Joselu Ruiz de Gordoari elkarrizketa.
Joselu Ruiz de Gordoa: "Obra bat landu eta gero estreinatzeko aukerarik ez"
Gaztetandik hasi zen musikan, kitarrarekin. Geroago pianoa nahiz beste instrumentu batzu ezagutu ditu. Gasteizen, Bilbon nahiz Madrilen ibilia da "inoiz amaitzen ez diren ikasketak egiten''. Gasteizko Jesus Guridi Musika Eskola'n armonia eta kontrapunto irakasle da; musika arinean aritzeaz gain musika kontenporaneo eta abanguardista konposatzen du. Errenteriko Musikasten bere hainbat konposaketak entzungo dira.
ARGIA.–Ezohizko apostu honen barnean, ze zailtasun topatzen dira honelako bidea aukeratzean?
RUIZ DE GORDOA.–Ez da batere erraza. Orain bi urte nik bidali izan nion, hain zuzen kontzertu bat, obra luze bat, orkesta bati eta oraindik ez dut erantzunik jaso. Badirudi badagoela halako beldur bat obra edo autore berri bat interpretatzeko, konkretuki kontenporaneoa. Autore edo musikari konsagratu bat izateko, lan handia egin behar da; balio duzula besteei ikustarazi. Bidea topatzen baduzu halere, baina bitartean oso nekeza da; obra batean gogor eta luzez lanean aritzea, gero kaxoi hondoan alderaturik geratzeko, estrenatzeko aukerarik gabe. Esan behar hemen badela ganbarako musika estreinatzeko bide bat; Iruñeako Ganbara Taldearen eskutik Euskadi mailan ezagutuak izateko aukera dugu.
A.–Instituzioen aldetik...
R.G.–Ezer gutxi dago, beka edo laguntza batzu ematen dituzte baina ez nahi adina eta gainera ez dira oso errazak lortzeko. Noski ez du jateko adina ematen, beti ere beste lanen bat behar duzu, ahal bada musikaren inguruan. Nere ikastaro eta konposaketak aurrera ateratzeko, finantziatzeko musika irakasle izateaz gain, musika arineko talde batean nabil. Musika kontenporaneoaren inguruan jarraitzea bultzatzen zaituena ilusioa eta gogoak dira.
A.–Konponitzen duzuen musika izatez da elitista, minoritarioa ala?
R.G.–Egia da jendeak ez duela ohiturarik honelako musika entzuteko, musika arina berez da errazago ulertzeko, musika kontenporaneoak ulertzeko momentuan zailtasun gehiago ditu. Bestalde musika arinak dena jaten du, dena saturatu eta ez dio aukera gehiegirik uzten kontenporaneoari. Ohitura falta bat dago honelako kontzertuetara joateko, baina behin joanez gero jendeak atsegin ditu.
A.–Bai, badirudi badagoela halako gorakada bat musika klasikoan, barrokoan konkretuki...
R.G.–Bai badago barrokoan halako berpizte bat, baina korronte batetan baino gehiako ganbara musikan ematen da arrakasta gehien bat, orain urte batzu eramaten ziren sinfoniekin gonbaratzen badugu. Gainera badago halako ardura bat eta gero eta kontzertu gehiago ematen direla iruditzen zait.
A.–Nola defendatu edo salduko zenuke musika kontenporaneoa, abanguardista?
R.G.–Badirudi ez duela jendearekin gehiegi konektatzen, baina gure esparrua erabat berria da, nahiz influentziak erromantizismo, espresionismo, jazz, gaur egungo musikan oinarritu. Asko dugu lantzeko, aztertzeko eta konposatzeko oraindik.
LOREA AGIRRE
47
GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakMusikoakRUIZ DE3
PertsonaiazRUIZ DE3
EgileezAGIRRE9Kultura