Jon Kortazar: "Ez naiz ausartzen Arestiri buruz zerbait esaten"


2021eko uztailaren 23an
Jon Kortazarri elkarrizketa.

"OROIMENAREN LABERINTOAN GURE GARAIKO OLERKIAZ SAIAKERA ARGITARATU BERRI DU BAROJA-REN ESKUTIK
Jon Kortazar: "Ez naiz ausartzen Arestiri buruz zerbait esaten"
Euskal filologian lizentziatua eta gaur egun arlo berdineko irakasle dugu mundakarra. Bere tesia eta 'lan garrantzitsuena ' Lauaxetaren inguruan egina du. Bere burua kritikotzat baino irakurletzat dauka: kritiko jubilatua dela diosku, beste aitorpen batzu direla tartean.
Lehendik ere ezagutzen genizkion artikuluen bilduma osatu eta argitaratu berri du Jon Kortazarrek Donostiako Baroja argitaldariarekin. Bilduma honetabo gaiak ukitu asmoz lotu genuen solasaldia berarekin.
ARGIA.–"Oroimenaren laberintoa" liburuan hiru artikulo luze eskeintzen dizkiezu Jon Mirande, Juan Mari Leknona eta Atxagaren "Etiopia"ri. Nolaz ez duzu, adibidez, Gabriel Aresti sartu?
J.KORTAZAR.–Lehenengo esplikatu beharko nizuke, zergatik jarri ditudan hiru hauek. Nahiko erraz esplikatzen da. Liburuak ez du hipotesi bakarra defendatu nahi; ez du defendatu nahi Atxaga dela alfa eta omega. Euskal poesirako bideak ugariak direla. Hauetan badira tentsio indarrak, bada dialektikarik. Dialektika horietariko bat, nahiz ni ez egon oso ados honekin, nahiko sinplea iruditzen bait zait, esan daiteke Mirande eta Arestiren artean, bi atrakzio polo daudela, banandu eta elkartu egiten diren bi iman bezela direla; 60. hamarkadan jendea mogimentuan jartzeko pertsonai eta lan bi ziren.
Iruditzen zait momentu honetan beste horrenbeste gertatzen ari dela, Mirande, Lekuona Atxaga eta bestetik literatura konprometitu horrekin, nik politikoa deitu izan diodana. Badaude atrakzio desberdinak.
Arestirekin gertatu da, artikulua idatzi nuen unean Karmelo Landak bere tesia aurkeztu zuela. Gainera susmoa daukat nire Arestirekiko eritzia ez dela erabat nirea, besteek esandakoarekin egindako eritzia dela. Ez nintzen ausartzen Arestiri buruz zerbait esaten. Ez daukat hipotesi bat heldua bere inguruan.
A.–Atxagaren produkzio literarioak zein berrikuntza ekarri du? Eten bat suposatu al du benetan?
J.K.–Aurrera pausu bat ekarri du. Gai izan da tradizio batzuekin apurtzeko eta era berean, apurtutako tradizio horiekin jolasteko. Sintesi hitzaz ez dakit hitzegin dezakedan, edo kontzientzia literarioaz Beste era batetara esanda, ofizio beraz hitzegin daiteke.
Sarrionandiaren teoriari jarraikiz, Atxagaren "Etiopia" ez da ulertzen, Arestiren harria ulertu barik. Atxaga gai da harria are bihurtzeko eta era berean gai Arestiri buruz ikaragarri ondo hitzegiteko; horregatik esaten dizut ez dela eten bat, ofizioaren kontzientziaren fenomeno bat da. Honez gain, gai izan da kontzientzia horri espresio bide artistiko bat emateko eta gainera ulergarri egiteko, bai hizkuntza aldetik eta gai aldetik.
A.–Atxaga bera, 'Pott' taldeko kide izana dugu beste hainbesteren artean. Iada nik dozena bat urte pasa da sasoi haietatik. Esan ahal daiteke belaunaldi bat osatzen zutela? Zertan da gaur egun 'Pott'en izpiritua?
J.K.–Nik uste dut eragin izan duela bai poesian eta baita narratiban ere. Hor belaunaldi bat badago; beno, gehiago sinisten dut talde literarioetan. Badago talde literario bat, eta pauso desberdinak eman ditu. Lehena poesia sozialetik urrundu direla da. Bestetik ilusio nagusien kritika bat egin da; ilusioekin jolastu eta borrokatu, eta gero dezepzioa dator. Eta badago hirugarren bat Atxagak egiten duena beste inork baino hobetoago; susmatzen dut badagoela sistemari egiten zaion kritika, bai sistima bati eta bai besteari ere. Hiru puntu hauetan esango nuke dagoela gakoa.
A.–Zure azken liburuaren 4. atalean literatura gazteari botatzen diozu begirada bat. Zein erizpide erabili dituzu autoreak aukeratzerakoan?
J.K.–Ez dut uste halako selekzio bat egon denik. Azken batetan artikulua ez da idazlei buruz egina. Onartzen dut artikulurik irristakorrena dela. Garai bati buruzko artikulu bat. Garai batetan agertu izan diren sinboloen irakurketa bat da. Epe bat jartzekotan, ez da bakarrik 77tik aurrera egiten dena beharbada gehiago da 83rainokoa.
Ez da 'a priori' bat egon, saiatu nintzen ahalik eta zabalena izaten eta produkziorik iraunkorrenak hartzen. Hau da ene memorian, badakit ene memoria ez dela dena, oroimenean geratu izan diren gazterik poesia egindako jendea eta bere lehen poesia liburua argitaratu duten jendea dago. Tituluak dioen bezala ez da begirada bakarra, begirada bat baizik.
A.–Euskal literaturan izan dira eta badira, hainbat eta hainbat aldizkari; hala nola Kandela, Ttu-ttua, Literatur Gazeta, Korrok, Susa, Maiatz...
J.K.–Edozein aldizkari literarioak badu funtzio bat, hots ensaioak egiteko balio duela. Baduela egunerokotasun literarioa harrapatzeko ahalmen bat. Nire azken liburuko artikulu asko lehenik aldizkarietan izan dira argitaratuak. Ez dakit balorazio bat den baina honelaxe ikusiko nuke.
A.–Azpiegitura editoriala nahiko erren, pobre dabil. Poesia marginalitatera dago mugatua. Hainbatetan poeta berak bere literatur produkzioaz gain argitaratze prozesu osoa egin behar izan du, bere lanek argia ikusiko bazuten...
J.K.–Nik uste dut XIX. mendeko malditismoaren ostean geratu zaigula poesia bai poeta marginalak, bai madarikatuak eta ez madarikatuak; denak geratu dira komertziotik kanpo. Orduan nik ez dakit azpiegitura batetaz hitz egin behar den ze printzipioz azpiegitura hor berdina da nobela edo poesiarentzat. Gertatzen dena da nobela sartzen dela zirkulu batzuetan eta poesia ez. Esan ohi da poeten irakurleak poetak direla. Irtenbidea litzateke kolekzio espezifikoak sortzea poesiarako. Ertzetan dagoen literaturaren funtzinamendua da poesiarena. Bestalde komertzioan sartuz gero ikusi beharko genuke zer gertatzen den.
A.–Badago joera bat abanguardia museo bihurtzeko, instituzionalizatzeko alegia.
J.K.–Gu ez gara bizi abanguadia aroan, baizik post-abanguardian, eta honen ezaugarrietariko bat instituzionalizazio hori da. Gertatzen dena da –hau nahi den eran ulertu–, badirudiela instituzionalizatze honez gain, abanguardia hori aldizkari guztietan agertzen dela, badago masetara hurbiltzeko joera bat. Masak 'katekizatzeko' joera bat. Intelektualak berriro bueltatu dira aldizkarietara. Egia da orain urte batzu autonomia martxan jarri zenean izan zela ahaleginik autonomiaren botere politikoaren aldetik euskal literatura erabiltzeko, euskal litaratura bat bazela adierazteko, nolabait ere izaera justifikatzeko. Momentu honetan bada horrelako joerarik ere, norberaren esistentzia adierazteko literatura baten esistentzia behar dela baieztatu.
LOREA AGIRRE
Literatura gazteaz dakarren artikulua irristakorrena dela onartzen du Kortazarrek.
Jon Kortazarrek ez du bereizten narratibak eta poesiak azpiegitura editorial desberdina dutenik.
50, 51


GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaPoesia
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakKORTAZAR1
PertsonaiazKORTAZAR1
EgileezAGIRRE9Kultura

Azkenak
2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


Eguneraketa berriak daude