Gorka Arrese
Donostia eta Pasaia izan dira "Ke arteko egunak" filmearen errodaiarako leku nagusiak. Mexikora atzerriratutako gizon baten Euskal Herrirako itzuleraren haritik jositako pelikula amaitu eta muntaia erdi burutua dago honez gero. Hiru aktore nagusiekin solastatu ginen.
Bertan eta Trenbideko Filmeak produktoren eskutik Antton Ezeizak zuzendutako zintari Michel Portal musikari sonatuak banda sonoroa konposatzea baino ez zaio geratzen kasik. Ordu t'erdiko iraupeneko luzemetraia, euskaraz eta zuzeneko soinuz eginiko lehendabizikoa izanen da, ziurrenik Donostiako Nazioarteko Zinemaldian estrainekoz ikus ahalko duguna.
Jende ugarik hartu du parte "Ke arteko egunak" filmean, bigarren mailako jokaldietan ez ezik, figurazio lanetan ere mordoa aritu bait da pasatu diren bi hilabeteetan zehar. Halarik ere, hiru dira istorioko pertsonaia eta jokolari nagusiak: Pedro Armendariz (Pedro), Elene Lizarralde (Lurdes) eta Iro Landaluze (Kepa). Errodaiaren azken egunean hiruokin mintzatzeko parada profitatu genuen.
Pedro Armendariz: "Gezurrezkoa da Hollywood-eko aktuazioa"
Mexikarra da Pedro Armendariz, Antton Ezeiza Mexikon egon zeneko adiskide eta lankidea donostiarrak han errodatu zituen bi filmeetan. Pedro Armendariz bera da hain zuzen Pedro pertsonaia jokatzen duena, Euskal Herritik herbesteratuta Mexikon urteak egin ondoren hona itzultzen dena, alaba gartzelan dagoen abisua jaso eta gero.
ARGIA.Hollywood-en lan egiten duen aktore zaren horrek, ze inpresio jaso duzu hasi berrian dagoen euskal zinemagintzari buruz.
P.ARMENDARIZ.Dibertitu naiz. Konturatu naiz euskal zinemagintzari laguntzen aritu naizela, euskaraz eginiko zinemagintza esan nahi dut. Mexikon halako zerbait gertatzen zaigu, ze han 'nauatl' hizkuntza daukagu, eta orain zenbait irrati eta telebista emisora nauatleraz aireratzen dira. Han giza talde garrantzitsu bat gaude nauatl hizkuntzaren defentsan lan egiten. Orain, zuek zinemagintzara ere zabaldu zarete, eta oso inportantea da hau. Han komite batzu sortu ditugu talde etniko baztertuen laguntzeko, 55 orotara.
A.ðZure lana Mexikotik itzultzen den euskaldun bat jokatzea izan da. Nola zeureganatu duzu pertsonaia.
P.A. Primeran, jauna, primeran. Ez da lehen aldia Euskal Herrira etortzen naizela. Eta Antton-en lagun izanik, proiektu hau duela urte batzu ezagutarazi zidan. Platikatu genuen honi buruz, eta pertsonaia neureganatzen asko lagundu didate denek. Gero ikusleek esango dute...
A. Zuzeneko soinuz errodatzean, aktore guztiek euskaraz egin dizute. Zuk berriz gazteleraz erantzun behar.
P.A.Bai, baina nik adibidez Italian zinema egin dut, baita Afrikan ere, eta frantsesak, ingelesak eta italiarrak ziren aktoreak, nahasian. Ohituta nago beraz. Hala ere hizkuntza horiek ulertzen ditut, baina euskara batere ez. Orduan, polita izan da nola jabetu naizen euskararen erritmoaz, pausetaz, egitura eta entonazioaz. Intuizio lanean ihardun dut nire jokaldia egiteaz ardurtzeaz gain.
Bestalde, ni ohitua nago zinema amerikarreko aktuatze naturalistaren ereduarekin, hain naturalista ze gezurrezkoa dirudien azkenean. Gustoz hartu dut hemengo aktoreen kamara aurreko portaera, eta era berean nola egokitu naizen piskat beralen moldeetara. Esan behar dut gainera, asko maite dudala Iro Landaluze bezalako aktore berriekin lan egitea. Mexikon sarritan egiten dut; Mexikoko telebista batetan alfabetatze programa bat egiten nuen eta han aktore gazteen bila aritzen nintzen lanerako. Eta gehiago esango dizut: mexikar zinegile gazte baten opera prima bat ekarri dut ea Donostiako Zinemaldian hartzen duten. Eta gehiago oraindik: Mexikoko herri galduetara joan izan naiz, eta sekula kamara bat ikusi ez duten indijenekin errodatu.
Elene Lizarralde: "Ongi zuzendu naute"
"Ke arteko eguna"rekin laugarren pelikulan parte hartzen duela Elene Lizarraldek. "Albaniako konkista", "Feroz" eta "Oraingoz izen gabe" izan ziren aurrekoak, eta honetan estrainekoz luzemetraia batetan lehen mailako paperaz: Lurdes, Kepa lagunarekin komunikazio falta bizi duena, eta Pedroren jarrera laztanak liluratzen duena.
A.Iro Landaluzerekin "Oraingoz izen gabe" pelikulan batera parte hartu zenuen. Orain profesional baten aurrean.
E.L.Irorekin gauza bat daukat ona, lan egiteko lehendik sortu dugun konplizidadea, berez lortzen zaila dena. Orduan ez daukazu inolako pudorerik inora iristeko edozein sekuentziatan. Gero, Pedrorekin, ezagutzen ez duzun aktore batekin, eta guretzat erabat diferentea, bi gauzek harritzen zaituzte: lehenik, bere pertsonalitatea, nolabait aurre egiten ikasi behar dena, bai aktore bezala eta bai pertsonaia bezala; eta bestetik, beste faktore bat, ez dizula tutik ere ulertzen. Orduan ari zara berari sentimenduak trasmititzen eta aldi berean keinuz laguntzen.
A.Nola uste duzu tratatua izan dela emakume pertsonaia gidoiean.
E.L.Nere lehen pertsonaia da emakumea emakume bezala garatua izan dena. Pelikula osoan zehar gidoilari eta zuzendariaren aldetik ez da beste kezkarik egon neri dagokionez: Lurdes emakumea izan zedila lehenengo eta behin. Filme honetan oso gustoz hartu dut kezka berezi hori, eta areago, nik erreparatzen ez nuen hainbat gauzetan erreparatu du Anttonek. "Begira, ez ezazu hori egin mementu horretan, ze uste bait dut gutxiestu egingo lizukeela emakume bezala hori egingo bazenu". Eskerrak merezi dituzte pertsonaiari eskainitako errespetoagatik.
A."Oraingoz izen gabe"n ez zenuen hitzik egiten.
E.L.Izugarrizko auzia izan zen Bakedanorekin, ze pentsatzen bait zuen puta euskaldunik ez zegoela, eta aktoresa mutu izan nintzen. Hemen lehen aldiz egiten dut pertsonaia bat euskaraz. Gero gainera beste eragozpen bat nuen: telebistan kamara aurrean lan egite horrek nolabaiteko bizioak sortarazten dizkizu. Eta egia da zenbaitetan entrebista bat egiten arituko banintz bezala jokatu dudala. Ongi zuzendu naute.
Iro Landaluze: "Nere neurriko papera"
Bakedanok deskubritu zuen Iro Landoluze "Oraingoz izen gabe"n. Ostean "Gran Sol"en papertxo bat ere egingo zuen, baina "Ke arteko egunak" honetan erreparatuko dugu zenbateko errekurtsoak dituen Mendiolako aktore gazteak. Pedro Armendarizen aldamenean tinko eusteko gai izan da sobrare.
ARGIA.Zure bigarren paper nagusia duzu hau.
I. LANDALUZE.ðBi esperientziak onak izan dira. Izan dira paper bi nere neurrikoak, ni pertsonaia horietan samur sartzeko modukoak. Bakedanoren pelikulan bi anaietatik zaharrenarena egiten, eta nik beste anai bat daukat ni baino gazteagoa eta biok dena elkarregaz bizi dugula. Eta oraingo honetakoa, Euskal Herriko hainbat gazte legez, Kepa bertako egoera politikoaz eta sozialaz minduta eta kezkatuta dagoena.
A.Jakin dugu bikoizketari amorru diozula.
I. L.Bai. Pertsonaiaren izakera zeharo aldatzen du bikoizketak, dudarik ez. Aktorea jokatzeko orduan pertsonaia bihurtzen da eta bizi duen mementuko egoera berbaren gainetik dago. Bikoizketara joaten zarenean mementuko paperaz ahaztu egiten zara. Eta jokaidi bat sekula ez da bestearen iguala. Bikoizketak trabestitu egiten du pertsonaia. Ekintza fisikoa eta berba batera datoz beti.
A.Zelan zure aktore kideekin.
I.L. Elenegaz lehen lan egin dut, eta orain ere ongi. Bestetik, Pedro eta biok konpondu garela uste dut. Pelikula asko egindako gizona da eta benetako profesionala. Atera behar da kontu ordea, bera etxetik kanpora dabilela lanean, eta gu berriz etxean. Horrek gure alde asko egiten du. Berak lasaitasuna eragiten du, eta batez ere kamara aurrean zelan mugitu erakutsi dit, gauza teknikoak. Guk berari ere zerbait aportatu diogula espero dut. Galdetu, galdetu berari.
GORKA ARRESE
Epaileari nahikoa izan zaio azaroaren 27an Ertzaintzak egindako deklarazioa kasua artxibatzeko. Erabakiaren aurrean helegitea aurkeztuko duela adierazi du Xuhar Plataformak. “Xuharrek ez du begia galdu, Ertzainak begia galduarazi dio”, salatu du mugimenduak.
Hobekuntza horiekin izokinak eta beste espezie migratzaile batzuek erruteko eremu optimoak lortzea eta bizirik irauteko aukerak handitzea espero da. Europako funtsekin finantzatutako jarduera da, Life Kanturibai proiektuaren baitakoa.
Epaiketa prozesua abiatu du ostegun honetan gazte antolakundeak. 2023an egindako bi ekimenen ondorioz 290.500 euroko zigor ekonomikoa jarri dio Eusko Jaurlaritzak. Ekonomikoki "ito eta desagerrarazteko" mekanismoa dela salatu du Ernaik.
Adinekoen egoitzako egoiliarra da asteazken gauean hildako emakumea. Larriki kolpaturikoa ospitalera eraman zuten, baina bertan hil zen emakumea. Bertako egoiliarra den 68 urteko gizon bat atxilotu dute, indarkeria matxista leporaturik.
Hego Euskal Herriko gazteen osasun mentalaren egoera “kezkagarria” da, Gurea Geroa atari digitalak egindako txosten batek agerian utzi duenez. Inkestaren arabera, gazteen erdiek ondoez emozionala pairatzen dute, eta hamarretik seik pentsamendu suizidak izan dituzte... [+]
Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]
Asteazkenean banatu dituzte Rikardo Arregi sariak, Andoainen. Kazetaritza Saria Berria-n argitaratutako Feminizketak elkarrizketa sortak jaso du, eta Komunikazio Saria Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen Ikusgela proiektuak. Ohorezko mugarria Ana Galarraga Aiestarani eman dio... [+]
Threes! edo 2048 klasikoen bertsioa prestatu dute Julen Irazokik eta Ibai Aizpuruak, Mikel Dale musikagilearekin batera. Android-en doan deskarga dezakegu euskarazko bideojokoa.
Urtarrilean salmenta espekulatibo bat salatzeko ekintza egin zuen Arberoa Lurra eta Etxebizitza kolektiboak, eta horrekin lotuta egon daitezke atxiloketak. Goizeko seiak aldera atxilotu dituzte, "atea kasik hautsiz eta esku-burdinak segidan ezarriz", Ostia sareak... [+]
Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk "immunitatea", hau da, babes politikoa duela adierazi du Frantziako Kanpoko Aferen ministroak. Israelgo Haaretz eta Maariv komunikabideek jakitera eman dute Libanorekin adosturiko su-etenaren baldintzen artean zuela... [+]
Enpresa jo dute egoeraren erantzuletzat, baita erakunde publikoak ere. Langile batzuek bost hilabete baino gehiago daramatzate kobratu gabe, eta ostiral honetan egingo dute manifestazio bat, ontziolatik abiatuta: ez dezatela itxi aldarrikatzeko.
Ostegun eta ostiral honetan 40 hizlari baino gehiago ariko dira EHUko Leioako campusean Lana eta sindikalismoa XXI. mendean Nazioarteko Lehen Biltzarrean. Lan munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen erronkez eta estrategiez eztabaidatuko dute.
Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]