argia.eus
INPRIMATU
Jakes Ahamendaburu: "Ingurumenak lotuak gara, eta gure poesia horretanmugatua izaten ahal da"
2021eko uztailaren 16a
Jakes Ahamendabururi elkarrizketa.

TRADIZIOA ETA ERREALITATE HURBILA "ISILKA MISILKA" LIBURUAN
Jakes Ahamendaburu: "Ingurumenak lotuak gara, eta gure poesia horretan mugatua izaten ahal da"
Idazlearen egoerak kutsatutako liburua dugu Ahamendabururena: "Isilka Misilka", oroitzapenekin batean, errealitatean latza ageriz. Eiheralarretik heldu da olerki sail berria, Maiatz argitaletxearen eskutik plazara emana, literaturan estreinatuz idazlea.
Maiatz literatur taldeak iragan berri den urtean kaleratu lau liburetarik bat den "Isilka Misilka" poema liburuaren egilearekin gertatu ginen. Jakes Ahamendaburu, eiheralartar gaztea maiztasun handiko idazle dugu, berak bere burua horrela senditzen ez badu ere. Orain artean deus argitaratu gabe, nahiz lumari su lotua izan, ez zaio besteri bezala argitaletxeketan ibili beharra tokatu, hura etorri bait zaio olerki eske.
Nola nahi ere den, badute poemek berezitasun bat, duela hiruzpalau urte idatziak izatea, eta honelako esperientziak ez dira oso gogozko ezin kaleraturik hiru bat urtez pasatu dituzten hainbatendako, kaleratu orduko poesia uste eta gogoak aldatuxe gerta bait daitekezke.
"Orain urteak iraganik gertatu zait hori, baina ez zait sobera hunkitu, ez dakit, beharbada ez dudala sobera gogoan erabili, baina uste dut agian gibelapen gehiago behar dudan, zeren nik segitzen dut idazten, poemak betiere".
"Liburua idatzi eta, behin bakarrik irakurri dut, eta antzeman dut halako mistizismo bat".
Nitasunean
Errealitate oro ikuspegi bat baino haboroagotik iragan daitekeen jakitunak gaudelarik, aspalditxo honetan Bidasoaz ezkerraldeko poesia modu desberdinetan nondik edo handik antzeman daitekeen ingurutik urruntzea ez da ageri Ahamendabururen olerkietan.
"Itxaro Borda beharbada aparte, Lanhatua, Zamora, Etxemendi eta ni haur ingurumenak izigarri lotuak gara, eta beharbada gure poesia ere horretan mugatua izaten ahal da".
"Poesian ere bada halako muga bat, hemen eta han idazten denaren artean. Nik segitzen ditut asko Susa-n eta idazten dutenak, eta atzematen dut halako desberdintasun bat, ez agian bi mundu, baina bai bi molde, bi espresamolde".
Bidasoaz eskuin idazten duten anitzen baitan ikusten ahal den bezala, eiheraltarrak objetu, errealitate, gertakizun edo zer nahi ere den, 'nitasun' sakonez maskaratzen, non baliapide oroitzapena den, eta ondorioz sekuentzien iragate erritmoduna, izen eta adjetiboak errestan ageri direlarik, eta aditzak eskasik.
"Duela hiruzpalau urte Parisen eta Tolosan egon nintzen eta halako egoera bitxi bat iragan nuen, beldur nuen hemengo erroak eta galtzea, eta horrek usatzen dituen igerterat, herriminez idazten nuen, ez zi tzaidan aski irakurtzea. Poema tristeak hemen liburuan, baina bada hor esperantza bat, ez dakit irakurleak sendituko duen. Ez dakit tristeak baina errelitatea hemen Iparralde honetan nik senditzen dudan arabera hala da piska bat. Indar handia ematen dugu maila guztietan, baina errealitatea hola da, nahiz optimista naizen biziaz, nik hartzen dut hiru urtetako egoera horren testigu edo lekuko bezala, herrimin oroz".
Tradizio etenaldiaren lanjerra
Jendamende edo belaunaldi arteko kosmobisio ezberdinak gizarte hertsi egun krisian dagoenean sor dezakeen etenaldia begien bistakoa zaio Ahamendabururi, ezaguna zaigun politikazkoan landa gauza beretsua gertatzen bait da kulturan ere haren ustez:
"nik izan ditudan oharren arauera zaharrek ikusten gaituzte beste mundu batean bezala. Eman dezagun hizkuntza bat menderatzen dugula, baina ikasi dugu, halako muga bat egiten dute: 'a, horiek eskolatuak dira, eskolaz egiten dute'. Uste dut, eta nahas mahas dute estudioen eta lortzen dugun kultura horren artean; nik senditzen dut halako muga bat, monte bat. Gero aise konpontzen gara, herrian zerbait muntatzen dugularik jendeak bere presentziarekin ekartzen du anitz gauza, baina mozte hori senditzen dut. Erran behar da gero idazle gutti garela, minoritatea beraz. Baina berek beren bertsolariak eta darabiltzate, Herriz Herri kazetan ere senditzen da mozte hori, orain batua gero eta gehiago sartzen da, gurea atxikiz, baina irratiak eta eragina dute. Usatzen dira, baina beharbada urrunetik ikusten dute ene ustez".
"Ez dakit haiek egiten duten kultura ala guk, eskoladunok".
IÑAKI CAMINO
48


GaiezKulturaLiteraturaIdazleakAHAMENDABU1
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaPoesia
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
PertsonaiazAHAMENDABU1
EgileezCAMINO1Kultura