argia.eus
INPRIMATU
Irantzu Mugeta
“‘Honi egin diogu, baina kontuz besteok’ adierazi nahi dute”
Xabier Letona Biteri @xletona Lorea Agirre 2007ko otsailaren 21
Aitor Bayo - ARGIA
Aitor Bayo - ARGIA

Azaldu iezaiguzu jasan izan dituzun erasoak.

IRANTZU MUGETA: Lehenegoa 87ko azaroaren 16an izan zen, goizeko hamaiketan edo. Ez neukan klaserik eta erosketak egitera joan nintzen; bueltakoan aszensorean sartzerakoan atzetik etorri zitzaizkidan bi tipo, aszensorera sartu eta ostiaka eta irainetan hasi zitzaizkidan. Besoan gurutze gamatu bat grabatu zidaten. Bigarrena, 88ko otsailaren 3an izan zen. Euskara klaseak ematen nizkionez neska bati bere etxera joaterakoan, atarian dagoen eskina batetan heldu zidaten hiruk, eta berriro ere ostiaka. Bi gurutze gamaturekin utzi ninduten orduan. Hirugarrena azaroaren 3an izan zen. Fakultateko komunetan harrapatu ninduten, kolpeak eta betikoaz gain 'GAL' grabatu zidaten. Duela hilabete gutun batez mehatxatu ninduten. Eta azkenik, astelehenak 13an fakultateko komunetan baita ere, bi mutil eta neska batek jipoitu eta aurpegian berriro ere 'GAL' grabatu zidaten; aurrekoetan ez bezala, bortxatu nahi izan ninduten nahiz eta azkenean atzera egin. Beti bezala konortea galdu arte jipoitu ninduten.

Zenbat irauten dute erasoak?

Hamar bat minutu gutxi gora behera.

Zer pentsatu zenuen lehendabiziko erasoarekin.

Izugarrizko sorpresa, egiten ari nintzena uzteko esan zidatelako. Noski beti pentsatu dut arrazoi politikoak zirela tartean, egiten zituzten grabaketak ikusirik argi zegoen. Baina zergatik ni? Ez nuen ulertzen zergatik niri. Bizkaian badirudi niri tokatu zaidala. Honez gain, Santutxun jendea asko mugitzen da batetik, eta bestetik neska naizenez erasotzea errazagoa zaie. "Honi egiten diogu baina kontuz besteok", adierazi nahi dute azken finean.

Azken erasoak Fakultatean izan dira, zure pausuak zehazki jarraitzen dituzte une oro, bertakoak ote?

Bai, norbait hor egon beharko da, baina honek ez du esan nahi erasotzaileak eurak direnik, agian informazioa pasatzen dute...

Eta nola aldatu du zure eguneroko bizitza guzti honek?

 Noski, aldatu... leku guztietara lagundurik joaten naiz, baina pentsakera... hori ez da aldatzen, ez errepresioaren bidez bahintzat. Bakarrik geratu naizen uneetan egin didate; azkenengo aldia nire akats bat izan zen, komunera joan behar nuen eta une hartan ohizko lagunak ez zeudenez ez dakit zer eman zidan hangoei laguntzea eskatzea. Bakarrik joan nintzen eta... Klasera joateko kotxe bat bila etortzen zait, eta etxetik atarira ere familiako norbaitek laguntzen nau.

Nola egiten diozu aurre egoera guzti honi.

Gogorra egiten da, telefonoz deitzen naute, mehatxuak... Ahal dudan neurrian bizitza normala egiten saiatzen naiz eta orohar gauza berak egiten ditut.

Aitor Bayo - ARGIA

Heriotz mehatxuak, sinesten al dituzu?

Ez, ze ni ez naiz inor eurak ni hiltzeko.

Nola erantzun dute unibertsitateko agintariek?

Dekanoa hasieratik oso ondo portatu da nirekin, baina errektorearen jarrera denok ezagutzen dugu. Paso egin du. Behin joan nintzen berarengana eta zalantzan jarri zuen zer zen garrantzitsuagoa bere bilera edo nire kasua.

Ze moduz jendearen erantzuna?

Jendea oso ondo portatu da eta erantzuna gogorra izan da. Hor ikusi da guztion arazoa dela.

Prentsaurrekoa, argazkiak, kartelak, elkarrizketak... nola daramazu guzti hau?

Kalera irteten naizenean eta nire aurpegia ikusten dudanean, eta gainera zelako aurpegia... baina beno, nik salatu nahi nuen, eta horretara etorri naiz. Esan dezakete erabilia izan naizela, baina nik nahi izan dudalako, hona etorri naiz. Esan nahi dut ez naizela joan komisaldegira.
Gaiez\Kultura\Artea\Pintura\Pintoreak\ZUMETA1
Gaiez\Kultura\Artea\Pintura\Erakusketak
Pertsonaiaz\ZUMETA1
Egileez\PETRIKOREN1\Kultura