"Ez da posible EEE-tik kanpo geratzea, suizidioa litzateke"


2021eko uztailaren 23an
Jon Gangoitiri elkarrizketa.

Jon Gangoiti, europar parlamenturako Koalizio Nazionalistaren zerrendaburu
"Ez da posible EEE-tik kanpo geratzea, suizidioa litzateke"
EAJn eta erakunde publikoetan zenbait kargutan izan ondoren, oraingoan europar parlamenturako Koalizio Nazionalistak aurkezturiko zerrendaburua dugu, zerrendaburu gaztea gainera, 37 urtetako bilbotarra. Dagoeneko urte batzu bai politika munduan murgildurik; 82an Madrileko parlamenturako aukeratua eta 86ko urtarriletik 87ko ekainera arte eurodiputatu lanetan Strasbourgen. EBB–ko bulegoetan aurkitu genuen eta jadanik hauteskunde kanpainarako motorrak bero–bero zeuden bertan.
ARGIA.–Ze nolakoa da Europako Ekonomi Elkartearen Europa hori eta zeintzu lirateke bere gaur egungo ezaugarri nagusiak?
Jon Gangoiti.– Erromako Trataduaren ondoren 1957an sortzen den Europa hori, Estatuen Europa da, nazioak eta erregioak ezagutzen ez dituen Europa bat. Geroago, 1975ean jada, Elkartea ohartzen da ez zaiola posible errejioen errealitate hori gehiago ezkutzatzea eta'EEE–ko errejio politika ' jartzen du martxan. Eta hala ere, egun, oraindik Estatuen Europa izaten jarraitzen du. Oraindik errejio eta nazionalitateen benetazko pisua ez da kontutan hartzen.
Elkartearen izaera ekonomikoa da funtsean, eta izaera hau 93tik aurrera oraindik gehiago areagotuko da. Beste Europa bat ere eraiki behar da, Europa kulturala, hiritarren eguneroko arazoak ikutuko lituzkeen Europa, emakumeen arazoak, ingurugiroa, gazteria... Honetarako beharrezkoa da trataduak aldatzea eta hauek aldatzeko, europar parlamentuari ahalmen konstitugilea eman behar zaio. Europar Konstituzioa erreformatu eta Konstituzio berri bat egin. Eta Nazionalitateen Senatua ere eratu behar da.
A.–Europara begira sekulako inbertsioak egingo dira. Hor dago 'Europa plan 93' deritzan hori, zeinaren arabera aurtendik eta 93ra arte 92.000 milioi pezeta gastatuko diren. Ze eratako Komunidade Autonomorekin sartuko gara Europan?
J.G.–Euskal ekonomia pentsa zitekeena baino hobeto egokitzen ari da Europara, eta agente sozialak eta entrepresa munduak batik bat primeran erantzun dute. Are gehiago, 93ko urtarrilaren 1erako euskal ekonomia europar ekonomiaren maila berean egongo dela. 'Europa Plan 93' horrek Europako zentru ekonomikoetara hurbildu eta beraiekin komunikazio egokia lortzeko behar dugun azpiegituraz hornituko du Euskadi. Bestalde, arlo politikoari dagokionez, gertatzen dena da Estatu espainiarrean daukagun autogobernua Europaren markoan galdu egiten dela. Eta hau onartezina da, ez da posible estatuetan daukagun autogobernu hori Europara heltzean desagertzea. Formula bilatu behar da hau gerta ez dadin.
A.–EEE–aren ardatzaren inguruan mugitzea horren funtsezkoa izanik eta bertan gure etorkizuna jokoan egonik, zergatik ez zaigu galdetu euskaldunoi ea Europa horretan murgiltzea nahi dugun ala ez?
J.G.–Beno, euskal alderdi bat ere ez zen agertu sarreraren aurka, honek suposa erazten du euskaldunon gehiengoa bat datorrela sarrerarekin. Zelabaiteko neutraltasuna mantendu duten herrialdeak ere birplanteatzen hasi dira, EEE–rekiko harremanak, eta horren erakusle Austria, edo Noruega. Azken hau adibidez, behin sarrera atzera bota bazuen ere birplanteiatzen ari da sartu ala ez. Ez da posible alde batera geratzea, suizidioa litzateke.
A.–Madrila doazen parlamentariak, sarritan arazo larriak izaten dituzte hemengo arezoak ikutzerakoan. Kontutan izanik Euskal Herria herri txiki bat dela, ez leudeke oso itota euskaldunen nahiak Europearra moduko parlamentu erraldoi batean?
J.G.–Ez, ez dut uste. Historian zehar euskaldunak argi erakutsi du borrokalari amorratua dela, eta hain zuzen ere horrexegatik esistitzen du eta esistituko du Herri honek. Eta bestalde, Madrilekin noski daudela arazoak baina tartean auzi historikoa daukagu; ez ordea Europarekin, beraz ez dago Europatik guganako aurreprebentzio jarrerarik. Marko handia izanik zaila izango da, dudarik gabe, baina ez Madrilekoa bezain zaila.
93tik aurrera, mugak deuseztatzen direnean, Euskaldunok batasun soziologikoa lortuko dugu, Bidasoa lasai asko zeharkatu ahal izango dugu inongo agiri edo kontrolik gabe edo Iparraldeko batek Hegoaldean lan egiteko aukera izango du, lana egonik bederen, edo aldrebes. Harremanak estutu egingo dira eta herri bakarra izatearen kontzientzia indartu. Eta Iparraldean ere –bestela gertatuko ez litzatekeena– abertzaletasunaren indartze handi bat izango da 90. hamarkadaren bukaera alderako.
A.–Gai ekonomikara itzuliz, ikusten da dagoeneko larri zebiltzan zenbait sektoreren egoera areagotu egin dela, arrantza, nekazaritza, siderurgia... eta egun arrisku larrian daudela.
J.G.–Bai arrazoin duzu, baina sartu ez bagina berdin gertatuko litzateke, eta gainera egun egoera kaxkarragoan leudeke. Dena den, gehien kezkatzen nauen arazoa arrantzarena da. Estatu espainiarra potentzia bat da maila honetan, eta Europan arrantzak ez du pisu handirik, aurrekontuen %1a besterik ez du, EEE–ko Cenicienta da. Sektore tradizionaletariko batzu desagertu egingo dira eta beste batzu sortu. Irtenbidea modernizatzea da.
A.–Etorriko al da EEE–tik soberania maila handiagorik?
J.G.-Bai noski, oso baikorra naiz maila horretan. EEE–an estatu batzu ados jarri eta gainegitura bat sortzea erabakitzen dute. Orduan, prozesua gogorra da, ze estatuek soberania mailak utzi behar dituzte. Baina prozesu hori posible izango da, bakarrik hor barruan dauden nazio guztiek parte hartzen badute eta bakoitzaren nortasuna errespetatzen bada. Eta hortara goaz.
A.–Herrien Europarantz goazela diozu, baina nork bultzatzen du prozesu hori, estatuek eurak? Ez al da hori nahiko sinesgaitza?
J.G.–Beno, Estatuen Europa errejioen europarantz abiatzen da, oraindik ez dihoa Herrien Europarantz. Eta noski horrela bada ez da estatuen borondatez, baizik eta herriek presio bat egiten dutelako, estaduei, apurka, amore ematea besterik geratzen ez zaielarik.
A.–Hemengo arazoren batzu ikutuko ditugu. Arazorik latzenetarikoa langabeziarena, eta oraingoz bederen ez dirudi Europatik konponbiderik datorrenik, aldrebes esango nuke.
J.G.–Euskadiko lehendabiziko arazoa da langabeziarena. 93ko Europak aberastasun gehiago eta lanpostu gehiago ekarriko du. Baina aberastasun hau ez da homogeneoa izango, eta gakoa hortxe dago, hor dago euskal desafioa, behar bezalako postu bat bilatzean. Honetan funtsezkoa da Eusko Jaurlaritzaren 'Europa plan 93' deritzana. Ez dugu langabezia ezabatuko baina bai neurri handi batean murriztu.
A.–Iparraldeaz hitzegin dugu lehen. Nafarroari dagokionez ze neurri praktiko etor daiteke Hegoaldeko batasunerantz abiatzeko?
J.G.–Lehendabizi, geroko Euskal Herriaren enbrioia den Euskal Komunitate Autonomoak ondo funtzionatzen duela eta bere eguneroko arazoei ganorez egiten diela aurre erakutsi behar dugu. Eta bigarrenik, arrazoi ekonomikoak, Nafarrek bakarrik ez dute izango beste komunitate batzuen erritmoa jarraitzerik eta horretaz oharterazi behar ditugu, Europaren erritmoa jarraitzeko beharrezkoa zaie EKA–rekin bat egitea.
X. LETONA
"Europako parlamentuan oraindik errejio eta nazionalitateen benetazko pisua ez da kontutan hartzen".
Jon Gangoiti Koalizio Nazionalistaren zerrendaburua.
18-19


GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEAJ
GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakBesteakBesteak
PertsonaiazGANGOITI1
EgileezLETONA1Politika

Azkenak
2025-01-21 | Hala Bedi
Ekaitz Samaniego (All In Da Haus): “Hemen irabazle bakarrak preso politikoak dira”

Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, "Euskal Herriko txoko hauetan,... [+]


Moriartitarrek ere badute Urrezko Danborra

Aitor Arregik, Jon Garañok, Jose Mari Goenagak, Asier Achak eta Xabier Berzosak osatzen dute ekoiztetxe donostiarra, eta euren lana aitortu nahi izan du Donostiako Udalak.


Umeek debekatuta dute Debako liburutegian egotea, denboraren zati handienean

6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]


Depresioarekin lotutako hainbat gene identifikatu dira lehenengoz, mundu osoko populazioetan

Dibertsitate genetikoaren ikuspegitik inoizko metaanalisi zabalena egin dute, depresioaren arriskuarekin lotutako geneak identifikatzeko. Horri esker, aurrez ezagutzen ez zituzten 700 aldaera eta 300 gene inguru aurkitu dituzte.


Migratzaileen aurkako ehiza abiatuko duela hitzeman du Trumpek, larrialdi egoera ezarrita Mexikorekin mugan

"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela hitzeman du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]


2025-01-20 | ARGIA
Otegi buru, “belaunaldi berri batek” hartuko du EH Bilduren gidaritza

EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatu dute

Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Ortuzar prest agertu da EAJren buru izaten segitzeko

Abian da EAJren barne prozesua. Lehen fasea urtarrilaren 20tik otsailaren 2ra bitartean egingo da. Gaurtik aurrera, Ortuzarrek alderdiaren buru izaten jarraituko duen erabakitzeko aukera izango dute EAJko afiliatuek.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Sunsundegiren aldeko manifestazioa: “Sakanan bizi eta lan egin nahi dugu”

Sunsundegik “produktua eta merkatua” dituela azpimarratu dute Altsasun eginiko manifestazioan. “Nafarroarentzat enpresa estrategikoa” izan daitekeela defendatu dute langileek, eta itxiera “aukera gisa ulertzen ez dutela” ziurtatu.


2025-01-20 | ARGIA
Nazioarteko eskuin muturrak inguratuta hartuko du presidente kargua Trumpek

Donald Trumpek asteleheneko 18:00etan (12:00ak Washingtonen) egingo dio zin AEBetako presidente izateari. Europako eta beste hainbat herrialdetako eskuin muturreko estatu buruak gonbidatu ditu inbestidura ekitaldira. Egun bakar bat lehenago emandako mitinean aurreratu duenez,... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Su-etena indarrean, Israel eta Hamas hasi dira bahituak trukatzen

Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.


Eguneraketa berriak daude