafarroako Unibertsitatea gauzatzen denean badago zereginik harremanak estutzeko ikasle nahiz irakasleen artean. Barrutiaren aferan egin daitekeen gauza bakarra da, ez dago beste zereginik.
A.–UEUk UPVri aurpegia garbitzen dio bere apendize bezala?
A.U.–UEUren betebeharra EHU-UPVk bete beharko luke, baina ez dut ikusten UEU apendize gisa. UPV berak paso egiten du eta ez du onartzen hemen egiten dugun lana. Hemen egiten dena osagarria da eta unibertsitatetik kanpo dago, beste dinamika bat da, hainbat sail ofizialtasunetik kanpokoak dira.
A.–Zer deritzozu dirulaguntzei dagokienez, UEU eta "Cursos de Verano" alderatuz?
A.U.–Euskararekiko diskriminazioa garbia da. Azken finean dirua Eusko Jaurlaritzatik dator, nahiz eta ,"Cursos de Verano" UPV finantziatu, beraien aurrekontuetan sartzen dutelako. Argi dago ez duela sartu nahi bere aurrekontuetan UEUren presupostua. Jazinto Iturberen hitzen arauera, UPVk ezin duela beste unibertsitate bat finantziatu. Ez dute nahi kontrolatzen ez dutena bultzatu nahi, eta diskriminazioa nabaria da. Bidezkoa izango litzateke Euska Jaurlaritzak UEU bere osotasunean finantziatzea, inolako mugarik gabe, UPVk nahi izan zuen bezala.
LOREA AGIRRE SABIN MAKAZAGA
54


GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaUEU
PertsonaiazURKARREGI1
EgileezAGIRRE9Gizartea
EgileezMAKAZAGA2Gizartea