Martin Etxeberria: "HABEk daukan asmo berari heltzea da nire asmoa"


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Martin Etxeberria, HABE erakundeko Zuzendariari elkarrizketa

Martin Etxeberria: "HABEk daukan asmo berari heltzea da nire asmoa"
Filosofia irakasle, Insfituto Zuzendari, PNVren alkate-gai Zarautzen Udal Hauteskundeetan, "Euskal Ipuin Harrigarriak" liburuaren egile... HABE erakundeko Zuzendari Orokorra dugu orain Martin Etxeberria, J. J. Gonzalez de Txabarri ordezkatu berri duelarik kargu horretan. Euskalduntze-Alfabetatzeak euskaltzaleai sortzen dizkigun kezkak jarri ditugu Donostiako Kontxara ematen duen bere bulegoko mahai gainean: demandaren jeitsiera, AEK PNVren arteko emaitzik gabeko akordioa, AEKren larrialdia"HABEren ebazpen berria...
GALDERA: Zer egiten du filosofiako irakasle batek HABEko zuzendari orokor gisa?
ERANTZUNA: Nik uste dut bizitzak bere bueltak ematen dituela, eta beno, alde batetik, ni irakaslea naiz eta hor sentitu dut nere burua, eta urte dezente pasa ditut horretan eta pasako oraindik, nere lanbidea hori delako; baina ez naiz irakaslea solik, ardura batzuk dauzkat aldamenean, herriko arazoetaz arduratzen naiz eta nere koupromezuak hartzen ditut, eta bide horretatik eskeintza bat egin zidaten, eta pentsatu nuen aurrera egitea, ze nere profesioarekin lotuta dagoen mundua bait da hau, eta nahiz eta orain arte mundu horretan sartuta egon ez, beti hor ibili gara, filosofia euskeraz ematen aspaldian hasi ginen eta euskarari buruzko zaletasuna oraindik lehenagotik dator.
GALDERA: Euskal mundua ezaqutzen duzu beraz.
ERANTZUNA: Ezagutu bai, piskat bai, behinik behin beti arduratu naiz lanak euskaraz egiten. Beti saiatu naiz euskaraz idazten, neri zegokidan mundua euskaraz lantzen. Hor ibili gara...
GALDERA: Alde horretatik behatuta, euskaltzale bezala, eta bestalde PNVko karqu bezala ere, nola ikusi duzu PNV eta AEKren artean eginiko eaitzik gabeko akordioa?
ERANTZUNA: Nik egunkerietatik izan nuen akordio horren berri, eta beno, hor behatzen da pauso posible bat bezala, eta hor dago, eta nik uste dut borondate bat badagoela arazoak koupontzeko, eta beharbada borondate horren agerpena izan zela pakto edo hitzarmen hori.
Pentsatzen dut bestalde, borondate hori orokorki mantentzen dela, eta euskararen munduan gabiltzanok, hor lanean dihardugunok, aurrera egin behar dugula uste dut; problema izaten da beti formuletan, nola egin aurrera eta abar, ze borondatea izateak ez du esan nabi pundu guztietan adostasunik egongo denik, edo bakoitzak bere ikuspegiari uko egingo dionik, eta hor sortzen dira trabak beti bezala, arlo guztietan bezala.
GALDERA: Beti agertzen da borondatea hitza, baina ikusten da Administrazioa eta AEKren artean ez dela iristen adostasun batera, eta bien bitartean ikusten da benetan egoera larria nozitzen duela AEKk eta ez zaiola irtenbid. rik ematen.
ERANTZUNA: Neretzat arazo naqusie. na, eta nik uste hortik etorrito direla problemak, egon daiteke alde bakoitzetik dauden ikuspegietan, eta ikuspegi horietan, momentu batean, elkar ukatzaile bezala agertzen badira indarrak, orduan, hor kouponUidea zaila izan daiteke. Arazo guztietan bezala urreratze prozesu bat gertatu behar du, eta ez dakit, hori ibiliz ibili egiten da.
GALDERA: Epe laburrean ikusten al duzu konponbiderik? Adibidez, Federazioak jerri dira Hezkuntz Kontseilaritzarekin nahiz eta PSOErena izan... Hori AEEretin ez da eman, HABE sortu zenetik ikusi dugu bidea zein izan den, ukatu eta...
ERAN]ZDNA: Nik aurretik eman diren pausuak ez ditut bizi izan eta ezin ditut epaitu, baina lehen esan dudana ikusten dut: ez nuke planteateko zuk diozun eran 'baten' aurkako politika. Beno, hor halako ikuspegi bat dago, beren aldetik behinik behin, euskalduntzearen arloa nola eraman behar den eta nola eratu behar denari buruz, eta nik uste dut nahiko bidezkoa dela ikuspegi horri heltzea, eta honen aurrean nik ikusten dut, gure ikuspegiari heltzen dioqunean ez dasoela AEE izorratzea gogoan, baizik eta euskalduntzearen eta alfabetatzearen eresou hori nolabait egituratu nahia guretzat bidezi~ak diren ikuspegi batzuren arabera, eta be - bada! arlo honetan pentsatzen dut, ez AEKrekin bakarrik, beste erakunde eta abarrekin ere egongo zirela lehen halako tirabirak, azken batean hori egituratzen bait doa. Beharbada problema da ikuspegi horietan akaso oso urruti gaudela, ikustea bakoitza bere bidetik doala eta ez duela ezer jakin nabi bestearekin. Neri iruditzen zait batzutan horrelako planteamenduak egiten direla.
GALDERA: Zuk nola planteatuko zenituzke hor agerian utzi dituzun ikuspegiak.
ERANTZUNA: HABEren ikuspegia bere ebazpenen bidez markatzen da. Nahi dena da mundu hori profesionaltasun batetik begiratuta, seriotasun batetik begiratuta, zenbait baldintzen barnean bideratzea.
GALDERA: Baina gertatzen dena da ebazpen horietan markatzen dena edo jartzen diren baldintza horiek–Bizkaian kasu, zenbait gau eskola eta euskaltegi subentziorik gabe geratuko lirateke ebazpen horiek medio–profesionaltasun zera bat ematen diotela jardun honi, baina baita ere dagoen behar haundi bat murrizten dela horiez baliatuz.
ERANTZUNA: Nik uste dut hori ez dela helburua; azken batean, hemen planteatzen dena eta hemen bueltan dagoena da prozesu hori nolabait bideratu eta garatu nahi bada, jendea euskalduntzea nahi bada, ze baldintza minimotan ibili behar den hori lorgarria izan dadin, eta hori martatu egin behar da. Iruditzen zaigu helburu hauek lortzeko minimo batzuk behar direla eta horiek zehazten dira ebazpenetan, ez da beraz jendea baztertzea gure helburua. Dena dela, ebazpenetan egiten dena holako marko orokor bat ipintzea besterik ez da, baldintsa horiek marMatuz, marko horien barruan jokatu behar dugula esaten da, eta honezaz gain beti gelditzen da atea irekirik marko horretatik kanpo egon daitezkeen egoera bereziak aztertzeko eta laguntzeko. Nik ezagutzen dudanez, ate hori beti irekita egon da, eta iruditzen zait, jokabide. normala dela minimo horiek jartzea, zeintzuek sektore hau arautzeko beharrezko diren.
Ezin da utzi ezer egin gabe, elementu batzuk jarri behar dira, eta jartzen diren momentutik beti sortzen dira egoera bereziak, nahiz eta marko zabalena jarri beti geratuko dira kanpo elementu batzuk.
GALDERA: Baina ez da gauza bera bereizketa bat egiten denean pribatu libre eta homologatuen artean, 42 pezeta itasle-orduko batzuri eta 105 besteei, ze beti jartzen bait da marku estu bat batzurentzat eta zabalagoa besterentzat. Nahi bada herri hau masiboki euskalduntzea, kondizio hobeagoak jarri behario dira, kondizio errazagoak alegia, eta ez esijitu ez dakit nolako titulu akademiko eta beste... Ikustea besterik ez dago nola sortu ziren Ikastolak, oraindik ere ze jende dabilen hor klaseak ematen, esan nabi dut badirela beste modu batzuk lan egiteko...
ERANTZUNA: Ikastolaren arazoa aipatu duzu, eta beharbada, momentu batean horrela sortu ziren eta denok dakigu ze jende ibili den, baina Ikastolaren mundua bera, nahiz eta honela hazi, aspaldi normalizatu da, hau da, bide batzuk ireki ziren egoera hura nolabait normaltzeko eta hortik aurrera ikastola horiek horretara abiatu dira. Esan nahi dudana da, gizartea normaltzen doan neurrian egoera berezi horiek ere normaltzen doazela, eta beharbada, momentu hartan ere titulazio hori esketzea estutze bat bezala bizi izan bazen ere, gaur gauza erabat normaltzat jotzen dugula Ikastolako irakasle izateko gutxienez titulua edukitzea, eta abar.
Hor zegoen bultzada eta herri gogoari nolabait ateak itxi zaizkiola esan nahi al du horrek? Nik ez dut uste, horregatik diot ebazpenean eskatzen denean, holako titulazio minimo bat edukitzea hain zuzen, ez dut uste hori itotzeko edo isteko asmoz egiten denik, baizik eta pentsatzen delako egoera normal batetan hortik jo behar dela.
GALDERA: Baina egoera anormal batetik abiatzen gara. Euskeraren egoera ezin da normaltzat hartu gaur egun, eta hau honela, egoera anormel batetan ere neurri anormal edo estra batzuk behar direla ezinbestekoa dirudi euskeraren arazoa konpontzeko. Ez da bakarrik titulazioarena, hor dago zentru homologatuena, zentru txikien egoera... horiek anormalki lan egiten ari diren neurrian ez dira laquntzen, traba mordo bat jarri baizik.
ERANTZUNA: Berriro ere gauza berdinera bueltatzen gara: trabak jarri edo hori normaltze bidean jarri. Euskararen arazoa ez dugu guk askatuko, hori askoz ere zabalagoa da, baina guri dagokigun arloan jokabidea behinik behin ez doa murriztera eta itotzera, bideratzera baizik... Hortik aparte mila gauza egin beharko dira arazoa konpontzeko.
GALDERA: Azkeneko urteotako euskalduntze alfabetatzearen joera ikusirik antzeman daiteke garbi estankamendu bat egon dela eta orain aldiz beherantza doala. Alde horretatik ere ez da ikusten beste saio extrarik Administrazioaren aldetik demanda sortzeko.
ERANTZUNA: Puntu hori gogoan neukan lehen beste hori esaten nuenean. Nik uste dut nahiko garbi dagoela orain arte egon den gogoa, bultzada hori, estankatu egin dela, eta horregatik esaten nuen hor elementu gehiago jarri beharko liratekeela martxan berriro ere lehengo abiada gureganatzeko eta ahal dela hori gainditzeko. Baina nik uste hor elementu asko sartzen direla pundu honetan, ez da AEK soilik, ez HABE soilik, gizarte osoan martxan dauden elementuak dira hor mugitu beharrekoak, bizkortu beharrekoak.
GALDERA: Egia da faktore askok jokatzen dutela gizartean...
ERANTZUNA: Hor beste dinamika bat falta da, edo moteldu egin da, eta euskaltegietan nabarmentzen da moteltze hori, ikasle kopurua jeitsi egin delako, baina hori dinamika zabal baten barruan ulertu behar dugu.
GALDERA: Dinamika horretan oso parte eraginkorra behar luke izan Jaurlaritzaren Hizkuntz Polititek. Planifikazio ezatik eta hizkuntz politika konkretu bat eramatetik bestetik, datorrela moteltze hau. ZuX nola ikusten duzu hau?
ERANTZUNA: Hizkuntz Politikako Idazkaritza lan garrantzitsu bat planteatzen ari da momentu honetan, hain zuzen ere administrazioaren euskalduntze prozesua, eta alde horretatik ez zait iruditzen oker doanik. Hor mundu bat dago, jende kopuruari dagokionean nahiko zabala eta garrantzitsua dena. Prozesu hori aurrera eramaten dugun neurrian hori biderkatzaile bilakatzen da berez, orain, pentsatzen dudana da horrekin ere ez dugula dena egiten, dinamika zabala dagoela bere inguruan; azkenean, jende arruntak euskararekiko daukan kontzientzia behar da bultzatu ze horrek bultzatuko du euskara, ze jende hori modu pasibo batean baldin badago halako ugarte bat bihur daiteke bestela gure Plangintza.
GALDERA: Gauza da nola lortzen den pasibotasun hori piztea, eragitea. Baina galdera zen gehiago azken sei, zazpi urteotako politika ikusita, eraman den politikari begira. Gaur esaten dugu gizartea pasibo dagoela baina hortik ez da eragin; HABEtik jokatu da modu batean, AEKtik jokatu da beste modu batean, eta euskaltzaleak sufritu egin du guzti hori, ze honela jokatzen bada nola eragin jendearengan aktiLotasuna?
ERANTZUA: Ez dakit, ez dut segitu nik horrela... ni nere munduan egon naiz eta hor jota fuego ibili gara, irakasten, hiztegiak egiten... ikusten zelako gu geunden alor hori euskaldundu behar genuela, eta saiatu gara D eredua bultzatzen, baina bestela ez dautat daturik.
GALDERA: HABEko zuzendari bezala ze helburu jarriko zenituzke aurtengo urtean garatzeko, ikusita nola dagoen panorama...
ERANTZUNA: Hilabete daramat honetan, eta uste dut ikasteko fasean nagoela. Orain arte euskaltzaletasun munduan mugitu banaiz ere HABEren munduan ez naiz mugitu. Nere asmoa HABEk daukan asmo berari heltzea da, hau da, HABE baldin bedago aliabetatze eta euskalduntze mundu horretan aritzeko hor buru belarri aritrea, eta nire aldetik ez dago inolako trabarik, iretita aurtitzen naiz, nere erara behinik behin hor aritu naizelako; problema hasierakoa da, halako sensibilitate bat badaukat euskararekiko eta une berean erantzunkizun batekin aurkitzen naiz, hau da, erakunde bezala mundu hau bideratu behar dut eta hor marko batzuk, eritzi batzuk, aurrera ateratzen saiatu, eta honetan ez dut uste inor itxita dagoenik hurbiltze prozesu horretara arazoak elharrekin aztertu eta irtenbideak bilatzeko orduan. Oraindik beharLada gehiegi mamitu gabe deude baina irtenbide bila bagabiltza, eta besteak ere bai... hori ez da erraza izaten, nik esaten dudana da elkar hitzegin, arazoak mahai gainean jerri eta ikusi behar direla, HABE eta besteek daukaqun giro motel hori berriro bizkortzen ahaleginduko bagina denontzat mesedegarri litzatekeelako azken batean. Baina hor dago ere gizarte osoak egin beharreko lana; lehengoan letzen nuen herriak hizkuntza galtzen duela gogoa falta zaionean, eta gogoa norberak jarri behar du, eta gogo hori dago askorengan itzalita.
I. URIA J.J. PETRIKORENA
38-41


GaiezHizkuntzaEuskaraAlfabetatzeHABE
PertsonaiazETXEBERRI10
EgileezURIA3Hizkuntza
EgileezPETRIKOREN1Hizkuntza

Azkenak
Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


2024-11-29 | Irutxuloko Hitza
Donostiako musika teknikari ezagun bat salatu dute hainbat emakumek, sexu jazarpenagatik

Atzo hasi ziren zabaltzen Iñaki Castro musika teknikariaren kontrako salaketak '@denuncias_euskalherria' kontuan, eta dagoeneko dozenatik gora emakumeren testigantzak bildu dira.


Komunikazio libreago baterantz

Azaroaren 21ean Errenteriako Torrekuan eta Badalaben egon nintzen "Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" izeneko jardunaldian.


2024-11-29 | Euskal Irratiak
Eguberriko merkatu solidario, etiko eta euskaltzale bat Baionan

Lau egunez idekia izanen den merkatu bat antolatzen du Plazara kooperatibak euskararen aldeko beste hamar bat eragilerekin –horien artean ARGIA–.


2024-11-28 | Leire Ibar
Tolosan Ertzaintzak pilotakadaz zauritu zuen gaztearen kasua artxibatu dute, biktimak deklaratu aurretik

Epaileari nahikoa izan zaio azaroaren 27an Ertzaintzak egindako deklarazioa kasua artxibatzeko. Erabakiaren aurrean helegitea aurkeztuko duela adierazi du Xuhar Plataformak. “Xuharrek ez du begia galdu, Ertzainak begia galduarazi dio”, salatu du mugimenduak.


2024-11-28 | Julene Flamarique
Bi presa kendu dituztenetik, izokina Bidasoatik Baztanera heltzen hasi da

Hobekuntza horiekin izokinak eta beste espezie migratzaile batzuek erruteko eremu optimoak lortzea eta bizirik irauteko aukerak handitzea espero da. Europako funtsekin finantzatutako jarduera da, Life Kanturibai proiektuaren baitakoa.


2024-11-28 | Leire Ibar
Jasotako isun bakoitzeko helegiteak aurkeztu dizkio Ernaik Eusko Jaurlaritzari, guztira 133

Epaiketa prozesua abiatu du ostegun honetan gazte antolakundeak. 2023an egindako bi ekimenen ondorioz 290.500 euroko zigor ekonomikoa jarri dio Eusko Jaurlaritzak. Ekonomikoki "ito eta desagerrarazteko" mekanismoa dela salatu du Ernaik.


94 urteko emakume bat hil dute Gasteizko IMQ Igurko zahar-etxean, eta gizon bat atxilotu

Adinekoen egoitzako egoiliarra da asteazken gauean hildako emakumea. Larriki kolpaturikoa ospitalera eraman zuten, baina bertan hil zen emakumea. Bertako egoiliarra den 68 urteko gizon bat atxilotu dute, indarkeria matxista leporaturik.


2024-11-28 | Leire Ibar
Nabarmen igo da antsiolitikoen eta depresioaren aurkako botiken kontsumoa gazteen artean

Hego Euskal Herriko gazteen osasun mentalaren egoera “kezkagarria” da, Gurea Geroa atari digitalak egindako txosten batek agerian utzi duenez. Inkestaren arabera, gazteen erdiek ondoez emozionala pairatzen dute, eta hamarretik seik pentsamendu suizidak izan dituzte... [+]


“Petronorrek eraldaketa hitza darabil, baina enplegu suntsiketa besterik ez dugu ikusten”

Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]


2024-11-28 | Julene Flamarique
‘Feminizketak’ seriea eta ‘Ikusgela’ proiektua: aurtengo Rikardo Arregi Kazetaritza sarien irabazleak

Asteazkenean banatu dituzte Rikardo Arregi sariak, Andoainen. Kazetaritza Saria Berria-n argitaratutako Feminizketak elkarrizketa sortak jaso du, eta Komunikazio Saria Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen Ikusgela proiektuak. Ohorezko mugarria Ana Galarraga Aiestarani eman dio... [+]


Munstro aplikazioak izaki beldurgarriak batzera eramango gaitu puzzle joko frenetikoan

Threes! edo 2048 klasikoen bertsioa prestatu dute Julen Irazokik eta Ibai Aizpuruak, Mikel Dale musikagilearekin batera. Android-en doan deskarga dezakegu euskarazko bideojokoa.


Jakes Bortairu eta Dominika Dagerre militanteak atxilotu dituzte Baionan goizaldean, eta eguerdian askatu

Urtarrilean salmenta espekulatibo bat salatzeko ekintza egin zuen Arberoa Lurra eta Etxebizitza kolektiboak, eta horrekin lotuta egon daitezke atxiloketak. Goizeko seiak aldera atxilotu dituzte, "atea kasik hautsiz eta esku-burdinak segidan ezarriz", Ostia sareak... [+]


2024-11-28 | Jon Torner Zabala
Gehiago Gara jaia egingo dute Antzuolan, hil diren haurrak “bizipozetik” gogoratzeko

Hil Argi elkarteak antolatuta, Bizipoza egitasmoaren laguntzarekin, Gehiago Gara jaia egingo dute abenduaren 15ean Antzuolan. Haurrak galdu dituzten familiak, lagunak, eskolako kideak eta, oro har, hil diren umeak "bizipozetik" gogoratu nahi dituzten herritar guztiak... [+]


Frantziak “immunitatea” aitortu dio Netanyahuri, Libanoko su-etenaren truk

Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk "immunitatea", hau da, babes politikoa duela adierazi du Frantziako Kanpoko Aferen ministroak. Israelgo Haaretz eta Maariv komunikabideek jakitera eman dute Libanorekin adosturiko su-etenaren baldintzen artean zuela... [+]


Eguneraketa berriak daude