argia.eus
INPRIMATU
"Emakumeak", lehen euskal pornoa?
2021eko uztailaren 23a
Fernando Zoritari elkarrizketa.

"Emakumeak", lehen euskal pornoa?
"Emakumeak". Zuzendaria: Fernando Zorita. Gidoia: Fernando Zorita. Argazkia: Enrique Moreno. Musika: Hainbat egokitze. Aktore-aktoresak: Fernando Zorita, Beni Seijas, José Antonio Ruano eta Rakel Etxebarria. Formatoa: Super-8. Iraupena: 20 minutu.
ARGIA.–Dirudienez hau dugu lehen euskal filme erotikoa. Zein izan zen zuen asmoa zinta hau osatzerakoan, zertaz mintzo zaigu?
F. ZORITA.–Asmoa, lehenik eta behin, pelikula entretenigarri bat izatea, baina, eta hau nabarmentzekoa da, teknika alderdia landuz. Zer kontatzen duen? Ba amodiozko istorio bat dugu, bi gazteen maitasun nahien istorio, batek oreka ekarriko dion (ezkontza, bizitza establea,...) neskaz amets egiten du, eta besteak, 20 urteetako anaiak, txortarako batekin.
A.–Beraz, zer pisua daukate pasarte erotikoek?
F.Z.–Ba funtsean, aipatu entretenigarritasuna mantentzea, ze jendeari pelikula aspergarria iruditzen bazaio, tarte hauek bederen, ziurrenez, denek izango dute gustoko. Denetara minutu erdiren bat beteko dute eskena hauek, "9 aste t'erdi" filmeko musikaz girotuta.
A.–Antzezleriaren artean sumatu al duzue erreparorik? Eta ikuslegoarengandik?
F.Z.–Ez horixe, ze nahiz eta tarte batzu nahiko zorrotzak izan (neskaren biluztea edota mutikoak kanpaiak jotzen dihardunean), lagunarteko giroa dugu (barakaldoko zinezaleena) eta ez da prolemarik izan, aldiz denak kontent.
A.–Nola laburtuko zenuke filme honen mezua?
F.Z.–Moraleja batez azalduko nizuke: Ez ezazu gauza bat biziki desira, zeren beharbada beteko bait zaizu. Eta halaxe gertatzen da filme honetan, bi anaien desioak azkenean betetzen bait dira.
JOXAN OIZ
51


GaiezKulturainemaFilmeakLuzemetraia
GaiezKulturainemauzendariakORITA1
PertsonaiazORITA1
EgileezOIZ1Kultura