argia.eus
INPRIMATU
J.R. Madariaga: "Berrirakurtzerakoan sorpresa bat hartzeko izkiriatzendut"
Lorea Agirre 2007ko otsailaren 21a
J.R. Madariaga poesia idazleari elkarrizketa.

BIZKAIKO DIPUTAZIOAREN POESIA SARIA IRABAZI BERRI
J.R. Madariaga: "Berrirakurtzerakoan sorpresa bat hartzeko izkiriatzen dut"
Euskarazko poesia egiten orain bi urte inguru hasi bazen ere, aurretik hainbat ipuin argitaratuak ditu Deustuko literatur aldizkarian, Bere poesia egiterakoan,
"gaiak edozein idazlek edo poetak erabiltzen dituenak dira; bizia, heriotza eta maitasunari idazten diot. Bestalde ere, naturaren gaia jorratu dut beti egon bait naiz berarekin bat eginik".
Bere poesia lana nola, eta beti gauez idazten duela dio;
"honek halako aureola erromantiko bat sortzen du eta askotan poesiak amoroski egiten ditut, baina beste askotan gorrotoz. Gau horretan inguratzen nauen giroa nolakoa, halako poesiak".
Argitara emango duen liburuan, "Imentzuaren pergamuak", ez dago tonu orokorrik:
"ez dut uste posible izango denik gai edo titulu baten pean jartzea; batetik bestera kristolako hausketa egon daiteke".
Poeta gehienen antzera bere buruarentzat idazten du
"izkiriaturikoa irakurtzerakoan, sorpresa bat izateko; besteei ere honela gertatuko zaielakoan".
Autore zaharretara jotzeko joera du, honela poesia landua sortzen du, forma zaharrak berreskuratuz. Baina bestetan,
"gau batetan bost edo sei poesia egin izan ditut ere, erabat bapatean, zentsurarik gabe".
Idazten ez duenean irakurri egiten du; denetarik baina
"oso gogoko ditut, xuberotar idazle zaharrak. Gaur egungo poeta gustokoenak betikoak ditut, Sarrionandia, Atxaga,...".
Bideak zabalduko dituen kritika
Euskal literaturan eta poesian nabarmenki bada joerarik poeta 'ofizialtzat' hiruzpalau hartzeko, hala nola lehen aipaturiko biak nahiz Aresti eta besteren bat. Baina bada makina bat poeta gazte idazten eta argitaratzen:
"Nik uste dut ba dela halako ezpimogimendu maju bat. Gertatzen dena da, gauza berriak izkiratzerakoan normalean kritika gogorra jasotzen dela; bada joerarik hemengoa txarra dela esteko eta honek ez arriskatzea ekartzen du. Hemengo poesia bultzatu beharko genuke. Egia da gauza txar asko argitaratu direla. Beharko litzatekena kritika sendo bat da, baina ez kritika deuseztatzailea, bideak emango dituena baizik sakontzen eta lan egiten jarraitzeko".
Lehiaketak direla eta bada zer esanik ze azken finean hori da ezagutzera emateko bide bakarra. Honek suposatzen duena argi eta garbi dago: aukeratu batzu bakarrik ahal izango dutela beren buruak ezagutzera eman.
"Beti fidatzen zara saritutako liburu batetaz saritua izan ez den beste batetaz baino. Gutxienez badakizu kritika izan duela, maila bat gainditu duela; ez dela oso txarra izango nahiz ez izan gustoko".
Bere proiektuei buruz badu hainbat ipuin argitaratzeko asmoa eta noski "
"poesia izkiratzen jarraitu, ze garrantzitsuena idaztea da".
Ametsa iturri
Poesiaren betiko leloa, inspirazioa. Baden edo ez den.
"Noski badela bestela nola idatziko nuke? Momentu egoki bat behar da, eretia. Beharbada euskaldunak garelako inspirazio berezia dugu, hain zuzen ere gure aurrekoekin dugun identifikazio hestua dela eta. Nirea amets hutsa da; irudimena".
Eta honako hau ametsa edo errealitatea ote?
"Untzia hondolera joan da
ur azalean leriguke odola
neurrigabetasun laztanezin honen gainean hilik
eta kaioen pausaleku bakarra ginateke"

LOREA AGIRRE
"Poesia idazten segituko dut ze idaztea da garrantzitsuena".
51

Gaiez\Kultura\Literatura\Idazleak\MADARIAGA6
Gaiez\Kultura\Literatura\Argitalpena\Poesia
Gaiez\Kultura\Literatura\Sariak\Besteak
Gaiez\Kultura\Argitalgint\Argitalpena\Liburuak\Literatur l
Pertsonaiaz\MADARIAGA6
Egileez\AGIRRE9\Kultura