Imanol Urbieta: "guneroko ogi arrunta egiten jarraitzen dut"


2007ko otsailaren 21ean
Imanol Urbietari elkarrizketa.

Imanol Urbieta: "guneroko ogi arrunta egiten jarraitzen dut"
Imanol Urbieta, 54 urtetako zarauztarra. 7 urte zituela herriko bandan jotzen hasia, musika eta haurren mundua izan dira oraino bere erreferentziarik adierazgarrienak. Besteak beste, Zarauzko ikastolan hainbat urtetan irakasle izana, "gure semeak erdal kulturari ez saltzearren" hainbat lan neketsu bezala pozgarri gauzatua da Imanol Urbieta gitarra baten laguntza soilaz han hemenka solasean eta jolasean arituaren poderioz. Donostiako Amara auzoan duen musika tailerrak eta bertan biltzen zaizkion zientoka haurrek jaten diote denbora gaur, irakasleak prestatzeko ikastaroak direla, diskoak, 70tik gora jada!, ETBn egiten duen programa... bilakatu direlarik hain zuzen ere 'ofiziorik alegreena' aukeratu duen euskaldun honen 'zerualdia'.
GALDERA: Nola izan zen musika munduan sartu zinela?
ERANTZUNA: Familiak eta inguruan zer ikusi berezia izan zuen. Batetik, zarauztarra izanik, plazaren barne-barnean jaioa naiz. Nere aitonak entitate soziak-kultural baten arduradunak ziren, eta ikusten denez, nere aiton-amonen etxean asko zaintzen zen antzerki eta zartzuela mundua. Bazen etxean piano bat eta halaxe hasi nintzen nere behatzak tekladu gainean jarrita garaiko musika haiek nere erara moldatzen; aitonak ikusi zuen oso trebeak nituela behatzak eta belarriak onak, eta musika bidean jarri ninduen.
Nere etxean zaletasun haundia zegoen, asko zor diet etxekoei nahiz eta karlistak izan oso euskaldunak bait ziren. Nere osaba bat, Eusebio, oso zalea zen gauza hauetan, eta bera arduratu zen klarinetea jo nezan bandan, pianoa ikas nezan eta horrezaz gain txistua eta dantzaren munduan sartu ninduen. Garai hartan, gerra aurrean ari natzaizu, bazegoen joera bat herriko bandan jotzeko, eta ni halexe, zazpi urterekin bandan jotzen hasi nintzen. Neretzat, 7, 8, 10 urterekin bandan jotzea ikaragarria zen, zerualdia bizitzea zen.
GALDERA: Musika mundua gazte-gaztetan sakondua, ze ikasketa aukeratu zenituen urteak aurrera joan ahala?
ERANTZUNA: Beno, ikastola munduan sartzeko nere filosofiak eta, egin nituen. Profesional aldetik bestalde oso gauza bitxiak eginak dauzkat, adibidez, Lankide Aurrezkiko zuzendaria izan naiz; baina, orduan ere, nere joera zen, nahiz eta egunak kontabilitatea egiten pasa papera artean, herriari erantzun bat eman nahia, eta beti korapilatua aurkitzen nintzen, jaialdi bat prestatu beharra zela...
Garai berezi haiek etorri ziren eta kulturari bultzada bat eman nahia sortu zen guregan. Puskaketa politiko batzuek eman ziren, eta ondorioz, gaztediaren aldetik halako etendura bat. Gazteak bere alternatiba aurkeztu zion gizarteari. Ni erdi-erdian nengoen, eta gogoan dut nola Txillardegi eta horiek influentzia haundia izan zuten neregan, ez bakarrik politika mailan baita kultura mailan ere. Orduan gure egarria politika zen, gure sustraiak sentitzen genituen, protagonismoa nahi genuen, eta hori desarroilatzeko modu asko zeuden, baina bat, kalea eskatzen ziguna, gizarteak eskatzen ziguna, euskara lantzea zen, euskara bizitzea, euskara plazaratzea adibidez, eta neri tokatu zitzaidan hizlari izatea, aurkezlea izatea, eta batez ere musika aldetik zerbait esatea, ez estetika mailan, protesta mailan baizik. Hor aritu nintzen 'Ez dok Amairu'n, borrokalariak ginen, herrian zerbait esan nahi genion, 'esnafu zaitez, esperantza piskat izan ezazu...'
60an ezkondu egin nintzen, semeak ekarri nituen eta hortik etorri zen beste egarri bat, guk nahi ez izatea erdal kultura bati gure semeak saltzea. Kulturari buruz postura nahiko masimelista hartu nuen beraz. Momentu hartan ikastola bazen Zarautzen, mogimendu bat sortu zen haren inguruan eta mogimendu hartan sartzeko beharra ikusi nuen. Ikastola sortu aurretik halere, gu hasiak ginen umeak jendearen aurrean kantuak jarriz ipuinak esaten, olerkiak adierazten, urtero-urtero egiten genuen, 58tik aurrerantzean; horren ondorioa izan zen jendea konturatzea ez bakarrik esperantza bat bazegoela, baita espresio mundu bat ere, haurraren kulturaren mundu bat, eta orduan hasi ginen gauzak ikusten, haurra ere azken batean ardatza zela ikusten, eta ez medio bat soilik mensaje bat emateko. Halaxe, ustegabean eta halabeharrez, gelditu nintzen eskolaren munduarekin eta eskolak dituen eskakizunekin.
GALDERA: Zarauzko ikastolan irakasle sartu zinen, ezta?
ERANTZUNA: Bai. Pentsatuz ikastola zela alternatiba eta ikastolak hartu behar zuela lan hau. Zoritxarrez, urteak pasa dira eta konturatu naiz ez duela hartu. Momentu hartan ikusten genuen etorri zela erreleboa. Zutik zen ikastola eta batzuek juntan borrotatzeko postura hartu zuten, eta nik ikusi nuen borroka haundiena barruan egin behar zela, irakasle bezala.
Hasi nintzenean, titulu eskas batekin Erromatik itzulita, nere helburua zen komunikazio bat lortzea, zerbait ematea. Berehala konturatu nintzen ematen baino gehiago hartzen ari nintzela. Haurtzaro berri bat hartu nuen, musika eta dantza asko landuak banituen ere lehendik, haurrekin bat egitean konturatu nintzen gauza asko nituela aldiz baztertuta, deportea, geografia... Reziklaia bat suertatu zen neregan, komunikatu nahi nuen eta umeak mogimendua, espazioa, jolasa eskatzen zizkidan, eta hori baldintza bat zen haurrekin ondo komunikatzeko. Orduan hasi ziren nere barruko zenbait gauza bizitza berri bat hartzen, Hezkuntza Bibentziala baliatuz hain zuzen. 'Irudimena boterera' garaikoa naiz ni ere.
GALDERA: Heziketa mailako esperientzia hura nola gogoratzen duzu gaur eta orain?
ERANTZUNA: Haurrak berak eskatzen zuen heziketa mailako esperientzia berri hura. Azken batean, Oteizak esaten zuen bezala: "Ze erraz deskonpentsatzen dugun haurra eta ze nekez konposatu, konstruitu". Nik bizitza maite dut eta hori ez dezaket ukatu, eta hor inportantea haurra da, eta horren testimonio bat besterik ez dut eman urteetan zehar. Neri esperientzia inguruak eman dit, eta batere lotsarik gabe esan dut, urteak pasa dira eta azkenean konturatu naiz, nahi gabe ere, esperientzia haundiena txikitakoa izan dela, amarena. Konturatu naiz ere, musika zerbait bada haurrentzat, hasera batean terapia hutsa dela.
Atzoko kontu bat esango dizut: 3 urteko haurrekin hainbeste urte pasa ditut eta nik ez daukat pentsatzerik 'zerbait asmatu dut eta katedratikoa izango naiz, hartuko ditut nere apunteak eta hala!, eguneroko abentura da nerea. Begira, geinean dugu Santa Ageda eguna, ba 3 urtetako haur bati Santa Agedak ez dio deusik esaten. Nola asmatu Santa Ageda zerbait izan dadin haurrarentzat? Makila batez otu zitzaidan neri: makila eskutan oso inportantea da afirmatzea haurrarentzat bere nortasuna, makila bat hartu eta motrizidadea lantzen da bestalde, ariketa fisiko bat garatzen da. Haurrarentzat zer da ba Santa Ageda abestia? eragin ritmiko bat, jolas bat. Eta eragin ritmiko horren gauzatzeko sikomotrozitatearen ideiak dira praktikan jartzen direnak.
GALDERA: Zure bizitzako pundu ilunenetarikoa Zarauzko ikastolatik bidali zintuztenekoa izan da, ezta?
ERANTZUNA: Zarautzen ikastolatik bidali ninduten esanez ez nuela lekurik, ez nintzela ondo moldatzen zetozen estamentu berriekin eta azken batean, nere borroka pasa zela, Frantziako iraultzak galdu zuela eta nik ere bai... nere iraturketa hori izan zen. Halere aurrera egin nuen eta nere saria zer izan zen? Ia desesperatuta nengoela derrepentean zenbait proposamen iritsi zitzaidan eta Zarautzen bertan suertea eduki nuen beste bi eskoletan aritzeko. Halaxe hasi nintzen musika mailan espezializatzen 74. urtean edo. Orduan pentsatu nuen izena Zarautzen galdu banuen bertan berreskuratu behar nuela, ez nerea bakarrik, ze nerekin pertsona asko inplikatu bait ziren eta nerekin batera pertsona horiek jota geratu bait ziren. Han hasi ginen berriro ere musikarekin eskolan eta eskolatik kanpo ere, horrek ekarri zidan dinamika bat, musika bilakatu zen zerbait egiteko aukera, junta bat ez neukan, ideologia bat ez neukan, libertade osoa neukan.
Sasoi hartan Calderon lagunak 12 magnetofoi ekarri zizkidan eta hasi nintzen nere esperientziak zintaratzen. Mila kopia egin nituen eta aurrera... beti pentsatuz badirela pastelero onak, baina herri batean ogia falta bada eta esnea falta bada gaizki dabilela nahiz eta gozotegiak izan. Nere postura koerentea eta inteligentea hori izan zen, konturatzea hemengo inportanteena ez direla orkestazioak, armoniak eta halako parafernalia hori. Haurrak berak erakutsi dit, haurrak senti arazi nau bere munduan, onartu nau, panaderoa izanik.
GALDERA: Nola ikusten dituzu musika eskolak, kontserbatorioak...
ERANTZUNA: Hor atzean eskubide unibertsal bat dago, eskubideko ondasun bat da musika, eta nere ustetan baldin badago estamentu bat gizartean hori defendituko duena eskola da. Haurrak dituen ordu inportanteenak eskolak hartzen ditu, gizarteak utzi egin du eskolak egin beza, baina eskolek ez dute egiten nahiz eta esan leku aproposena dela. Musika eskolen lana arlo terapeutikoa jorratzea beharko luke izan ondorioz, prebentzio maila, pentsatuz eskolak egiten duela bestea, baina egiten ez duenez... Hona ume pilo bat etortzen zaigu ondorioz, gehiegi.
GALDERA: Nolatan lagundu dizu administrazioak aurrera daramazun lan honetan?
ERANTZUNA: Orain dela 3 urte, Diputazioan Juan Antonio Urbeltz kultura sailan zegoen garaian, nere proiektuak aurkeztera joan nintzaion. Memoria bat egiteko eskatu zidan eta gero dirua ukatu. Orduan pentsatzen duzu ez duzula balio ezta, zer pintatzen dut? Ze nik ez dut komertzializatzen, orain ere ikastaro batzuk emango ditut Iparraldean irakasleak pretatu asmoz, Lasartera joan izan naiz monitoreak prestatzera... orohar 5000 irakasle izan dira nere inguruan mugitu direnak, kursiloak direla eta jende pilarekin komunikatu naiz, eta uste dut jendeak hartu duela mensajea. Eskolaurreko musika programaketan zerbait egina badago nik egina da, bakar-bakarrik... Batek pentsatzen du errespetu piskat merezi duela, nere lana oso mundu inportantea dela, baina gauza horiek airean daude, Diputazioak, Kultura Sailak, inork ez daki gauza hauek egiten direnik, eta milioiak dauzka gauza horiek egiteko, eta ni ez naiz entelekia bat, ez nabil ametsetan... Nik zerbait egin badut hauze izan da, askotan esan dut onena naiz jakin gabe ona naizela. Halako kolpeak jaso ditut, eta ongi jaso ere. Azken batean, orain bertan besteek egiten ez dutelako egiten ari naiz, testimonio gisa, ez dut beharrik, galera bat da eta inongo laguntzarik ez dago.
GALDERA: Nola dakusazu musika mailan haurrari egiten zaion eskaintza?
ERANTZUNA: Ni ez naiz ez harro ez 'rebantxista' sentitzen. Edozein momentutan entzuten dugu kristoren festa disko bat sortu delako gure Euskal Herri honetan. Lotsa ematen dit esatea baina joan den urtetik hona 8 argitaratu ditugu eta inor ez da enteratu, pena ematen dit! Musika mailan berrikuntzak 'Kortatu', 'Devorame' eta holakoak dira...
Mundu honetan interes asko sartu da bestalde, ikusi dute gauza komertziala izan daitekeela, ni sekula ez naiz preokupatu mundu horrekin, ez daukat gogorik, baina badira zenbait pertsona telebistatik hasi eta umearen munduan sartu direnak, sekulan ez ditut ikusi hainbat artista! Haurren mundua ezagutzeko saiakeran pasa ditudanak, nahi eta ezin, azken batean konturatu arte zerbait ikasi dudala baina nahiko odola boteaz, ordea hor dago jende bat gaur gauzak eginez baina derrepente desagertu egiten direnak...
Esan beharra dago ere, nik 70 disko baino gehiago egin dut orain bitartean, hori okin bati zenbat ogi egin dituen galdetzea bezala litzateke; Benetan hala da, eguneroko abenturak dira nere diskoak, nik horretan jarraitzen dut, eguneroko ogi arrunta egiten, eta hortik ez gara ertengo, herriari eman behar zaio eta. Nik ofizio alegreena ikasi dut, Gipuzkoan ez dago txokorik ezagutzen ez nauenik eta hori erabat pozgarria da.
GALDERA: ETBn ere programa bat egiten duzu. Ze esperientzia jaso duzu hortatik?
ERANTZUNA: Momentu honetan pena ematen didate telebisteko umeen programak, ikusle adiktoena umea izati ez dut ikusten ikuspegi pedagogikorik, jende helduaren mundua ikusten dut. Haurrak baditu beste zenbait gauza hor ikusten ez direnak. Haurrari erakutsi behar zaio, baina badago beldur bat irakastea roilo bat dela identifikatzen duena, eta hor atsegina bilatu behar da, mundu fantastiko batetan galdu gabe, haurra ahaztu gabe, eta hori erakutsi nahi dut nik, zer egin haur horrekin.
Periodikoetan asko esaten da umearen munduan telebistak duen eragina. Garbi daukagu hori, baina oraindik eskolak ez ditu hartu haurraren behar batzuek, alperrik esango dugu haurra kutsatuta dagoela, alineatuta dagoela... hala baldin badago jarri konponbideak eta teknikak aldatu, baina aldiz benetako abstentismoa ikusten dugu, edozein partetan ikusten da 'cultura igual a tortura', eta horrek zerbait esan nahi du.
LOREN ARISTI
23-26

Gaiez\Kultura\Musika\Irakaskuntz
Pertsonaiaz\URBIETA4
Egileez\ARISTI2\Kultura

Azkenak
Langile bat hil da Zornotzan, Forest Trafic SL enpresan

Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.


Heldu-lekua eta kortsea

Arrazoi pedagogiko edo metodologikoengatik, historialariok joera dugu iraganeko aldi historikoak zatikatzeko eta epetan banatzeko. Badira den-denok ezagutzen ditugun aro tradizionalak (Historiaurrea, Antzinaroa, Erdia Aroa, Aro Modernoa eta Garaikidea); baina baita horien... [+]


2025-01-02 | Leire Ibar
AEBetako New Orleans eta Las Vegas hirietako gertaerak “eraso terrorista” gisa ikertzen ari dira

Agintariek ez dute baztertu bi gertaerak elkarren arteko loturarik izatea. New Orleansen, kamioneta baten gisari batek jendetzaren aurka egin du hamabost hildako eta 35 zauritu eraginda. Ordu batzuk geroago, Las Vegasen, Trump International Hotelaren parean auto bat lehertu da,... [+]


Real-PSG partiduan begian zauritutako beste pertsona baten kasua berriz irekitzeko agindu du auzitegiak

Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.


2025-01-02 | Leire Ibar
Nazioarteko Pilota Federazioak Espainiako Federazioak egindako akusazioak gezurtatu ditu

Espainiako Federazioak salatu du ez zaiola parte hartzen utzi iragan asteburuko Nazioarteko Pilota Federazioaren biltzar nagusian, eta hori “bidegabekeria” dela. Biltzar hartan onartu zuten, bozketan, Euskadiko federazioa nazioartekoaren eskubide osoko kide gisa... [+]


Al-Jazeera telebistaren Zisjordaniako egoitza itxi du Palestinako Aginte Nazionalak

"Sedizioa bultzatzen duelako" hartu du Al-Jazeeraren zabalpena eta lana "aldi baterako" debekatzeko erabakia Palestinako Aginte Nazionalak. PAN "Israelekin lerrokatu izana" deitoratu du komunikabideak, argi utzirik "mehatxuen eta intimidazioen... [+]


Europako ekialdea errusiar gasik gabe utzi du Ukrainak, Gazpromekin hautsita

Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.

 


2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


2024-12-31 | ARGIA
Gontzal Fontaneda euskaltzale gasteiztarra hil da

Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]


Eraikiz kolektiboa
“Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.


2024-12-31 | ARGIA
Zarautzen terapia kontsulta duen gizon bat atxilotu dute, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.


Eguneraketa berriak daude