"Gizartea eta naturak ere badute beren sistema inmunologikoa"


2021eko uztailaren 23an
SESBeko Zientzia Akademiako Lehendakari Ordea den Rem Petrovi elkarrizketa.

Rem Petrov, SESBeko Zientzia Akademiako Lehendakari Ordea
"Gizartea eta naturak ere badute beren sistema inmunologikoa"
KORRIKAren azken txanpa amaitu da. Festa giroa da nagusi Donostiako Zaharrean. Jende artean gustora murgilduta zortzikote bitxi bat. Hizkeraz eta jazkeraz diferenteak. SESBetik etorri dira, Euskadi-SESB kultur elkartearen eskutik. "Oso harrera beroa egin digute lagun hauek–Petrov ari da, Sobietar Zientzia Akademiako Lehendakari Ordea–. Bilboko alkatearekin hitz aspertu bat izan dugu eta unibertsitateko errektorearekin ere, oso enkontru interesgarria, zeinean zehaztu bait dugu gure unibertsitatearekin (Georgiakoarekin hain zuzen) plangintza bat. Bilboko alkateak KORRIKAn parte har nezan konbidatu ninduen gainera, eta halexe egin nuen, 1923. kilometroa, hemengo bizitza sozio-kulturalaren begirale izan naiz eta bide batez protagonista ere". Hitz hauen bidez agurtu gaituelarik, zuzen heldu diogu elkar hizketari.
GALDERA: Has gaitezen ekologiari buruzko galdera batez. SESBen ugari dira gizarte ekologikoago baten aldeko mugimenduak. Problemak ere ugari, handiak ote ditugu, bada?
ERANTZUNA: Orain denok gaude kezkatuta arazo ekologikoekin; SESBen, azken urteotan, mugimendu asko eratu dira lakuak, ibaiak, hirien garbitasuna... zaintzeko. Ni inmunologoa naizen aldetik, mugimendu hauek askotan gizakiaz ahazten direla uste dut. Animaliak zaintzen ditugu, hegaztiak, basoak, lakuak... eta gizakiak ahazten ditugu; honi buruzko ideia propiala daukat nik: naturak bere indar zaintzaileak ditu, aldaketei eusteko oreka bat, gizakiak ere badaukana: oreka eta erresistentzia gradu bat, sistema inmunologiko bezala ezagutzen duguna.
Kontzeptu bat sartu nahi nuke guzti honen erdian: gizarteak ere sistema inmunologiko bat dauka zeina kanpo interbentzioen aurka jartzen den, eta ekologia mailako aspektu guztietan sistema hauetaz pentsatu beharra dago hala beharrez, eta honela bai gizakia eta bai natura defendatu ahal izango ditugu. SESBen badago adibide argi bat maila honetan, nola gizarteak eragiten duen Gobernamenduak hartu erabakietan. Adibidez, garrantzi handiko kanale bat egitea pentsatua zegoen, Volga ibaitik Kalmuskaia bitartean (zonalde hau Kaspio itsasoko estepa bezala kontsidera daiteke), eta ur problemak daude, eta proiektu bat egin zen kanale bat eraikitzeko, baina Zientzia Akademiak erakutsi du proiektu hau ez dela errentagarria, ez ekologia, eta ez ekonomia mailetatik aztertuta ere.
Baina beste arazo batzuk sortzen dira jendeak gauza guztiak gera daitezen eskatzen duenean, entrepresa kimiko guztiak itxi, zentrale elektriko guztiak itxi, presa guztiak ezabatu... Nik uste estremistak direla adierazpen horiek, Harri Arora itzul gintezkeela. Nire ustez garrantzitsuena egiten diren lan guztiak ziurtatzea litzateke, oreka aldatuko ez dena ziurtatu, eta hor dago konponbidea.
G: Agi denez Siberiak lasaitasun bat eman dezake alde horretatik. Zein puntutan dago hango esplotazioa?
E: Siberiak bere arazo zehatzak ditu. Adibidez, tundra izeneko zonalde batzuk daude, eta lan bat egiten denean tundran, kamioiak, traktoreak sartzen direnean landaretza eraldatzen dute, eta horrek errenoen elikaduran ere aldaketak sortzen ditu, horregatik, orain, Akademiaren esku dagoen Institutuak traktore berezi batzuk eragin ditu kalterik egiten ez dutenak, arroda zabal batzurekin... Hori arazoetarik bat da. Beste bat, animalien migraketak dakar, ze Siberian petroleo asko ateratzen bait da, eta egundoko gaseoduktoak eraikitzen direnean, tuberiak metro bat baino gehiago dauka, eta animaliek ezin salta dezakete eta ezin ohizko migraketa bideak erabili eta animaliek ezin dira migratu gabe ugaldu, eta arazoa da zulo egiterik ez dagoela jelaketa iraunkorreko lekuak bait dira, eta batzutan ate gisako batzuk irekitzen dira animaliak pasa daitezen baina ez dituzte beti aurkitzen, eta aurkitu gabe hil egiten dira maiz. Beraz baditu Siberiak bere arazo espezifikoak, oso arazo serioak, kontrakoa pentsatzea, Siberiak ekologia arazorik ez duela pentsatzea okerra da.
G: Nonbait, arriskuak badirela garbi dago baina, energia nuklearraren aldeko apostua egina duzue. Ezinbestekoa ote da egungo munduan?
E: Printzipio mailan hitzegiten badugu, aberien posibilitateaz ohartzen ez bagara, esan dezakegu energia nuklearra onena, puruena dela. Baina ez dago horrelako garantiarik, garantiarik ezak baldintzatzen du hain zuzen sektore horri buruzko jarrera ezezkorra. Duela bi aste kasu Japonen gertatu zen horrelako beste istripu bat.
Jendea oso sentsibilizaturik aurkitzen da gai honen aurrean, adibidez, guk, Armenian zentral baten eraiketa gerarazi genuen; lurrikararekin ez zen erori, eta nazioarteko batzorde bat etorri zen hori ikertzeko, halaz eta guztiz zentralarekin segitzea erabaki da, arrazoi psikologikoak medio, eta horregatik jendea uzkur ageri da, eta zentralen eraiketaz ardura duten organismoek beren erabateko segurtasuna garantizatuko duten proiektuak landu beharra dute.
G: Datozen hamarkadetarako jakien eskasiz kexu dira zientifiko batzuk. Mundu mailan, horretaz, zein kalkulu egin daitekeela uste duzu?
E: Nik pertsonalki ez dut antzeko kalkulurik egin–nire iduriko, naturak, eta sistema artifizialek, humanidadea, bost aldiz biderkatuko balitz ere elika lezakete. Aprobetxatzen ez den erreserba asko dago, eta bereziki kontutan hartu beharra dago geneen mailan intziditu daitekeena. Adieraziko dizut: patataren geneetan adibidez, indibaben geneak txertatzeko operazioa egin da, eta gene horiek patataren proteinak izugarri gehiagotu dituzte. Laster, agian bost urteren buruan edo, horrelako pataten bidez proteina faltak sortzen dituen arazoak konponduko ahalko dira. Era beran joka daiteke haragia, esnearekin... Nire ustez lurraren errekurtsoak itzelak dira; ez dakit mendebaldean zertan diren gauzak, baina SESBen behintzat jendeak lan gehiago egin dezake, produktibitatea emenda daiteke –zuenean ere, lan gehiago egin dezakezuela inpresioa daukat, ez al da hala?
G: Zer eritzi duzu HIES-az?
E: Arazo hau, txertoa sortzearena, ez da datozen bost-hamar urtetan konponduko. 1981etik 1986ra gaixo kopurua biderkatzen zen bezala, geroztiko prozesoa mantsoagoa izan da, xuabetu egin da kurba, eta ez da HIESa sendatzen jakin dutelako, diagnostikoa egiten ikasi delako baizik, eta propaganda mailan ere lan asko egin izan da. Bi kutsadura mota besterik ez da: odol bidez eta sexu bidez; odolaren bidea kontrolatu da, sexuarena berriz, norberaren kontrolpean geratzen da. Gizon ordenatua ez da kutsatzen, beraz zain ezazue pareja. Kontsigna ona iruditzen zait.
G: SESBen ikerpen zientifikoak nahiko aurraratuak egonik, badirudi industriarekin akoplatu edo integratzeko garaian problemak izandu direla. Hala da?
E: Mugikortasun gutxiko entrepresak ditugu bai... Horretan geure historiak baldintzatu gaitu. Industria astuna garatu ez bagenu, ez genezakeen Hitler-en aurkako gerrarik irabazi; dena horretara jokatu genuen, abioiak egiten ikasi behar izan genuelako, armak... Eta bestela ez genuen bonba atomikorik sortuko, munduan nolabait oreka bat ziurtatu duena... Baina zer gertatzen da? Zientifiko batek lan bat prestatzen duenean, medizina berri bat, entrepresa handi bat ez da fidatzen, ona ala txarra izan daiteke, ez dago ziurtasun osorik, horregatik behar dugu etapa honetan honelako entrepresa txiki, mugikorrak sortu, eta uste dut honetan perestroikaren prozesuak lagundu egingo digula.
G: Zein sailetan: espazioari buruzko ikerketetan, matematikak, fisika, kimika, mikrobiologia, informatika... dago SESB aurreratuen eta zeinetan atzeratuen?
E: Oso zaila da estatu bat zientzia guztietan aurreraturik egotea, ni inmunologoa naiz, eta esan dezaket horretan eta azken hamar hamabost urtetan deskubrimendu gehiago egin dela Ingalaterra, Italia edo Suizan; baina gure herrian ere egin izan da lan interesgarririk. Astrofisika, kosmonautika eta horrelakoetan ere, Ingalaterra eta Australia aurreratuago daude gu baino. Kimikan berriz oso ongi gaude, baina zientzia ikerketetan oinarrizko diren agente kimikoei buruz baditugu akatsak. Fisikan baditugu ikertzaile batzuk oso fuerteak, erradiazio nuklearren eraginaz oso deskubrimendu garrantzitsua egin berri da, puntan gaude horretan. Ordea ordenagailuetan oso atzeratuta gaude, horretan besteren teknologiaren erosle gara.
G: "Kanpoko herriekiko adiskidetasun elkarte"ko lehendakaria ere bazara eta, zer moduz bertako lanak?
E: Espainia eta Sobietar Batasunaren arteko harremanak biderkatu egin dira azken aldi honetan baina gehiago landu behar ditugu. Diru piska bat tartekatzea ere ona litzateke, errekurtso gehiago behar dugu eta. Esaterako, artista taldeak ekar genitzake Euskadira, eta bertatik sortu dirua Euskadi-SESB asoziazionerako gorde, agian horrela indar genitzake lokarri horiek. Muga guztien gain Europa bat bakarra bait da, esan zuen irakurleei horren kontzientzia piska bat beregana dezaten.
JUAN JOSE PETRIKORENA PABLO SASTRE
"Siberiak ekologia arazorik ez duela pentsatzea okerra da".
"SESBen etapa honetan entrepresa txiki, mugikorrak sortu behar dira".
"HIESa prebenitzeko zain ezazue pareja. Kontsigna ona da".
24,25


GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaSESB
PertsonaiazPETROV1
EgileezPETRIKOREN1Politika
EgileezSASTRE2Politika

Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Bere militante batek eraso “faxista” jasan duela salatu du Tolosaldeako Kontseilu Sozialistak

Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Cédric Kurrutxet: «Zailtasunetan diren emazte haurdunak aterpetzen ahalko dira Iturria etxean»

Haurdunaldian diren emazte bakartuentzat, harrera-leku bat proposatuko du La Maison des Sept Vallées elkarteak Donibane Lohizunen. Pariseko bikote jabe pribatu baten gogoan sortu zen xedea. Donibane Lohizunen, 2021ean Iturria izeneko etxea erosi eta, bazter bastizetan... [+]


Gasteizko EHUko campuseko irakasle bat salatu dute ikasleei jazarpena eta ukituak egitea leporatuta

Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]


Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Eguneraketa berriak daude