Piarres Lartzabalen bi obra taularatzen ari Xirrixti-Mirrixti eta Oztibarreko Antzerkia


2021eko uztailaren 23an
Eneko Olasagastiri elkarrizketa.

BAIGORRIN "HERRIKO BOZAK" ESTREINATU ZEN ASTEAZKENEAN ETA "SUEDAKO NESKATXA" DEBAKO ANTZERTIALDIAN JOKATU
Piarres Lartzabalen bi obra taularatzen ari Xirrixti-Mirrixti eta Oztibarreko Antzerkia
Iazko urtarrilean zendu zen Lartzabal, euskal antzerkigintzan hainbat lan egin zuena bizian zehar, bai jokaldien prestaketan bai obrak izkiriatuz. Xirrixti Mirrixti taldeak Azkainekoaren "Herri Bozak" estreinatu berri du, eta Oztibarreko Antzerkiak "Suedako Neskatxa" Hegoaldean lehen aldikotz.
Hemeretzi urte zituela izkiriatu zuen Piarres Lartzabalek bere lehen antzerki obra, 1934. urtean. Ordutik aurrera Iparraldeko antzerkigintzaren zutaberik garrantzitsuena bilakatuko zen Telesforo Monzonen aldamenean. Baina halarik ere, Lartzabalen lana izan zen bereziki erabakiorra gertatu zena. 1945ean mordoska bat obra gehiago idatziko zuen Hazparnen, baina adierazgarriagoa izan zen 18 talde desberdin prestatu zituela herririk herri aritu zirenak. "Orduan Iparraldean ez zen antzerkirik" aipatu zigun Pierre Halsouet, Lartzabal zuzendari izan zuenak, apeza hil ondoan. "Antzerkigintza errekatik ateratzea izan zen bere lan baliotsuena. Bere piezetan herriko bozek zuten protagonismoa. Irudimen handia izan arren, oso errealista zen eta herriko bizia zertan zen ongi erakusten saiatu zen. Herriarengan ikusten zituen ñabardura guztiak izkribuz adierazten zituen".
Orotara 40 bat antzerki lan egin zuen handietarik, eta beste 60ren bat laburragoak. Bere obrak neurri batean euskararen eta euskal kulturaren sostengu bilakatu ziren, betiere herriaren prolematika soziala eta gizarteko gorabeherak agertzea zituela xede.
Daniel Landartek kontatu zigun oso ausarta zela Lartzabal bere garairako. Ordurarte elizaren aginduz eta sasoi hartako ohituren kausaz ez zen onartzen gizonezko eta emakumezkoek batera antzes zezaten. "Aurrerakoia izan zen oso, guzti horiek txotxolokeriak zirela aldarrikatuz". Hau dela eta, esan ohi da eskandaluek bultzatu zutela arrakastaz bere gazte denboran. "Hasieran irri egiteko idazten bazuen ere –herri xehean sinesten bait zuen sutsuki–, gero ezagutarazi digu historia: Matalaz, Bereterretxe, Etxahun, Bordaxuri, Ibañeta... Guztiek gure benetako historio kondatzen digute".
"Herriko Bozak", udal hauteskunde inguruko komeriak
Xirrixti Mirrixti antzerki taldeak maiatzaren 3an Baigorrin estreinatu duen "Herri Bozak" (1956) obra, hain zuzen, Iparraldeko gizartearen ispilu gertatzen da, udal hauteskundeetako sasoian herritarrengan bilakatzen diren ezinegon, enbiria, kazikismoa, xantaia eta beste makina bat komeria erakusten dizkiguna, ia dozena bat pertsonairen bitartez , batzuk xurien aldekoak, gorriak besteak.
Taldeak azaroan ekin zien obraren prestatzeko errepetizioneei, herriko bozak edo udal hauteskunde garaian estreinatzeko asmoz, zoritxarrez atzeratu egin badira ere. Lehenagotik "Xirrixti Mirrixti gerrenian plat", "Gazteluko mutxurdinak" eta "Nola jin hala joan" obrak jokatu ondotik, "Herriko Bozak" komedia errural honetarako Eneko Olasagasti donostiarraren zuzendaritza lana baliatu dute.
Hamar jokogilek hartzen dute parte, horietarik lau lehen aldikotz taula gainera igo direnak ordu t'erdiko obra burututzeko.
E. Olasagasti: "Asko ikasi dut"
Entseiu polita izan da Xirrixti Mirrixtikoena, eta berezia kontutan hartuz gero Hegoaldeko aktore eta zuzendari baten ardurapean landu dutela Latzabalen obra. Errepetizionetatik hasi eta estreinaldiaren bezpera arteko lan eta harremanen berri jaso dugu Eneko Olasagastiren ahotik.
ARGIA.–Nola izan da Iparraldeko talde batek deitzearena?
E.OLASAGASTI.–Orain urte batzu pentsatu izan genuen nik eta nere ingurukoek komeniko litzatekeela Hego eta Iparraldeko antzerkien arteko loturarik entseiatzea. Duela bi edo hiru urte aipatu nion Daniel Landarti prest nengokeela beraiekin lan egiteko. Gogoan eduki zuen eta Lartzabalen obra hau proposatu zidan.
A.–Iparraldeko talde amateurren eta Hegoaldekoen artean badea alderik?
E.O.–Noski, lan egiteko bi forma desberdin direla, batez ere alde bakoitzekoon bizitzak eta histoiak baldintzatu duena. Tira, nik ez dakit guk han lan egiteagatik Iparraldeko antzerkia hobetuko den edo ez. Uste dut honelako trukeak aberasgarriak izango direla. Hala izan da behintzat neretzat.
A.–Nolakoa da Iparraldeko jokolaria.
E.O.–Hangoak izatea baino, beti molde berdinetan lan egiteagatik da klitxeetara jotzen dutela asko. "Herriko Bozak" obrako pertsonaiak arketipikoak dira: herriko aguazila, zozoa, moxkorra eta abar. Nere asmoa hain zuzen pertsonia klitxe horiek piskat baretzekoa izan da, nahiz eta arketipo horiek oinarrizko izaten jarraitzen duten. Nik ikusi izan dut moxkor bat taulara irten eta jendeak farre egitea, ez farregarri delako, baizik eta moxkorra delako soilik. Nik uste dut lortu behar duguna jendeak irri egitea dela, baina moxkorrak esan eta egiten duenagatik.
Bere burua jokolari egin duten aktoreak dira, klitxeetara eginak diren jokolariak, baina egitearen poderioz ikasi dutenak. Ez dute teknikarik. baina bai espontaneidadea eta freskura izugarria. Kontua oreka nola erdiestea izan da. Eta bestetik, hamar jokolari taula gainean ongi ordenatzea, ze han oso txikiak dira taulak, eta jokolari guzti horiek espazio mugatu horretara moldatu behar.
A.–Nolakoa zure jarrera lapurteraz eta orain 30 idatzitako obraren aurrean?
E.O.–Lartzabalek zer esan nahi zuen deskubritzeko aukera izan dut. Eduki aldetik gauza sinplea da, baina forma aldetik ulertu behar dira elementuak, herri hizkera... Ongi dago konturatzea, haiek 56. urtean bazekitela zer zen demokrazia, eta Lartzabal horri buruzko kritika eta irri egiten hasten da. Gu, Hegoaldean, askoz beranduago heldu gara horretara. Berek tradizioa dute hauteskundeak direla eta. Esaten dute herriko bozak iristen direlarik erabat itxuraldatzen dela eguneroko bizitza asalduraraino. Hori hala zela ezagutzea da. Hegoaldean ezingo dugu obra hau ulertu Iparraldean ulertuko duten bezala. Gero, Lartzabalek herriko bizitza ez ezik, orduko herriko euskara jaso zuen, eta inportantea da euskara aztertzea, lantzea eta esatea.
A.–Umoreaz zer esango zeniguke.
E.O.–Uste dut ez dudala oraindik guztiz ulertu. Hango umoreaz eta irriaz jabetzeko han bizi behar da. Askotan galdetu izan diet jokolariei: "benetan uste duzue jendeak pasart honekin irri egingo duela?". Eta baietz, eta gogotik gainera, erantzuten didate. Ni saiatu naiz testuak dakarren irria eta jokaldi fisiko eta ekintzaren irria lotzen. Interpretazioa eta deklamazioa jokolarien esku utzi nahi izan dut. Hori errespetatu behar nuen derrigorrez.
DABID ZUAZALDE
Xirrixti Mirrixtiko jokolari bi "Herriko Bozak" Irisarriko errepetizione batetan antzesten: bata 'xuria, 'gorria' bestea.
46, 47


GaiezKulturaAntzerkiauzendariak
PertsonaiazOLASAGASTI2
EgileezUAZALDE1Kultura

Azkenak
2025-01-29 | Julene Flamarique
Marokok “inolako azalpenik eman gabe” El Aaiunen sartzea eragotzi die Eusko Legebiltzarreko ordezkariei

Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.


2025-01-29 | Leire Ibar
Urriaren 7ra atzeratu dute Korrikan migratzaileei muga zeharkatzen laguntzea egotzi zietenen epaiketa

Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


2025-01-29 | Leire Artola Arin
Isela González eta Amada Chavez
Elkar babestuz borrokatzen duten emakume ekintzaileak

Mexikoko bi emakume hauen bizitzak indarkeriak eta desplazamenduak zeharkatzen ditu. Haien familiako edo komunitateko kideak hiltzen ikusi dituzte, eta krimen antolatuak zabaltzen duen terrorea azalean sentitu dute; mehatxuak, jazarpena... ohiko dituzte. Baina horrek guztiak... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Gurasotasun baimena

Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]


2025-01-29 | Andrea Bartolo
Gerra inperialistari gerra

Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]


Industria politikak: noren erreminta?

Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]


Furoshiki, arte jasangarria

Japonia, VIII. mendea. Nara Aro betean furoshiki terminoa erabiltzen hasi ziren, baina Edo Arora arte (XVII-XIX. mendeak) ez zen hedatu. Furoshiki objektuak ohialetan biltzeko artea da, baina bere etimologiak garbi uzten du bere jatorria: furo hitzak bainua esan nahi du eta... [+]


Eguneraketa berriak daude